Naturan Hezi, orbel garaian
Description
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170034 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren baliozkotzea ere dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.
Udazkenean sartzear gauden honetan, gutxi dira orbela osatzen duten zuhaitz galkorren hostoak bereizteko gai direnak. Maialen Lujanbiok esan zuen bezala, “txori guztiak txori, arbola guztiak arbola eta zomorro guztiak zomorro diren garaiotan” bizi gara.
Pandemiak eraginda eta bestela ere, eskolak naturara zabaltzeak dituen abantailez ohartuta, asko dira Euskal Herriko txoko desberdinetan udazkenari ateak zabaldu dizkioten ikastetxeak baina askotan, natura ezezagunagoa zaigulako, nola jokatu ez dakigulako edo haurrak honelako ingurune batean jolasteak beldurrak eragiten dizkigulako, zalantzak sortzen zaizkigu.
Ikastaro honen helburua, beraz, zalantza horiei erantzutea da. Alde batetik, naturaren ezagutzan sakonduz eta bestetik, naturan garatzen den jolasa ulertuz, horretarako zenbait gako emango ditugularik.
Online ikastaroa izango da hau, natura pantailaren beste aldera eramaten ahaleginduko gara baina gehiago sakontzeko, saio presentzialak ere izango ditugu lehen bi larunbatetan zehar. Saio gehienak, Moodle plataformaren bidez jarraitu ahal izango dira, nork bere erritmora eta zuzeneko online saioak ere izango ditugu Zoom plataformaren bidez.
Lehertu dadila udazkena!
Objectifs
Naturan ikasteko ereduak, egungo pandemia eta klima-larrialdi egorei aurre egiteko tresna bezala ulertzea
Irakasleak naturaren ezagutzan eta naturan garatzen den jolasean formatzea.
Euskal curriculuma naturalizatzea. Haurrek jolasaren eta naturaren bidez konpetentzia guztiak bereganatzeko eta naturarekin harremana handitzeko aukera ematea.
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikasleak
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Méthodologie
Online ikastaroa izango da hau, natura pantailaren beste aldera eramaten ahaleginduko gara baina gehiago sakontzeko, saio presentzialak ere izango ditugu lehen bi larunbatetan zehar. Saio gehienak, Moodle plataformaren bidez jarraitu ahal izango dira, nork bere erritmora eta zuzeneko online saioak ere izango ditugu Zoom plataformaren bidez. Ikastaroa gainditzeko, edukien %60 beteta izatea eskatuko da.
Collaborateurs
- Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U. (Kutxa Ekogunea)
Programme
2021-12-06 / 2021-12-06
Naturan ikasi... zertarako?
“Online saioa”
Egun bizi dugun krisiak zerikusi handia du klima-larrialdiarekin eta honi aurre egiteko tresnetako bat, hezkuntza bera dugu. Adituek diotenez klima-larrialdiko edukiak ikasgai batean ala bestean txertatu baino, programa akademiko guztia blaitu behar dute eta tronkalak diren disziplinetan modu transbertsalean lantzea ezinbestekoa da, ikasleen bizitzetan inpaktua izan dezaten. “Garapen jasangarrirako helburuetarako hezkuntza” txostenean, Unesco etxeak dio “esperientzia zuzenak” behar direla, ikasleen arlo emozionala ukitzen dutenak. Saio honetan, Nazio batuen erakundeko 2016-2030 agendako Garapen Iraunkorreko Helburuak (ODS-ak) zer diren ikusiko dugu. Ondoren naturaz hausnartuko dugu: zer da natura eta zertarako ikasi naturan?
- Kakun Orbegozo Rezola
2021-12-06 / 2021-12-06
Aurkezpena eta ikastaroari buruzko azalpenak
“Online saioa”
Saio honetan ikastaroko aurkezpena egingo dugu eta ikastaroari buruzko azalpenak emango ditugu
- Maialen Sistiaga Poveda
2021-12-07 / 2021-12-07
Naturarekin kontaktuaren garrantzia eta onurak haurtzaroan: baso-eskola eredua
“Online saioa”
Saio honetan, naturarekin kontaktua zein garrantzitsua den eta zer nolako onurak dituen ikusiko dugu, ikerketa zientifikoetan oinarrituta. Itxialdiaren aurretik eta ondoren, gure haurrek naturarekin duten harremanaz hausnartuko dugu. Natura ezaren sindromea zer den ikusiko dugu eta baso-eskola eredua aurkeztuko dizuegu: zer da baso-eskola? Zergatik baso-eskola? Baso-eskola ereduaren jatorria eta zabalkundea mundu mailan. Baso-eskola, pandemiari aurre egiteko tresna gisa eta Kutxa Ekoguneko baso-eskola eredua.
