Conference on Quasielastic Neutron Scattering and Workshop on Inelastic Neutron Spectrometers (QENS/WINS 2021)
Description
2021. urte honetan QENS konferentziaren eta WINS tailerraren online bertsioa egingo dugu 2021eko maiatzaren 17tik 21era bitarte. Online bertsio hori 2022ko maiatzaren 23tik 27ra bitarte Donostian izango den QENS/WINS 2022 aurrez aurreko konferentziaren aurreko urratsa izango da.
QENS tailerraren ardatza mugimendu atomiko eta molekularren ikerketarekin lotutako ideia zientifikoen eztabaida eta elkartrukea dira; WINS tailerraren kasuan, aldiz, neutroi kuasielastikoen eta inelastikoen dispertsio tekniken alderdi instrumentalak lantzen dira. Hasieran QENS eta WINS bakoitza bere aldetik antolatzen baziren ere, biak batera egitearen balio erantsia ikusi da, neutroi kuasielastiko eta inelastikoen dispertsio teknikekin lotura duen komunitate zientifikoan duen inpaktua eta irismena areagotu egiten baita.
Objectifs
QENS 2021 tailerraren helburu nagusia zera da, hainbat sistematako prozesu dinamikoen ikerketarekin lotutako jarduera zientifikoen espektro zabala estaltzea, neutroi kuasielastikoen dispertsio teknikak erabilita. Berrikuntza modura, QENS tailerraren edizio honetan hainbat metodoren (teknika esperimentalak eta simulazioak ere sartuta) arteko sinergia potentzialak arakatu eta ustiatuko dira, ikerkuntzaren esparruetan sortzen diren erronka zientifikoei aurre egitearren. WINS 2021 tailerrean, neutroien tresnen diseinuaren alderdi berritzaileak bilduko dira.
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikasleak
- Profesionalak
Collaborateurs
Directeurs
Arantxa Arbe
Centro de Física de Materiales (CFM) (CSIC-UPV/EHU)
Juan Colmenero de Leon
Centro de Física de Materiales (CFM) (CSIC-UPV/EHU)
Tarifs inscription
REGISTRATION | 2021-05-18 arte |
---|---|
0 EUR | |
20,00 EUR |
Lieu de l'événement
Online zuzenean
Online zuzenean