ONLINE IKASTAROA ZUZENEAN - Etorkizuna Eraikiz – Lurralde Garapenerako Laborategia: lankidetzazko gobernantzaren esperientzia aitzindaria lurraldearen garapenerako
Description
COVID-19aren krisiak agerian utzi ditu gure sistema sozioekonomikoaren erronka handiak eta sistemaren erlazioen ondoriozko konplexutasuna. Halaber, krisiari aurre egiteko lehen hilabeteetan ikusi dugu, banakako erreakzioen baturatik harago, eragileen arteko lankidetza eta jardueren koordinazioa eraginkorragoak direla sortzen ari diren arazoen aurrean. Lehen hilabete hauetan eragileen arteko lankidetzari eta sinergien bilaketari balioa eman bazaie ere, jarduera ekonomikoa berreraikitzeko eta eraberritzeko eta lurraldeak garatzeko agertoki berrian ikusten da benetan lankidetzazko gobernantzak eta erakundeen arteko elkarlanak duten garrantzia. Ezer ziurrik ez dagoen egoera honetan, era guztietako erronkei egin behar diegu aurre, eta horientzako formularik ez dugunez, inoiz baino beharrezkoagoa da lurraldean diharduten eragileen ezagutza, ikuspegia eta jarduteko gaitasuna uztartzea.
Etorkizuna Eraikizeko Lurralde Garapenerako Laborategia lurralde garapenerako lankidetzako gobernantza esperientzia bat da. Hamaika urte daramatza Gipuzkoan lanean, lurralde garapeneko hainbat eremuri lotutako politiken eraginkortasuna hobetzeko, Gipuzkoako eta EAEko eragileen arteko lankidetzaren bidez. Laborategian eraikitako konfiantzazko harremanak eta lankidetza espazioak balio bereziko tresna izan dira, eta erantzun bateratuak eta lurraldearen premia berriei egokitutakoak eman dituzte bi lan ildo hauetan: enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna sustatzea eta bazterketa arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasunerako eta aktibazio inklusiborako estrategiak eta politikak garatzea. Era berean, krisiak enpresa txiki eta ertainetan izan duen eragin bereziaz eta enplegagarritasunaren arloan sortu den arazo berriaz jabetuta, Laborategia lan bat garatzen ari da gaur egun, Gipuzkoa garatzeko epe luzeko erantzunak eraikitzeko lurraldeko hainbat eragilek egin duten ahalegina bateratzen duena.
Laborategiaren esperientziatik abiatuta, ikastaro honen helburua da ikaskuntzarako eta hausnarketarako gune bateratu bat eskaintzea lurralde garapenerako elkarlaneko gobernantzaren inguruan, eta eredu horiek etorkizuneko estrategia partekatuak garatzen nola lagun dezaketen aztertzea, agertoki berrian arreta berezia jarrita, agertoki horrek erronka berriak ekarriko baitizkigu.
Zein dira lankidetzazko gobernantza ereduak eta maila anitzeko erakundeen arteko elkarlana eraikitzeko gakoak eta ikaskuntzak? Nola eraiki daitezke eragileen arteko konfiantzazko eta lankidetzazko harremanak? Zeintzuk dira epe luzeko ahalegina eta epe laburreko presak eskatzen duen jarduera irmoa mantendu eta konbinatzeko gakoak? Zer erantzun bilatu daitezke eragile guztien artean enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna sustatzeko? Nola lagundu dezake ekonomia sustatzeko eragileen ekosistemak ekonomia berreraikitzeko eta eraberritzeko erantzunak bilatzen? Zer erronka aurkezten dira enplegagarritasunaren esparruan eta nola eman daiteke erantzun koordinatua eragile ekonomiko eta sozialen eta tokiko, lurraldeko eta eskualdeko erakundeen artean? Galdera horiei buruzko esperientziak, ikaskuntzak eta gogoetak trukatuko dituzte Lurralde Garapenerako Laborategiko eragileek eta lehiakortasunaren, enplegagarritasunaren eta lankidetzazko gobernantzaren eremuko kanpoko adituek.
