Unitate Didaktiko digitalen diseinua
Description
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170036 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren baliozkotzea ere dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.
Konpetentzia digitala asko entzuten ari den arloa da gaur egun; baina, askotan, ikuspegi instrumentala oinarri hartuta ulertzen dugu irakasleok. Konpetentzia honen ikuspegi pedagogikoa eta holistikoa oinarri hartuta, unitate didaktikoen diseinuan aritzea da ikastaro honen helburua. Horretarako gakoak landuko ditugu: gako didaktikoak, diseinua egiteko; gako tekno-pedagogikoak, tresna digitalen erabilera pedagogikoari buruz hausnartzeko; eta ebaluazio-gakoak, egindako lanari eta gure jardunari buruzko ikuspegi kritikoa garatu eta ikasten jarraitzeko.
Objectifs
Konpetentzia digitala ze den ezagutzea.
Unitate didaktiko digitaletan Konpetentzia digitala nola aplikatu daitekeen ikustea.
Unitate didaktiko digitalak sortzerakoan autonomo izatea lortzea.
Konpetentzia digitalak ikas-/irakas-prozesuetan daukan garrantziaz eta egin dezakeen ekarpena baloratzea.
Taldean lan egiteko eta guztiok elkarrengandik ikasteko aukera izatea.
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikasleak
- Irakasleak
- Publiko orokorra
Méthodologie
Metodologia: Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza.
Ebaluaketa: Errubrika bidez ebaluatuko den proiektua, taldeka sortutako unitate didaktiko digitala izango da.
Programme
2021-02-01 / 2021-02-07
Oinarri tekno-pedagogikoak
- XXI. mendeko hiritarraren testuingurua:
Jakina da teknologiaren garapenak hainbat arlotan izan duen eragina: industrian, komunikabideetan, harreman pertsonaletan... Teknologia digitalak hezkuntzan duen eragina bor-bor dagoen eztabaida da. Ikastaro honetan, eztabaida horretan argia jartzen saiatzeko ekarpen teorikoak bildu eta zuen hausnarketa jasoko ditugu.
- XXI. mendeko eskolaren erronkak:
Nola eragiten du testuinguru honek eskoletan? Errealitate honek ikasleei, irakasleei eta hezkuntza-zentroei nola eragiten dieten ikusiko dugu. Horrela, XXI. mendeko eskolak hartu beharreko konpromisoei buruz aritu nahi dugu, eztabaidari ekarpen eraikitzaile bat egiteko asmoz.
- Teknologia-Hezkuntza binomioari buruzko hausnarketa.
Guzti horrek, derrigor eramango gaitu hausnarketa sakon batera: Teknologia-Hezkuntza binomioaren inguruko iritzi eta bizipenak jasoko ditugu.
2021-02-08 / 2021-02-14
Konpetentzia digitalaren marko orokorra
- Konpetentzia digitala: DigComp
Konpetentzia Digitalaren marko orokorraz arituko gara DigComp markoa (Ferrari, 2013) ezagutuko dugu. Hiritarrentzako orokorrean sortutako marko orokorretik haratago, DigCompEdu erreferentziaz ezagutzen dugu hezkuntzarako konpetentzia digitalen markoa eta hori ere ikusteko aukera izango dugu.
Bestalde, teknologia digitalaren integrazioa lantzeko hainbat eredu dauden arren, esaterako, TPACK, SAMR-RAT... guk TPACK eredua aztertuko dugu.
- Konpetentzia digitalaren arabera sailkatutako erreferentziak
Konpetentzia digitalaren eremu ezberdinak kontuan hartzen dituen sailkapena egin dugu. Ezin duzu galdu!
- Silvia Bergillos Caballero
2021-02-15 / 2021-02-21
Unitate didaktiko digitalaren diseinua
- Unitate didaktiko digitalaren diseinua: nola egiten da?
Unitate didaktiko digitala zer den ikusiko dugu. Badakigu unitate didaktikoa zer den eta zertarako baliatzen den. Baina, ba al dakigu zein den unitate didaktikoa eta unitate didaktiko digitalaren arteko ezberdintasuna? Hori argitu ostean, halako bat diseinatzen hasteko moduan izango gara. Horretarako, lagungarri izango zaigun tresna bat baliatuko dugu.
