Naturan hezi topaketak
Description
Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea dauka (2168170025) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.
Geroz eta ikastetxe gehiago murgildu dira naturan azken urteotan eta topaketa hauen helburua, esperientzia guzti horiek komunean jartzea izango da. Baina gainera, urtero gai baten inguruan arituko gara eta hizlari adituak ekarriz eta dinamika partehartzaileei eginez. Aurtengo gaia zein izango den? Naturan hezteak, ikastetxean dakarren eraldaketa pedagogikoa. Gehiago jakin nahi? Zatoz eta partekatu zure bizipenak naturan hezten duen komunitatearekin!
Objectifs
Naturan hezten duten artean komunitatea sortu eta saretzea.
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikasleak
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Méthodologie
Zuzeneko saio partehartzaileei izango dira, presentzialki ala online jarraitu ahal izango direnak. Lehenengo egunean, Gaiaren inguruan arituko diren hizlari adituei egingo diegu tartea eta bigarrenean, aldiz, ikastetxe eta norbanakoek esperientziak, bizipenak eta zalantzak partekatzeko foroa sortzea da helburua!
Programme
2021-06-28
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Maialen Sistiaga Poveda Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
- Irati Andoño Erdozain Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
- Kakun Orbegozo Rezola Kutxa Ekogunea - Edukien arduraduna
“Naturan hezten duen hezkuntza-komunitatea “
- Miriam Jiménez Ruiz Desde aquí arriba (HITZALDIA ZOOM BIDEZ) - Haur Hezkuntzako irakaslea
Atsedena
“Curriculumaren lanketa naturan“
- María Mayorga Martín In Natura - Dibulgatzailea, Gizarte Hezitzailea eta kazetaria
- Bibiana Marful Castañal Nenea - Educación en la Naturaleza - Haur Hezkuntzako espezialista
“Naturan heztea, ikastetxeko proiektu gisa“
- Søren Emil Markeprand Stockholmsgave eta Mikkelborg eskolak (HITZALDIA ZOOM BIDEZ) - Zuzendari pedagogikoa
Sintesia
2021-06-29
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Maialen Sistiaga Poveda Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
- Irati Andoño Erdozain Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
- Kakun Orbegozo Rezola Kutxa Ekogunea - Edukien arduraduna
“Langile Ikastolan baso-eskola, eskolako proiektu“
- Agurtzane Rama Uria Langile Ikastola - HHko irakaslea
- Ana Quevedo Ibarzabal Langile Ikastola - HHko irakaslea
- LURDES BASURTO UNSARI Langile Ikastola - HHko irakaslea
“Imaz Bertsolaria eskola, curriculuma naturan“
- Josebe Rezola Zabaleta Imaz Bertsolaria eskola - LHko irakaslea
- Endoia Artieda Zalakain Imaz Bertsolaria eskola - HHko irakaslea
“Zaldibia, naturan hezten duen komunitatea“
- Eider Amundarain Goikoetxea Lardizabal Herri Eskola - Zuzendaria
- Margari Eizagirre Aranburu Lardizabal Herri Eskola - Haur Hezkuntzako irakaslea
- Khadija El Ghaouti El Gharradi Lardizabal Herri Eskola - Erizaina
Atsedena
Talde dinamikak, landutako 3 gaien inguruan (eskolako proiektuak, curriculumaren lanketa edo hezkuntza-komunitatea). Aukeratu bat eta hasi dadila eztabaida!
Talde eztabaiden aurkezpenak
Itxiera
- Maialen Sistiaga Poveda
** Ekoguneko baso-eskola sarekoentzako bakarrik ** - Ekoguneko baso-eskola sarean dauden ikastetxeen erronda
** Ekoguneko baso-eskola sarekoentzako bakarrik ** - Bazkaria eta esperientziak partekatzea
**Ekoguneko baso-eskola sarekoentzako bakarrik** - Itxiera dinamika
Directeurs
Maialen Sistiaga Poveda
Kutxa Ekogunea, Baso Eskola
Biologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean, British Columbiako Unibertsitatean (Kanada) eta Cagliariko Unibertsitatean (Italia) aritu izan da lanean ikertzaile eta irakasle gisa. Esperientzia zabala du aisialdi taldeen koordinazioan eta egun, Kutxa Ekoguneko Baso-eskola proiektuko arduradunetako bat da. Kutxa Ekogunean Ingurumen Hezkuntzako departamentuan ere egin izan du lan eta EuskalNatura (UEU Natur Zientziak) taldeko kidea da 2007 urtetik. Horrez gain, EHU/UEUko Online Irakaskuntza Masterreko irakaslea da.
Conférenciers
Eider Amundarain Goikoetxea
Irati Andoño Erdozain
Kutxa Ekogunea
Kutxa Ekoguneko Baso-eskola teknikaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.
Endoia Artieda Zalakain
Haur Hezkuntzako hezitzailea, Altzoko Imaz Bertsolaria eskola txikian 11 urte daramatza eta azken 3 urteak zuzendaritzan. Baso eskolaren inguruan formazioa jaso du. Eskolan ingurumenarekin harreman estua duten proiektuak lantzen dituzte, adibidez, Ingurumen gelakoak, Hazi ezkutuen bila (Cristina Enea), Jakoba Errekondorekin saioak...
LURDES BASURTO UNSARI
Margari Eizagirre Aranburu
Khadija El Ghaouti El Gharradi
Søren Emil Markeprand
Kopenhageko Søtorp haurreskolako zuzendaria da, baita Danish Nature Approach zuzendariordea ere. 2011-2020 urteetan, Stockholmsgave eta Mikkelborg baso-eskoletako zuzendari pedagogikoa izan zen. 1999an hasi zuen bere irakasle ibilbidea, AFNHa zuten ikastalde bat naturan murgilduta. Eskarmentu handia du lidergoan eta kanpoko hezkuntzan. 2015ean Txinan lehen baso-eskola bat ezartzeko aholkularia izan zen, eta 2016an "Mugarik gabeko baso-eskolen" ekimeneko zuzendari ere izan zen. Egun, EBko proiektu ezberdinekin ari da lanean, azkena, "Take Me Out" edo Irakasleentzako ikasleekin kanpora ateratzeko materiala sortzen. Haur guztiek jolasteko aukera izan dezaten nahi du. Sormena garatu, berrikuntza eta ikaskuntza ingurune naturalean eman dadin, hain zuzen.
Miriam Jiménez Ruiz
"Desde aquí arriba" blogaren sortzailea, 2015ean Valentziatik Norvegiara joan zen bizitzera, eta ordutik han goitik bizi izan dituen abenturak partekatzen ditu. Gaur egun, Osloko Barnehage batean egiten du lan, eta aire zabaleko jolas librearen zale amorratua da, ziur baitago hor gertatzen dela magia edo, beste batzuek esaten dioten bezala, ikaskuntza esanguratsuak. Podcast bat du, hezkuntzari buruz duen ikuspegia Norvegiako bizipenekin partekatzen duena, eta gai interesgarriak jorratzen ditu, besteak beste: nolakoa izan beharko lukeen haurrak errespetatzen dituen eskola-jantoki bat, nola aurre egiten dioten Norvegiako hotzari edo nola sartu familiak egokitze-aldian.
Bibiana Marful Castañal
Esku-hartze soziokomunitarioko pedagogo espezialista da; Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikaria; koordinatzaile pedagogikoa eta naturan hezteko Nenea, medrar creando proiektuaren laguntzailea; EDNA Federazioaren sortzaileetako bat da; animaliekin lagundutako esku-hartzeetan hezitzailea eta naturan hezteko hezitzailea eta aholkularia.
In Natura proiektuaren sortzailea. Naturako hezkuntzari dagokionez gaur egun, erreferenteetako bat da, bere esperientzia zabala, prestakuntza eta, batez ere, horretan jartzen duen grina eta maitasunagatik. Alemanian, Ingalaterran eta Eskozian barna ibili da, basoko eskolen beste proiektu batzuk ezagutzeko, eta guztietan ikusi du ereduak onarpen kulturala zuela, eta estatuaren aintzatespena. Bere webgunean, naturako ikaskuntzarekin lotutako baliabide ugari sortu ditu: artikuluak, bideoak, azterlanak eta abar, naturara hurbildu nahi duten familia eta irakasleentzat. Gainera, heziketa naturalago batera abiatu nahi duten familien eta irakasleen hezitzailea ere bada.
Kakun Orbegozo Rezola
Kutxa Ekogunea
Kutxa Ekoguneko Edukien eta Ingurumen Heziketako gaien zuzendaria da. Biologian lizentziatua da eta Zoologian espezializatua. Desagertzeko arriskuan dauden animalien mantenua zein kautibitatean ugaltzeari buruzko diplomatura egin zuen Ingalaterran eta geroztik Ingurumen Heziketan, Natur guneen erabilera publikoan eta Ondarearen interpretazioan egin du lan batik bat. Galemys S.L. enpresaren sortzailetako bat da.
Ana Quevedo Ibarzabal
Agurtzane Rama Uria
Josebe Rezola Zabaleta
Imaz Bertsolaria Herri Eskolako irakaslea eta eskolan garatutako "ama lurra" eta "zer jan, hura izan" proiektuen arduraduna.
Maialen Sistiaga Poveda
Kutxa Ekogunea
Biologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean, British Columbiako Unibertsitatean (Kanada) eta Cagliariko Unibertsitatean (Italia) aritu izan da lanean ikertzaile eta irakasle gisa. Esperientzia zabala du aisialdi taldeen koordinazioan eta egun Kutxa Ekoguneko baso-eskola proiektuko teknikaria da. Gainera, EuskalNatura taldeko kidea da eta UEUko Irakasleen Prestakuntza Masterreko irakaslea.
Tarifs inscription
Aurrez aurre | 2021-06-02 arte | 2021-06-07 arte | 2021-06-28 arte |
---|---|---|---|
0 EUR | - | - | |
32,50 EUR | - | - | |
- | 65,00 EUR | - | |
- | - | 77,00 EUR | |
- | - | 65,00 EUR | |
- | - | 54,00 EUR | |
- | - | 65,00 EUR | |
- | - | 65,00 EUR |
Online zuzenean | 2021-06-02 arte | 2021-06-07 arte | 2021-06-28 arte |
---|---|---|---|
- | - | 77,00 EUR | |
- | - | 65,00 EUR | |
- | - | 54,00 EUR | |
- | - | 65,00 EUR | |
- | - | 65,00 EUR |
Lieu de l'événement
Eureka! Zientzia Museoa
Mikeletegi Pasealekua, 43, 20009 Donostia, Gipuzkoa
Gipuzkoa