Cours d'été
COVID-19 ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak

COVID-19 ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak

09.Sep - 10. Sep, 2021 Cod. G17-21

Description

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

COVID-19ak, politika publikoak egiteko testuingurua aldatu du eta esplizituago egin ditu edo azkartu egin ditu gizarte-mailan ditugun hainbat erronka: digitalizazioa, osasun eta zaintza-sistemen hauskortasuna, aldaketa klimatikoa... Izan ere, Europako Batzordeak erronka horiek jarri ditu mahai gainean.

Azken urteetan Errenteriako Udalak eta beste hainbat tokiko entitatek gobernantza publiko-komunitarioa deitu izan den gobernantza-eredua garatu dute. Udalgintza edo munizipalismo publiko-komunitarioaren oinarrietan garatutako tokiko politikek hainbat ezaugarri dituzte, bai prozesu-ikuspegitik, baita emaitzaren aldetik ere. COVID-19aren testuinguruak, molde berriekin bada ere, udalgintza publiko-komunitarioan sakontzeko aukera eskaini digu, besteak beste, zaintza sare publiko-komunitarioen bidez.

Uda Ikastaroaren xedea izango da, udalgintza publiko-komunitarioaren inguruko teorizazio-mailako ekarpenak ezagutzea, covid aurreko eta convid testuinguruko politika publikoen praktika zehatzak partekatzea eta covid ondorengo tokiko politiken erronken inguruan gogoeta egitea.

Lire la suite

Objectifs

Udalgintza publiko-komunitarioaren inguruko teorizazio-mailako ekarpenak ezagutzea.

COVID-19 aurreko eta COVID-19 testuinguruko politika publikoen praktika zehatzak partekatzea.

COVID-19 ondorengo tokiko politiken erronken inguruan gogoeta egitea.

Activité s'adressant à

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak
  • udaletako eta erakundeetako ordezkariak, udaletako eta erakundeetako teknikariak eta soziologiaren zein zientzia politikoaren alorreko ikerlariak

Programme

2021-09-09

09:00 - 09:15

Izen ematea

09:15 - 09:30

Inaugurazio instituzionala

  • Aizpea Otaegi Mitxelena
09:30 - 11:00

“Covid ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak hurbileko erakundeen begiradatik“

  • Julen Mendoza Perez
  • Joan Subirats Humet
  • Laura Gómez Hernández
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 12:45

Mahai ingurua: “Covid-19 ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak zaintzaren esparruaren begiradatik“

  • Silvia Piris
  • Irati Mogollón García
  • Felix Arrieta Frutos
12:45 - 14:00

Mahai ingurua: “Covid-19 ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak hezkuntzaren begiradatik“

  • Olaia Jimenez Arrieta
  • Xabier Besalu
  • Maria Victoria Fernandez Roldan
14:00 - 15:30

Bazkaria

15:30 - 16:45

Mahai ingurua: “ Covid-19 ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak begirada feministetatik“

  • Norma Vázquez
  • Saioa Iraola Urkiola Mugimendu feministako kidea eta Berdintasun teknikaria Pasaiako Udalean / Miembro del movimiento feminista y técnica de Igualdad en el Ayuntamiento de Pasaia
16:45 - 18:00

Mahai ingurua: “Covid-19aren ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak teknologia askeen garapenaren begiradatik“

  • Jaione Martinez Saez de Maturana
  • Igor Leturia Azkarate
  • Iñaki Alegria

2021-09-10

09:00 - 10:15

Mahai ingurua: “Covid ondorengo tokiko ioiogobernantza publiko-komunitarioaren erronkak jasangarritasun politiken begiradatik.“

  • Isabel Alvarez Vispo
  • Joseba Azkarraga Etxagibel UPV/EHU - Soziologian doktorea
  • Unai Pascual (BC3) Ikerbasque - ZOOM BIDEZ
10:15 - 11:30

Mahai ingurua: “Covid-19aren ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak hiri eta lurralde politiken begiradatik“

  • Zaida Muxi Martinez
  • Miren Vives
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:15

“Covid-19aren ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak tokiko garapenaren begiradatik“

  • Miren Estensoro UPV/EHU - Ekonomian doktorea
  • Beñat Irasuegi Ibarra Talaios eta Olatukoop - Kooperatibista
  • Oihane Zabaleta Mujika Humanitateak eta Enpresa Zientzietan lizentziatua
13:15 - 15:00

