Cours d'été
Osasuna eta Hizkuntza: Bidegurutzean

Osasuna eta Hizkuntza: Bidegurutzean

22.oct - 23. oct, 2020 Cod. O18-20

Description

Hizkuntza eta osasun-arretaren gaia jorratzeko, lehenik eta behin osasun-jarduera bere testuinguruan kokatu behar da, horretarako gaur egun ardatz dituen paradigmak ondo aztertuz. Osasun-arreta euskaraz bermatzeak aldaketa sakona eskatzen du nahitaez; taxuzko ezarpen-prozesu sendo eta eraginkorra. Arretaren normalizazioa eta xede horrekin osasun-sisteman euskararen erabilera normalizatzea, ez da nolanahiko erronka.

Erronka horri aurre egiteko oso garrantzitsua da hizkuntza gutxiagotuak dituzten nazioarteko komunitateen ereduak ezagutzea eta elkarlanerako sareak sortzea. Ikastaro honetan Kanadako eremu elebidunetan gutxiengo egoeran dauden profesionalek antzematen dituzten oztopoak eta aukerak aurkeztuko dira eta, era berean, osasun arretan eta gizarte zerbitzuetan hizkuntza gutxiagotuen kudeaketaren kanadako eremu elebidunetako eredua ere azalduko.

Bestalde, 2020ko urtarriletik ekainera bitartean lehen aldiz eskainiko den UPV/EHUko berezko aditu tituluko (Hizkuntzen Kudeaketa Osasun Arretan: Euskara Komunikazio Klinikoan, UEUrekin kolaborazioan) ikasleei, aukera emango zaie titulu amaierako lanak aurkezteko eta antolatuko diren mahai inguruetan parte hartzeko.

Azkenik, euskal osasun sistemako etorkizuneko plangintzetarako proposamen berriak bideratuko dira.

Lire la suite

Objectifs

Arreta soziosanitarioko langileak, ikerketan eta ebidentzian oinarrituriko ezagutzaz baliatuz, euren ibilbide profesionalean hizkuntza-aniztasunarekiko jarduera egokiak sustatzea.

Hizkuntza eta osasunaren gaian nazioarteko esperientziak eta proposamenak ezagutzea, batez ere prestakuntzaren eta ikerketaren inguruan.

Diziplina anitzeko profesionalen eta erakundeen arteko topagunea izan, eztabaida eta batez ere elkarlana bultzatuz.

Osasungintza eta euskararen arloan, datozen urtetarako ekintza-planak zein lerro estrategikoak zehazteko aukerak identifikatu.

Lire la suite

Activité s'adressant à

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Collaborateurs

  • BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
  • Eusko Jaurlaritza - Osasun Saila
  • Osakidetza

Programme

2020-10-22

15:00 - 15:15

Harrera

15:15 - 15:30

Inaugurazio instituzionala

  • Xabier Arauzo Uriarte Bizkaiko Foru Aldundia - Euskara Zuzendari Nagusia
  • Jon Zarate Sesma UPV/EHU - Ikastaroaren Zuzendaria
  • Aitor Montes Lasarte Osakidetza - Ikastaroaren Zuzendaria
15:30 - 16:15

“Osasuna eta Euskara: Bidegurutzean“

  • Aitor Montes Lasarte Osakidetza - Famili Medikua
16:15 - 17:00

“Osasun arretaren euskarazko eskaintza aktiboa“

  • Leire Sagastizabal Bidarte Osakidetza - Barrualde-Galdakao ESIko Euskara Zerbitzuko atalburua
17:00 - 17:45

Kaferako atsedenaldia

17:45 - 18:30

“Kirurgia orokorreko unibertsitate mailako testuliburuen proiektua“

  • Aingeru Sarriugarte UPV/EHUko Euskarazko Hizkuntza Prestakuntza Planeko Aitzinatu programa
18:30 - 19:30

Mahai ingurua: “Formazioa, etengabeko prestakuntza eta ikerketa. Hutsuneak, lorpenak eta hobekuntzarako aukerak. Mahai-ingurua eta eztabaida librea“

  • Izaskun Elezgarai Gabantxo UPV/EHU - Irakasle-ikertzailea (Moderatzailea)
  • Itziar San Martin Egia UPV/EHU - Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanordea
  • Felix Zubia Olaskoaga Osakidetza - Mediku intensibista
  • Aingeru Sarriugarte Osakidetza / UPV/EHU
  • Irati Urionaguena Onaindia Osakidetza

2020-10-23

09:30 - 10:15

“Zaintzarako langileen hizkuntza-gaitasuna bultzatzen. Etorkinak integratzeko eta adinduen zaintza-zerbitzuen kalitatea hobetuz. BANAIZBAGARA elkartea eta COMBI proiektua“

  • Petra Elser Elser Banaizbagara elkarteko zuzendaria
10:15 - 10:30

“`Hizkuntzen Kudeaketa: Euskara Komunikazio Klinikoan´ UPV/EHUren (UEUrekin elkarlanean) graduondokoaren aurkezpena eta ebaluaketa“

