Activité gratuite
Cours d'été
Diagnóstico, tratamiento y manejo del síndrome de Dravet

Diagnóstico, tratamiento y manejo del síndrome de Dravet

07.Juil - 09. Juil, 2021 Cod. O09-21

Description

Matrikula doakoa da, Dravet Sindromea Fundazioaren babesari esker.

Dravet Sindromea (DS), Haurtzaroko Epilepsia Miokloniko Larri bezala ere ezaguna, gaixotasun neurologiko gogor eta ezgaitagarria da, eragile genetikoduna. Gaixoen %80-%90 inguruk SCN1A genean mutazio bat aurkezten dute. 16.000 jaiotzetik bat afektatuz, DS gaixotasun arraro gisa katalogatzen da (1/2.500). Espainian 450-500 gaixo inguru daude ondo diagnostukatuta DS-kin. Hala ere, gaixotasunaren prebalentzia datuek zenbaki hau 1.500 baino handiagoa izan beharko lukeela diote.

DS-ren síntoma ikusgaietako bat epilepsia da, gaixoaren bizitzaren 4-12 hilabetetan hasten dena. Hasiera batean, krisi epileptikoak krisi sukartsuekin nahas daitezke, haur askok jasatutakoak. Baina, krisi sukartsuak ez bezala, DS-dunen hasierako krisiak luzeak eta kontrolatzen zailak izan ohi dira, egoera epileptikoetan bukatu eta gaixoen ZIU ospitaleratzea ekarriz. Haurra handitzean, veste mota batzuetako krisien azaleraztea ohikoa da, atzerapen kognitiboa nabaria egiten da eta beste arazo neurologiko eta jokabidearen aldaketa latzak agertzen hasten dira. DS-dun gaixoen %15-20 inguru gaixotasuna dela eta hiltzen dira.

Gaur egun, Espainiako Osasun Zerbitzu 8 epilepsia errefrektarioko (non DS barnean sartzen da) erreferentzia gune, Zerbitzu eta Unitate daude. Hala ere, DS epilepsia soila baino askoz gehiago da, eta bere ikerketak krisi epileptikoak bakarrik tratatzea baino gehiago barneratu behar du; DS-a jakintza alor anitzeko ikuspuntutik jorratu behar da, alor desberdineko osasun profesionalen parte hartzearekin. Beraz, DS-ren tratamendu eta maneiurako guztiz prestatuta dagoen gunerik ez dago. Gainera, DSF-ko azken datuen arabera, Euskadi da Espainiako autonomia erkidegoetatik DS infradiagnostiko tasa altuena duena, gaixo helduen taldean batez ere.

‘Dravet Sindromearen diagnostiko, tratamendu eta burubidea’ ikastaroa, osasun eta bizitzaren alorreko ikasle eta profesionalei zuzendua batez ere, Dravet Sindrome Fundazioak antolatzen duena, DS-ren burubide zuzenerako funtsezko alderdiak planteatzen ditu: (1) DS eta erlazionatutako epilepsien zeinu eta sintomen azalpena, diagnosi kliniko eta genetikoa erraz dezakeena, (2) Gaur eguneko tratamendu paradigmean Ds-rako tratamendu berrien aukerei buruzko eztabaida, eta (3) alor anitzeko taldeen zereginak DS-dun gaixoen burubidean.

Lire la suite

Objectifs

Ikasleei gaixotasun arraro bati buruz irakatsi, beraien ibilbide akademikoan etorkizuneko medikuak izateko prestatzen ikasiko ez dutena.

Ikasle hauek etorkizunean beraien espezialitateko konpetentzia profesionalak lortzeko akreditutako ikasketa gune eta unitateetan egiten duten erresidentziei aurrerapena egin.

Gaixotasun gogor infradiagnostikatuko eta gehienetan gaizki jorratutako ikasle profesionalen jakintzak hasi edo handitu.

Ikaslegoaren jakin mina piztu etorkizunean eskura duten eta ondo prestatutako profesionalak behar dituzten gaixo eta famili talde batekin lan egiteko.

DS-a ikertzeko jakin mina piztu ikaslegoan.