Bazkaria

15:00 - 16:15

“Covid-19aren ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak udalgintza herrigilearen begiradatik“

  • Aizpea Otaegi Mitxelena Soziologian eta Politika Zientzietan lizenziatua - Alkatea, Errenteriako Udala
  • Dolors Sabater Puig Badalonako alkate ohia
16:15 - 17:45

“Sintesia: ikastaroaren ondorioak “

  • Txakur Gorria Kolektiboa Malen Amenabar Larrañaga, Mariñe Arbeo Astigarraga, Nerea Ibarzabal Salegi eta Ane Labaka Mayoz
17:45 - 18:00

Amaiera instituzionala

  • Aizpea Otaegi Mitxelena Errenteriako Udala - Alkatea

Directeurs

Itziar Ostolaza Galdos

Errenteriako Udala

Conférenciers

Iñaki Alegria

Informatikan doktorea eta Hizkuntza-teknologietan eta IKTetan aditua. Gai horien inguruko hainbat liburu eta artikuluren egilea. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan da. Bere jarduera Informatika Fakultatean lan egiten du 1981etik, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean. 1988an Ixa taldea sortu zuen kideetako bat izan zen. EHUko Informatika Fakultateko dekanordea izan zen 2011tik-2014ra, baita lehenago Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sail horren burua ere. UEUko zuzendaritza eraman zuen 2014tik 2018ra.

Isabel Alvarez Vispo

Baladre

Azken 15 urteetan, elikadura-subiranotasunaren, agroekologiaren, komunen eta feminismoen aldeko borroken ikerketan eta prestakuntza sareetan ibilitako hezitzailea eta agroekologoa. Bere denbora eta lana eskaintzen dituen leku batzuk: URGENCI (Komunitatearen aldeko Nekazaritza Jasangarriaren Nazioarteko Sarea) Sareko lehendakariordea, Baladren Koordinazioko Jarduera eta REDINAM (Ikerketa eta Udal Laguntza Sarea) sareko kidea.

Felix Arrieta Frutos

Universidad de Deusto

Doctor en Ciencias Políticas. Profesor de Grado en Trabajo Social de la Universidad de Deusto. Director del Máster en Intervención con Personas en Situación de Vulnerabilidad y Exclusión. Sus ámbitos de investigación están relacionados con el desarrollo y gobernanza de las políticas sociales y de los servicios sociales.

Joseba Azkarraga Etxagibel

Soziologian doktorea. EHUn soziologia irakaslea. EKOPOL ikertaldeko kidea. Arrasateko kooperatibez eginiko ikerketagatik Eusko Jaurlaritzako Euskal Gizartearen Egoera saria eta beste zenbait sari jaso ditu gaurko jendarte ereduaz eginiko analisiengatik. Trantsizio ekosoziala da bere ikergai nagusia, batez ere bere alderdi komunitario, psikosozial eta politiko-kulturala (subjektibotasun ekosozialaren eraikuntza).

Xabier Besalu

Gironako Unibertsitateko Pedagogiako irakaslea, Kulturarteko Hezkuntzan, Hezkuntza-politiketan eta Hezkuntzako Profesionalen Prestakuntzan espezializatua. Rosa Sensat Maisuen Elkartearen Perspectiva Escolar aldizkaria zuzendu du, eta Espainiako Paulo Freire Institutuko kidea da. Kataluniako Eskola Kontseiluko kide ere bada, Institut d'Estudis Catalans erakundearen ordezkari gisa, bertako kide baita. Elkarlanean egin duen azken argitalpenaren izena da La Renovación Pedagogica en España. Una mirada crítica y actual.

Miren Estensoro

Ekonomian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzailea. Deusto Business Schooleko irakaslea ere bada. Bere aztergai nagusiak tokiko garapen ekonomikoa, lurraldeko gobernantza eta politiken maila askotako artikulazioa dira. Ikerketa-ekintza (action-research) hurbilketa erabiltzen du bere lanean. Tokiko garapenaren esparruan lan egin du, lankidetza publiko-pribatuko eta enpresen arteko prozesuak bideratzen, tokiko garapen agentzien bidez. Gaur egun, hainbat ikerketa proiektuz arduratzen da, Bilboko Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin edota Europar Komisioarekin besteak beste. Era berean, hainbat lan argitaratu ditu eta nazioarteko biltzarretan parte hartu du, bere ikergaiei lotuta.

