Cours d'été
Pandemia garaiko kulturgintza: egoera eta erronkak

Pandemia garaiko kulturgintza: egoera eta erronkak

21.juin - 22. juin, 2021 Cod. K08-21

Description

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

COVID-19aren pandemiak denok astindu gaitu. Egitura, diskurtso eta uste askoren zimenduak kolokan jarri ditu, eta itxura sendoa zeukaten beste hainbat oinarriren hauskortasuna agerian utzi du. Kulturgintzan eta herrigintzan ere nabarmenak dira ondorioak. Baina zein da benetako egoera? Nondik, nola eta nork ekingo du aurrera?

Krisi hitza askotan aipatzen da. Krisia ziurgabetasun eta beldur aroa izaten da, baina baita inertziak apurtu, gelditu eta aurrera begirako estrategiak diseinatzeko garaia ere. Ikastaro honek horretarako parada eskainiko du. Kulturgintza eta herrigintzako hainbat geruzatan ari dira zale, sortzaile, ikertzaile, teknikari, ikertzaile eta mugimenduak. Horien guztien ikuspegi eta bizipenak plazaratu nahi ditugu. Eta gainera, aurrera begirako erronkez aritzeko gune bat izango da Uda Ikastaroa.

Hizlariek landuko duten gai bakoitzaren laburpena

 

Lire la suite

Objectifs

Kulturgintzaren eta herrigintzaren egoeraren berri hainbat ikuspegitatik ematea.

Hainbat geruzatan ari diren mugimendu eta erakundeen diagnostikoak partekatzea.

Pandemiak eragin edo nabarmendu dituen sortzaileen arrangura eta proposamenak jasotzea.

Gizarteko hainbat esparrutan ari diren mugimendu eta erakundeen diagnostikoak partekatzea.

Activité s'adressant à

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Collaborateurs

Programme

2021-06-21

08:45 - 09:00

“Erregistroa“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Karlos Aizpurua Etxarte Bertsozale Elkartea - Ikerkuntza eragilea
09:00 - 09:50

“Kulturak salbatuko gaitu? “

  • Pio Jose Perez Aldasoro UPV/EHU - Irakaslea
09:50 - 10:40

“Kultura, pandemia garaian hobeto sentitzeko hauspoa“

  • Harkaitz Zubiri Esnaola UPV/EHU - Irakaslea
10:40 - 11:10

Atsedena

11:10 - 12:00

“Pandemiak kulturan dituen ondorioei begirada bat Behatokiaren talaiatik“

  • Aintzane Larrabeiti San Román ICC Consultors Culturals - Aholkularitza teknikaria
  • Mikel Etxeberria Agirresarobe Kulturaren Euskal Behatokia - Arduraduna
12:00 - 12:45

Kultura segurua da. Bi ekimen adibide gisa: Usurbilgo Udala eta Bertsozale Elkartea

 

“Kultura Bira 2020. Pandemiaren aukerak baliatuz “

  • Luken Arkarazo Silva Usurbilgo Udala - Kultur zinegotzia
 

“Kultura segurua ala bizigarria? “

  • Beñat Gaztelumendi Arandia Bertsozale Elkartea
12:45 - 13:45

Mahai ingurua: “Kultur mugimenduak: aurrera begirako erronkak“

  • Harkaitz Zubiri Esnaola UPV/EHU - Irakaslea (Moderatzailea)
  • Pio Jose Perez Aldasoro UPV/EHU - Irakaslea
  • Luken Arkarazo Silva Usurbilgo Udala - Kultur zinegotzia
  • Beñat Gaztelumendi Arandia Bertsozale Elkartea
 

Sintesia

2021-06-22

09:00 - 09:40

“Kultur kazetaria pandemian “

  • Iñigo Astiz Martinez Berria egunkaria - Idazlea eta kazetaria
09:40 - 10:20

“Kolapso egoera eta lekuko sorkuntza“

  • Manex Fuchs Castagnet Axut! Antzerki Kolektiboa - Jokalaria
10:20 - 11:00

“Pandemiako pentagrama “

  • Eneritz Dueso Domenech Musikarien Elkarteko lehendakaria - Musikaria
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 12:10

“Pandemiaren zuloak eta dinamoak “

  • Xabier Gantzarain Etxaniz Dinamoa sormen gunea - Idazlea
12:10 - 12:50

“Bat-bateko(aren) erronkak“

  • Oihana Iguaran Barandiaran EHUko doktoregaia - Bertsolaria
12:50 - 13:50

Mahai ingurua: Mahai ingurua

  • Iñigo Astiz Martinez Berria - Kazetaria (Moderatzailea)
  • Xabier Gantzarain Etxaniz Dinamo sormen gunea - Idazlea
  • Manex Fuchs Castagnet Axut! Kolektiboa - Jokalaria
  • Eneritz Dueso Domenech Musikarien Elkarteko lehendakaria - Musikaria
  • Oihana Iguaran Barandiaran EHUko doKtoregaia - Bertsolaria
13:50 - 14:00