- Maialen Sistiaga Poveda
2021-12-08 / 2021-12-08
Biodibertsitatea eta ingurumen ezagutza euskal gizartean
“Online saioa”
COVID19ak eta ingurumenak duten harreman estua, biodibertsitatearen gainbehera, eta Euskal Herrian dugun ingurumenaren ezagutza. “Etorkizunera begira, zergatik bultzatu beharko genuke ezagutza hori?”. Gako horiek jasoko ditu bere hitzaldian Iñaki Sanz-Azkuek. Gogoratuko dugu nola konfinamendu garaian gogoeta bat orokortu zen: natura hirietara gerturatzen ari zen. “Baina itxialdia bukatu eta beste gai batzuek hartu zuten lehentasuna: batez ere ekonomia eta osasun gaiek”. Hain juxtu, ingurumena zeharo lotuta dago ekonomia eta osasunarekin: izan ere, biodibertsitatea murrizteak, biodibertsitatearen gainbeherak, pandemia berriak sortzen lagunduko du etorkizunean. “Biodibertsitatea kontuan hartzen ez badugu, gure osasunean eta gure ekonomian guztiz eragingo du. Hala diote ikerketek”. Biodibertsitatea funtsezko gaia den arren, klimari eta klima aldaketari buruz asko hitz egiten dela baina biodibertsitatearekin ez dela hala gertatzen.
- Iñaki Sanz Azkue
2021-12-09 / 2021-12-09
Ekosistemak
“Online saioa”
Saio honetan Iñaki Aizpuruk ekosistema bat zer den azalduko digu. Euskal Herrian topa ditzakegun ekosistema mota desberdinen inguruan hitz egingo digu eta segida ekologiakoak bezelako kontzeptuak landuko ditugu.
- Iñaki Aizpuru Oiarbide
2021-12-10 / 2021-12-10
Perretxiko bila!
“Online saioa”
Udazken lore ere deitu izan zaien arren, udaberrian loratzen den onddorik ere badago. Baina zer dira onddoak? Onddoak loratzen al dira? Noiz eta non topa ditzakegu onddoak? Nola jakin zein onddo diren pozoitsuak? Galdera guzti hauei erantzuna topatzen lagunduko digu Ibai Olariagak!
- Ibai Olariaga Ibarguren
2021-12-11 / 2021-12-11
Ibilbide gidatua naturan: Oinatzak eta arrastoak
“10:00-14:00 Saio presentziala Izkin”
Saioa Izkiko Natura Parkean (Araban) izango da.
Animalien oinatzak eta arrastoak bilatzeko irteera izango da hau. Irteera honen bidez, basoen bizitza sekreturako atea irekiko dugu, oinatzen bideak jarraitzen ikasi, tamaina ezberdineko animalien oinatz eta arrastoak nola eta non bilatu, praktikatzeko jolasak ezagutuko ditugu, animalien jarrerak ezagutu...
- Jonathan Rubines Garcia
2021-12-13 / 2021-12-13
Landare bila!
“Online”
Ordua: 09:00-11:00
Edonora begiratuta ere, beti aurkituko duzu landareren bat zure inguruan. Euskal Herrian 3.500 espezie ditugu; horietatik 225 mehatxupean. Belaunaldiz belaunaldi, ordea, landareekiko interesa eta ezagutza murrizten joan da gure gizartean, eta egun, kosta egiten zaigu inguruan ditugun landare arruntenei izena jartzea. 2001ean eginiko ikerketan, Wandersee eta Schussler botanikariek gauza bera ondorioztatu zuten Amerikako Estatu Batuetan; eta izena jarri zioten gertatzen ari zenari: plant blindness, landareekiko itsutasuna. Saio praktiko honetan zehar, landareei buruzko orokortasunak ikasiko ditugu eta ondoren, gure basoetan dauden landarerik ohikoenak identifikatzen ikasiko dugu. Bukatzeko, Euskal Herrian landareei lotutako kondairak, ipuinak, abestiak eta ekintza praktikoak ikasiko ditugu, ondoren gure ikasleekin aplikatu ahal izateko.
- Maialen Sistiaga Poveda
2021-12-14 / 2021-12-14
Xomorro bila!