Objectifs
Gai hauei buruzko gogoetak partekatzea:
- Lurralde garapenerako lankidetzazko gobernantzaren ereduak garatzeko gakoak eta erronkak
- Ekosistemaren rola enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna bultzatzeko, eta, bereziki, COVID-19aren krisiaren ondorioz jarduera ekonomikoa berreraikitzeko eta eraberritzeko erronka berrien aurrean.
- Lankidetza ereduak garatzeko erronkak, bazterketa arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko, bereziki, COVID-19aren krisiak sortutako arazo berriaren aurrean.
Gainera, ikastaroak ezagutza kolektiboa sortzea du helburu, lankidetzazko gobernantzan aurrera egiteko eta Lurralde Garapenerako Laborategiak epe laburrean eta luzean dituen erronkei erantzuteko.
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
- Administrazio publikoetako arduradun politiko eta teknikoak
Collaborateurs
- Gipuzkoako Foru Aldundia
Programme
2020-09-17
Erregistroa / Registro / Registration
“Inaugurazio Ekitaldia / Apertura / Opening Session“
- Markel Olano Arrese Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa / Gipuzkoa Provincial Council - Diputatu Nagusia / Diputado General / Deputy General
- Agustín Erkizia Olaizola UPV/EHU
“Lankidetazko Gobernantza.: epe labur, ertain eta luzerako tresna kolektibo baten erronkak eta ikasketak. Aurkezlea eta moderatzailea / Gobernanza colaborativa: aprendizajes y retos de un instrumento colectivo para el corto, medio y largo plazo. Presentación y Moderación / Collaborative governance: Short-, medium- and long-term lessons and challenges of a collective instrument. Introduction and Moderation.“
- Miren Larrea Aranguren Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua / Orkestra-Instituto Vasco para la Competitividad / Orkestra-Basque Institute for Competitiveness - Ikertzaile seniorra / Investigadora senior / Senior Researcher
“Etorkizuna Eraikiz - Lurralde garapenerako laborategia: egindako ibilbidea, emaitzak eta gaur egungo erronkak / Etorkizuna Eraikiz - Laboratorio de Desarrollo Territorial: camino recorrido, resultados y retos / Etorkizuna Eraikiz - Territorial Development Laboratory: progress so far, results and challenges “
- Sebastian Zurutuza Mujika Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa / Gipuzkoa Provincial Council - Estrategiako Zuzendari Nagusia / Director General de Estrategia / Strategy Director
- Koldobike Olabide Huelga Urola Garaia eskualdeko garapen agentzia - Legazpi / Agencia de Desarrollo Comarcal de Urola Garaia - Legazpi / Local Development Agency, Urola Garaia - Legazpi - Lehendakaria - Alkatea / Presidenta - Alcaldesa / President - Mayor
- Carlos Peña Lehendakaritza, Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco /Office of the First Minister, Basque Government - Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako aholkularia / Asesor para Ciencia, Tecnología e Innovación / Advisor of Science, Technology and Innovation
“Lankidetzazko Gobernantzari buruzko ponentzia / Ponencia sobre Gobernanza Colaborativa / Presentation on collaborative governance“
- Alfonso Unceta Satrústegui Sinnergiak, Gizarte Berrikuntzarako Zentroa - UPV/EHU / Sinnergiak, Centro de Innovacion Social - UPV/EHU / Sinnergiak, Social Innovation Centre - UPV/EHU - Zuzendaria - Soziologiako Katedraduna / Director - Catedrático de Sociología / Director - Professor of Sociology
Galdera-erantzunak eta eztabaida / Preguntas-respuestas y debate / Q & As and discussion
Etenaldia / Pausa / Break
“Enpresa txiki eta ertainen (ETE) lehiakortasuna sustatzeko lankidetzazko ekosistema: nola egin aurre krisiari elkarlanean?. Aurkezlea eta moderatzailea / Ecosistema colaborativo para promover la competitividad de las pequeñas y medianas empresas (PYMEs):¿cómo hacer frente a la crisis en colaboración?. Presentación y Moderación / Collaborative ecosystem to promote the competitiveness of small anf medium-size enterprises (SMEs): how to address the crisis in collaboration. Introduction and Moderation.“
