ISD 2021 - VII Congreso Internacional del Interaccionismo Socio-discursivo
Description
Kongresua aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Kongresu honetan hizkuntzaren interakzionismo sozio-diskurtsiboarekin lotutako ikerketak partekatuko ditugu gure ezagutza eguneratzeko, eta garrantzi berezia emango zaio irakaskuntza eleaniztunari eta haren barnean hizkuntza gutxituak aintzat hartzeko moduari.
Hau da Euskal Herrian (eta espainiar eta frantses estatuetan) egiten den lehenengo Interakzionismo Sozio-Diskurtsiboaren (ISD) topaketa. Ordea, Ginebrako Unibertsitateko gure kolaboratzaileen ekarpenei esker, Euskal Herrian ISDren eragina oso nabarmena izan da hizkuntzen eta haien trataeraren inguruko gaiei dagokienez, bereziki, hizkuntzen ikas eta irakas-prozesuen alorrean. Hainbat erakunde eta dokumentutan geratu da islatuta korronte horren eragina, dela ume zein helduen hizkuntzen irakaskuntzan (euskara nahiz beste hizkuntzena), dela hizkuntza-irakasleen prestakuntzaren arloan ere.
Ziur gaude nazioarteko ikertzaileen presentziak komunitate zientifikoari, oro har, eta euskal komunitateari, bereziki, aukera emango diola ikuspegi interakzionista eta sozio-diskurtsiboa zabaltzeko, bai eta hizkuntza-aniztasunari, hizkuntzen funtzionamenduari eta haien didaktikari buruz dugun ezagutza eta ulermena zabaltzeko ere, besteak beste, hizkuntzaren azterketa eta hizkuntzen irakaskuntza gero eta modu zientifiko eta eraginkorragoan landu dadin.
Mintzairaren jarduera egoera eleaniztunetan eta hizkuntza gutxituetan hobeto ezagutzea gure interesgune nagusia izateak ISDaren ikuspegia zabaltzera garamatza eta beste hurbilbide batzuei lekua egitera, adibidez, tradizionalki soziolinguistikarekin lotutakoak, kontuan hartu nahi baititugu hizkuntza gutxituetako hiztun berrien azterketak zein hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuei buruzko ikerketak.
Hizkuntza aniztasuna eta hizkuntza gutxituei dagokienez, UNESCOren gomendio eta ekimenak ditugu batetik; hizkuntza aniztasunaren eta hezkuntza elaniztunaren (2014) alde egiten dute, hizkuntza indigenen biziberritzearekin batera (IYIL 2019). Bestetik, Europako Kontseiluaren proposamenak (2019) ere baditugu, herritar guztien eleaniztasuna sustatzeko beharra nabarmentzen dutenak.
Gure aburuz, hizkuntza gutxituak integratzen dituen irakaskuntza eleaniztuna da hizkuntza-aniztasuna babestu eta garapen iraunkor globala bermatzeko era bakarra.
Objectifs
Euskal gizartean eragin handia duten hezkuntza eleanitzari buruzko azterlanak euskal komunitateari eta nazioarteari ezagutaraztea.
Interakzionismo soziodiskurtsibotik hausnarketa teorikoa eta metodologikoa sustatzea eta zabaltzea, euskara bezalako hizkuntza gutxitu batean zentratutako hezkuntza eleaztunaren azterketari eta berrikuntzari ekiteko.
Europako zein Amerikako testuinguru desberdinetatik datozen hizkuntzen didaktikari buruzko azterlanak ezagutzea eta trukatzea.
Ikerketa sustatzea eta ikertzaile gazteak erakartzea, hizkuntza gutxitudun hezkuntza eleaniztunaren ikerketan espezializatu daitezten.
Kongresuaren gaiarekiko interesa daukaten eta jardunean dauden irakasleei prestakuntza osagarria emateko aukera eskaintzea.
BATZORDE ANTOLATZAILEA
- Ines Mª Garcia Azkoaga, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
- Leire Diaz de Gereñu, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
- Ibon Manterola, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
- Jean-Paul Bronckart, Ginebrako Unibertsitatea
- Itziar Idiazabal, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
- Eulália Vera Lúcia Fraga Leurquin, GELA/CNPq, Universidade Federal do Ceará (UFC), Brasil
ZIRKULARRAK
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Directeurs
Ines M. Garcia Azkoaga
Euskal Herriko Unibertsitatea
Euskal Filologian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle titularra. Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailean egiten dut lan eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailean ere aritu izan naiz. Nire ikerketa arloak hizkuntza gutxitua aintzat hartzen duen hezkuntza eleaniztuna du ikusmiran, bereziki hizkuntzen alderdi diskurtsibo eta testualen garapena oinarri hartuta. Horiek dira, hain zuzen, nire argitalpenetan jorratzen diren gai nagusiak. Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza Saileko lehendakaria izan naiz; egun, UPV/EHUko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedraren arduraduna naiz.
