Cours d'été
Teknologia itzulpengintzaren lagun

Teknologia itzulpengintzaren lagun

03.Sep - 03. Sep, 2021 Cod. I07-21

Description

Itzulpengintzaren alorra etengabe eraldatzen ari da: gaur egun ez ditugu egiten itzulpenak orain hamar urte egiten genituen gisara. Beste esparru askotan bezala, itzulpengintzan ere teknologia berriek eragin handia izan dute, eta adimen artifiziala indarra hartzen ari den garai hauetan, are gehiago.

Itzulpen automatikoko sistemek urteak daramatzate martxan, eta Interneten hainbat zerbitzu ditugu eskuragarri. Ohiko itzulpengintza profesionaletik errezeloz begiratu izan zaio itzultzaile automatikoari, baina orain teknologia hori lagun daukagu.

Urte batzuk atzera eginda, itzulpen automatikoko sistemek, gainera, bazuten gabezia bat: ez ziren egokiak euskaraz lan egiteko. Gaur egun, ordea, euskarazko itzulpen automatikoko sistemek kalitateko emaitzak ematen dituzte, eta gero eta ohikoagoa da itzulpen-zerbitzuetan baliabide gisa erabiltzea, garai batean itzulpen-memoriak erabiltzen hasi ginen bezala.

Itzultzaileentzat erronka handia da horrelako sistemak erabiltzea: alde batetik, erraza dirudien arren, ikasi egin behar da tresna horiek ondo erabiltzen; bestetik, hizkuntza zaintzen jarraitu behar dute itzultzaileek, sistema automatikoak egiten dituen akatsak zuzentzen, eta esaldiak maiz beste era batera idazten, testugintzan eragina duten beste hainbat faktore direla medio. “Itzultzaileei lana amaituko zaie?” galdetuko du batek baino gehiagok. Erantzuna ezetz da, orain arte baino erantzukizun are handiagoko lana baitute orain esku artean: automatikoki itzulitakotik bereizi behar dituzte beren testuak, eta kalitateko itzulpenak sortu.

Paradoxa baten aurrean geundeke: itzultzaileek urtetan egindako lana erabili da sistema automatikoak sortzeko (edo entrenatzeko), eta orain itzultzaileek sistema horiek erabiltzen dituzte beren lanerako. Gainera, itzultzaileek sortzen dituzten testu guztiak gordetzen jarraitzen dugu etengabe, oinarrizko lehengaia baitira hurrengo sistema automatikoak sortzeko: itzulpen automatikoa bera, hizkuntza-ereduak, zuzentzaile adimendunak…; erantzukizun handia, zalantzarik gabe. Izan ere, kontuan izan behar dugu gaur egun sortzen ditugun testuen hizkuntza- kalitatearen araberakoak izango direla etorkizuneko teknologiak.

Erronka handia daukagu esku artean, eta teknologia lagun dugula lan egiteko eta, era berean, hizkuntza zaintzeko gakoak izango ditugu hizpide ikastaroan, guztia itzultzaile profesionalei begira.

Lire la suite

Objectifs

Itzulpen automatikoari onura ateratzen ikastea.

OLI tresnak (ordenagailuz lagundutako itzulpenak egiteko tresnak) itzulpen automatikoarekin batera nola erabili ikastea.

Itzulpen automatikoa erabili arren, hizkuntza zaintzen ikastea. 

Itzulpengintzaren eraldaketari buruz esparru ezberdinetako profesionalen ikuspegia ezagutzea.

Itzulpengintzak azken urtetan izan duen eraldaketaz hausnartzea eta iritziak partekatzea.

Itzulpengintzan erreferente diren erakundeen lan egiteko modua ezagutzea.

Lire la suite

Activité s'adressant à

  • Profesionalak
  • Itzultzaile autonomoak edo itzultzaileak oro har

Collaborateurs

  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila

Programme

2021-09-03

09:00 - 09:15

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Itziar Cortés Etxabe Elhuyar - Hizkuntza eta Teknologia Unitateko koordinatzailea
09:15 - 10:15

“Los límites de la traducción automática al traducir legislación“

  • Paula Alvarez Rubio Europako Batzordea - Itzultzailea
10:15 - 10:30

“Itzulpen-zerbitzua paperetik digital-neuronalera“

  • Idoia Santamaría Urkaregi Elhuyar - Itzultzailea
10:30 - 11:45

“OLI tresnak (ordenagailuz lagundutako itzulpenak egiteko tresnak) eta itzulpen automatikoa“