- Iker Estensoro Sarasola Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa / Gipuzkoa Provincial Council - Ekonomia Sustapeneko zuzendaria / Director de Promoción Económica / Director of Economic Promotion
“ETEei laguntzeko Gipuzkoako eredua Etorkizuna Eraikiz barruan - Lurralde Garapenerako Laborategia: egindako ibilbidea emaitzak eta gaur egungo erronka nagusiak / El modelo guipuzcoano para ayudar a las PYMES en Etorkizuan Eraikiz - Laboratorio de desarrollo territorial: el camino recorrido, resultados y retos principales actualmente / The Gipuzkoa model to assist SMEs at Etorkizuna Eraikiz - Territorial Developement Laboratory: progress so far, results and principal challenges at this time.“
- Jon Gurrutxaga Mongelos Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa / Gipuzkoa Provincial Council - Berrikuntzako eta Internazionalizazioko zuzendaria / Director de Innovación e Internacionalización / Director of Innovation and Internationalisation
- Miren Estensoro Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutua / Orkestra, Instituto Vasco para la Competitividad / Orkestra - Basque Institute for Competitiveness - Ikertzaikea / Investigadora / Researcher
- Rikardo Lamadrid Intxaurraga Lanbide Heziketako Sailburuordetza, Eusko Jaurlaritza / Viceconsejería de Formación Profesional, Gobierno Vasco / Regional Junior Ministry for Vocational Education, Basque Government - Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria / Director de Tecnología y Aprendizajes avanzados / Director of Technology and Advanced Learning Processes.
- Oihana Agirre García Debagoieneko Garapen Agentzia, Debagoieneko Mankomunitatea / Agencia de Desarrollo de Debagoiena, Mancomunidad de Debagoiena / Debagoiena Development Agency, Association of Municipalities of the Debagoiena area - Enpresa eta energia teknikaria / Técnico de empresa y energia / Officer for Business and Energy,
“ETEak eta Industria 4.0 / Las PYMES e Industrtia 4.0 / SMEs and Industry 4.0“
- Julian Müller Salzburgoko Zientzia Aplikatuen Unibertsitatea / Universidad de Ciencias Aplicadas de Salzburgo / Salzburg University of Applied Sciences - Katedraduna/ Catedrático / Chair
“Lanbide Heziketaren rola ETEen lehiakortasunaren sustapenean / El rol de la Formación Profesional en la promoción de la competitividad de las PYMES / The role of Vocational Training in promoting the competitiveness of SMEs“
- Lowell Williams Dudley College of Technology - Dudley Academies Trust, Erresuma Batua / Dudley College of Technology - Dudley Academies Trust, Reino Unido / Dudley College of Technology - Dudley Academies Trust, United Kingdom - Aholkularia - Kontseiluko lehendakaria / Asesor - Presidente del Consejo / Advisor - Board Chairman
Galdera eta erantzunak eta eztabaida / Preguntas y respuestas y debate / Q & As and discussion
“Enplegagarritasuna eta aktibazio inklusiboa sustatzea: lankidetza erronkei aurre egiteko modu gisa. Aurkezlea eta moderatzailea / El fomento de la empleabilidad y la activación inclusiva: la colaboración como forma de abordar los retos. Presentación y Moderación / Fostering employability and inclusive activation: collaboration as a means of addressing challenges. Introduction and Moderation.“
- Unai Andueza Iraeta Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa / Gipuzkoa Provincial Council - Proiektu Estrategikoetako foru diputatuaren aholkularia / Asesor Diputada Foral de Proyectos Estratégicos / Advisor to the Deputy of Strategic Proyects
“Elkar-EKIN Lanean estrategia eta Gipuzkoako eredua Etorkizuna Eraikizen barruan - Lurralde garapenerako laborategia: egindako bidea, emaitzak eta gaur egungo erronka nagusiak / La estrategia Elkar-EKIN Lanean y el modelo guipuzcoano. Etorkizuna Eraikiz - Laboratorio de desarrollo territorial: camino recorrido, resultados y retos principales actualmente / The Elkar-EKIN Lanean strategy and the Gipuzkoan model at Etorkizuna Eraikiz-Territorial Development Laboratory: progress so far, results and principal “