Maria Victoria Fernandez Roldan

Berritzegune Nagusia

Irungo Berritzeguneko aholkularia da 2001-2002 ikasturteaz geroztik, bizikidetzari eta genero-berdintasunari (hezkidetza) buruzko gaietarako erreferentea eta zentroko zuzendaria 2019-2020 ikasturtetik. Mintegi batzuen ardura dauka, elkarbizitza-hezkidetzarena, beste batzuen artean. Ikastetxe batzuen erreferentea da eta gainerako ikastetxeei ere aholkuak ematen dizkie bizikidetzaren eta, oro har, hezkidetzaren kudeaketari dagokionez, bai eta bizikidetza- eta hezkidetza-planak egiteari, abian jartzeari, berrikusteari eta ebaluatzeari dagokionez ere. Bestalde, irakasleei bizikidetzari eta hezkidetzari buruzko prestakuntza ematen die ikastetxeetan, eta udako ikastaro batzuk eman izan ditu EHUn (Bizikasi, eskola-jazarpena eta ikaskuntza kooperatiboa). Latinoamerikako herrialde batzuekiko lankidetza-proiektuetan ere parte hartu du, Eskola Antolakuntzari, Genero Berdintasunari eta Bizikidetzari buruzko irakaskuntza-prestakuntzan.

Laura Gómez Hernández

Uggasa

olitika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuneko masterra eta Partaidetza eta Garapen Komunitarioko masterra. Berdintasun-teknikari gisa lan egin du hainbat administrazio publikotan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasuneko zuzendari nagusia izan da 2011 eta 2015 artean, Gizarte eta Berdintasun politiketako europarlamentari laguntzailea, eta, gaur egun, Emakumeen Institutuko aholkularia da Berdintasun Ministerioan. Gainera, Aldaketa Politiko eta Soziala, Berdintasun Politikak eta Sakontze Demokratikoa doktorego tesia egiten ari da. Hainbat komunikabidetan idatzi ohi du eta hainbat liburutan parte hartu du. Trabajo invisible: retrato de una lucha inacabada liburua argitaratu berri du argitaletxe herrikoiak.

Txakur Gorria Kolektiboa

Autoedizioa lantzen duen sormen taldea da, lau emakumek osatua. Sortzen zaien lehen ideiatik hori bera plazaratzera iritsi arteko prozesuko pausu guztiak modu kolektiboan ematea dute helburutzat.

Saioa Iraola Urkiola

Mugimendu feministako kidea da, hamar urtez Euskal Herriko Bilgune Feministako koordinazio lan taldean aritua, eta egun, berriz, Pasaiako berdintasun teknikari lanetan dihardu, besteak beste. Kazetaritzako lizentziatura eta Feminismo eta Genero-ikasketen masterra egin ditu, beste askotariko formazio eta ikasketa prozesuen artean.

Beñat Irasuegi Ibarra

Talaios Kooperatiba / Olatukoop

Kooperatibista, egunerokoan, Talaios Kooperatibaren kudeketa eta aholkularitza estrategikoko proiektuetan aritzen da lanean, bertatik Olatukoop, TEKS eta Koopfabrika bezalako interkooperazio proiektuen sorrera eta garapenean parte hartzen duelarik. Ekonomia lurraldeari lotua ulertzen du, eta bertan bizi diren pertsonek bizitza bizigarriak izateko beharrezkoa dituzten baliabideak sortu eta antolatzeko tresna gisa. Bide horretan, tokiko ekosistema kooperatibo eraldatzaileak eta kooperatibak sortzeko lanean ari da azken urteetan.

Olaia Jimenez Arrieta

Mondragon Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko irakaslea eta ikertzailea, era berean, Esku-hartzea eta Berrikuntza Hezkuntza Inklusiboan saileko kidea ere bada. Doktorea Hezkuntzan, EHUren Eskola, Hizkuntza eta Gizartea programaren barruan. Ikerketa gaiak hezkuntza inklusioari eta berrikuntzari dagozkie; hiri hezitzaileak, udalen inplikazioa eta erantzunkidetasuna hezkuntzan.