Conférenciers
Ermelinda Barricelli
Coordenadora do Curso de Pedagogia – Universidade São Francisco (USF)
São Francisco Unibertsitateko Pedagogia graduondoko ikastaroaren koordinatzailea eta irakaslea. Hezkuntzan Hasteko Programaren (PIBID) koordinatzaile instituzionala da, eta CAPESek finantzatzen du, erakunde berean. Literatura eta Pedagogian lizentziatua da eta Hizkuntzalaritza Aplikatua eta Hizkuntzaren Ikasketak masterra eta doktoregoa ditu PUC-SPren Hizkuntza eta Hezkuntza lerroan, Anna Rachel Machadoren zuzendaritzapean. Gainera, doktorego-praktikak egin zituen Parisko Arte eta Lanbide Kontserbatorio Nazionalean (CNAM), Anna Rachel Machadoren zuzendaritzapean eta Yves Cloten gainbegiradapean. UNICAMPeko Hezkuntza Fakultatean doktorego ondokoa egin zuen eta ALTER-AGE-USP ikerketa taldeko kidea da. Bere ikerketa, bereziki, haur-hezkuntzako irakaskuntzan oinarritzen da.
Jean Paul Bronckart
Universidad de Ginebra
Genevako Unibertsitateko ohorezko irakaslea. Jean Piageten kolaboratzailea izan zen 1969tik 1975era, eta Hizkuntzaren didaktikan katedraduna izan zen 1976tik 2012ra Psikologia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Hizkuntzaren teorietan, testuaren/diskurtsoaren azterketan, hizkuntzaren didaktikan eta hizkuntzak garapen psikologikoan duen zereginean oinarritzen da bere ikerketa eta irakaskuntza. Interakzionismo Sozio-diskurtsiboaren Sarearen sortzailea da, eta 500 argitalpen baino gehiago ditu, horien artean Théories du langage (1977/bertsio berria, 2019), Le fonctionnement des discours (1985), Activité langagière, textes et discours (1997), Desarollo del lenguaje y didactica de las lenguas (2007), Le projet de Ferdinand de Saussure (avec E. Bulea & C. Bota, 2010), Bakhtine démasqué (avec C. Bota, 2011), Pourquoi et comment devenir didacticien ? (2016) et As unidades semióticas em ação (avec E. Bulea Bronckart, 2017).
Luzia Bueno
Universidade São Francisco (USF)
Universidade São Franciscoko Stricto Sensu Hezkuntza Graduondoko Programako irakaslea. Hezkuntza, hizkuntza eta prozesu interaktiboen arloan lan egiten du, alfabetatzeari, testu-generoen irakaskuntzari eta irakasleen prestakuntzari buruzko ikerketak garatuz eta zuzenduz. Arte eta Gizarte Zientzietan lizentziaduna da, Unicampek Aplikatutako Hizkuntzalaritzan masterra du (Angela Kleimanen zuzendaritzapean), PUC-SPk Aplikatutako Hizkuntzalaritzan doktoretza du (Anna Rachel Machadoren zuzendaritzapean), Genevako Unibertsitatean doktoretza pasantia batekin, Jean-Paul Bronckartek gainbegiratua. CNPq-2 bekaduna da, ALTER-LEGE-CNPq ikerketa-taldeko burua eta ALTER-AGE-CNPq taldeko zuzendariordea.
Ecaterina Bulea-Bronckart
Universidad de Ginebra
Genevako Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Didaktika Frantseseko irakaslea, hizkuntzen irakaskuntzako ikerketa-taldea zuzentzen duena eta Hezkuntza Zientzietako doktorego-ikasketak koordinatzen dituena. Bere lanak, nagusiki, hiru arlo hartzen ditu: lehen hizkuntzaren didaktika, gramatikaren irakaskuntzan eta gramatika eta testuen arteko loturetan arreta jarriz; hizkuntzaren teoria orokorrak, bereziki Saussureren lana eta hizkuntzaren ikuspegi dinamikoak; hizkuntzak garapen psikologikoaren prozesuan duen papera. Bere ikerketa batzuk unibertsitate frankofonoekin lankidetza estuen esparruan garatzen dira, baina baita Espainian, Portugalen, Brasilen eta Argentinan ere, nazioarteko sareen barruan, bereziki interakzionismo sozio-diskurtsiboko sarea (IDE) eta Frantsesaren Irakaskuntzan Ikertzeko Elkartea (AIRDF).
Joaquim Dolz Mestre
FPSE Université de Genèves
Hizkuntzaren didaktikako eta irakasleen prestakuntzako irakaslea Genevako Unibertsitatean. 1980tik hizkuntzaren garapena eta hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza ikertzen ditu interakzionismo soziodiskurtsiboaren ikuspegitik. Ikerketa horien artean ezagunenak dira ahozko eta idatzizko ekoizpenaren irakaskuntzari buruzko lanak, testu-generoak, sekuentzia didaktikoak, ikasteko zailtasunak eta irakaskuntza-jardueraren analisia. Grafe eta FORENDIF ikerketa-taldeetako kide da, eta, gaur egun, frantseseko didaktikako irakasleen prestakuntzari buruzko ikerketa berria zuzentzen du.
