DSF
Cours d'été
Eukaliptu landaketen azterketa sakon eta osoa

Eukaliptu landaketen azterketa sakon eta osoa

12.Juil - 13. Juil, 2021 Cod. Z11-21

Description

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Euskal Autonomia Erkidegoa, bere lursoru azaleraren ia %60 baso delarik eta beronen kudeaketan milaka urteko historiarekin, ziurgabetasun handiko une bat bizitzen ari da. Basoek eskainitako produktu eta zerbitzuak ingurumen eta klima krisien aurrean irtenbide garrantzitsu gisa ikusten badira ere, gizartea baso kudeaketatik urrundu egin da eta zalantzan jartzen du. Egoera honetan, euskal isurialde kantauriarreko zati handi batean gehien hazi den baso kudeaketetako bat, eukalipto landaketena da. Baina, aldi berean, kudeaketa polemikoena da eta kritikatuena izaten ari da. Gure lurraldean aukera hori eragozten saiatzen ari dira zenbait presio-talde, eta ikerketa-taldeek datuak eman eta interpretazioak zabaltzen dituzte, baina beren esparru edo lan-eremu hertsitik bakarrik. Basoa Fundazioa, basoen eta haien kudeaketaren garrantzia gizartean zabaltzen duen erakundea, ezin da eztabaida sozial horretatik kanpo geratu, hain zuzen ere bere lan esparruan dagoen bezala egonda. Hala, baso-jarduera horren azterketa osoa eta sakona egin nahi dugu, baina ikuspegi hori hainbat eremutatik landuz, eta horietan guztietan oinarri zientifiko zorrotzarekin. Batetik, EAEko baso kudeatzaile gero eta gehiagok zergatik aukeratzen duten kudeaketa mota hori aztertuko dugu, eta, bestetik, egungo gizarteak era berean zergatik kritikatu eta eragotzi nahi duen.

Lire la suite

Objectifs

Euskal baso kudeaketarako eukalipto landaketak intereseko izan daitezen, zergaiti desberdinak sakon aztertu.

 

Euskal gizarteak eukalipto landaketak zalantzan jarri eta kritikatzeko dituen arrazoi desberdinen zergaitia sakon aztertu.

Lehenik, oinarri zientifiko zorrotzarekin, azterketa zabal eta askotarikoa sortu, eta, ondoren, horri buruzko eztabaida eta hausnarketa bultzatu.

Activité s'adressant à

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Baso jabe eta ingurugiro babes taldeak

Méthodologie

Uda Ikastaroa, elkarren errezkadako bi goizetan burutuko da. Lehenengoan, eukalipto landaketek euskal baso kudeaketan sortzen duten interesari buruzko alderdiak jorratuko dira lau ponentziaren bidez. Bigarrenean, beste lau ponentziaren bidez, gizarteak auzitan jartzeko eta kritikatzeko dituen arrazoiak. Jardunaldi bakoitza, aldez aurretik hizlariek landutako gaiei eta ikasleek aurkez liitzazketen zalantza eta iradokizunekin eztabaida bat burutuez amaituko da.

Collaborateurs

  • DSF

Programme

2021-07-12

08:45 - 09:00

Registro

09:00 - 09:15

Inaugurazio instituzionala

  • Jorge Ascasibar Zubizarreta Basoa Fundazioa - Presidente
09:15 - 10:00

“Destino de la madera de eucalipto: biorrefinería“

  • Jalel Labidi Bouchrika UPV/EHU - Responsable del grupo de investigación Procesos de Biorefinería (BioRP)
10:00 - 10:45

“Destino de la madera de eucalipto: construcción y carpintería“

  • Manuel Guaita Fernández Universidad Santiago de Compostela - Director de la Plataforma de Ingeniería de la Madera Estructural PEMADE
10:45 - 11:15

Atsedena

11:15 - 12:00

“Selvicultura del eucalipto“

  • César Pérez Cruzado Universidad de Santiago de Compostela - Investigador del Programa Ramón y Cajal
12:00 - 12:45

