Bizitzaren zaintza erdigunean jarriko duen gizarte baterantz urratsak
Description
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
COVID-19-k sortutako pandemiak inoiz baino nabarmenago zaintza eta norbere burua zaintzea bizitzaren funtsezko funtzio gisa ikusarazten lagundu du. Zaintza-lan horiek, hein handi batean, ikusezinetik eta emakumeen eskutik konpontzen dira, bai ordaindutako lanaren bidez, bai ordaindu gabeko lanaren bidez. Osasun-krisiari esker, argiago ikusi ahal izan da zein garrantzitsua den oso feminizatuta dauden lan horien bizitzari eustea, bai eta gure gizartean ematen zaion balorazio eta ikusgarritasun eskasa ere.
Zaintza erdigunean jartzeko beharra feminismoaren aldarrikapen handienetako bat da, eta, era berean, zaintza horiek balioesteko eta modu orekatuan banatzeko beharra hainbat esparru programatikotan jasotako helburua da, hala nola, garapen jasangarrirako 2030 Agendan, NBEk sustatuta, edo EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean bertan, besteak beste.
Zaintza bizitzako funtsezko elementutzat hartu behar da, eta gizarte osoaren, emakumeen eta gizonen, arlo publikoaren eta pribatuaren inplikazioa behar du. Bizitzaren ekoizpena eta sostengua bateragarriak izatea ahalbidetuko duen gizarte-eredu bat birpentsatu behar da. Azken batean, bizitzea dagokigun une historiko honetan zaintzari begiratzeko eta heltzeko modu berriak pentsatzeko espazioak sortzea da helburua.
Objectifs
Zaintza-eredua feminismoaren ekarpenetatik eta arlo publikoaren eta pribatuaren arteko erantzunkidetasunaren ikuspegitik birpentsatzea.
Eredu ekonomiko eta soziala aztertzea, bizitzaren zaintza sistemaren erdigunean egon dadin.
Zainketen aldeko itun kolektiboak sustatzeko edo sendotzeko estrategia berriak identifikatzea eta/edo pentsatzea.
Activité s'adressant à
- Publiko orokorra
Programme
2021-06-24
Dokumentazio banaketa/Registro y entrega de documentación
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Igor Álvarez Etxeberria UPV/EHUko Uda Ikastaroak/ Cursos de Verano de la UPV/EHU - Zuzendari ordea / Subdirector
- Izaskun Landaida Larizgoitia EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea - Zuzendaria
“Kontzeptutik praktikara: zaintzaren erronka politika publikoetan / Del concepto a la práctica: el reto del cuidado en las políticas públicas “
- Mª Angeles Durán Heras Consejo Superior de Investigaciones Científicas - Catedrática de Sociología y Prof. de Investigacion
“Zaintzak erdigunean: ziurtasun batzuk, zenbait zalantza eta potentzia haundia / Los cuidados en el centro: algunas certezas, ciertas dudas y mucha potencia“
- Amaia Perez Orozco Colectiva XXK. Feminismos, pensamiento y acción - Investigadora y formadora
Atsedena
“EAEKO adinekoen zaintzen inguruko hausnarketa / Reflexión sobre los cuidados de las personas mayores en la CAPV “
- Mertxe Larrañaga Srriegui UPV/EHU - Irakasle titularra
Mahai ingurua: “Zaintzak erdigunean jarri. Nola? / Cómo colocar los cuidados en el centro“
- Pilar Kaltzada González Linking ideas - Asesora y Periodista en Linking Ideas (Moderatzailea)
- Mª Angeles Durán Heras Consejo Superior de Investigaciones Científicas - Catedrática de Sociología y Prof. de Investigacion
- Amaia Perez Orozco Colectiva XXK. Feminismos, pensamiento y acción - Investigadora y formadora
- Mertxe Larrañaga Srriegui UPV/EHU - Irakasle titularra
2021-06-25
Registro y entrega de documentación
“Bizitzaren sostengarritasuna praktikan: korapiloak eta tresnak plazara / La sostenibilidad de la vida en la práctica: nudos y herramientas al descubierto“
- Irati Mogollón García Freelance-a - Ikerlaria