Lire la suite

Activité s'adressant à

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak

Méthodologie

Ikasleengandik gertu dauden, parte hartzaileak eta innobagarriak diren estrategia metodologikoak aplikatuz, kurtso honek ikaslegoarentzat ikasketa esperientzia esanguratsuak sustatzen du.

Zuzeneko saioak eskeiniko dira, grabatuak eta dagozkien Moodle-ko atalera gerora igoko direnak. Behin ikastaroa bukatu ondoren, ikaslegoak 2 astez izango du plataformara sarbidea, dokumentazioa jaisteko.

Uda Ikastaroa, 4 hizlari izango dituena, 3 egun iraungo du (8 ordu pasatxo: 16:00-19:00 A-O eta 15:30-18:15 O). Saio bakoitzak gehienez jota ere 45 minutuko iraupena izango du, eta horietatik 30 minutu aurkezpenari zuzenduko dira eta gainontzeko 15 minutuak galdera txandarako gordeko dira.

Ikastaroaren Zuzendaritzak eta/edo moderatzaileak  hizlari bakoitza aurkeztuko du.

Klaseak hasi aurretik ikaslegoari ZOOM, Moodle eta Mentimeter-ri buruzko beharrezko material guztia emango zaie. Ikaslegoak ere eskura izango du, Moodle euskarrian, (i) mp4 formatuko aurkezpen bideo bat, ikastaroaren programazioa eta egingo diren ekintzak Power Point bidez azalduz, (ii) dokumentu hori berbera PDF formatuan, (iii) ikastaroaren programazioa, (iv) tutoretza eta zuzeneko klaseen orduak, (v) ikasteko materiala PDF formatuan (saioan erabilitakoa, erlazionatutako literatura, gainontzeko informazio iturriak eta erreferentziazko profesional eta erakunde zerrendak, ikastaroan aurkeztutako gai bakoitzari buruz).

Ikastaroaren hasieran, lehen ekintza bat jorratuko da, ikaslegoak plataformekin kontaktua hartzeko eta irakaslegoak ikasleen aurrezagupenak ikus dezaten. Horretarako, ikastaro hasierako inkesta baten bidez egingo da, garapenaren entzefalopatia epileptikoei, DS-ri, giza genetikari, neurologia tratamenduei, et abarri buruzko inkesta batekin, Mentimeter erreminta digitalaren bidez egingo dena.

Ikastaroak aurrera egin ahala, ikasleek jakintza berriak eskuratuko dituzte, beraien aurreko ezagutzekin konektatuko dituztenak. Ikasketa bloke bakoitzak ebaluazio bat barneratuko du, ikaslegoak beraien eboluzioaren berri izan dezan. Test motako 3 galdetegiz osatuta egongo da (galdetegi bakoitza egun bati esleitzen baitzaio) eta galderak ikasketa bloke horretan jorratutako gaiei buruz izango dira. Galdetegiak zuzenean erantzun eta zuzenduko dira, Mentimeter erreminta erabiliz, bloke bakoitza amaitu aurretik horretarako utzitako denboran.

Ikastaroaren amaieran bloke desberdinetan ikasitakoa laburbilduko da eta harremanetarako datuak eta tutoretzei buruzko informazioa ikaslegoari eskainiko zaio. Behin ikastaroa amaitu eta gero, azken ebaluazioa eta gogobetetasun inkesta bat egingo dira, Moodle plataformara igoko direnak.

Lire la suite

Programme

2021-07-07

16:00 - 16:05

“Registro“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Elena Cardenal Muñoz Fundación Síndrome de Dravet - Directora Científica FSD
16:05 - 16:10

Inaugurazio instituzionala

  • José Ángel Aibar Moreno Fundación Síndrome de Dravet - Presidente FSD
16:10 - 16:55

“Signos y síntomas del SD. Diagnóstico diferencial con respeto a otras epilepsias relacionadas “

  • Susana Boronat Hospital de la Santa Creu i Sant Pau - Directora del Servicio de Pediatría
16:55 - 17:15