“Rendimiento económico de las plantaciones de eucalipto“

  • Alex Pra Gerente de proyectos de inversiones sostenibles. ETIFOR (spin-off de la Universidad de Padova) - (PARTICIPA VÍA ZOOM)
12:45 - 13:45

Mahai ingurua: “Uso y aprovechamiento del eucalipto“

  • Rafael Ignacio Uriarte Ayo UPV/EHU - Catedrático de Historia e Instituciones Económicas (Moderatzailea)
  • Jalel Labidi Bouchrika UPV/EHU - Responsable del grupo de investigación Procesos de Biorefinería (BioRP)
  • Manuel Guaita Fernández Universidad Santiago de Compostela - Director de la Plataforma de Ingeniería de la Madera Estructural PEMADE
  • César Pérez Cruzado Universidad de Santiago de Compostela - Investigador del Programa Ramón y Cajal
  • Alex Pra Gerente de proyectos de inversiones sostenibles . ETIFOR (spin-off de la Universidad de Padova) - (PARTICIPA VÍA ZOOM)
13:45 - 14:00

Sintesia

2021-07-13

09:00 - 09:45

“Los suelos y las plantaciones de eucalipto“

  • Rosa María Calvo de Anta Universidad de Santiago de Compostela - Catedrático de Edafología y Química Agrícola
09:45 - 10:30

“Los incendios y las plantaciones de eucalipto“

  • Francisco Senra Rivero Junta de Andalucía (Agencia de Medio Ambiente y Agua) - Jefe de Área en Análisis y Gestión del Conocimiento
10:30 - 11:00

Atsedena

11:00 - 11:45

“Plantaciones de eucalipto y biodiversidad“

  • Arturo Elosegi Irurtia UPV/EHU - Catedrático de Ecología
11:45 - 12:30

“La sociedad y las plantaciones de eucalipto “

  • Xabier Bruña García Xunta de Galicia y ProEpla - USC - Funcionario y colaborador en proyectos de investigación
  • Manuel Marey Pérez Universidad de Santiago de Compostela - Catedrático del Área de Proyectos de Ingeniería
12:30 - 13:30

Mahai ingurua: “Efectos de las plantaciones de eucalipto en el medio y en la sociedad“

  • Inmaculada Astorkiza Ikazuriaga UPV/EHU - Profesora titular de universidad y Subdirectora de Relaciones Internacionales y Comunicación Escuela de Doctorado (DOKe) (Moderatzailea)
  • Rosa María Calvo de Anta Universidad de Santiago de Compostela - Catedrática de Edafología y Química Agrícola
  • Francisco Senra Rivero Junta de Andalucía (Agencia de Medio Ambiente y Agua) - Jefe de Área en Análisis y Gestión del Conocimiento
  • Arturo Elosegi Irurtia UPV/EHU - Catedrático de Ecología
  • Xabier Bruña García Xunta de Galicia y ProEpla - USC - Funcionario y colaborador en proyectos de investigación
13:30 - 14:00

Sintesia

Directeurs

Aitor Onaindia Bereziartua

Basoa Fundazioa

Euskal nekazari-familia batetik etorrita, txikitatik nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzan aritu izan da. Hainbat urte atzerriko unibertsitate eta erakundeetan (Frantzia eta Txile) mendi-ingeniari gisa ikasten eta lanean aritu ondoren, azken 18 urteak Euskadiko baso-kudeaketa iraunkorraren garapenean murgilduta daramatza. BASOA FUNDAZIOan orain 9 urte barneratu zenetik, orain zuzendari tekniko modura, baso-zientziaren dibulgazioan eta basoek gizarteari eskaintzen dizkioten hainbat zerbitzu ekosistemikoak sustatu eta konpentsatzeko proiektuak gauzatzen diardu.

Conférenciers

Inmaculada Astorkiza Ikazuriaga

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (UAB) eta Ekonomian doktorea (EHU). Estatuko eta nazioarteko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu eta/edo zuzendu ditu. Nazioartean ospea duten liburu eta aldizkarietan ere hainbat argitalpen egin ditu. Gaur egun UPV/EHUko Doktorego Eskolako (DOKe) Nazioarteko Harremanen eta Komunikazioaren Zuzendariordea da (2019ko urria - …), aurretik Integrazio Ekonomikoko Doktorego Programaren arduraduna izan da (2017ko otsaila – 2020ko martxoa), bai eta UNIBASQ/ENQA kalitate-agentziaren ebaluatzailea ere (2013-2015).

Xabier Bruña García

Eskualdeko Garapenean eta Integrazio Ekonomikoan doktorea (USC), Basogintzako ingeniari teknikoa (USC), Nekazaritzako ingeniari teknikoa (USC), Mendi ingeniaria (USC) eta Gizarte Hezkuntzan diplomaduna (UNED) da. 1997. urtean hasi zen lanean profesionalki, landa-munduarekin lotutako hainbat lanpostu betez hainbat enpresatan (Nortagro, Losán taldea, Sitey, Tragsa), eta 2003. urtean Galiziako Xuntako funtzionario gisa hasi zen (O Berotadeiroko natur parkeko teknikaria, Verín-Vianako barrutiko teknikaria, Lugoko mendietako eta oihangintzako atalburua, Lugoko Ehiza eta Arrantza Ataleko burua, Lugoko nekazaritza bulegoko atalburua eta Lugo-Sarria barrutiko teknikaria -oraingo lanpostua-). Ikertzaile gisa, ProEpla USCren plangintza eta proiektuen ikerketa-taldearen kolaboratzailea da. 40 komunikazio eta 15 artikulu zientifiko argitaratu ditu, 10 ikerketa-proiektutan eta transferentzia teknologikoko 30 ekintzatan baino gehiagotan parte hartu du.

Rosa María Calvo de Anta

Lurzoruen sorrera eta kartografia, propietate fisiko-kimikoak, landareen eta lurzoruaren propietateen arteko harremanen azterketa, lurzoru kutsatuen degradazioa eta berreskuratzea, eta lurzoruak karbono-hustubide gisa bezalako 70 argitalpen baino gehiago. Galiziako Lurzoruen Maparen (GIS) koordinatzaile 1:50.000 eskalan; "Europako hegoaldeko eukalipto-masen kudeaketa jasangarrirako gomendatutako praktiken kodea: irizpideak eta adierazleak" txostena idatzi duen taldeko kide; Guadiamar ibaiaren arroan poluitutako lurzoruak berreskuratzeko planaren diseinu (Aznalcóllarreko mina, 1998) eta berreraikitzearen jarraipenaren egilekide; Galiziako autonomi erkidegoko (Galizako Xuntaren 60/2009 Dekretua) metalez eta metaloidez kutsatutako lurzoruak deklaratzeko erreferentzia-maila orokorren ezarpenaren egilekide; eta Penintsulako lurzoruetako karbono-erreserben mapa digitalaren egilea da besteak beste.

Arturo Elosegi Irurtia

Biologian Doktore eta Ekologia Katedraduna (UPV/EHU)

Biologian Doktore,UPV/EHUko Ekologia Katedraduna Irakasle eta ikertzaile UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Ibaien ekologia ikertzen du, arreta berezia jarriz giza-jarduerek ekosistema hauen egituran, biodibertsitatean eta funtzionamenduan duten eraginei. Honela, baso-jarduerak, kutsadurak, urtegien eraikuntzak, edo zentral hidroelektrikoek duten eragina aztertu du, Euskal Herrian zein mundu osoko beste hainbat lekutan, maila guztietako (lokaletik nazioartekora) ikerketa-proiektuei esker. Hamabost liburu, 40tik gora liburu-atal eta ehundik gora ikerketa-artikulu idatzi ditu. 90 aldizkari zientifikoetarako artikuluak epaitu ditu, eta dozena bat herrialdeentzat aritu da ikerketa-proiektuak epaitzen. Ingurumen-kudeatzaileekin elkar lanean aritzen da, ekosistema naturalak baloratzeko metodoak definitzen, kudeaketa-planak aztertzen edo errestaurazio-proiektuak diseinatzen eta jarraitzen.