Igor Leturia Azkarate

Elhuyar Fundazioa

Errenterian bizi den arrasatearra da, informatikako eta elektronikako ingeniaritza ikasketak ditu (Mondragon Unibertsitatea eta Université Paul Sabatier, Toulouse) eta doktorea da hizkuntza-teknologietan (Euskal Herriko Unibertsitatea). Elhuyar Fundazioan egiten du lan hizkuntza-teknologien I+G unitatean, non aurretik ikertzaile, proiektu arduradun eta unitateko arduradun izan den. Egun, bertako hizketa-teknologien saileko arduraduna da. Informatika, ofizioaz gain, afizio ere badu, komikiekin batera, eta bi gai horiei buruz idazten du bere blogean eta zenbait mediotan; informatikari dagokionez, software librea, deszentralizazioa eta burujabetza teknologikoa gisako gaiak landu ohi ditu.

Jaione Martinez Saez de Maturana

Skurako bazkide sortzailea. Aire bidezko komunikaziotan aditua eta, bereziki, bluetooth-ean espezializatua. Kooperatibismoaren eta Ekonomia Sozial Eraldatzailean bultzatzailea, gaur egun Olatukoopen eskutik saretzen. Musikazale amorratua betidanik, zuzenekoen zirkuitutan aktibo eta gitarra eta biolina jotzen Perlata taldean. Feminista pentsamenduz eta ekintzaz, herriko mugimendu feministako parte. Formazio akademikoa: Telekomunikaziotan ingeniaritza teknikoa, Sistemetan espezializatua, 2006-2009. Mondragon Unibertsitatea. Telekomunikazioetan Goi ingeniaritza, 2009-2012. Mondragon Unibertsitatea, Arrasate.

Julen Mendoza Perez

Zuzenbidean lizentziatua. Azken 16 urteetan administrazioarekin lotuta gauzatu du bere jardun profesionala. Lehenik abokatu, gero hirigintzako teknikari eta, 2011-2019 urte bitartean, Errenteriako alkate. Gaur egun, tokiko erakundeentzako aholkularitza lanetan dihardu.

Irati Mogollón García

Soziologian doctorea (UPV/EHU), bizitzaren sostengarritasuna, emozionen soziolgia eta ikerketa feministetan aditua. Zaintza arkitekturak deituriko liburuaren egilekidea da, bere tesia bizitza sostengatzeko estrategia kolektiboen inguruko ikerketa parte hartzailea izan zen. Egun freelance gisara diardu, esparru ezberdinetan: adinekoen ahalduntze feministan lanetan (zilarrezko betaurrekoak), enpresa pribatuetan eraldaketa kulturalak dinamizatuz ekonomia feminista eta agile ikuspegitik eta hirigintza parte hartzaile lanetan eraldaketa urbanoak zein komunitarioak ahalbidetuz udaletxeekin batera.

Zaida Muxi Martinez

(Buenos Aires, 1964) es arquitecta y urbanista licenciada en la Facultad de Arquitectura, Diseño y Urbanismo (Universidad de Buenos Aires), doctora por la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de Sevilla1 y profesora en la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de Barcelona. Es codirectora junto a Josep Maria Montaner del Máster Laboratorio de la Vivienda del Siglo XXI de la Universidad Politécnica de Cataluña. Colabora en el suplemento Cultura/s de La Vanguardia. Es conocida por su experiencia en cuestiones de espacio y género.

Aizpea Otaegi Mitxelena

Soziologian eta Politika Zientzietan lizentziatua da eta Elhuyar Fundazioko Aholkularitza Zerbitzuan koordinatzaile nagusia izan da 2019an Errenteriako alkate aukeratua izan arte. Fundazioan politika publikoen arloko aholkulari lanetan jardun du batez ere hizkuntzaren normalizazioa eta berdintasuna gaiak landuz. Horrekin batera, Udako Euskal Unibertsitateko hainbat ikastarotan parte hartu izan du hizlari gisa, bai bi gai horiek jorratuz eta baita pandemia garaiko esperientzien inguruko azalpenak emanez.