- Belen Larrion Kortabarria Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa / Gipuzkoa Provincial Council - Haurren Babeseko eta Gizarte Inkusioko zuzendaria / Directora de Protección de Infancia y de Inclusión Social / Director of Child Protection and Social Inclusion
- Alfonso Gurpegui Ruiz Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco - Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria / Director de Empleo e Inclusión
- Andoni Zulaika Arriaga Beterri-Buruntzaldeko garapen agentzia / Agencia de Desarrollo Beterri -Buruntzaldea / Beterri-Buruntzaldea Development Agnecy
“Enplegagarritasunari eta aktibazio inklusiboari buruzko ponentzia / Ponencia sobre la empleabilidad y la activación inclusiva / Talk on employability and inclusive activation“
- Fernando Consuegra Revuelta Sartu Taldea - Coordinador General
Galdera-erantzunak eta eztabaida / Preguntas-respuestas y debate / Q & As and discussion
Itxiera
- Imanol Lasa Zeberio Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa / Gipuzkoa Provincial Council - Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko foru diputatua / Diputado de Promoción Económica, Turismo y Medio Rural / Deputy of Economic Promotion, Tourism and the Rural Environment
Directeurs
Sebastian Zurutuza Mujika
Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Guipúzcoa
Cargo: Director general de Estrategia de Gestión. Estudios: Licenciado en Ciencias Económicas y Empresariales (Especialista Universitario en Administración Pública de la EHU/UPV). Idiomas: euskera (alto); castellano (alto); inglés (medio). Trayectoria profesional y política: - Jefe de Servicio de Compromisos Institucionales. Diputación Foral de Gipuzkoa (1993-2015). - Jefe de Sección de Cupo y Aportaciones Financieras. Diputación Foral de Gipuzkoa (1992-1993). - Profesor Asociado. EHU-UPV (Facultad de Derecho) (1988-1994). - Economista. Diputación Foral de Gipuzkoa (1987-1992). - Profesor. Formación Profesional (Elgoibar y Usurbil) (1982-1987).
Koldobike Olabide Huelga
Legazpiko Udala, Legazpiko Alkatea / Alcaldesa de Legazpi
Conférenciers
Oihana Agirre García
Goi mailako industri ingeniaritza ikasketak Nafarroako Unibertsitateko TECNUNen eta Executive MBA Deustuko Unibertsitatean. Bere lan ibilbidea makina erreminta arloan hasten du, Ideko Zentro Teknologikoko proiektu kudeatzaile gisa lehenengo, eta Danobat Taldean negozioen garapen arloan ondoren. Deustuko Unibertsitatean Microeconomics of Competitiveness, enpresen lehiakortasunaren eta lurraldeen garapenaren inguruan sakontzen duen kurtsoa egin eta gero, Tolosaldea Garatzen S.A.-n eskualdeko garapen agentzian hasten da lanean, bertako lehiakortasun eta sustapen industrialeko sailaren arduradun gisa. 2020aren hasieran, Gipuzkoako Foru Aldundiko lantaldera gehitu eta gaur egun, erakundeko Proiektu Estrategikoetako zuzendaria da.
Fernando Consuegra Revuelta
Sartu Taldea
Agustín Erkizia Olaizola
UPV/EHUko Gipuzkoako Errektoreordea, Economía Financiera I
Doctor en Ciencias Económicas y Empresariales por la UPV/EHU (2012) y profesor de Contabilidad de la UPV/EHU desde 1989. Es autor de un libro y coautor de tres libros y de más de 25 artículos científicos. Ha participado en 11 proyectos de investigación, en 18 contratos de I+D con empresas y/o administraciones y ha codirigido una tesis doctoral. Ha dirigido el posgrado Herri Erakundeen Kudeaketa (HEREKU) (2002-2008) y es el vicerrector de Campus de Gipuzkoa de la UPV/EHU (2017-actualidad). Es miembro del grupo de investigación ETICOP-IT (Ética en Comunidades de Práctica / Ethics in Communities of Practice Ikerketa Taldea). Es cofundador de la asociación Biziraun, Maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkartea / Asociación de personas afectadas por el suicidio de un ser querido, y ha participado en la organización de los siguientes cursos de verano: "Prevención, intervención y postvención en la conducta suicida: una tarea comunitaria (2017)”, “El suicidio: abordaje multidisciplinar (2018)”, “Suicidio: duelo y prevención (2019)”, “Entre el enigma y el estigma: una mirada a la realidad del suicidio (2020)” y “Abordaje del fenómeno del suicidio desde diferentes perspectivas (2021)”.
