Haur Hezkuntza, bizitzako oinarrien etapa. Zein irudi, hura dirudi
Description
Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea dauka (2168170012) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.
Haurraren akonpainamendua oinarri hartuko da. Haurraren nortasunaren eraikuntzan 237/2015 Dekretuak zein adituek diote, besteak beste, profesionalon begirada, esku-hartzea, eskaintza, kokapenak, zein ebaluazioak funtsezko eragina duela. Hari horiei tira egingo diogu Uda Ikastaroan eta norbera profesional bezala behar duen ehuntzea egiten arituko gara.
Objectifs
Hezitzaile bakoitzak hausnartzea non kokatzen den haurraren akonpainamenduan eta zein eragin duen horrek bere esku-hartzean, ondorioz, ebaluazioaren garrantziaz jabetzea.
“Ni, hi, hura, zu, zuek, haiek, gu”, “nork, zer, zertarako”, “egin, eragin, erein” hitzen esanahiaz jabetu eta pertsona zein profesional garen heinean gure lekua aurkitzea, eta beharrezkoa balitz, birkolokatzea.
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikasleak
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Programme
2021-06-30
Erregistroa eta dokumentazio-banaketa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Nere Inda Goikolea Eusko Jaurlaritza - Berritzegune Nagusiko Haur Hezkuntzako Kolaboratzailea
“Sorrera. Gu sortu ginen enbor beretik sortuko al dira besteak?“
- Jabier Azpitarte Ariño Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Berritzegune Nagusiko aholkularia
- Mari Cruz Marcos Benito Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Ortuellako Aholkularia
Atsedena
“Ni “huraxe” banintz ...“
- Nere Inda Goikolea Eusko Jaurlaritza - Berritzegune Nagusiko Haur Hezkuntzako Kolaboratzailea
- Jose Luis Alberdi Goenaga Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Zarauzko Berritzeguneko Aholkularia
Itxiera
- Nere Inda Goikolea Eusko Jaurlaritza - Berritzegune Nagusiko Haur Hezkuntzako Kolaboratzailea
2021-07-01
“Norantz noa, nola noa“
- Nere Inda Goikolea Eusko Jaurlaritza - Berritzegune Nagusiko Haur Hezkuntzako Kolaboratzailea
- Jabier Azpitarte Ariño Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Durangoko Berritzeguneko Aholkularia
Atsedena
“Ilun ikarak“
- Mari Cruz Marcos Benito Eusko Jaurlaritza - Haur HEzkuntza eta Lehen Hezkuntzako Ortuellako Aholkularia
- Jose Luis Alberdi Goenaga Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Zarauzko Berritzeguneko Aholkularia
Sintesia
2021-07-02
“Gero bat gaurdanik“
- Nere Inda Goikolea Eusko Jaurlaritza - Berritzegune Nagusiko Haur Hezkuntzako Kolaboratzailea
- Mari Cruz Marcos Benito Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Ortuellako Berritzeguneko Aholkularia
Atsedena
“Begira, harira, badira, distira, dira“
- Jabier Azpitarte Ariño Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Durangoko Berritzeguneko Aholkularia
- Jose Luis Alberdi Goenaga Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Zarauzko Berritzeguneko Aholkularia
Mahai ingurua: “Ainguratu eta itxi“
- Jabier Azpitarte Ariño Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Durangoko Berritzeguneko Aholkularia
- Mari Cruz Marcos Benito Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Ortuellako Berritzeguneko Aholkularia
- Jose Luis Alberdi Goenaga Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Zarauzko Berritzeguneko Aholkularia
- Nere Inda Goikolea Eusko Jaurlaritza - Berritzegune Nagusiko Haur Hezkuntzako Kolaboratzailea
Directeurs
Haur Hezkuntzan diplomatua, Hizkuntzen Psikopedagogian lizentziatua eta entzumena eta mintzamenean aditua. Nire ibilbide profesionalean etapa eta eremu ezberdinetan lan egin dudan arren ( Gasteizko Haurreskoletan, Boiseko ikastolan, Nafarroako eta EAEko eskola publiko askotan ordezkapenak...). 2013. urtetik EAEko Berritzegune Nagusian nabil Haur Hezkuntzako aholkulari.
Conférenciers
Jose Luis Alberdi Goenaga
Gobierno Vasco/Eusko Jaurlaritza
ehen Hezkuntzako irakaslea 1982/09/01-2008/08/31 bitartean. 1983/09/01 – 1984/06/30 ikasturtean ikastetxeko ikasketaburu karguan aritua; 1985eko irailetik-1989ko ekainaren 30era bitarteko ikasturteetan ikastetxeko idazkaria karguan aritua; 1989/07/01-1993/06/30 eta 2001/07/01-2005/06/30 bitarteko ikasturteetan ikastetxeko zuzendaria karguan aritua; 2008/09/01 geroztik, Zarauzko Berritzegunean Haur eta Lehen Hezkuntzako aholkulari lanetan aritzen naiz ( Ikasketa Kooperatiboa, Bizikidetza-Hezkidetza, proiektuen … inguruan aritua) 2014 eta 2015ean, UEUko hainbat ikastaroetan ponentea. GEOGRAFIA ETA HISTORIA karreran, HISTORIA espezialitatean
Jabier Azpitarte Ariño
Txiki txikitatik dena primeran ulertzen dut. Irakurri gehien bat gustukoena. Entzun, nahi dudana eta esan komeni dena egiten saiatzen naiz.
Mari Cruz Marcos Benito
1961eko maiatzean jaio nintzen Santurtzin, Bizkaitarra beraz. Irakasle ikasketak Bilboko eskolan egin nituen, diplomadun titulua lortuz. 1984an hasi nintzen meatzaldeko eskola publiko batean lanean. Bigarren diplomatura lortu nuen eskolaurreko hezkuntzan, 1991n . Euri asko egin du ordutik. 29 urte eman ditut hiru eskolatan lanean eta hainbat kargu izan ditut: tutorea, ikasketa-burua, proiektuen koordinatzailea, ikastetxeko IKT arduraduna... Gaur egun Berritzegune batean egiten dut lan, eta aukera izan dut Haur Hezkuntzaz kezkatuta dauden pertsonen talde bat ezagutzeko eta haiekin taldean lan egiteko. Pozgarria da egin izana.
Tarifs inscription
Aurrez aurre | 2021-04-12 arte | 2021-06-30 arte |
---|---|---|
0 EUR | - | |
- | 105,00 EUR | |
- | 89,00 EUR | |
- | 74,00 EUR | |
- | 89,00 EUR | |
- | 89,00 EUR | |
- | 89,00 EUR |
Lieu de l'événement
Elbira Zipitria zentroa
Ondarreta pasalekua, 18. 20018 Donostia
Gipuzkoa
Elbira Zipitria zentroa
Ondarreta pasalekua, 18. 20018 Donostia
Gipuzkoa