Cours d'été
Sistema parlamentarioak eta egungo bilakaera

Sistema parlamentarioak eta egungo bilakaera

14.Juil - 15. Juil, 2021 Cod. D08-21

Description

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Etengabe aipatzen da parlamentuaren edo parlamentarismoaren krisia. Zalantzan jartzen da haren funtzionatzeko modua, herritarrekiko hurbiltasuna edo hurbiltasunik eza, baita egungo bizitza politikoan duen papera ere. Baina horrelako gogoetak egin aurretik, oso garrantzitsua da gure egungo parlamentuak txertatzen diren esparrua, azpiegitura, sakon aztertzea. Esparru hori gobernu-sistema da, hortxe dago kokatua sistema parlamentarioa.

'Hauteskunde-sistemak eta egungo bilakaera' Uda Ikastaroan sakon aztertu nahi ditugu gobernu-sistemen ezaugarriak. Sistema presidentzialistak, erdipresidentzialistak eta parlamentarioak aztertuko ditugu, azken horiek bereziki. Asmoa da Ikastaroa ez geratzea gai horien azalean, baizik eta sakon arakatzea sistema horien jatorrietan, hibridoetan, ahaidetasun sotiletan, abantailetan eta desabantailetan eta zein izan daitekeen horien bilakaera hautemangarri eta/edo desiragarria. Bestalde, gure sistema politikoa hobetzen eta sendotzen lagunduko diguten ondorioak atera nahi ditugu; izan ere, gure inguruko sistemak aztertzeak bakarrik ikusaraz diezazkiguke gure sistemaren indarguneak eta gabeziak, eta hori ezinbestekoa da sistema hori hobetzeko.

Lire la suite

Objectifs

Sistema parlamentarioak gaur egun duen higaduraren pertzepzioa eta horren kausak aztertzea.

Gobernu sistemen ikuspegi panoramikoa eskaintzea: presidentzialismoa, erdipresidentzialismoa, sistema parlamentarioa.

Herrialde desberdinetako sistemak aztertzea, herrialde bakoitzean espezializatutako legelari gailenen eskutik.

Sistema bakoitzaren bilakaera eta izan dezakeen interrelazioa aztertzea.

Geure sistema hobetzeko proposamenak egitea.

Activité s'adressant à

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Collaborateurs

  • Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco

Programme

2021-07-14

09:45 - 10:00

Registro

10:00 - 10:30

Inaugurazio instituzionala

  • Bakartxo Tejeria Otermin Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco - Eusko Legebiltzarreko Lehendakaria
  • Montserrat Auzmendi del Solar Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco - Legelaria / Letrada. Azterlanen zuzendaria / Directora de Estudios
  • Itziar Alkorta Idiakez UPV/EHU-ko Uda Ikastaroak Fundazioa / Fundación Cursos de Verano de la UPV/EHU - Zuzendari Akademikoa / Directora Académica
10:30 - 11:15

“Erosión del sistema parlamentario en tiempos populistas y futuro del mismo“

  • Jose MarIa Castella Andreu Universidad de Barcelona - Catedrático de Derecho Constitucional. (PARTICIPA VÍA ZOOM)
11:15 - 12:00

“La función de control parlamentario y la convergencia entre presidencialismo y parlamentarismo“

  • Javier García Roca Universidad Complutense de Madrid - Catedrático de Derecho Constitucional
12:00 - 12:30

Atsedena

12:30 - 13:15

“El papel de los partidos y los parlamentos en los sistemas políticos de los países árabes“

  • Inmaculada Szmolka Universidad de Granada - Profesora de Ciencia Política y de la Administración
13:15 - 14:00

Debate

2021-07-15

10:00 - 10:45

“Parliamentary Sovereignty in the United Kingdom: what it was, what it is and where it is going “

  • Evan Paul Silk Ex Secretario General de la Cámara de Gales y Presidente de la Comisión de Devolución en Gales (PARTICIPA VÍA ZOOM)
10:45 - 11:30

“Du déséquilibre institutionnel aux tentatives de revalorisation du Parlement : les spécificités du système parlementaire français“

  • Pauline Türk Université Nice Côte d’Azur - Faculté de Droit - Profesora de Derecho Público
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 12:45