Atsedena

17:15 - 18:00

“Diagnóstico genético del SD y epilepsias relacionadas“

  • Susana Boronat Hospital de la Santa Creu i Sant Pau - Directora del Servicio de Pediatría
18:00 - 18:10

Atsedena

18:10 - 18:50

“Retos clínicos a la hora de realizar un diagnóstico“

  • Susana Boronat Hospital de la Santa Creu i Sant Pau - Directora del Servicio de Pediatría
18:50 - 19:00

Sintesia

2021-07-08

16:00 - 16:05

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Elena Cardenal Muñoz Fundación Síndrome de Dravet - Directora Científica FSD
16:05 - 16:50

“Enfoques actuales en el tratamiento del SD“

  • Vicente Villanueva Haba Hospital Universitario y Politécnico La Fe - Jefe de la Unidad de Epilepsia Refractaria y del Programa de Cirugía de Epilepsia
16:50 - 17:10

Atsedena

17:10 - 17:55

“Datos más recientes sobre la eficacia y seguridad de nuevos fármacos. Terapias avanzadas en investigación para SD y papel del paciente en el desarrollo de nuevos tratamientos“

  • Patricia Smeyers Durá Hospital Universitario y Politécnico La Fe - Neuropediatra de la Unidad de Epilepsia Refractaria
  • José Ángel Aibar Moreno Fundación Síndrome de Dravet - Presidente FSD
17:55 - 18:05

Atsedena

18:05 - 18:50

“Desafíos clínicos y tratamiento de emergencia“

  • Patricia Smeyers Durá Hospital Universitario y Politécnico La Fe - Neuropediatra de la Unidad de Epilepsia Refractaria
18:50 - 19:00

Sintesia

2021-07-09

15:30 - 15:35

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • José Ángel Aibar Moreno Fundación Síndrome de Dravet - Presidente FSD
15:35 - 16:20

“Función de los miembros del equipo central y otros profesionales“

  • Eulàlia Turón Viñas Hospital de la Santa Creu i Sant Pau, Barcelona - Coordinadora de la Unidad de Neuropediatría
16:20 - 16:40

Atsedena

16:40 - 17:25

“Impacto del enfoque de equipo multidisciplinar en la calidad de vida y bienestar del paciente y su familia“

  • Carlos Ruiz García Hospital de la Santa Creu i Sant Pau, Barcelona - Médico de Atención a la Cronicidad y Cuidados Paliativos Pediátricos
17:25 - 17:35

Atsedena

17:35 - 17:55

“El papel de las organizaciones de pacientes en el apoyo a las familias“

  • José Ángel Aibar Moreno Fundación Síndrome de Dravet - Presidente
17:55 - 18:05

Sintesia

18:05 - 18:15

Itxiera

  • José Ángel Aibar Moreno Fundación Síndrome de Dravet - Presidente

Directeurs

José Ángel Aibar Moreno

Fundación Síndrome de Dravet

Jose Ángel Aibarrek nazioarteko formakuntza du, bai elektronikan baita aeroespazial ingeniaritzan ere, eta zuzendaritza kargu bat du teknologia sektoreko enpresa garrantzitsu batean. Bere seme batek Dravet sindromea du, eta hori izan zen motibazioa eman ziona Espainiar Dravet Sindrome Fundaziora batzera, 2018ko ekainetik bere presidentea izanik.

Elena Cardenal Muñoz

Dravet Syndrome Foundation Spain, Directora Científica

Elena Cardenal Biologia Molekularrean eta Biomedikuntzan doktorea da. Urte askoz Espainian eta Suizan zientzilari lanean aritu da. Azken urtetan, Elenaren karrera kudeaketa eta komunikazio zientifiko aldera jo du, Life Siences Switzerland (LS2) erakunderako koordinatzaile zientifiko lanetan, baita erakunde zientifiko anitzetan sare sozialen editore eta kudeatzaile lanetan ere. Gaur egun, Elena Dravet Sindrome Fundazioko Zuzendari Zientifikoa da, gaixo erakunde honek martxan jarritako zientzia eta medikuntza jarduera guztien plangintza, antolakuntza, sustapena eta zuzendaritzaz arduratuz.

Conférenciers

Susana Boronat

Susana Boronat MD, PhD, haur neurologia Bartzelonako Vall d’Hebron ospitalean ikasi zuen, eta bertan beranduago bere neuropedriatriako lan kliniko gehiena egin zuen, sindrome dismorfologikoetan eta genetika basedun gaixotasun neurologikoetan bereziki. Doktoretza Universitat Autònoma de Barcelonan 1 motako Chiari malformazioari buruz egin zuen. 2011 eta 2013 bitartean ikerkuntza klinikoko fellowship bat Bostoneko Massachusetts General Hospitalean egin zuen, haur epilepsia eta esklerosi tuberosoan, Elisabeth Thiele doktoreak zuzendutakoa. Ikerketa, neurogenetika eta dismorfologia formakuntza Havard Unibertsitatean amaitu zuen. 2016-tik 2018 arte Vall d’Hebron ospitaleko genetika unitatean genetista kliniko lanetan ibili zen. 2018-tik Santa Creu i Sant Pau ospitaleko pediatria zuzendaria da, Bartzelonan. Neuropediatra eta genetista kliniko lanetan jarraitzen du, genetiko basedun epilepsia bere ardura gehieneko gaia izanik.

Carlos Ruiz García

Pediatra, etxeko ospitaleratzean eta zainketa pedriatiko aringarrietan espezializatutako pediatra da. Espainiar Pediatra Elkartearen, Neuropediatria Espainiako Elkartea eta Zainketa Pediatriko Aringarrien Espainiar Elkargoaren kide da. IBILBIDE PROFESIONALA - Zainketa Aringarri Pediatriko eta Kronizitate Arreta taldea, Neuropediatria Saila - Santa Creu i Sant Pau Ospitalea, Bartzelona (2020 eka. - Gaur egun) - Arreta aringarri eta Gaixo Kroniko Konplexuen Saila (C2P2) - Sant Joan de Deu Unibertsitate Ospitalea, Esplugues de Llobregat (2020 Aza. - 2021 Urt.) IKASKETAK - Zainketa Aringarri Pediatrikoen Unibertsitate Masterra, Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea - BARNE EGOILAR ADITUA San Cecilio Unib. Ospitalea, Granada (Mai. 2016 - Mai. 2020) o Zainketa aringarri pediatriko eta neuropediatrian bereizitua. o Kanpo txandakatzeak zainketa aringarri integraleko sailarekin Niño Jesús Haur UO.-n eta Patologia Pediatriko Konplexu Sailean La Paz UO.-n, Madrilen.

Eulàlia Turón Viñas

IKASKETAK Lizentziatura: Medikuntza eta Zirugia Bartzelonako Unibertsitatean (UB) (1996-2002) Aditu-titulua: pediatria eta bere area bereziak. Sant Pau ospitalea (2003-2007) Bartzelonako Unibertsitatean neuropediatria masterra. Sant Joan de Déu ospitalea (2008-2010). Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) pediatria, obstetrizia eta prebentzio medikuntza eta osasun publikoan doktoretza, 2020-ko Irailan. LAN ESPERIENTZIA Neuropediatria eta pediatria kritikoko pediatra berezitua. Gaixo neurokritiko pediatrikoen burubidea. Sant Pau Ospitaleko neuropedriatia unitateko koordinatzailea. Del Mar eta Sant Pau ospitaleetako Epilepsia unitateko pediatria saileko koordinatzailea. UAB eta Sant Pau ospitaleko Medikuntza Graduko, Neurologia Masterreko eta UB eta Bellvitge ospitaleko irakasle elkartua.

Vicente Villanueva Haba

Vicente Villanueva MD, PhD, 2004-tik Valentziako La Fe ospitalean neurologoa da. 2005-tik La Fe-ko Epilepsia disziplina anitzeko unitatean egiten du lan baita ere, non Epilepsia Errefrektario Unitateko eta Epilepsia Zirugia Programako burua den. Epi-CARE Europear Erreferentzia Sareko ordezko eta ILAE Intellectual Disability Task Force-ko kide da. 2017-tik Valentziako Unibertsitatean Neurologiako irakasle elkartua da. Villanueva Dk.-k Madrilgo Jimenez Diaz Fundazioan, Alabamako Unibertsitateko eta New York-eko Unibertsitateko Epilepsia zentroetan eta Pariseko Hôpital Saint-Vincent de Paul-en ikasi du. Bere gaur egungo ikerketak epilepsia refrektario, EEG-bideo monitorizazio eta saio kliniko eta epilepsiaren zirugiaren ildotik doaz. Vicente EEG eta Espainiar Neurologia Elkargoaren Epilepsia Gidako batzarretako kidea da, 2014-ean Epilepsian Sari Zientifikoa eman ziona. Gaur egun epliepsiari buruzko 100 artikulu baino gehiago argitaratu ditu.

Patricia Smeyers Durá

Patricia Smeyers Dk. Haur Neurologoa da Valentziako La Fe Unibertsitate Ospitale Politeknikoan, Epilepsia Errefrektario eta Epilepsia Zirugiako CESUR alor anitzeko Unitate Funtzionaleko burua izanik. Medikuntza Genetikan doktorea eta Valentziako Unibertsitatearen Ezohiko Sariarekin saritua bere Friedich-en Ataxiari buruzko doktorego tesiari esker, non gen kaltegarria bakartzea lortu zuen. Neurologia, Pediatria eta Neurofisiologia klinikoan espezialista, ikaste egonaldiak Londreseko (EB) King College Ospitalean eta Göteborgeko Unibertsitatean (SE) egin zituen. Puerikultura gradua eta Neuropsikologia Klinikoko doktoregoa izanik, kausa genetikodun epilepsia errefrektarioetan ekintza zientifikoetan bere arduraz gain, bere ardura soziala ere azpimarragarria da, haurrentzako 4 liburu argitaratu baititu, epilepsia azaltzen dutenak, eta ekintza hau SEN-ek saritu zuen 2011 urtean.

Tarifs inscription

Online zuzenean2021-07-07 arte
0 EUR

Lieu de l'événement

Online zuzenean

Online zuzenean

Objectifs de développement durable

Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.

L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.

Objetics de développement durable

3 - Bonne santé et bien-être

Donner aux individus les moyens de vivre une vie saine et promouvoir le bien-être de tous à tout âge. Questions clés : couverture sanitaire universelle, santé sexuelle et procréative, diminution du nombre de personnes victimes d’accidents de la route, de la pollution et de produits chimiques, réduction du taux de mortalité maternelle et néonatale, fin des épidémies comme le SIDA, combattre l’hépatite et les maladies transmises par l’eau, prévention des drogues et de l’alcool, contrôle du tabac.

Plus d'informations
3 - Bonne santé et bien-être

4 - Éducation de qualité

Veiller à ce que tous puissent suivre une éducation de qualité dans des conditions d’équité et promouvoir les possibilités d’apprentissage tout au long de la vie. Questions clés : enseignement gratuit, équitable et de qualité, accès égalitaire à une formation supérieure, éducation au développement durable, des installations éducatives adaptées aux personnes handicapées, cadres d’apprentissage sûrs, exempts de violence, inclusifs et efficaces.

Plus d'informations
4 - Éducation de qualité

5 - Égalité entre les sexes

Réaliser l’égalité des sexes et autonomiser toutes les femmes et les filles. Questions clés : fin de toutes les formes de discrimination et de violence, reconnaissance des soins et le travail domestique non rémunéré, responsabilité partagée, égalité des chances, participation pleine et effective, droits reproductifs, égalité des droits aux ressources économiques, ainsi qu’à l’accès à la terre, à d’autres biens et à la propriété.

Plus d'informations
5 - Égalité entre les sexes

10 - Réduction des inégalités

Réduire les inégalités entre les pays et en leur sein. Questions clés : promotion de l'intégration sociale, économique et politique de toutes les personnes, égalité des chances, politiques fiscales, salariales et de protection sociale pour l'égalité, migration et politiques migratoires, aide publique au développement, réglementation et surveillance des institutions et marchés financiers mondiaux.

Plus d'informations
10 - Réduction des inégalités