Sintesia

Directeurs

Karlos Aizpurua Etxarte

Bertsozale Elkartea, Ikerkuntza eragilea

Karlos Aizpurua Etxarte (Oiartzun, 1.971). Euskal Filologia (Deustuko Unibertsitatea) eta Enpresa ikasketak (EHU) egin zituen. Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioko ikasketak egin zituen eta UNEDen Idazle Eskola gradu-ondokoak. Oso gaztetatik bertsolaritzaren hainbat esparrutan aritu da: bertsolari, gai-jartzaile, Hitzetik Hortzera saioko erredaktore, Bertsolari Txapelketa Nagusiko langile; bertsogintzako iruzkingile (Euskadi Irratia, Gara, Euskaldunon Egunkaria eta Berria)... 1989tik 2010era bertsolaritzaren irakaskuntzan aritu zen, Oarsoaldean lehenik, eta, 1998az geroztik Ipar Euskal Herrian gaindi. Iparraldean bertsolaritza irakasle aritzeaz gain, transmisioari lotutako aisialdiko proiektuak diseinatu eta kudeatu zituen. Iparraldeko ikastoletan bertsolaritza irakasteko modu berria aplikatu zuen eta ondorioz hamaika bertso eskola eta bertsolari sortu ziren. 2.010az geroztik Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza eragilea da.

Conférenciers

Luken Arkarazo Silva

Historiako ikasketak burutu ondoren, Bigarren Hezkuntzako irakasle modura dihardu Laskorain Ikastolan. Une honetan, Kultura eta Gazteria zinegotzi da Usurbilgo Udalean, gaztetatik herrigintzako esparru ezberdinetara loturik egon da. Musikaria da pasioz; kitarrajole eta abeslari gisa ari da Odolaren Mintzoa eta Iñorkiñak taldeetan.

Iñigo Astiz Martinez

(Iruñea, 1985). Kazetaria da BERRIA egunkarian, eta hainbat euskal hedabidetan aritu da kolaboratzaile: hala nola, Argia-n, Euskadi Irratian, Euskalerria Irratian eta Jakin-en. Baita hondakinak ere (2011) eta Analfabetoa (2019) poema-bildumak, Kixotenean kronika-liburua (2016) kaleratu ditu, eta elizako sexu-abusuen gaia lantzen duen Ez duzu abusatuko (2017) kazetaritza liburuaren egile ere bada Alberto Barandiaran eta Miren Rubio kazetariekin batera. Horiez gainera, Sylvia Plath-en poema-antologia bat euskaratu eta argitaratu du.

Eneritz Dueso Domenech

Eneritz Furyak du izen artistikoa eta musikaria da. Bakarlari gisa dihardu gaur egun. Hamalau urtetik gora daramatza oholtza gainean hainbat proiekturekin. Ia beti DIY edo Zuk zeuk egizu filosofiaren baitan jokatu du: bere kabuz konposatu, idatzi, grabatu eta ekoitziz. Emadan (2021) diskoa da bere azken lan luzea; folka eta elektronika uztartzen ditu bertan. Musikari Euskal Herriko Musikarien Elkarteko lehendakaria da.

Mikel Etxeberria Agirresarobe

Eusko Jaurlaritza

Albaitaritzan lizentziaduna da (UCM) eta Euskal Kulturgintzaren Transmisioa Aditu Titulua burutua (Mondragon Unibertsitatea). Euskal kultura barne-kezka, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan aritua, batez ere, Sormen Lantegiak eta Arte Eszenikoak landuz. 2018tik Kulturaren Euskal Behatokiko arduraduna da, eta bertan bere eginkizun nagusia Behatokiaren zuzendaritza orokorra kudeatzea: aurrekontuak, eragiketa estatistikoak, azterlan kualitatiboak eta koordinazio lanak (Eustat, Kulturklik, web…). Azken batean Behatokiaren helburua bermatzea, zera da, kulturaren egoera eta bilakaerari buruz sistematikoki informazio ordenatu eta kontrastatua eskaintzea sistema kultural guztiari.

Manex Fuchs Castagnet

Antzezlea da, joko eta taula zuzendaritzan ere aritua. Kasik 25 urtez Frantziako alde guzietan ibili ondoren, 2017an AXUT! kolektiboa sortu zuen Ximun Fuchsekin batera. Aktore lana espazio ezberdinetan garatu du: antzokietan, plazetan, eta kamara aurrean. Idazketa prozesuetan ere parte hartzeko ohitura du. Bada dozena bat urte hiru alorretan diharduela: euskal sorkuntza, arte hezkuntza eta herrigintzan.