  • Ixiar Iza Agirre Elhuyar - Itzultzailea
11:45 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“Itzulpen automatikoa: gizakia eta makina, elkarren osagarri“

  • Saroi Jauregi Aiestaran Elhuyar - Itzultzailea
15:00 - 16:15

Mahai ingurua: “La tecnología, ¿aliada de la traducción?“

  • Itziar Cortés Etxabe Elhuyar - Hizkuntza eta Teknologia Unitateko koordinatzailea (Moderatzailea)
  • Ander Irizar Apaolaza Euskarabidea, Nafarroako Gobernua - Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria
  • Elizabete Manterola Agirrezabalaga EHU - Itzulpengintzan doktorea, irakaslea eta ikertzailea
  • Celia Rico Pérez Universidad Europea - Catedrática en Tecnologías de la Traducción
  • Juan María Arbizu Villanueva Centro de Comunicación Internacional, SL enpresako gerentea eta ANETIko lehendakaria

Directeurs

Itziar Cortés Etxabe

Elhuyar

Informatika Ingeniaritzako lizentzia (EHU, 2009) eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra (EHU, 2011) ditu. 13 urte daramatza Elhuyarren lanean, hizkuntza-teknologien alorrean. Gaur egun, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko koordinatzailea da.

Conférenciers

Paula Alvarez Rubio

Europako Batzordea, Itzultzailea

Licenciada en Filología Clásica en la Universidad Complutense de Madrid. Lleva trabajando como traductora en la Comisión Europea más de tres décadas, y desde el 2011 trabaja en Dirección General de Traducción, en el Departamento de Lengua Española como experta en herramientas de traducción.

Juan María Arbizu Villanueva

Centro de Comunicación Internacional, SL, Enpresako gerentea eta ANETIko lehendakaria

Jon Arbizu iruindarra irakaskuntzaren mundutik itzulpengintzaren mundura igaro zen 1994an. Izan ere, urte horretan, Centro de Comunicación Internacional enpresa hasiberriaren ardura hartu zuen. Ingeles Filologia ikasi zuen, Zaragozan, eta ingelesa-euskara-gaztelania itzulpengintza-masterra egin zuen, UPV-EHUn. Traducciones CCI onik atera zen faxaren, paperezko hiztegien eta Internet gabeko garaietatik, eta, gaur egun, sutsuki egokitzen saiatzen ari da “beren kasa” itzultzen duten programetara, erabateko interkonexiora eta kontsulta-ituri mugagabeetara. 25 urtetik gorako ibilaldi luze horretan, batez beste 3 eta 5 langile bitartek osatu ohi dute taldea, 50 itzultzaile eta interprete baino gehiago laguntzaile izan dituela urtean batez beste. EIZIEk antolatutako postedizio-ikastaroak itzulpen automatikoa lan-prozeduran sartzera bultzatu zuen. ANETIko (https://aneti.es) kide aspaldi samarretik, elkarteko lehendakaria da Jon Arbizu 2019tik.

Ander Irizar Apaolaza

Euskarabidea, Nafarroako Gobernua, Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria

Zuzenbidean lizentziatua, 1998tik ari da itzultzaile eta itzultzaile-interprete lanetan Administrazioan. Nafarroako Parlamentuko itzultzaile-interpretea da berez, baina Nafarroako Gobernuan ari da 2015. urtetik. Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria da Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoan. Zerbitzu horren barruan dago Nafarroako Gobernuaren Itzulpen Atala, hogeita bat itzultzaile baititu. Literatur itzulpenean ere aritu izan da: bi lan ditu argitaratuak.

Ixiar Iza Agirre

Elhuyar, Itzultzailea

Goi Mailako Ingeniaritza Industrialeko lizentzia du (Nafarroako Unibertsitatea, 1995). 2007tik dihardu Elhuyarren, Itzulpengintza Zerbitzuan eta Itzulpengintzako Teknologien arloan. Itzulpenetan, zientzia eta teknologiarekin lotutako lanak egiten ditu bereziki: "Ia denaren historia labur bat", "Metabolismoaren erregulazioa giza organismoan", "Mineralogiaren hastapenak" eta "IPv6 nonahi baliatzeko gidaliburua", besteak beste. Itzulpengintzako Teknologietan, berriz, itzulpen-tresnen inguruko trebakuntzan, aholkularitzan eta arreta-zerbitzuan aritzen da, nagusiki. Itzulpengintza eta Teknologia (EHU) graduondokoan irakasle aritu zen (2012-2013, 2013-2014 eta 2014-2015 ikasturteetan). Lan horien guztien barruan, itzultzaile automatikoak probatzeko aukera izan du, erregeletan oinarritutako itzultzaileetatik hasita, eta bertatik bertara ikusi du itzultzaile neuronalera iritsi arteko bidea.