“Zaintza arkitekturak eta zaharahalduntze prozesuak plazara / Arquitecturas de los cuidados y procesos de envejecimiento“
- Irati Mogollón García Freelance-a - Ikerlaria
“Zaintzarik gabe, aktibismorik ez. Autozaintzako, zaintza kolektiboko eta sanazioko esperientziak praktika feministetan / Sin cuidados no hay activismo. Experiencias de autocuidado, cuidado colectivo y sanación en las prácticas feministas“
- Daniela Fontaine López Responsable de Cuidado Colectivo. Calala Fondo de Mujeres - Esta ponente intervendrá vía Zoom
Atsedena
“Ondo bizitzeko zaintzen pedagogia lantzea / Abordaje de la pedagogía de los cuidados para el buen vivir “
- Olga García Martínez Fundación INTERED - Coordinadora de INTERED EUSKAL HERRIA
“Zaintzak eta zaintza lanetan diharduten emakumeen lan baldintzak: aitorpena eta bereiztea / Cuidados y condiciones laborales de las mujeres cuidadoras: reconocimiento y diferenciación“
- Alaitz Berganza Ormazabal BIZITZEN FUNDAZIOA - Soziologoa eta Gizarte Langilea
- María Teodocia Juncay Morocho Fundadora de Cuidados Sina
Mahai ingurua: “Zaintzarako praktikak batera sortzen / Cocreando prácticas para el cuidado“
- Pilar Kaltzada González Linking Ideas - Asesora y Periodista en Linking Ideas (Moderatzailea)
- Irati Mogollón García Freelance-a - Ikerlaria
- Daniela Fontaine López Calala Fondo de Mujeres - Responsable de Cuidado Colectivo
- Olga García Martínez Fundación INTERED - Coordinadora de INTERED EUSKAL HERRIA
- Alaitz Berganza Ormazabal BIZITZEN Fundazioa - Soziologoa eta Gizarte Langilea
- María Teodocia Juncay Morocho Cuidados Sina - Fundadora de Cuidados Sina
Directeurs
Izaskun Landaida Larizgoitia
Emakunde, Directora
Berdintasunerako Agente Masterra Valentziako Unibertsitatean. Gizarte Graduatu Diploma UPV-EHUn. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria. EUDELeko zuzendaritza-batzordekidea eta Berdintasun alorreko arduradun politikoa. Bizkaiko Foru Aldundiko Genero Indarkeriaren Behatokiko kidea. Berdintasun eta landa-eremuari buruzko proiektuak egin eta koordinatu ditu Landa XXI - Landa-eremuko Emakumeen eta Familien Elkartean. Máster de Agente de Igualdad por la Universidad de Valencia. Diploma de Graduada Social por la UPV-EHU. Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer. Integrante de la ejecutiva de EUDEL y responsable política del área de Igualdad. Integrante del Observatorio de Violencia de Género de la Diputación Foral de Bizkaia. Elaboración y coordinación de proyectos sobre igualdad y ámbito rural en la Asociación de Mujeres y Familias de Ámbito Rural Landa XXI.
Conférenciers
Igor Álvarez Etxeberria
UPV/EHU
Igor Alvarez Etxeberria is associated professor (full professor accredited) of accounting at the University of Basque Country. He also member of the Steering Committee of EMAN Europe. His interests are the role of business in sustainable development, social and environmental reporting, carbon accounting, Biodiversity accounting and CSR performance. He has published in a number of journals that include Accounting, Business Strategy and Environment, CSR and Environmental management, Ecological Economics, Journal of Cleaner Production, Sustainable Development, Supply Chain management and International Journal, Spanish Accounting Review and Spanish Journal of Finance and Accounting.
Alaitz Berganza Ormazabal
Soziologoa eta gizarte-langilea naiz Deustuko Unibertsitatean. Soziologo gisa lan egin dut erlijioaren soziologiako eta zaintzen soziologiako ikasketa-arloetan. Gizarte-langile naizen aldetik, etxeko zaintzan eta laguntzan jarri dut arreta. 2009az geroztik, Bizitzen Fundazioaren Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuen koordinatzailea naiz.
Mª Angeles Durán Heras
Maria Angeles Duran soziologiako katedradun eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko ikerketa-irakaslea, besteak beste, CC.SS, Juridikoak eta Ekonomikoak Ikertzeko Sari Nazionala jaso du. Honoris causa doktorea da Valentzia, Granada eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoetan. Ehun bat argitalpen idatzi ditu egitura sozialari, denboraren erabilerari, osasunari eta gizarte-ongizateari buruz. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Emakumearen Ikasketen Institutuko eta Unibertsitate bereko Berdintasun Politiken Unesco Katedrako zuzendaria izan da. Cambridge, Puc de Rio de Janeiro, U. of Washington, Michigan, Florentziako Institutu Europarra, Pariseko Colegio de España eta Mexikoko Unibertsitate Autonomoan egonaldiak egin ditu. International Sociological Associationeko batzorde exekutiboko kidea eta Espainiako Soziologia Federazioko presidentea izan da. Nazioarteko erakunde akademikoekin eta gizarte-mugimenduekin lankidetzan aritzen da.
Daniela Fontaine López
Kulturarteko Garapenean eta Kudeaketan lizentziadun mexikarra UNAMen, Kulturarteko Gizarte Bitartekaritzan espezializatua. Mugimendu sozialetan izandako esperientzietatik abiatuta eta Mexikoko aktibista gisa, bere lana autozainketan, zaintza kolektiboan eta aktibismoan sendatzean bideratzea erabakitzen du. Gaur egun, UABeko Dantza Mugimendu Terapiako maisutasuna ikasten ari da, gorputzaren garrantzia mugimendu sozialetara ekartzeko asmoz. 2019an, "La Serena" Mesoamerikako Defentsa Ekimenaren Errespetu Etxean parte hartu zuen terapeuta gisa, Oaxacan, eta bere lanean arriskuan dauden eta mehatxatuta dauden giza eskubideen defendatzaileei lagundu zien sendatze-prozesuan. Calala Fondo de Mujeres erakundeko Zainketa Kolektiboaren arloko arduraduna da. Bertan, autozaintza eta zaintza kolektiboa ikuspegi feministatik ezartzeko lan egiten du, bai emakumeen mugimenduan, bai antolaketa-mailan, erakundeen eta filantropiaren sektorean.
Olga García Martínez
Intered
Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua da, Nazioarteko Harremanak espezialitatearekin (EHU, 1999), eta Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatuan (EHU, 1999-2000) eta Genero eta Garapenean (Erdialdeko Amerikako Unibertsitatea, UCA 2002) master bana du. 8 urteko esperientzia 2000 eta 2007 artean, Nikaraguako, Txilekon eta Dominikar Errepublikako egonaldietan lortutakoa. 2007tik aurrera, hainbat erakundetan, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako zuzendari gisa aritu da. Gaur egun, Intered-eko koordinatzailea da Euskal Herrirako. Sinetsita dago hezkidetzaren bidez mundua alda dezakegula.
María Teodocia Juncay Morocho
Emakume bizia eta grinatsua bere ekintza guztietan. Feminista eta pertsona guztien eskubideen aldeko ekintzailea. 21 urteko egonaldia Bilbon; horietatik 14k mendekotasun-egoeran dauden adinekoen zaintzaile gisa lan egin du, barneko etxeko enplegu-baldintzetan. Lanbidez: • Erizaintzako laguntzailea • Ziurtagiri soziosanitarioa • Alzheimerren arreta espezializatuko teknikaria (IH) Gaur egun, langile autonomoa eta gizarte-ekintzako kolektiboetako partaidea: Cuidados Sinaren (Laguntza Berriko Zerbitzu Integralak) sortzailea Bilboko Udalak 2019ko abenduaren 18an Emakume Migratu Ekintzailearen kategorian saritutako proiektua. 2014. urteaz geroztik, Torre de Babel Emakume Migratuen Taldean parte hartzen du, Euskal Herriko mugimendu feministaren koordinazio-taldean parte hartzen du, 2020. urteaz geroztik Bilbao Feminista Saretzen-en parte hartzen du eta Emakume Migratu Feministak- sozio sanitarioak sortzaileetako bat da.
Pilar Kaltzada González
Linking Ideas , Bazkide zuzendaria
Kazetaria eta komunikatzailea da eta gaur egun, aholkularitza estrategikoan dihardu komunikazioaren esparruan, “Linking Ideas” agentziako bazkide sortzailea delarik. 25 urtetik gorako esperientzia du kazetaritzaren esparruan, prentsa idatzian, irratian eta telebistan zuzendaritza, aurkezpen eta produkzio-ardurak izan dituelarik. Bestalde, aholkularitza eta komunikazioren kudeaketan, enpresa pribatu zein erakunde publikotan lan egina da. Bere jardun-esparruak dira, besteak beste, erakunde-komunikazioa, harreman instituzionalak, berrikuntza, genero-berdintasuna eta hizkuntza-normalkuntza. Finantza erakunde, industria, kultura eta gizarte-erakundeetan lan egina da, eta horietan guztietan komunikazio-egituren ardura izan du. Bestelako gizarte-ekimeneko zereginei dagokienez, Espainiako Save The Children (www.savethechildren.es) erakundeko presidenteordea da..
Mertxe Larrañaga Srriegui
Ekonomian doktorea eta UPV/EHUko irakasle titularra. Irakaslea Ekonomia eta enpresa fakultatean eta baita hainbat master ofizialetan ere. Ikerketa gaiak: ekonomia feminista, lanak, enplegua, krisi ekonomikoak eta giza garapena. Ekonomiaz aldizkariak ekonomia feministari buruz argitaratutako zenbakiaren koordinatzailetako bat. Hegoa institutuko kidea. EAEko unibertsitate publikoko lehen Berdintasunerako zuzendaria.
Irati Mogollón García
Soziologian doctorea (UPV/EHU), bizitzaren sostengarritasuna, emozionen soziolgia eta ikerketa feministetan aditua. Zaintza arkitekturak deituriko liburuaren egilekidea da, bere tesia bizitza sostengatzeko estrategia kolektiboen inguruko ikerketa parte hartzailea izan zen. Egun freelance gisara diardu, esparru ezberdinetan: adinekoen ahalduntze feministan lanetan (zilarrezko betaurrekoak), enpresa pribatuetan eraldaketa kulturalak dinamizatuz ekonomia feminista eta agile ikuspegitik eta hirigintza parte hartzaile lanetan eraldaketa urbanoak zein komunitarioak ahalbidetuz udaletxeekin batera.
Amaia Perez Orozco
Feminismoak, pentsamendua eta ekintza ardatz dituen XXK Colectivako proiektu kolektiboaren kidea. Ekonomian doktorea Madrilgo Complutense unibertsitatean. Hogei urte daramatza ekonomia eta feminismoaren inguruko ikerketa eta prestakuntza egiten. Zaintzen gaia landu du (krisia, kate globalak, planteamendu feministak, proposamen politikoak, gurutzaketak beste begirada kritiko batzuekin). Bere lan profesionala aktibismo politikoarekin lotzen saiatzen da. Bere argitalpenen artean daude: Zergatik kezkatzen gara zaintzez? Zaintzen Ekonomiari buruzko saiakera-bilduma bat, Alba Artiaga Leiras, UN Women, 2017, Ekonomiaren subertsio feminista. Kapitala-bizitza gatazkari buruzko eztabaidarako ekarpenak (Tráficantes de Sueños, 2014), Ekonomiari buruzko ikuspegi feministak. Zaintzen kasua (CES, 2006). 2020ko maiatzean, Kongresua Berreraikitzeko Batzordean parte hartu zuen, Politika Sozialeko eta Zaintza Sistemako Taldean, eta zaintza-sistema lurraldeturako proposamen bat egin zuen.
Tarifs inscription
Aurrez aurre | 2021-02-08 arte | 2021-06-24 arte |
---|---|---|
0 EUR | - | |
- | 77,00 EUR | |
- | 65,00 EUR | |
- | 54,00 EUR | |
- | 65,00 EUR |
Online zuzenean | 2021-02-01 arte | 2021-02-08 arte | 2021-06-24 arte |
---|---|---|---|
0 EUR | - | - | |
- | - | 77,00 EUR | |
- | - | 65,00 EUR | |
- | - | 54,00 EUR | |
- | - | 65,00 EUR |
Lieu de l'événement
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Objectifs de développement durable
Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.
L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.
5 - Égalité entre les sexes
Réaliser l’égalité des sexes et autonomiser toutes les femmes et les filles. Questions clés : fin de toutes les formes de discrimination et de violence, reconnaissance des soins et le travail domestique non rémunéré, responsabilité partagée, égalité des chances, participation pleine et effective, droits reproductifs, égalité des droits aux ressources économiques, ainsi qu’à l’accès à la terre, à d’autres biens et à la propriété.
Plus d'informations