“El ‘excepcionalismo’ americano ¿una inspiración para los sistemas parlamentarios? Análisis de las virtudes y defectos del sistema presidencialista estadounidense“

  • María Corres Illera Facultad de Ciencias Políticas y Sociología. Universidad Complutense de Madrid (UCM) - Profesora Asociada en el Departamento de Relaciones Internacionales e Historia Global
12:45 - 13:30

Debate

13:30 - 14:15

Mahai ingurua: “Grupos Parlamentarios“

  • Iñaki Guridi Director y presentador de Faktoria en Euskadi Irratia (Moderatzailea)
  • Irune Berasaluze Lazkano Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos
  • Josu Estarrona Elizondo EH Bildu
  • Ekain Rico Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak
  • Miren Gorrotxategi Azurmendi Elkarrekin Podemos-IU
  • Carmelo Barrio Baroja Grupo Vasco Popular-Ciudadanos /Euskal Talde Popularra-Ciudadanos
  • Amaia Martínez Grisaleña Mixto-Mistoa

Directeurs

Montserrat Auzmendi del Solar

Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco, Azterlanen zuzendaritza/Dirección de Estudios

2000ko apiriletik Eusko Legebiltzarreko legelaria, postu desberdinetan aritu da: Giza Baliabideetako eta Antolaketako (2004-2009tako) zuzendaria, Legelari Nagusia (2009-2012), gaur egun Azterlanen zuzendaria izanez. Irakasle elkartua izan da Euskadiko Unibertsitatean eta da Eskubide Administratibo eta Konstituzionalaren areetan espezializatutako aldizkarietako artikulu ugarien, baita ere ikastaroetan, mintegietan eta kongresuetan txostengilearen egilea.

Conférenciers

Carmelo Barrio Baroja

Eusko Legebiltzarra

Zuzenbidean Lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatea). Kooperatiben Zuzenbideari eta Ekonomiari buruzko Goi Mailako Ikastaroa. Arabako Abokatuen Elkargoaren Praktika Juridikoko Eskola ikastaroa. Jarduera politikoa: Euskadiko PPko idazkari nagusia 1996-2008. Euskadiko PPren Hauteskunde Batzordeko presidentea (gaur egun). Jarduera profesionala: Abokatua. Arabako Abokatuen Elkargoko kidea. Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea (1987-1990). LEGEBILTZARKIDEA 1990etik. Eusko Legebiltzarreko lehen lehendakariordea (1998-2001). Bigarren lehendakariordea (1994-1998, 2001-2005). 1. Idazkaria (1990-1994, 2005-2009). Honako batzorde hauetan parte hartu du: presako Legegintza Batzordea, Kultura, Osasuna, Drogamenpekotasuna, Ekonomia, Ogasuna eta Aurrekontuak, Europako Gaiak eta Kanpo Harremanak. Legebiltzarrean txostengile izan da hainbat legetan, hala nola Euskadiko Kooperatiben Legean eta haren erreformetan, Euskadiko Ondareari buruzkoan, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legean, elkargo p

Irune Berasaluze Lazkano

Eusko Legebiltzarra

Zuzenbidean lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea). Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos Taldeko Legebiltzarkidea (2016-10-21etik gaur egunera arte) Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen Kidea Jasangarritasun, Ingurumen eta Ingurune Naturalaren Batzordearen Kidea (Europako Gaien eta Kanpo Harremanen Batzordearen Kidea Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Batzordearen Kidea) Alderdi politikoetako karguak • EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko burukidea (2007-2011). • EAJren Gipuzko Buru batzarreko burukidea (2012-) Beste kargo publiko batzuk • Mendaroko alkatea. • Alokabideko Zuzendari Nagusia. • Elgetako Zinegotzia.

Jose MarIa Castella Andreu

Bartzelonako Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko katedraduna. Bartzelonako Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziaduna (1990). Zuzenbideko doktorea Bartzelonako Unibertsitatean (1996). Tesia: “Els drets d’informació i de participació administratives de l’article 105 de la Constitució”. UB doktoretzako aparteko saria eta Europako doktorearen aipamena. Ikerketa-arloak: Demokrazia ordezkatzailea eta herritarren parte-hartzea; erreferenduma; Estatu autonomikoa; federalismoa eta erregionalismo konparatua; sezesioa Konstituzio Zuzenbidean; populismoa eta demokrazia konstituzionala.