Fred Genesee
McGill University
Montrealeko McGill Unibertsitateko Psikologia Saileko irakasle emeritoa da. Bere intereseko gaiak dira elebidunengan gertatzen diren prozesuak: hizkuntzen ikaskuntzarekin lotutakoak, hizkuntzen gaineko irudikapenak, hizkuntzen erabilerak. Halaber, bigarren hizkuntza baten ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioaren prozesuak interesatzen zaizkio. Ikerketa zabala egin du programa elebidun eta inmertsiozkoen gainean, hizkuntza nagusi zein gutxiagotuen testuinguruetan, eta arreta jarri du programa horietan baztertze-arriskuan dauden ikasleen garapen akademikoan ere. Horretaz gain, eskola aurreko ikasle elebidun neurotipikoen garapen linguistikoa aztertu du. Artikulu ugari argitaratu du aldizkari zientifikoetan eta elebitasunari buruzko16 libururen egile da.
Itziar Idiazabal Gorrotxategi
UPV/EHU
Euskal Filologian katedraduna (1992), Hizkuntzalaritza eta UPV/EHUko Euskal Ikasketak saileko Ohorezko Kolaboratzailea da. Genebako Unibertsitatean doktorea (1983) psikolinguistika alorrean. ELEBILAB ikertaldeko kide da (https://www.ehu.eus/eu/web/elebilab) eta bertan hainbat ikerketa zuzendu ditu haur elebidunen hizkuntza jabekuntzaz, euskararen azterketa diskurtsiboaz, eta irakaskuntza elebidun eta eleaniztunaren inguruan, beti ere hizkuntza gutxitu bat ardatz izanik (ikus Garcia-Azkoaga & Idiazabal, 2015). Alor horietan 15 doktorego tesi zuzendu ditu. UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren sortzailea eta kidea da https://www.ehu.eus/eu/web/mho-unesco-katedra. Bertan, Hizkuntza aniztasuna eta garapen iraunkorrari buruz argitaratu duen azken lana: www.labur.eus/IdiazabalPerezCaurel. Euskaltzaindiako kide urgazlea da.
Eliane Lousada
Faculdade de Filosofia, Letras e Ciências Humanas – Universidade de São Paulo (USP)
Eliane Lousadak Hizkuntzalaritza Aplikatua eta Hizkuntzaren Ikasketak doktoregoa du PUC-SPn. Irakaslea da Letren Fakultateko Hizkuntza Modernoen Sailean eta São Pauloko Unibertsitateko (USP) Atzerriko Hizkuntzak eta Itzulpengintza graduondoko programan. Irakaslea eta ikerketa-zuzendaria izan da Kanadako Guelph Unibertsitatean, frantsesa bigarren hizkuntza/atzerriko hizkuntza gisa didaktikaren arloan. ALTER-CNPq eta ALTER-AGE-CNPq ikerketa-taldeetako burua da, eta Frantseseko USPko Filosofia, Letra eta Giza Zientzien Fakultateko Alfabetatze Akademikoko Laborategiko koordinatzailea. Ikertzailea da testu-generoen irakaskuntzan eta ikaskuntzan, hizkuntzaren irakaskuntzarako, alfabetatze akademikorako eta irakasleen prestakuntzarako eta hobekuntzarako material didaktikoak prestatzen eta aztertzen, interakzionismo soziodiskurtsiboan eta lan-zientzietako batzuetan oinarrituta.
Résumé
Conclusions envoyées par la direction du Cours d'été
Objectifs de développement durable
Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.
L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.
4 - Éducation de qualité
Veiller à ce que tous puissent suivre une éducation de qualité dans des conditions d’équité et promouvoir les possibilités d’apprentissage tout au long de la vie. Questions clés : enseignement gratuit, équitable et de qualité, accès égalitaire à une formation supérieure, éducation au développement durable, des installations éducatives adaptées aux personnes handicapées, cadres d’apprentissage sûrs, exempts de violence, inclusifs et efficaces.
Plus d'informations17 - Partenariats pour la réalisation des objectifs
Renforcer les moyens de mettre en œuvre et dynamiser le partenariat mondial pour le développement durable. Questions clés : mobilisation de ressources, consacrer 0,7 % du PIB à l'aide officielle aux pays en développement, dette extérieure, finances, coopération en matière technologique et d'innovation, technologies écologiquement rationnelles, création de capacités, système de commerce multilatéral universel, cohérence réglementaire et institutionnelle, disponibilité des données, suivi, indicateurs et reddition de comptes.
Plus d'informations