Cours d'été
Landa herrien bizi-iraunkortasuna / Ondarea, etxebizitza eta komunitatea

Landa herrien bizi-iraunkortasuna / Ondarea, etxebizitza eta komunitatea

01.oct - 01. oct, 2021 Cod. K17-21

Description

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Egun Euskal Herriko landaguneetako herriek dituzten erroken artean, herrietako zein landa-lurretako ondorearen hustea dago. Fenomeno honek gune hauen egungo iraunkortasuna zalantzan jartzen du, ondare hau lurraldez kanpoko aisialdia eta turismoa oinarri duten interesen begiradapean baitago. Gentrifikazio deritzan prozesuak gure herrien eta landagunearen nortasun eta bizi ereduaren aldaketa sakona ekar dezake. Batetik ondare eraikiaren erabilera aldaketa dakar, honi lotuta lurralde eta paisaia erabilerarena, eta, bestetik eta larriena, bertako komunitateen bizitzeko dinamika kooperatzaileen haustura.

Landa herrietako erresilientzia gaitasuna handitzeko asmoarekin, kudeaketa ereduak berriak bilatu nahi dira ondare hustua biziberritzeko. Hargatik, Uda Ikastaro honetan, besteak beste: elkarbizitzarako etxebizitza kooperatiben aukerak aztertuko dira, auzolanaren oinarriak berreskuratu asmoz, egunerokotasunean komunitatean lan egin eta elkar zaintza ohituren berreskuratzeko aukera izan daitekeen ikusi nahi da. Ondarea, eraikuntza soilaz gain, lurraldearen kudeaketa tradizioaren gaurkotzea emateko aukera dela ikusten da; eta horri lotuta elkarbizitzarako dinamikak berreskura daitezke, landa herrien etorkizun iraunkorrago baten bidea jorratzeko asmoz.

Lire la suite

Objectifs

Landa inguruetako herrien erresilientzia gaitasuna sendotzeko bideak jorratzea etorkizun iraunkor baterako.

Landa herrietako ondarea eraikuntzaz gain lurralde kudeaketa eredu eta komuneko giza harreman moduan aztertzea.

Etxebizitza kooperatiba ereduak landa ingurua biziberritzeko izan ditzaketen aukerak eta honek dakartzan erronkak aztertzea.

Etxebizitza eskubidea, lurraldearen eskubidearekin eta komunitatean bizitzeko aukerarekin lotzea.

Activité s'adressant à

  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Méthodologie

Oinarri praktikoetatik gai teorikoak landu, praktika berriak ezagutu eta ikastaroan parte hartzen dutenen hausnarketatik ondorioak atera nahi dira, honetarako bi mahai inguru eta lantegi bat proposatzen dira:

1- Mahai ingurua: praktikan oinarritutako gai teorikoen aurkezpenarekin; landa lurrerako hirigintza, ondarea etxebizitza bilakatzeko moduak eta ondarearen lurrakdearen kudeaketaeredu gisara planteatu dira.

2- Mahai ingurua: iparraldean ematen ari den landa inguruaren gentrifikazioa azalduko da eta etxebizitza kooperatiboean bi kasu zehatz aurkeztuko dira, bata katalunian eta bestea bizkaian.

3- Lan Tailerra: taldeka ikastaroko parte hartzaileek beraien herrien errealitatea plazaratu eta goizean entzundakoarekin etorkizunerako lan hildoak eta  ondoriaoak atera nahi dira.

 

Lire la suite

Collaborateurs

  • Baztango udala
  • Arkitektura Saila
  • Arkitektura eskola

Programme

2021-10-01

09:15 - 09:30

Erregistroa

09:30 - 09:45

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Joseba Otondo Bikondoa Baztango Udala - Alkatea
  • Koldo Telleria Andueza UPV/EHU - Irakaslea
09:45 - 10:15

“Hirigintza landa inguruetan“

  • Amaia Albeniz Goikoetxea Dunak Taldea
10:15 - 10:45

“Ondarea etxebizitzarako eraberritzeak“

  • Lierni Altube Moyua Arkitektoak
  • Ainhoa Negueruela Izaguirre Arkitektoak
10:45 - 11:15

“Ondarea lurraldearen kudeaketa eredu“

  • Ibon Telleria Julian EHU-UPV
11:15 - 11:45

Mahi ingurua

11:45 - 12:00

Atsedena

12:00 - 12:30

“Landa inguruaren gentrifikazioa“

  • Jean Claude Mailharin Amendüze-Unasokohautetsia–BeheNafarroa
12:30 - 13:00

“Etxebizitza kooperatibak landa inguruan - Katalunia“

  • Rosa Binimelis Adell CAL-CASES etxebizitzakooperatiba-Bartzelona - VIA ZOOM
13:00 - 13:30