María Corres Illera

Prestakuntza akademikoa 2012-2015 Zientzia Politikoan doktorea. Madrilgo Unibertsitate Konplutensea. 2011-2012 Analisi Politikoko masterra. Madrilgo Unibertsitate Konplutensea. 2008-2013 Zientzia Politikoetan lizentziatua. Madrilgo Unibertsitate Konplutensea. 2003-2010 Zuzenbidean lizentziatua. Madrilgo Unibertsitate Konplutensea. Egonaldiak eta espezializazio-ikastaroak atzerrian 2013 Europar Batasunari eta haren erakundeei buruzko mintegi trinkoa. (ICAM beka) College of Europe/Collège d 'Europe, Brujas & Brusela, Belgika. 2010-2011 ikasturtea: politika Zientzietako lizentziatura, Nazioarteko Harremanen eta Giza Eskubideen espezializazioa. (EAP beka) University of California, Santa Cruz (UCSC), Santa Cruz, ca, USA. 2007 Merkataritza Zuzenbideari buruzko ikastaroa. Beka (IES-UCM) University of Loyola Chicago (LUC), IL, USA 2006 Gobernu amerikarrari eta nazioarteko harremanei buruzko ikastaroak. University of Kalifornia, Irvine (UCI), ca, USA.

Josu Estarrona Elizondo

Musikologian lizentziaduna (Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa). Zeharkako txirula espezialitatean Goi Mailako titulazioa (Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa). Eusko Ikasketen Unibertsitateko espezialista titulua: Giza, Gizarte eta Natur zientziak (EHU/UPV). Kultura Diseinuetan espezialista titulua (UOC-Unibersitat Oberta de Catalunya). Altsasuko Udal Musika eta Dantza Patronatuko Zuzendaria. EH Bildu Taldeko Legebiltzarkidea (2016-06-01etik gaur egunera arte) Bateraezintasun Batzordearen Kidea EITBren Kontrol Batzordearen Kidea Europako Gaien eta Kanpo Harremanen Batzordearen Kidea Kultura, Euskara eta Kirol Batzordearen Kidea Interesgarriak diren beste datu batzuk • Eusko Ikaskuntzako bazkidea. • ALEAko harpideduna. • Gasteiz Mendi Taldeko kidea. • Alkartu jolas-elkartea.

Javier García Roca

Javier García Roca katedraduna eta Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Konstituzio Zuzenbideko Departamentuko zuzendaria da, International Association of Constitutional Law erakundeko presidenteordea, Bartzelonako Unibertsitateko Zuzenbide Publikoko Institutuko Autonomia Erkidegoen Txosteneko zuzendariordea, Konstituzio Auzitegiko Letraduen Elkarteko presidentea, Espainiako Konstituziogileen Elkarteko presidente emeritua eta Kodegintzarako Batzorde Orokorreko bokal iraunkorra. Zuzenbide Parlamentarioko Institutuko (Diputatuen Kongresua-UCM) eta Zuzenbide Parlamentarioko, Hauteskundeetako eta Legegintza Ikasketetako Masterreko zuzendaria izan da. Sei I+G kolektiboko ikertzaile nagusia. Hainbat argitalpenen egilea da, horietako dezentek eragina izan dute

Miren Gorrotxategi Azurmendi

Zuzenbidean lizentziatua Konstituzio Zuzenbideko irakaslea Podemoseko senataria eta diputatua XII. Legealdia • Elkarrekin Podemos-IU Taldeko Legebiltzarkidea (2020-08-03 / )

Iñaki Guridi

Irratian aritu da batik bat, nahiz eta idatzizko prentsan edo telebistako erredakzioan ere lan egin duen. Egin Irratian hasi zen praktiketan, eta ondoren Segura Irratian aritu zen. 2003az geroztik Euskadi Irratiko langilea da. 2013 eta 2017 bitartean EITB Irratietako zuzendariordea izan zen. Gaur egun Euskadi Irratiko albistegietan egiten du lan. 2020ko irailetik aurrera Faktoria goizeko albistegi erreferentea aurkezten du.