Manuel Guaita Fernández

Nekazaritzako ingeniari doktorea, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Nekazaritza I.G.E.Ttik (1996), Santiago de Compostelako Unibertsitateko katedraduna (2007), ikerketako 4 seiurteko onarpenarekin. Zurezko egituretan espezializatua, Lugoko Campuseko Ingeniaritza Eskola Politeknikoan gauzatzen du bere heziketa lana. 2008tik, Egiturazko Zuraren Ingeniaritza Plataforma zuzentzen du, zurezko egituren arloan ikertzen, garatzen eta berritzen diharduena. USCko Egiturazko Zuraren Ingeniaritzako Masterreko zuzendaria izan da 7 ediziotan.

Jalel Labidi Bouchrika

UPV/EHU, Investigador

Ingeniari kimikoa eta Ingeniaritza Kimikoko doktorea, Lorraineko (Frantzia) Institut Politechnique-tik. Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile iraunkorra. Eusko Jaurlaritzak aintzatetsitako A motako talde kontsolidatuko 'Biofindegiko prozesuak' ikerketa-taldearen arduraduna. 28 urte baino gehiagoko esperientzia du ikerketan. 30 ikerketa-proiektu eta kontratu baino gehiagoko ikertzaile nagusia izan da. Gaur egun, Material Berriztagarrien Ingeniaritzako Masterraren programa zuzentzen du. Nazioarteko bi aldizkariren editore elkartua da: Industrial Crops and Product (Elsevier) eta Frontiers in Energy Research: Bioenergy and Biofuel (Frontiers) eta Brazilian Journal of Wood Science (Universidade Federal de Pelotas), Polymers (MDPI) eta Molekular (MDPI) aldizkarietako argitalpen-taldeko kidea. 270 artikulu aldizkari indexatuetan, 3 patente eta 120 komunikazio nazioarteko kongresuetan argitaratu ditu.

Manuel Marey Pérez

Ingeniari doktorea eta Estatistika eta Ikerketa Operatiboko IAD. 23 urteko irakaskuntza USCn. 79 artikulu inpaktuko aldizkarietan; 52 liburu eta liburu-kapitulu; 267 komunikazio kongresuetara 19 herrialdetan; 59 proiektu eta hitzarmen IP gisa (1.037.651 €); 127 kolaboratzaile gisa 11 IP desberdinekin (9.253.820 €); 17 patente eta jabetza-erregistro; 55 ikastaro eta 23 jardunaldi tekniko antolatu ditu.

César Pérez Cruzado

Mendi ingeniari doktorea (USC, 2011), Estatistika Aplikatuko Masterra (UNED, 2012). Unibertsitateko irakaskuntza eman du Basogintzako Ingeniaritza Teknikoko eta Mendi Ingeniaritzako titulazioetan, Santiagoko Unibertsitatean, Georg-August-Universität Göttingen-en (Alemania) eta University of Jambi-n (Indonesia). Irakasle titular lanpostua lortu zuen Stellenboscheko Unibertsitatean (Hegoafrika), eta gaur egun, Ramón y Cajal programako ikertzailea da USCko Ingeniaritza Proiektuen Arloan. Bere ikerketa-jarduera nagusiak baso-sistemetako karbono-harrapaketen modelizazioa, basogintza eta baso-inbentarioa eta akatsen hedapena izan dira. 2021. urtean, ikerketa-lantaldeko beste egilekideekin batera, Institute of Charted Forests-ek (Erresuma Batua) basogintzaren esparruan lan zientifiko onenari emandako “Silvicultural Price” saria jaso du.