“Online saioa”
Ia edozein animalia txiki sartzen dugu xomorroen taldean baina egia da basoetan topatzen ditugun xomorroak, animalia talde ezberdinetakoak izaten direla: moluskoak, anelidoak, intsektuak, araknidoak, krustazeoak, miriapodoak... hau anabasa! Zenbat dira ba xomorro taldeak? Zein ezaugarri dituzte? Online saio honetan horiek denak landuko ditugu eta bukatzeko, animalia hauei lotutako kondairak, ipuinak, abestiak eta ekintza praktikoak ikasiko ditugu, ondoren gure ikasleekin aplikatu ahal izateko.
- Maialen Sistiaga Poveda
2021-12-15 / 2021-12-15
Hegazti bila!
“16:30-18:00 Online zuzenean streaming bidez”
Urdaibai Bird Centerrekin zuzeneko saioa egingo dugu eta bertatik, Edorta Unamunok hegaztiei buruzko orokortasunak azalduko dizkigu, eraztuntze saio birtual bat biziko dugu eta basoetako hegaztirik arruntenak ezagutu kamara batean zehar. Bukatzeko, animalia hauei lotutako kondairak, ipuinak, abestiak eta ekintza praktikoak ikasiko ditugu, ondoren gure ikasleekin aplikatu ahal izateko. Gurekin bat egiten duzuen guztiok, Gautegiz Arteagako paduran dauden erdigunetik eta behatokietatik, hegaztiak behatzeko jardunaldi birtual bikaina izango duzue.
- Edorta Unamuno Mirandona
2021-12-16 / 2021-12-16
Naturaren kontserbazioaren garrantzia
“Online saioa”
Zein egoeran dago Euskal Herriko natura? Eta mundu mailakoa? Nola eragin diezaioke naturan hezteak gue bioaniztasunari eta habitaten kontserbazioari?
- Iñaki Aizpuru Oiarbide
2021-12-17 / 2021-12-17
Berezko jolasa, naturala eta askea
“Online saioa”
Saio honetan, naturan jolastea edo nature play eta bertan emango den ikaskuntza aztertzeko aukera izango dugu. Gainera, naturan jolasa nolakoa den eta sortzen diren jolas moten adibideak partekatuko dira, ikuspegi biologikoan oinarrituta. Eta honen harira, naturak garapen fase bakoitzean eskaintzen diguna aipatuko da eta hau kontuan hartuta, naturan jolasa modu osasuntsu batean emateko hainbat gako komunean jarriko dira.
- Irati Andoño Erdozain
2021-12-18 / 2021-12-18
Reimaginar nuestros espacios de aprendizaje
“10:30 17:30 Saio Presentziala”
Saio hau Kutxa Ekogunean (Donostian)izango da.
Este momento de incertidumbre nos obliga a repensar nuestros espacios de aprendizaje desde la flexibilidad, imaginando nuevas opciones, creando estrategias abiertas que nos permitan adaptarnos a las circunstancias. Dice Edgar Morin que “las crisis agravan las incertidumbres, favorecen los interrogantes; pueden tanto estimular la búsqueda de soluciones nuevas como provocar reacciones patológicas.”
Depende de nuestra mirada que seamos capaces de transformar esta crisis en nuevas oportunidades, que pongamos nuestra energía en generar nuevas alternativas. Este momento ofrece muchas oportunidades como la de abrir la escuela al aire libre, reconectarla con la naturaleza, una idea que han reivindicado y ensayado muchos colectivos y proyectos educativos desde hace décadas. También nos obliga a buscar nuevas estrategias pedagógicas abiertas, adaptables, flexibles, porque las programaciones rígidas que imperan en nuestro sistema educativo no pueden dar respuesta a este momento de incertidumbre.
Necesitamos generar una diversidad de escenarios adaptables que inviten a nuevas formas de relación, de juego, de experimentación y de aprendizaje. No podemos dejar que este momento sea una vuelta atrás en el proceso de cambio ya conseguido, sino el empujón que necesitábamos para que nuestros espacios de aprendizaje puedan metamorfosearse.
En el día que compartiremos juntas vamos a explorar juntas estas ideas, primero trayendo al interior los materiales de la naturaleza y después saliendo al exterior para crear al aire libre.
- Irene Fernández Álvarez
2021-12-20 / 2021-12-20
¿Jugamos?
“17:00- 18:30 Online zuzenean streaming bidez”
La escuela de hoy en día está saturada, estresada y repleta de obligaciones. Y es precisamente en este entorno en el que estamos sumergidos donde el juego puede tener la llave que abra las puertas de la innovación y el cambio, el que nos puede ayudar a superar muchas de las dificultades a las que se enfrentan madres, padres, profesorado y alumnos. De la mano de Imma Marín recorreremos un camino lúdico en el que descubriremos las claves para transformar la educación a través del juego.
- Imma Marín Santiago
2021-12-21 / 2021-12-21
Naturan jolastearen garrantziaz
“Online saioa”
Naturan jolasteak, onura handiak ditu haurren garapenerako, ongizaterako eta osasunerako, batez ere etapa goiztiarretan. Egituratu gabeko espazio eta material ugari izateak ikerketara, esploraziora eta esperimentaziora gonbidatzen ditu haurrak, begirada kritikoa sustatzen du eta haurren erresilientzia indartzen du. Kanpoaldean errazagoa da segurtasun-tarteak mantentzea, infekzioak zailtasun handiagoz transmititzen dira eta airearekin eta eguzkiarekin kontaktuan egoteak defentsak indartzen ditu. Horregatik, gela bat baino espazio seguruagoa da natura. Saio honetan, naturak jolasari zein ekarpen egiten dion ikusiko dugu. Jolasaren dimentsioa (kognitiboa, soziala eta mugimendua), naturan nola aldatzen den ikusiko dugu eta naturak haurren jolasean eta generoan nola eragiten duen aztertu.
- Iñaki Larrea Hermida
2021-12-22 / 2021-12-22
Jolaserako materialak
“Online saioa”
Zer dira material irekiak? Zer dio pieza solteen teoriak? Zer nolako material irekiak aurki daitezke naturan? Zein abantaila du material irekiekin jolasteak?
- Irati Andoño Erdozain
2021-12-23 / 2021-12-23
Escola Bressol Els Bellugets: Natura eta jolasa erdigunean
“Online saioa”
Els Bellugets Gironako Palafrugelleko udal haurreskola da, lau hilabete eta hiru urte bitarteko haurrei eta euren familiei zerbitzua eskaintzen diena. Ingurune nahiko pribilegiatuan, eremu mediterraneoan ohikoak diren arte, pinu, sastraka eta zuhaixka tipikoen bi baso txikiren ondoan kokatuta dago. Ekosistema aberatsa alderdi guztietan. Eskolaren ardatz nagusia eguneroko bizitza da. Haurrari bizitzen, harremanak izaten, ezagutzen eta elkar ezagutzen ikastea errazten dion ardatza da. Beraz, eguneroko bizimodutik eratortzen diren proposamenak dira profesional-taldeari ikaskuntza-agertoki desberdinak antolatzeko aukera ematen diotenak, haurrari laguntzeko bere oinarrizko beharrak asetzen. Saio honetan, Els Bellugets eskolako irakaslea den Maialen Arriaga izango dugu gure artean eta berak azalduko digu, nola naturan jolasten utzita oinarrizko behar horiek asetzen dituzten haurrek, gaitasun motor, afektibo eta kognitiboak garatzen giro lasai, erlaxatu, atsegin eta erosoan.
- Maialen Arriaga Cayuela
2021-12-24 / 2021-12-24
Arriskuaren pedagogia
“Online saioa”
Haurren izaerak arriskuak hartzea eragiten du. Eta naturak arrisku horiek joko librearen bidez modu seguruan esperimentatzea ahalbidetzen du. Haurtzaroak arriskua behar du garapen osasuntsu baterako. Arrisku-jokoa formula perfektua da, motibatzen dutelako, beldur zuzena sortzen duelako eta arrisku-joko horren diseinatzaileak haurrak beraiek direnez, euren garapen-unera eta beharretara egokitzen delako. Abentura, arriskua, jakin-mina... "arrisku-jokoak" dira askotan haurren gustukoenak.
- Oihana Imaz Recondo
2021-12-27 / 2021-12-27
Segurtasun irizpideak eta prebentzioa basoan
“Online saioa”
Zer izan kontutan basoa aukeratzerako orduan (alerta meteorologikoak, jabetzak, eskolek alerta protokoloa…)? Baso-eskolako segurtasun prozedurak eta protokoloak ikusiko ditugu, baita basoan gertatu ohi diren istripu ohikoenak nola sahiestu baita hauek gertatu ezkero, nola jokatu ere.