Amaia Martínez Grisaleña

XII. Legealdia • Talde Mistoa Taldeko Legebiltzarkidea (2020-08-03 / )

Ekain Rico

Zuzenbidean lizentziaduna (UPV/EHU). Osasun, Dietetika eta Nutrizioko unibertsitate-espezialista (UNED). Socialistas Vascos -Euskal Sozialistak Taldeko Legebiltzarkidea (2020-09-11 / ) Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen Idazkaria Erregelamendu eta Gobernu Batzordearen Kidea Lan eta Enplegu Batzordearen Kidea Osasun Batzordearen Kidea Alderdi politikoetako karguak Bizkaiko PSE-EE-PSOEko Erakunde Politikako idazkaria. Beste kargo publiko batzuk Batzarkide talde sozialistako bozeramailea Bizkaiko Batzar Nagusietan (2018-2020).

Pauline Türk

Zuzenbide Publikoko irakaslea. Zuzenbide Publikoaren Departamentuko zuzendaria. EUR Lex elkartea / Niza-Kosta Urdineko Unibertsitateko (UCA) Zuzenbide eta Zientzia Politikoetako Fakultatea. “Zuzenbide publiko aurreratua eta auziak” masterreko (M2) zuzendaria. Zuzenbide Publikoko masterra. Hcéres (Goi Mailako Ikerketa eta Irakaskuntza Ebaluatzeko Kontseilu Gorena) erakundeko ordezkari zientifikoa. SHS2 erakundeko arduraduna. Arauak, erakundeak eta gizarte-portaerak. Ikerketa Ebaluatzeko Departamentua. Unibertsitateen Kontseilu Nazionaleko kidea 02. IKERKETA-GAIAK / ARLO INTERESGARRIAK Zuzenbide konstituzional frantsesa eta konparatua, zuzenbide parlamentarioa, oinarrizko askatasunak. Zuzenbide publikoa eta digitala. Administrazio-zuzenbidea, animalien zuzenbidea. KARRERA 2019tik: CNU 02ko kidea. 2018tik: Hcéres-DER ordezkari zientifiko izendatua. Ikerketa-laborategietako ebaluazioak antolatzea: E olatua (2018-2019), A olatua (2019-2020), B olatua (2020-2021) - 30 laborategi. 2015eko ira

Evan Paul Silk

Paul Silkek Britainia Handiko Komunen Ganberako funtzionario gisa eman du bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena. Egun Galesko Parlamentua denaren Idazkari Nagusia izan zen, 2001etik 2007ra bitartean. 2011tik 2014ra, Galesi Itzultzeko Batzordeko buru izan zen; haren gomendioen ondorioz, Londrestik Galesera botere gehiago itzuli ziren. Egun, mundu osoan parlamentua indartzeko programetan parte hartzen duten eta Erresuma Batuaren erreforma konstituzionalean aktiboki parte hartzen duten bi erakunde britainiarrekin ari da lanean. Cardiffeko Unibertsitateko ohorezko irakaslea eta Learned Society of Waleseko kidea da. 2015ean, zaldun izendatu zuten parlamentuetan egindako zerbitzuengatik eta Erresuma Batuan itzultzeagatik.

Inmaculada Szmolka

Inmaculada Szmolka Granadako Unibertsitateko (UGR) Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakasle titularra da. Gaur egun, Politika eta Soziologia Zientzien Fakultatean "politika konparatua" eta "Ekialde Hurbileko Eskualde Politika eta dinamikak" irakasgaiak ematen ditu. Era berean, irakasle gisa parte hartzen du UGRko honako masterretan: "Cultura Árabe y Hebrea. Al-Andalus eta Mundu Arabiar Garaikidea"; "Azterlan Estrategikoak eta Nazioarteko Segurtasuna"; eta "garapenerako Lankidetza, Kudeaketa Publikoa eta GGKEak". 2003an, Zientzia Politikoetako Doktore titulua lortu zuen UGRren eskutik, "Gai cum laude aho batez" kalifikazio gorenarekin (2003/7/4), honako doktore tesiarekin: "Actores y proceso político en Marruecos: dinámica interior y sus percepciones en la prensa española", Juan Montabes Pereira (UGR) eta Eduardo Moyano Estrada (CSIC) doktoreek zuzendua.

Tarifs inscription

Aurrez aurre2021-07-14 arte
77,00 EUR
65,00 EUR
54,00 EUR
Online zuzenean2021-07-14 arte
77,00 EUR
65,00 EUR
54,00 EUR

Lieu de l'événement

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa