ONLIINE ZUZENEAN IKASTAROA - Herri txikiak aurrera begira: auzolaneko kultura eta balioetatik etorkizunera
Description
Uda Ikastaro hau online zuzenean da, baina nahi izanez gero, PRESENTZIAL egiteko aukera dago. Ikastaroa presentzialki egin nahi bazenu, sakatu PRESENTZIAL gainean Ikastaroaren fitxan sartzeko.
Uda Ikastaro honen helburua da Euskal Herriko landa eremuko herri txikien etorkizuneko garapenerako, auzolanari lotutako kultura eta balio sistemetan egon daitezkeen indargune eta aukerei buruz hausnartzea. Horren oinarrian, Zerainlab elkarteak sustatuta eta Kutxa Fundazioak babestuta, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak azken bi urteotan garatutako "Auzolantzen" proiektua dago, zeinetan ikerketa eta gogoeta uztartu diren, balio sisteman, herri txikien etorkizunerako helduleku batzuk topatzeko. Ikastaro honetan, abiapuntu horretatik jauzi bat eginez, inguruko eta nazioarteko aditu eta arituak gonbidatu nahi dira gogoeta partekatua egitera.
Objectifs
Euskal Herriko landa eremuko herri txikien etorkizunari buruz gogoeta egitea balio sistemaren eta kulturaren ikuspegitik.
Activité s'adressant à
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Collaborateurs
Programme
2020-09-18
Erregistroa eta dokumentazio-banaketa / Registro y entrega de documentación
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Ion Muñoa Errasti Deustuko Unibertsitatea - ikastaroaren zuzendaria
“Kultura tradizionala, auzolana eta euskal herrietako garapen historikoa“
- Patxi Juaristi Larrinaga Mondragon Unibertsitatea - ikertzailea
“Auzolantzen ikerketa: hainbat gogoeta auzolaneko balioen gainean etorkizunari begira“
- Andoni Eizagirre Eizagirre Mondragon Unibertsitatea - ikertzailea
atsedena
Mahai ingurua: “Adituen solasaldia“
- Isabel Elizalde Arretxea Eusko Ikaskuntza - Arduraduna
“Itxiera hitzaldia: etorkizunera begira“
- Ion Muñoa Errasti Nazioarteko aditua. Erabakitzeko - Arduraduna
Sintesia
Directeurs
Ion Muñoa Errasti
Deustuko Unibertsitatea
Ion Muñoa Errasti Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakasle-ikertzailea da. Giza Zientzietan eta Komunikazioan lizentziatua eta gizarte zientzietan doktorea da. Ikerkerta arloan, gizartearen eta komunikazioaren eraldaketak ditu aztergai. Testuinguru horretan, azken urteotan herri txikietako garapenari begira kultura komunitarioari buruzko hainbat lanetan parte hartu du.
Conférenciers
Mondragon Unibertsitateko Irakasle Titularra. Filosofian Doktorea.
Isabel Elizalde Arretxea
Elizalde Arretxea Aholkulariak
Patxi Juaristi Larrinaga (Markina-Xemein, 1967) unibertsitateko irakasle titularra da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Politika eta Administrazio Zientzia Sailean. Soziologian lizentziaduna (1990) eta doktorea (1995) da, eta UPV/EHUko irakaslea, 1993az geroztik. 1998an irakasle bisitaria izan zen Idahoko Unibertsitatean (AEB). 2005etik 2009ra bitarte, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate arloko zuzendaria izan zen. 2011tik 2012ra, Gobernantza eta Politika Ikasketak Masterreko koordinatzailea izan zen, eta, 2015. urteaz geroztik, UPV/EHUko Hizkuntza Politikak eta Plangintza Masterreko idazkari akademikoa da. 2009tik 2017ra UPV/EHUko Gizakiekin egindako Ikerketarako Etika Batzordeko (GIEB) kidea izan da. Halaber, UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako Kalitate Batzordeko kidea da (2016). Artikulu ugari eta 13 liburu argitaratu ditu euskal kultura, euskaldunen balio, euskara eta, oro har, hizkuntzei buruz. Gerra Zibilarekin eta memoria historikoarekin lotutako gaien gainean ere ikertu eta argitaratu du. Enpresa edo/eta administrazioekin gauzatutako I+Gko 33 kontratutan eta deialdi publikoetan finantzatutako I+Gko 18 proiektutan parte hartu du, eta horietako batzuen zuzendaria izan da.
Tarifs inscription
MATRIKULA | 2020-09-18 arte |
---|---|
0 EUR |
Lieu de l'événement
Online
Online
Objectifs de développement durable
Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.
L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.
11 - Villes et communautés durables
Faire en sorte que les villes et les établissements humains soient ouverts à tous, sûrs, résilients et durables. Questions clés : accès de tous à un logement et des services de base adéquats et sûrs, à un coût abordable, systèmes de transport accessibles et viables, urbanisation inclusive, planification et gestion participatives, protection du patrimoine culturel et naturel, qualité de l'air, déchets, espaces verts, liens entre zones urbaines, périurbaines et rurales.
Plus d'informations