Miren Estensoro
ORKESTRA-Instituto Vasco de Competitividad
Iker Estensoro Sarasola
Gipuzkoako Foru Aldundia, Director de Promoción Económica, Departamento de Promoción económica, Turismo y Medio Rural
Iker Estensorok Industria Antolakuntzan Ingenieria da Mondragon Unibertsitatean eta Management of Competitive Manufacturing Masterra dauka University of Strathclyden. Bere ibilbide profesionala IK4 IKERLAN-en hasi zuen teknikari gisa, baina bere karrera profesionala ORKLI S.Coop.-an garatu du, bertan kalitateko arduradun modura hasi eta produkzio arduradun izatera pasa zelarik. 2009 urtea geroztik ORKLIko Key Account Manager izan da. Azken bi urteotan ORKLIko lehendakaria izan da, kargu hau beste erakunde batzuetako lehendakari eta kontseilu errektoreko ordezkaritzarekin partekatu duelarik; ala nola IK4 Lortek, Mondragon Componentes, Goierri Goi Maila Eskola, Goilan Fundazioa, San Benito Ikastola eta ACEDE elkartea. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Eremuko, Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusi da.
Alfonso Gurpegui Ruiz
Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze sailburuordea Trebakuntza: Hezkuntza Zientzietako Lizentziatura. EHU 1980-1985 Gizarte Hezkuntzako graduondokoa. EHU 1989-1991 Karrera profesionala: Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria. Eusko Jaurlaritza. 2020-2021 Zeharkako proiektu eta programen arduraduna. Bidasoako Garapen Agentzia 2019–2020 Espazio Publiko, Ekologia eta Jaietako Jardueren Arlokozinegotzi ordezkaria. Donostiako Udala 2015–2019 Enplegu eta Gizarte Berrikuntza Saileko burua. Bidasoako Garapen Agentzia 2013–2015 Gizarte Gaietako sailburuordea. Eusko Jaurlaritza 2011-2012 Gizarte Gaietako zuzendaria. Eusko Jaurlaritza 2009–2011 Herritarrekiko Harremanetarako Arloko zuzendaria. Irungo Udala 2008–2009 Gizarte Zerbitzuen Arloko zuzendaria. Irungo Udala 2000-2007 Enplegu eta Prestakuntza Saileko zuzendaria. Bidasoako Garapen Agentzia 1992-2000 Lantegi Eskolako zuzendaria. Irungo Udala eta Eibar Udala 1989– 1992 Haurtzaroko teknikaria. Bizkaiko Foru Aldundia 1988
Jon Gurrutxaga Mongelos
Rikardo Lamadrid Intxaurraga
Gobierno Vasco
Lanbide Heziketan irakasle 2001eko irailan hasita 2017 apirilaren 21erarte. 2012tik 2017ra, azken 5 urteak Aretxabaleta Lanbide Eskola LHII-ko zuzendari. LANEKI (Lanbide Hezikerta euskaraz indartu eta hobetzeko) ELKARTEKO presidentea 2014tik 2017ko apirilaren 21erarte. IKASLAN GIPUZKOAKO Presidente ordea 2015etik 2017ko urtarrilerarte. 2017ko apirilaren 21era IKASLAN GIPUZKOAKO Presidentea. Lauaxeta Ikastolako “Euskaraz Egin” Taldeko monitore udalekuetan (1996, 1997 eta 1998). Bizkaiko Foru Aldundiaren “EUSKARA BIZIA” batzordeko eta bi azpibatzordeko kidea (kirol arloa euskalduntzekoa eta formakuntza eta lan mundua euskalduntzekoa). “SMITHSONIAN FOLKLIFE FESTIVAL 2016”an Euskal Herriko talde antolatzaileko kide (Kirola eta berrikuntza arloetako koordinatzailea).
Miren Larrea Aranguren
Belen Larrion Kortabarria
Diputación Foral de Gipuzkoa , Directora General de Protección a la Infancia y de Inclusión Social
- Graduada en Trabajo Social. Especialista en Inserción Social por la UPV. Mediadora Familiar Experiencia profesional: - 1989 hasta junio de 2015: trabajadora social en los Servicios Sociales Municipales de Eibar, Errenteria y Zarautz. - Desde junio de 2015 hasta la fecha: Directora General de Protección a la Infancia y de Inclusión Social en la Diputación Foral de Gipuzkoa.
Imanol Lasa Zeberio
Gipuzkoako Foru Aldundia
Nací en 1973. Soy zarauztarra y euskaldun. Estudié Ciencias Políticas y Sociología en Deusto, y soy Master en Estudios Cooperativos y Gestión y Dirección de Empresas MBA. He sido profesor de economía en Secundaria en la Ikastola Ekintza de Donostia, los últimos años como responsable también de bachiller. Es una etapa que recuerdo con mucho cariño, de la que he aprendido mucho, y es en las aulas donde me veo a medio plazo. Hace unos años pedí una excedencia para incorporarme al gabinete del Diputado General de Gipuzkoa Markel Olano y en la nueva legislatura he asumido con mucha ilusión y responsabilidad la gestión del departamento de gobernanza y comunicación con la sociedad. He trabajado por conseguir un sistema político basado en la participación ciudadana, la transparencia y la colaboración. Una de mis principales preocupaciones, y la de EAJ-PNV, ha sido contribuir a reducir la brecha de desconfianza abierta entre la ciudadanía y las instituciones y partidos políticos.
Julian Müller
Markel Olano Arrese
Diputación Foral de Gipuzkoa, Diputado General
Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofia ikasketak egin zituen, nahiz eta bere konpromisoa politikagintzara lotuagoa egon den gaztetatik. 15 urte zituela hasi zen politikagintzan Beasaingo EGIren eskutik, nerabe zenetik sentitu izan baitu herrigintza, euskalgintzan eta kultur munduarekiko interes handia. Urte horietan guztietan zeregin ezberdinak bete ditu EAJ-PNVren barruan. 2007-2011 eta 2015-2019 legealdietan Gipuzkoako Diputatu Nagusi izan da eta maiatzeko azken hauteskundeak geroztik, hirugarrenez ekin dio zeregin berari, datozen lau urteetan Gipuzkoa hobeago baten alde lanean aritzeko.
Carlos Peña
Alfonso Unceta Satrústegui
Sinnergiak - UPV/EHU, Director / Zuzendaria
Soziologian doktorea eta Soziologian katedraduna da UPV/EHUn. Bere ikerkuntza lanari esker, hirurogeitik gora ikerketa eta kanpo kontratutan parte hartu du. Gainera, hirurogeita hamar argitalpenetik gora egin ditu. Bere lan ildo nagusiak Gizarte Berrikuntza, Gobernantza eta Parte Hartzea eta Hezkuntza dira. 2004an Ikerketaren Euskoiker saria lortu zuen Giza eta Gizarte Zientzien arloan, bai eta Jesús María Leizaola saria ere. 2007tik 2013ra bitarte Berrikuntzaren eta Ezagutzaren Kudeaketa Masterraren zuzendari izan zen. Esperientzia handia du kudeaketa postuetan. Unibertsitateetako zuzendaria eta Hezkuntzako sailburuordea izan da Eusko Jaurlaritzan, bai eta Soziologia II Saileko zuzendaria eta Gizarte Zientzien eta Komunikazioaren Fakultateko dekanoa ere. 2011z geroztik Euskampusen integratuta dagoen Sinnergiak zentroko (UPV/EHU) zuzendaria da. Eta 2013ko irailaz geroztik Esperientzia Geletako (Bilbon) zuzendaria.
Lowell Williams
Andoni Zulaika Arriaga
Beterri-Buruntza Udalak
Tarifs inscription
MATRIKULA | 2020-09-17 arte |
---|---|
0 EUR |
Lieu de l'événement
Online zuzenean
Online zuzenean