Xabier Gantzarain Etxaniz

Azpeitiko Kultur Mahaia

Zuloa izenburuko saiakera argitaratu nuen 2018an. Twitterreko bioan Ludwig Wittgensteinen aipu bat dauka: “Nire mintzairaren mugak ditut munduaren muga”. Beti aldatzekotan dago, baina ez du ezer hoberik topatu oraindik. Arte Ederretan lizentziatu zen halakoren batean, fakultatean urte mordoxka egin eta gero. Sautrelan egin zuen lana. Reina Sofian masterra egin zuen. Handik Artelekura joan zen: proiektu eder bat zuten, ezin izan zuena argirik ikusi. Kalostrako koordinatzaile izan zen, hasi eta buka, urtebete ere ez, Gipuzkoako Foru Aldundiak ixtea erabaki zuen eta. Azpeitian bizi da orain, eta bertako Dinamoa sormen gunean ari da lanean gustura.

Beñat Gaztelumendi Arandia

Oihana Iguaran Barandiaran

Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketak egin zituen Leioan eta kazetari gisa jardun zuen lanean. Gizarte Komunikazio Masterra egin zuen EHUn. Haur zela gerturatu zitzaion bertsolaritzari eta azken urteotan bertsozale ez ezik bertsolari bezala dabil askotan. Etengabe marraztu ditu ofizioaren eta afizioaren arteko loturak, eta beharbada horregatik ari da doktoretzako ikerketan. Egiten ari den doktore tesiaren baitan, bertsoaren agenda edo gaitegia zein den deskribatu nahi du, hedabideek bertsolaritzan duten eraginetik abiatuta.

Aintzane Larrabeiti San Román

Filosofiako lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea), eta Kultura Kudeaketako Masterra (DU) du. Bere lanbide-karrera kultura- esparruari lotuta dago, administrazio publikoan zein unibertsitatean eta enpresa pribatuan. Aholkulari- lanetan aritu da kultura-politikei, plangintza estrategikoari, aisiaren inguruko hezkuntzari, kalitatearen kudeaketari eta giza baliabideei lotutako arloetan. Azken hamabost urteetan bere lana Kulturaren Euskal Behatokiari oso lotuta dago. Laguntza teknikoaren koordinatzailea izan da (2006-2010). Ordurik hona Behatokirako ikerketa kuantitatiboetan zein kualitatiboetan parte hartzen du. ICC Consultorsekin lankidetzan dihardu 2006. urteaz geroztik, eta 2012an sartu zen enpresa horretan.

Pio Jose Perez Aldasoro

UPV/EHU

(Pasai Donibane, 1963). Filosofian lizentziaduna (1986) eta Gizarte Antropologian doktorea (2000). Egun UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropología saileko zuzendaria da. Azken urteetan, memoriaren antropologiaren eta euskal kulturaren inguruko auziak izan ditu ikerketa egitasmotan. Besteak beste, narrazio biografikoak, testigantzaren garrantzia, horiekin loturiko traumak eta gizarteek gogoratzeko edo ahazteko dituzten moduak landu ditu, gehienbat 1936ko gerra zibila ardatza hartuta. Hainbat Masterretan eskolak eman ditu; gaur egun, Genero eta ikasketa feministen Unibertsitate Masterrean eta Gizarte Antropologia masterrean.

Harkaitz Zubiri Esnaola

Euskal Herriko Unibertsitatea, Ikertzailea eta irakaslea

Soziologian Doktorea da eta Ingeles Filologian zein Soziologian lizentziatua. Atzerriko Hizkuntzako Irakasle Ikasketetan Diplomatua da. Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea eta irakaslea da. Bere ikerketa lerro nagusietako bat euskaraz egiten den kultura da, eta horri buruzko zenbait artikulu eta bi liburu argitaratu ditu, azken hauek elkarlanean. Horrez gain, nobela bat eta narrazio liburu bat ere argitaratuak ditu. https://eu.wikipedia.org/wiki/Harkaitz_Zubiri

Lieu de l'événement

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Objectifs de développement durable

Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.

L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.

Objetics de développement durable

3 - Bonne santé et bien-être

Donner aux individus les moyens de vivre une vie saine et promouvoir le bien-être de tous à tout âge. Questions clés : couverture sanitaire universelle, santé sexuelle et procréative, diminution du nombre de personnes victimes d’accidents de la route, de la pollution et de produits chimiques, réduction du taux de mortalité maternelle et néonatale, fin des épidémies comme le SIDA, combattre l’hépatite et les maladies transmises par l’eau, prévention des drogues et de l’alcool, contrôle du tabac.

Plus d'informations
3 - Bonne santé et bien-être