  • Jon Zarate Sesma UPV/EHU - Graduondokoaren zuzendaria
10:30 - 11:30

Mahai ingurua: “Etorkizuneko planak bidegurutzean“

  • Jon Zarate Sesma Ikastaroaren zuzendaria (Moderatzailea)
  • Gontzal Lopez Lopez Osakidetzako Euskara Zerbitzua
  • Karlos Ibarguren Olalde Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea
  • Joseba Fernandez de Retana Corres Aintzat taldea
  • Angel Bidaurrazaga Vandierdonck Udako Euskal Unibertsitatea
  • Paul Bilbao Sarria Kontseilua
  • Itziar San Martin Egia UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
11:30 - 12:15

Kaferako atsedenaldia

 

`Hizkuntzen Kudeaketa Osasun Arretan: Euskara Komunikazio Klinikoan´ UEUren laguntzarekin antolatutako UPV/EHUren graduondokoan egin diren proiektu hautatuen aurkezpenak

12:15 - 12:35

Itzultzaile automatikoak osasun arretan: errebisio bibliografikoa. Adrian Zelaia (ONLINE).

12:35 - 12:55

Pazienteak hautemandako emaitzen neurketak erreumatologian. Irati Urionaguena.

12:55 - 13:15

Erizaintza euskaraz: Jarduteko edota ikasteko aukera eta oztopoen azterketa. Garbiñe Elizegi.

13:15 - 13:35

Euskara UPV/EHUko Medikuntza Graduan. Zer ikas dezakegu nazioarteko ereduetatik?. Iker Villanueva.

13:35 - 13:55

Hizkuntza erdigunera: Urola Kostako adinekoen osasun-arretan hizkuntzak duen eragina aztergai. Saioa Martinez de la Hidalga.

Directeurs

Jon Zarate Sesma

OSAKIDETZA

Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko kide da. Farmazia Fakultateko irakaslea da eta Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea. Farmazian doktorea da (UPV/EHU, 2007) eta 2016ko osasun-arloko Koldo Mitxelena euskarazko tesi onenaren zuzendaria izan da. Azken urteetan gene terapiarako garraiatzaile ez-biralen garapenean ikertzen aritu da. Goi mailako nazioarteko ikerketa aldizkarietan 20 artikulutik gora dauzka argitaratuta eta euskarazko produkzioa zientifikoa ere nazioartekoaren parekoa dauka Ekaia edo Elhuyar bezalako aldizkarietan.

Aitor Montes Lasarte

Osakidetza

Basaurin jaioa (1972), Euskal Herrian. Medikuntzan lizentziaduna UPV/EHUn, 1999an. Familia medikuntzako espezialitatea burutu zuen 2004an, Galdakao-Usansoloko ospitalean (Euskal Herria). Gaur egun familia medikua da Aramaion, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. OEEko (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) kidea. Euskal prentsan iritzi artikuluak idazten ditu noizean behin. Hizkuntza eta osasungintzarekin zerikusia duten hamar bat argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, batik bat Osagaiz, BAT soziolinguistika aldizkarian eta International Journal of Integrated Care aldizkarian. Eskalatzailea, zenbait bide berri zabaldu eta argitaratu ditu prentsa espezializatuan.

Conférenciers

Angel Bidaurrazaga Vandierdonck

Facultad de Medicina y Odontología

Medikuntza eta odontologian lizentziatua (1986). Medikuntzan doktoregoa (1995). Hezkuntzari buruzko hainbat ikastarotako parte hartzea (40). 29 urte lanean UPV/EHUko Medikuntzako Fakultatean irakasle moduan. Osakidetzan 4 hilabete. Urte bat Bizkaiko campuseko zuzuzendaria 2004-5. UEUko talde eragilean 8 urte. UPV/EHU ko kalitate kadtedraren laguntzailea: ikastaroak, koordinatzaile eta erreztaile hainbat hobekuntza taldeetan (galeno, itxura, argia,…). 3 Kongresu eta 4 jardunaldietako antolatzailea. Argitalpenak: Aldizkari zientifiko internazionalak: 12; Dibulgazio arikuluak. 14; Biltzarretako komunikazioak: 18; Liburuak: 12; Ikerkuntza proiektuak: 17; Beste ikastaro batzuetako irakasle: 24.

Paul Bilbao Sarria

EUSKALGINTZAREN KONTSEILUA, IDAZKARI NAGUSIA

Euskal Filologian lizentziatua; Hizkuntza Plangitzan Graduondoa, Giza Eskubideetan Unibertsitate Aditua; Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoetan Masterra. Helduen euskalduntzean aritua zenbait urtez AEKn. 2001ean Hizkuntz Eskubideen Behatokian hasi eta 2004an zuzendaritza hartu nuen. 2010ean Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUko idazkari nagusi izendatu ninduten. Hizkuntza-eskubideak hizpide jardun dut hainbat forotan EHn zein gure mugetatik kanpo, bai eta artikulu ugari idatzi ere, hizkuntza eskubideez eta gizarte zibil antolatuak hizkuntzen normalizazio-prozesuetan betetzen duten funtzioaz . Europako Kontseiluko Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren lau ebaluazioetan parte hartze zuzena izan dut, bai eta erakunde bereko Gutxiengo Nazionalen Babeserako Hitzarmen-markoaren azken bietan ( Espainiako Estatuari dagokionez). Nazio Batuen Erakundearen hainbat forotan parte hartu dut, eta bertan euskal hiztunen egoera azalzu dut. ELEN erakundeko lehendakariordea.

Izaskun Elezgarai Gabantxo

EHU

Biologian lizentziatua da (1997) eta Zientzietan Doktorea (Neurozientziak 2002; Doktoregoko Sari Berezia) Euskal Herriko Unibertsitatean. Kontratu posdoktoralak izan zituen Magendie Neurozentruan Bordelen (2003-2005). 26 ikerkuntza-proiektutan hartu du parte, 32 nazioarteko artikuluren egile da. Osagaiz osasun-zientzia aldizkariko erredakzio batzordekidea da. 3 Doktorego Tesi, 5 Master Amaierako Lan eta Gradu Amaierako Lan bat zuzendu ditu. Ikerkuntza-lerroak: Endokannabinoide Sistema osasunean eta gaixotasunean, animalia ereduetan (alkohola, epilepsia). Graduko irakaskuntza (Medikuntza): Giza Anatomia I-IV, Ikerkuntza biomedikora sarrera, Ikerkuntza proiektua. Masterreko Irakaskuntza: Neurozientziak Unibertsitate Masterra.

Petra Elser Elser

Banaiz Bagara elkartea

Petra Elser (Frankfurt, 1963) Alemanian jaio zen baina duela 25 urte baino gehiago Europako hainbat herritan bizi da, horretako 15 Euskal Herrian. Gaur egun Banaiz Bagara elkartearen zuzendaria da. Elkartea 2009an sortu zen, euskararen normalizazioa eta immigrazioa eremuetan lan egiteko. Sortu zenentik, Banaiz Bagara elkarteak metodologia berrikuntzan eta hizkuntza eta aniztasuna buruzko hausnarketarako ekarpen garrantzitsuak egin ditu. Horretaz gain, Petra Elser itzultzailea da eta euskal literatura lanak alemanera itzuli ditu.

Joseba Fernandez de Retana Corres

Karlos Ibarguren Olalde

Gontzal Lopez Lopez

OSAKIDETZA

Irati Urionaguena Onaindia

Osakidetza, Medikua

Medikuntzan lizentziatua EHUn (2012), Erreumatologian espezializatua (2017) eta espezialitate medikoetako egoiliarren bozeramaile Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean. Erreumatologoa ESI Barrualde-Galdakaon 2017az geroztik. OEEko (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) bazkidea. Estatu mailan gaixotasun erreumatologiko autoimmuneen prebalentziaren azken ikerketaren partaide (EPISER 2016). Mikrokristalek eragindako artropatien ikerketarako lan taldeko (GEACSER) kide eta hezuerian hainbat nazioarteko artikuluren egilekide.

Leire Sagastizabal Bidarte

Osakidetza

Itziar San Martin Egia

Euskal Herriko Univertsitatea

Itziar San Martin Egia UPV/EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saileko kide da. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea da eta zentro horretako Euskara eta Eleaniztasun arloko dekanordea. Hizkuntzalaritzan doktorea da (University of Maryland, EEBB) eta azken urteetan osasun arloko hizkera espezializatuaren irakaskuntzan aritu da (Farmazia, Medikuntza, Odontologia eta Fisioterapia graduetan). Unibertsitateko Euskara Errektoreordetzak babesten duen Terminologia Sareak Ehunduz programaren fakultateko koordinatzailea da. Ikerketa gai nagusiak nominalizazio egituren azterketa sintaktikoa eta euskararen garapen lexiko-diskurtsiboa dira.

Aingeru Sarriugarte

Felix Zubia Olaskoaga

Zainketa Intentsiboen Zerbitzua, Donostia Unibertsitate Ospitalea, Osakidetza, Medikua

Medikuntzan Doktorea, Medikuntza Intentsiboan espezialista. Donostia Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitateko medikua eta Zerbitzu Burua. Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Saileko irakasle laguntzailea. Hainbat ikerketa kliniko eta argitalpen egina. Euskadi Irratiko “Osasun Etxea” irratsaioko kolaboratzaile.

Tarifs inscription

MATRIKULA2020-05-04 arte2020-10-22 arte
0 EUR -
- 77,00 EUR
- 65,00 EUR
- 20,00 EUR
- 65,00 EUR
- 19,25 EUR
- 65,00 EUR
- 0 EUR

Lieu de l'événement

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

43.268446,-2.9377948999999717

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia