Activité gratuite
Adimen artifiziala eta mugaz gaindiko lankidetza: azpiegitura linguistiko, adimendun eta irisgarri baten bidean

Adimen artifiziala eta mugaz gaindiko lankidetza: azpiegitura linguistiko, adimendun eta irisgarri baten bidean

17.juin - 18. juin, 2021 Cod. Z05-21

Description

Ekainaren 17an, Workshop-a streaming-ez jarraituko da eta ekainaren 18an, aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

POCTEFA lurraldea eraikitzen ari diren mugaz gaindiko egitasmoa da, eta bertan bizi diren 15 milioi biztanlek baino gehiagok 6 hizkuntza eta horien tokiko aldaerak partekatzen dituzte. Eleaniztasuna gure lurraldeko aktiborik handienetako bat den arren, eskuartean dugun aberastasuna egoki kudeatzea erronka handia da kultura eta ekonomiaren ikuspegitik kohesionatutako lurralde bat sortu nahi bada.

Adimen artifiziala gure egunerokoan nagusi diren produktu digital askotan erabiltzen da, izan ere, gehienak hizkuntzaz baliatzen baitira. Komunikazio mugikorrek, sare sozialek, laguntzaile adimendunek eta ahotsean oinarritutako interfazeek herritarrek, enpresek eta administrazio publikoek mundu digitalean jarduteko duten modua aldatzen ari dira.

Hizkuntza-teknologiek POCTEFA lurraldeko herritar guztien berdintasuna lortzen lagundu dezakete, hitz egiten duten hizkuntzak edozein direla ere komunikazioa eta harremanak errealitatea izan daitezen. Baliabide urriko hizkuntzak dira gehien irabazteko dutenak, baina tamalez teknologia, tresna eta baliabide gutxi dituzte oraindik.

Hizkuntza baten osasuna eta bizitasuna zuzenki loturik dago egun hizkuntza horrek ingurune moderno eta aldakorretan, hala nola mundu digitalean, erabilgarria izatearekin, nahikoa garapen teknologiko izatearekin. Honenbestez, mugaz gaindiko azpiegitura linguistiko aurreratua eraikitzea langintza ezinbestekoa da.  Ez bakarrik hizkuntzen biziraupenerako,  berebiziko garrantzia du hizkuntza-hesiak hausteak eta POCTEFA lurraldeak duen balio ekonomiko, kultural eta linguistiko guztia balioesteko. Lurralde kohesionatu, adimentsu eta irisgarri bat eraikitzeko.

Lire la suite

Objectifs

LINGUATEC bezalako mugaz gaindiko proiektuen beharra balioan jartzea eta transmititzea, gure lurraldearen aberastasun linguistikoak balio ekonomikoa, turistikoa eta kulturala sortzen baitu. Hau da, gure lurraldearen hizkuntza-hesia gainditzea eta lurraldearen potentzialitate ekonomiko, kultural eta linguistikoak baliatzea.

Euskararen, katalanaren, aragoieraren eta okzitanieraren eta haien aldaeren arteko lankidetzari balioa ematea, herritar orok beren hizkuntzan mundu digitalean jarduteko aukera izan dezan eta baliabide urriko hizkuntzek oinarri teknologiko oparoa izan dezaten.

Adimen artifizialak hizkuntza eskaintzen dizkigun aukerak eta ahalmenak gizarteratzea, lurralde kohesionatua, inklusibo, eleaniztuna eta adimenduna lortzeko. Laster ikusi eta erabili ahal izango ditugu esaterako, Linguatec proiektuaren bidez garatu diren hizkuntzen arteko itzulpen automatikoa, ahots-ezagutzaileak, hizketa-sintetizadoreak.eta gida eleaniztun inklusiboak.

Batzorde zientifikoa:

  • Josu Aztiria Urtaran (Elhuyar Fundazioa. Adimen Artifiziala Hizkuntza koordinatzailea eta Linguatec proietuko zuzendaria)
  • Benaset Dazeas (Lo Congrès permanent de la lenga occitana. Zuzendaria)
  • Jose Ignacío López Susin (Aragoiko Gobernua. Hizkuntza Politikako Zuzendari Orokorra)
  • Kepa Sarasola (UPV/EHU. Doktorea eta ikertzailea IXA taldean)
  • Jean-Baptiste Coyos (Euskaltzaindia. Euskaltzaina y Euskaltzaindiaren ordezkaria Ipar Euskal Herrian)
  • Myriam Bras (Université Toulouse Jean Jaurès, CLLE-ERSS. Linguistikan irakaslea eta ikertzailea)
Lire la suite

Activité s'adressant à

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Collaborateurs

  • Elhuyar
  • Linguatec Poctefa Interreg
  • Lo-Congress
  • Euskaltzaindia
  • Turismo de Aragón
  • IXA- UPV/EHU
  • CNRS

Directeurs

Josu Aztiria Urtaran

Elhuyar Fundazioa

Humanitateak-enpresa lizentziatuta. Bi master ditu kudeaketan: Antolamendu eta kudeaketa aurreratuan; eta Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeen kudeaketa. Elhuyar Fundazioan Adimen Artifiziala unitateko zuzendaria da, eta adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologiekin lotutako I+G proiektu nagusien koordinatzailea. 4 urte eman ditut Hizkuntza eta Teknologia unitateko zuzendari bezala Elhuyarren, 7 urte Elhuyar Fundazioko Hizkuntza Zerbitzuak saileko arduraduna izan da eta 3 urtez Donostiako Ilazki Euskaltegiko zuzendaria Elhuyarreko zuzendaritza-talde kidea da eta Euskal Herriko Hizkuntzen Industria biltzen duen Languneko zuzendatzitzako kidea ere bada.

Tarifs inscription

Aurrez aurre2021-06-18 arte
0 EUR
Online zuzenean2021-06-18 arte
0 EUR

Lieu de l'événement

Pau, eka. 17 eta Miramar Jauregia eka. 18

Gipuzkoa

Objectifs de développement durable

Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.

L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.

Objetics de développement durable

11 - Villes et communautés durables

Faire en sorte que les villes et les établissements humains soient ouverts à tous, sûrs, résilients et durables. Questions clés : accès de tous à un logement et des services de base adéquats et sûrs, à un coût abordable, systèmes de transport accessibles et viables, urbanisation inclusive, planification et gestion participatives, protection du patrimoine culturel et naturel, qualité de l'air, déchets, espaces verts, liens entre zones urbaines, périurbaines et rurales.

Plus d'informations
11 - Villes et communautés durables