Unai Pascual

Unai Pascual (BC3) Ikerbasque Ikerketa Zentroko irakaslea da, eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia du ekonomia-ekologistaren alorrean, sistema soziokultural konplexuak ulertzeko gizarte eta natur zientziak bereganatzen. Bioaniztasun eta Ekosistika Zerbitzuetako (IPBES) Multidiscipline Expert Paneleko kidea da. Bere ikerketa nagusiak ingurumenaren aldaketa globalaren eta ekonomiaren arteko interakzioan zentratzen dira, arreta berezia jarriz erakundeen, merkatuen eta ingurumen-gobernantzaren rol ebolutiboari balantzetan zehar. Mundu osoko hainbat herrialdetako ikerketa-proiektuak egin ditu, besteak beste, Europako hainbat herrialde, AEB, Mexiko, Peru, Bolivia, Kolonbia, India, Etiopia eta Malawi. Pascualek irakasle eta irakasle nagusi gisa lan egin du Europako hainbat unibertsitatetan (Cambridge, Manchester, York, Bartzelona, Bilbao) eta Latinoamerikan (Argentina, Dominikar Errepublika, Mexiko, Kolonbia).

Silvia Piris

Soziologoa eta Emakume eta Gizonentzako Berdintasun Agentea eta Nazioarteko Lankidetza masterduna. Lana eta militantzia uztartu ditu feminismoaren, elikadura-subiranotasunaren eta elkartasun internazionalistaren esparruetan. Hori guztia egin du, bai ikerketaren, prestakuntzaren eta prozesuen laguntzaren arloetan, eta baita politika publikoen garapenaren arloan ere. Gaur egun, hainbat ekimenen tarteko, ikuspegi feministatik eta zainketetatik publiko-komunitarioaren ideia horri edukia ematen jarraitzen du.

Norma Vázquez

Ororen gainetik, feminista. Bizitzako 45 urteetan lagun izan duen ikuspegi batetik abiatzen dira beti bere lanbidea keta intereseko gaiak, eta, beraz, jada ez du errealitaterik ulertzen ikuspegi hori gabe. Prestakuntza psikologoa du, eta konplexuaren terapia erabili du emakumeen aurkako indarkeria matxista ulertzeko, alderdi teoriko eta praktikoetan, bai biktimei zein bizirik atera diren emakumeei laguntzeko, bai profesionalei prestakuntza eta beste jarduera eratorri batzuk emateko. Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren inguruko politika publikoak garatzen ere aritu da azken urteotan.

Miren Vives

Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan ikasitako arkitektoa, PROJEKTA URBES arkitektura- eta hirigintza-bulegoa zuzentzen dut Patxi Galarragarekin batera. Hiri eta auzo osasungarriago eta bidezkoagoak sustatzen ditugu, pertsonen eguneroko bizitzan eta ongizate fisikoan, mentalean eta sozialean ingurune urbanizatuek eta eraikiek duten eragina oinarri hartzen duten diagnostikoen eta proiektuen bitartez. Horretarako hainbat ikuspegi hartzen ditugu ardatz, besteak beste generoa, zahartze aktiboa, haurtzaro autonomoa, aniztasun funtzionala edota ahalmen ekonomikoa.

Oihane Zabaleta Mujika

Humanitateak eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. Emun Kooperatiban aholkulari aritu da 9 urtez. 2011az geroztik, esparru publikoan ari da lanean. Urola-Garaia Udal-elkarteko lehendakari eta Urretxuko alkate aurrena, eta azken 4 urteetatik hona, Tokiko Garapen ekonomiko eta sozialean ari da, Udal eta eskualdeko eragileen arteko saretzeak, lurraldeko eta enpresen arteko eraldaketa prozesuak gidatzen.

Dolors Sabater Puig

Sabater Puig pedagogoa eta irakaslea da, ibilbide luzea egin du mugimendu sozial eta kulturaletan, eta Badalonako alkate izan zen 2015 eta 2018 artean, Guanyem Badalona en Comú herri-plataformaren eskutik, aldaketaren udaletan parte hartu zuela. GUANYEM Catalunya sustatu zuen eta, gaur egun, Kataluniako Parlamentuan CUP – Guanyem hautagaitzako parlamentaria da.

Joan Subirats Humet

Ekonomia Zientzietako doktorea. Zientzia Politikoko katedraduna eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gobernu eta Politika Publikoen Institutuaren sortzaile eta ikertzailea. Politika publikoen analisiari eta kudeaketari buruzko gaietan espezializatua. Hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du. Gaur egun, Bartzelonako Udaleko alkateordea da, eta Kultura, Hezkuntza, Zientzia eta Komunitate arloko burua.

Lieu de l'événement

Errenteriako Lekuona Kultura Zentroa

Errenteria

Gipuzkoa