Saroi Jauregi Aiestaran

Elhuyar, Itzultzailea

Saroi Jauregi Aiestaran, Zaldibian sortua 1978an. Euskal Filologia (2000, Deustuko Unibertsitatea) eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako masterra (2016, Euskal Herriko Unibertsitatea) ikasi zituen. 2002tik, Elhuyarren ari da, Hizkuntza eta Teknologiako unitatean. Itzultzaile-zuzentzaile hasi zen, eta, zenbait trebakuntza-saio ere eman ditu, itzultzaileentzat eta euskaraz lan egiten duten kazetarientzat. Gaur egun, Elhuyarreko hizkuntza-kalitateko lantaldearen arduraduna eta Hizkuntza eta Teknologia unitateko komunikazio-arduraduna da.

Elizabete Manterola Agirrezabalaga

UPV/EHU

Itzulpengintza eta interpretazio ikasketetan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (2004) eta UPV/EHUn egin zuen doktoretza (2012). Letren fakultatean dihardu lanean 2008tik. Itzulpengintza eta interpretazio graduko irakaslea da, eta besteak beste Itzultzaileentzako informatika ikasgaia irakasten du. Itzulpengintza eta teknologia graduondokoan ere irakasle aritu da, Informatikaren hastapenak itzultzaileentzat eta Ordenagailuz lagundutako itzulpena moduluetan. UPV/EHUko TRALIMA ikerketa taldeko partaide da 2010etik eta beste hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, hala nola TRACE (UPV/EHU) edo EACT (UAB). Ikerketa egonaldiak egin ditu Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies-en (AEB, 2013) eta Ottawako Unibertsitateko Itzulpengintza eta interpretazio eskolan (Kanada, 2016). Euskaratik erdaretarako itzulpena du ikergai nagusi, eta euskal literatura itzuliari buruzko katalogoa sortu zuen (http://www.ehu.eus/ehg/eli/).

Celia Rico Pérez

Universidad Europea, Catedrática en Tecnologías de la Traducción

Celia Rico empezó en el mundo de la Traducción Automática a raíz del Máster que hizo sobre este mismo tema en la Universidad de Manchester. Ha publicado numerosos artículos relacionados con las tecnologías de la traducción en revistas especializadas y monografías de ámbito nacional e internacional. En el área de la Traducción Automática y la Posedición de textos es miembro de los equipos de investigación de los proyectos ProjecTA (Ministerio de economía y competitividad) y Red para la formación de poseditores (Ministerio de Ciencia e Innovación en la Acciones Complementarias); además participó como miembro del Comité de Expertos en el grupo de trabajo “post-editing”” (AENOR-ISO TC37). Su actividad de carácter divulgativo en Tecnologías de la Traducción puede seguirse en la cuenta de Twitter @celiaricoperez

Idoia Santamaría Urkaregi

Elhuyar, Itzultzailea

Euskal Filologian lizentziaduna, itzulpengintzan dihardu 1980ko hamarkadaren amaieratik. Bikoizketarako testuak itzultzen eta egokitzen hasi zen aurrena, eta askotariko testuak itzultzen jarraitu zuen gero. Batik bat alemanetik, ingelesetik eta frantsesetik itzultzen du euskarara zein gaztelaniara, eta euskara eta gaztelaniaren artean, berriz, bi noranzkoetan. 2004ko urtarrilean hasi zen lanean Elhuyarren, eta, itzultzaile, zuzentzaile eta trebatzaile dihardu harrezkeroztik. Trebatzaile gisa, gaztelaniazko ikastaroak ematen ditu euskarazko itzultzaileentzat. Elhuyarren hasi aurretik, Europar Batasuneko Erakundeen Itzulpen Zentroan (Luxenburgon) aritu zen itzultzaile eta zuzentzaile hiru urte eta erdiz. Literatura-lanak ere itzultzen ditu tarteka. Orain arte argitaratutako azkenak (Ingebog Bachmann, Aldibereko, Igela-Erein, 2019 ) 2020ko Itzulpengintzako Euskadi Saria irabazi zuen.

Tarifs inscription

Online zuzenean2021-09-03 arte
44,00 EUR
37,00 EUR
31,00 EUR
37,00 EUR
37,00 EUR

Lieu de l'événement

Online zuzenean

Online zuzenean