“Etxebizitza kooperatibak landa inguruan-EuskalHerria“

  • Rosa Lago Aurrekoetxea UPV-EHU -AMETXE etxebizitzakooperatiba-Bizkaia
13:30 - 14:00

Mahai ingurua

14:00 - 15:30

Bazkaria

15:30 - 17:00

Tokian tokiko egoeren inguruko haunarketa kolektiborako lan Saioa

17:00 - 18:00

“Etorkizunerako bideak zehazteko proposamen lan Saioa“

  • Amaia Albeniz Goikoetxea Dunak taldea
  • Koldo Telleria Andueza DunakTaldea
18:00 - 18:15

Amaiera

Directeurs

Koldo Telleria Andueza

UPV/EHU

Koldo Telleria Andueza (Segura, 1972) arkitekturan lizentziatua da EHUn, Hirigintzan diplomatua ere bada eta Sevillako UPOn eta Antropologian Master bat dauka. Hiri Kolektiboa sortu zuen 2002an eta hirigintzarako parte-hartze prozesu ezberdinak diseinatu, zuzendu nahiz gauzatu ditu Euskal Herriko testuinguru ezberdinetan. Saharan, Mozambiken eta Pakistanen aritua da kooperazio lanetan. EHUko arkitektura eskolan irakaslea da. Gaur egun, hirigintza eta lurralde antolamenduan gizartearekin elkar lanean eta ikerketan dihardu.

Joseba Otondo Bikondoa

Baztango Udala

Joseba Otondo Biondoa (Elizondo 1977) Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziaduna EHUn Gizarte komunikazioa doktorego graduondokoa egina. Geografiako ikasketak Baztango alkatea 2015etik

Conférenciers

Amaia Albeniz Goikoetxea

Arkitekto-urbanista, Donostiako Arkitekturako ETSren eskutik. 2002/2014koa, Hiria Kolektiboa proiektuaren sortzaile eta partaidea, 2014. urtean, lanerako espazio berri baten sortzaile, HiriDunak estudioa (@Dunak) taldeko kidea da gaur egun. Arkitektura eta hirigintza, genero-ikuspegia, parte-hartzea eta Ekologia, lurraldearekin eta bertan bizi garenokin orekatuta lantzen den lan taldea da. Sarean lan egiten dugu gurearen osagarri diren beste eremu batzuetako profesionalekin, hala nola Ingurumena, soziologia, antropologia, ekonomia, arte ederrak, komunikazioa, etab. Askotariko proiektuak proposatzen eta egiten ditugu (hirigintza-plangintza, prozesuak) Parte-hartzaileak, hirigintzako aholkularitzak); horretarako diziplina anitzeko taldeak osatzen ditugu. Gaur egun Hirigintzako aholkularia ere ba da Larrabetzun 2015etik, eta plan orokorrak eta paisaiari buruzko planak idaztzi ditu.

Lierni Altube Moyua

Lierni Altube Moiua -Ainhoa Negeruela Izagirre Arkitektoak Arkitektura ikasketak Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan burutu zituzten. Azken urtea eta praktikak atzerrian egin eta itzuli zirenean berain kabuz hasi ziren lanean. Zenbait proiektu desberdinetan lan egin ostean, eraberritze lanetan espezializatu dira. Euskal Herri osoan egin dute lana, baserri ugari eraberrituz eta hainbat herritako alde zaharretako egurrezko eraikinak berrituz. Ezkutuan dagoen ondarea argitara ekartzen saiatzen dira eta, bide horretan, legez babestu gabeko ondarea ez desagertzeak arduratzen ditu, bereziki. Gaur egun ikerketa esparru ezberdinetan ari dira: ezarritako araudiek ondarearen eraberritzean duten eragina, batetik, eta husten ari diren alde zaharretako eraikinen eraberritze lanak nola bideratu, bestetik.