Alex Pra

Nazioarteko esperientzia dun basogintza-ekonomialaria da, basoen kudeaketa jasangarri, baso-lehengorapen eta konponbide klimatiko naturaletarako baso-inbertsioen ebaluazio eta finantza-tresna berritzaileetan espezializatua. Gaur egun, Padovako Unibertsitateko ETIFORen (spin-off empresa) inbertsio iraunkorretako proiektuen kudeatzaile da. Duela gutxi, garapen bidean dauden herrialdeetako baso enpresa jasangarrietarako business plan errentagarriak antolatzeko gida bat garatzen FAOren aholkulari gisa ere aritu zen lanean. Prestakuntzari dagokionez, Padovako Unibertsitateko Nazioarteko Garapeneko lizentziaduna da, eta Leida, Lisboa eta Padovako unibertsitateek emandako Erasmus Mundus Masterra du Baso Kudeaketan eta Mediterraneoko Baliabide Naturaletan. 2019an, Padovako Unibertsitateko Baso Ekonomiako doktoretza, baso-landaketen errentagarritasunari buruzkoa, arrakastaz burutu zuen.

Rafael Ignacio Uriarte Ayo

Historiako doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (1985). EHUko Historia eta Erakunde Ekonomikoetako katedraduna (1995-2019). Gaur egun, EHUko Politika Publikoen eta Historia Ekonomikoaren Departamentuko ohorezko irakaslea da. State University of New York-eko Fernand Brauel Center-ean Binghamton Bisiting Research, 1991/1992 ikasturtean, eta Visiting Scholar University of Idahon, Moscow (Forestry), 1998an. Ikerketa, hasiera batean, Erregimen Zaharreko euskal ekonomiaren esparruan garatu dut, batez ere industria siderurgikoaren, meatzaritzaren eta baso-ustiapenaren garapenean. Ondoren, Espainiako gaur egungo erretxina-industriaren eta XIX. eta XX. mendeetan Euskal Herrian egindako basoberritzeen gaiak landu ditut. Berrikiago, atun-industria (erauzketa eta kontserbagintza) modernizatzeko prozesua ikertu dut.

Francisco Senra Rivero

Mendi ingeniari doktorea, UCOren Nazioarteko Aipamena eta SIFEko Ezagutzaren Azterketa eta Kudeaketa Arloko burua, Andaluziako Ingurumen eta Ur Agentzia (AMAYA), INFOCA Plana, Andaluziako Junta. Baso sute eta suaren erabileran espezializatuta dago 1998az geroztik, lehenbizi sektore pribatuan eta 2004az geroztik publikoan. Lantaldeko teknikari, zentro eragileko teknikari, MMAAko koordinatzaile eta, 2009tik, analista izan da, eta INFOCA Planeko Sua Aztertzeko Unitatea koordinatu du 2019tik. Prestakuntza akademikoaren osagarri dira Baso Suteen Kudeaketa Masterra (CSU), Larrialdien Kudeaketa Masterra (UPV) eta Lurraldearen Antolamendu eta Toki Garapeneko Masterra (US). Fulbright bekaduna 2001-02an eta WWFren kolaboratzailea 2004-2007 bitartean, baso suteetan aholkulari nazional gisa, CSU eta UHUn irakasle elkartua izan da. Europako hainbat proiektutan ere parte hartu du, eta, gaur egun, AMAYAKO CILIFO eta FIREPOCTEP proiektuen arduradun teknikoa da.

Résumé

Conclusions envoyées par la direction du Cours d'été

Objectifs de développement durable

Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.

L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.

Objetics de développement durable

15 - Vie des écosystèmes terrestres

Préserver, restaurer et promouvoir l'exploitation durable des écosystèmes terrestres, gérer durablement les forêts, lutter contre la désertification, arrêter et inverser la dégradation des terres et infléchir la courbe de la perte de biodiversité. Questions clés : lutte contre la désertification, reboisement, conservation, restauration et exploitation durable des écosystèmes terrestres, habitats naturels, biodiversité, espèces exotiques invasives, intégration des valeurs des écosystèmes dans la planification, braconnage.

Plus d'informations
15 - Vie des écosystèmes terrestres

Other courses that might be of your interest...