- Ebaluazio-errubrikaren azalpena
Parean dugun zeregina ez da nolanahikoa izango, baina, lana ondo egin ahal izateko iparrorratz ezinhobea izango dugu: errubrika.
- Silvia Bergillos Caballero
2021-02-22 / 2021-02-28
Unitate didaktiko digitalaren garapena
- Diseinatutako unitate didaktiko digitala sortzen
Taldeka lan egingo dugu, eta hainbat erabaki hartu beharko ditugu: diseinatutako unitate didaktiko digitala zein euskarritan jasoko dugu? Unitate hori osatu, atondu eta aberasteko behar ditugun baliabideak non bilatuko ditugu? Guzti horretan lagunduko zaituztegu.
- Tresna baliagarriak
Lan horiek egikaritzeko baliagarri izango zaizkizuen tresnak aurkeztuko ditugu: batzuk gure gustukoak izango dira, besteak, zuek aurkeztutakoak. Animo!
- Silvia Bergillos Caballero
2021-03-01 / 2021-03-07
Unitate didaktiko digitalaren aurkezpena
- Unitate didaktiko digitala aurkezten
Diseinatu eta sortu dituzuen unitate didaktiko digitalak aurkezteko garaia iritsi da. Oso pauso garrantzitsua izango da hau. Izan ere, ikastaro osoan ikasitakoa eta egindako lana besteon aurrean azaltzeko aukera paregabea izango duzue!
- Josune Aranguren Mujika
- Silvia Bergillos Caballero
2021-03-08 / 2021-03-14
Unitate didaktiko digitalen ebaluazioa
- Errubrikan oinarritutako ebaluazioa
Egindako lana aurkeztu ostean, gure burua eta gure ikaskideena ebaluatzeko aukera izango dugu. Ebaluazioa, ia hasieratik eskuartean izandako errubrikan oinarrituko da. Koebaluazioa, edo berdinen arteko ebaluazioa, oso aberasgarria izan ohi da, besteen lanetan gure lanen gabeziak konpontzeko baliabide eta ideaiak aurki ditzakegulako.
- Silvia Bergillos Caballero
2021-03-15 / 2021-03-21
Feedbacka eta itxiera
Ikastaroa ixteko, irakasleak eta zuzendariak feedbacka emango dizuegu. Guztion ekarpenek aberastuko dute ikastaroa eta aste honetan, gure lanaren ondorioz hazitako uzta jasoko dugu.
- Josune Aranguren Mujika
- Silvia Bergillos Caballero
Directeurs
Josune Aranguren Mujika
Ikton
Legelari eta ekonomialaria da formakuntzaz (Deustuko unibertsitatea, 2005) eta profesionalki enpresa kudeaketara lotua egon da beti. Enpresa kudeaketan masterduna da (Mondragon unibertsitateko MBA, 2011). IKT ON Hezkuntza-aholkularitzako bazkide sortzailea da eta kontuen kudeaketaz arduratzen da batez ere, erakunde eta ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin harremanetan. IKT ON-eko irakasle-taldearen koordinatzaile eta arduraduna da. Bere egitekoen artean gustukoen duena, ikastetxeetako formakuntza-plangintzak antolatu eta bertan eman beharreko formakuntza-saioak zuzentzea da.
Conférenciers
Silvia Bergillos Caballero
Haur Hezkuntzan diplomatua (Universidad de Burgos, Burgos, 2012). Txikitatik argi zeukan hezkuntzaren arloan lan egin nahi zuela, betidanik irakasteko grina adierazi duelarik. Aurretik KZgunea proiektuan lan egin zuen, adin ezberdinetako pertsonei formakuntzak eskainiz. Era berean, eta bere denbora librean lantzen dituen proiektuak modu profesionalean jorratzeko asmoz, Inprimatutako Argitalpenen eta Multimediakoen Diseinu eta Edizioa (Ceinpro, Donostia, 2017) -ri buruzko goi mailako ikasketak burutu zituen. Egun IKT on-en irakaslea da.
Tarifs inscription
Matrikula | 2021-02-03 arte |
---|---|
120,00 EUR | |
102,00 EUR | |
102,00 EUR | |
102,00 EUR | |
102,00 EUR | |
84,00 EUR |