Rosa Binimelis Adell

Cal Cases erabilera lagapeneko etxebizitza-kooperatiba bat da,. Hogeita hamar bat pertsonak osatzen dute, eta egungo eredu indibidualista eta kontsumista ez den beste bizi-aukera bat aurkitzeko helburua du. Eredu horretan, balio kooperatiboak eta solidarioak dira nagusi. Komunitatean bizi nahi izatera garamatzaten arrazoietako batzuk honako hauek dira: ideologiaren eta eguneroko praktikaren arteko koherentzia pertsonala eta kolektiboa handitzea, bizikidetza kolektiboko eta komunitarioko eredu bat esperimentatu nahi izatea eta norberaren bizitza naturarekin gehiago integratzea, proiektu komun bat partekatzea zaintza-sare iraunkor bat eta elkarri laguntzeko sare bat sortuz eta autonomia gehiagorantz jotzea, autogestioan eta burujabetzan oinarrituta (energetikoa, elikagaiena, etab.).

Jean Claude Mailharin

Jean-Claude Mailharin, 68 urte, erretretatua (jubilatua). Baxe Nafartarra, Donapaleu ondoan kokatzen den Amenduze-Unaso herriaren hautetsi eta hunen izenean Euskal Elkargoko delegatua. EHBAIeko etxebizitza batzordearen eta bereziki hunen barneko "inztituzio" azpi batzordearen kide. Ene herriak, Donapaleuko hiri inguruan izanki, urbanismo basatua eta demografia erhoak pairatzen ditu, kostaldean gertatzen ari den fenomenoaren ondorioak. Herritar eta militante gisa, hautetsi gisa, gogoeta sakon batzuetan parte hartzen dut, prestatzen ari den etorkizun mehatxugarriari buru egiteko.

Rosa Lago Aurrekoetxea

AMETXE, KOOP. ELK. «Ametsak bizi diren etxea», Bizkaiko Gordexolako herrian elkarlaneko etxebizitza bezala aintzinako baserri bat berreskuratu duen landa eremuko erabilera-lagapen erregimeneko kooperatiba gara. Hazkuntzaren ikaskuntzan, heziketa begirunetsuan eta norberaren hazieran oinarritutako eta eraldaketa sozialerako ekimenak egiteko guneak dituen komunitatea. Rosa Lago Aurrekoetxea. Fisikan litzentziatua EHU (1995). Fisikan doktorea Madrilgo Universidad Politécnica unibertsitatean (2002). 2002tik 2013ra EHUko Teknologia Mikroelektronikako Institutuko kide arlo fotovoltaikoan ikertu zuen. 2013tik 2018ra EHUko Parte Hartuz-eko kidea izana. 2002an EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan sartu irakasle zen. 2011tik Ekopol taldeko kidea da ikerketa-lerro bi nagusi landuz: zor ekologikoa) eta iturri berriztagarrietan oinarrituriko trantsizio energetikoa.

Ainhoa Negueruela Izaguirre

Lierni Altube Moiua -Ainhoa Negeruela Izagirre Arkitektoak Arkitektura ikasketak Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan burutu zituzten. Azken urtea eta praktikak atzerrian egin eta itzuli zirenean berain kabuz hasi ziren lanean. Zenbait proiektu desberdinetan lan egin ostean, eraberritze lanetan espezializatu dira. Euskal Herri osoan egin dute lana, baserri ugari eraberrituz eta hainbat herritako alde zaharretako egurrezko eraikinak berrituz. Ezkutuan dagoen ondarea argitara ekartzen saiatzen dira eta, bide horretan, legez babestu gabeko ondarea ez desagertzeak arduratzen ditu, bereziki. Gaur egun ikerketa esparru ezberdinetan ari dira: ezarritako araudiek ondarearen eraberritzean duten eragina, batetik, eta husten ari diren alde zaharretako eraikinen eraberritze lanak nola bideratu, bestetik.

Ibon Telleria Julian

Ibon Telleria Julian ( LasarteOria, 1974 ) Arkitekturan lizentziaduna, EHUko Arkitektura Eskolako irakaslea da, eta Ondareko interbentzioan inguruko ikasgaietan klaseak ematen ditu besteak beste. Donostiako EHUko Arkitektura eskolan ematen den Eraikitako Ondarearen Zaharberritzea eta Kudeaketa Osoa Unibertsitate Masterreko baserrien tailerreko arduraduna da. Baserriaren gaiaren inguruko ikerketa lanak egin ditu, besteak beste, Urdaibai Biosfera Erreserba: Lurzoru urbanizaezinean dauden bizitzen bikoizketak duen lurralde mailako eragina. Ondarearen inguruko artikulu desberdinak idatzi ditu. Baserriaren bilakaera historikoaren gaiari buruzko tesia hedatzen dago. Arkitekto bezela, hainbat birgaitze lan garatu ditu.

Lieu de l'événement

Arizkunenea Kultur Etxea

Jaime Urrutia kalea 14, 31700 Elizondo, Nafarroa

Nafarroa