- Maialen Sistiaga Poveda
2021-12-28 / 2021-12-28
Ez ezer ahaztu! Zer eraman basora eta nola prestatu saioak
“Online saioa”
Saio honetan zehar baso-eskolarako gomendio praktikoak emango ditugu. Nola presatu haurrak eta helduak? Jantziak eta baso-eskolako kita, bilgunea eta arauak, baso-eskolarako kohesio jolasak, natur-eremuarekiko atxikimendua...eta askoz gehiago!
- Irati Andoño Erdozain
2021-12-29 / 2021-12-29
Nola eskuratu gaitasunak naturan?
“Online saioa”
Naturan eta jolasean... haurrek lortzen al dituzte kurrikulum ofizialean eskatzen diren konpetentzia guztiak? Eta nola moldatzen dira gero Lehen Hezkuntzara, ikasgelara bueltatzen direnean? Eta nola lortu gaitasun guztiak naturan?
- Maialen Sistiaga Poveda
2021-12-30 / 2021-12-30
Eskolen esperientziak
“Online saioa”
Saio honetan, baso-eskola sarean lau urte eman dituzten hiru eskolei emango diegu hitza: Hernaniko Langile Ikastola, Tolosako Felix Samaniego eskola eta Alkizako eskola txikia. Noiz ateratzen dira naturara? Nola? Nola betetzen dute ratioekin? Eta Covid neurriekin?
- Jone Zuaznabar Urkola
- Ana Hernández Sancho
- Asun Salaberria Larrarte
- Itziar Atxukarro Otegi
2021-12-31 / 2021-12-31
Eskoletako urmaelen sarea
“Online saioa”
Aranzadiko herpetologoek putzuz bete dizkigute Euskal Herriko ikastetxeak. Eskoletako Urmaelen Sarea eskola inguruan urmaela edo putzua duten eta eremu hori erabilera didaktikorako erabiltzen duten Euskal Herriko ikastetxeen sarea da. Bere helburu nagusia eskola horien arteko lotura sustatzea eta esperientziak partekatzeko aukera ematea da. Saio honetan zehar, Ion Garin, Iñaki Mezkita, Ane Fernandez eta Iñaki Sanz-Azkuek, sare honen nondik norakoak azalduko dizkigute.
- Iñaki Sanz Azkue
- Ion Garin Barrio
- Iñaki Mezquita Aramburu
- Ane Fernandez Arrieta
2022-01-01 / 2022-01-16
Sortu zuen proiektua
“Online saioa”
Datozen egunetan zehar, ikasitakoarekin zuen naturan heztearen inguruko proiektu bat lantzeko eskatuko zaizue.
- Maialen Sistiaga Poveda
2022-01-16 / 2022-01-16
Agurra eta ebaluazioa
“Online saioa”
Garatutako proiektua ebaluatuko da eta ikastaroa agurtuko dugu.
- Maialen Sistiaga Poveda
- Irati Andoño Erdozain
Directeurs
Maialen Sistiaga Poveda
Kutxa Ekogunea, Baso Eskola
Biologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean, British Columbiako Unibertsitatean (Kanada) eta Cagliariko Unibertsitatean (Italia) aritu izan da lanean ikertzaile eta irakasle gisa. Esperientzia zabala du aisialdi taldeen koordinazioan eta egun, Kutxa Ekoguneko Baso-eskola proiektuko arduradunetako bat da. Kutxa Ekogunean Ingurumen Hezkuntzako departamentuan ere egin izan du lan eta EuskalNatura (UEU Natur Zientziak) taldeko kidea da 2007 urtetik. Horrez gain, EHU/UEUko Online Irakaskuntza Masterreko irakaslea da.
Conférenciers
Iñaki Aizpuru Oiarbide
IHOBEko Edukietako burua eta Natur Sistemen Saileko teknikaria da, intereseko landareak eta habitatak aztertzeaz eta kontserbatzeaz arduratzen dena. Flora Iberica proiektuko lantaldeko kidea da, eta Pirinioetako atlas floristikoaren koordinatzailea, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren baitan.
Irati Andoño Erdozain
Kutxa Ekogunea
Kutxa Ekoguneko Baso-eskola teknikaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.
Maialen Arriaga Cayuela
Iruindarra. Bartzelonan (UPF) eta Estokolmon (SU) Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziatua eta Gironan (UdG) eta Reggio Emilian (UNIMORE) Haur Hezkuntzan graduatua. Reggio Emiliako eskolen filosofian sakondu eta Boloniako eskoletako proiektu pedagogiko ezberdinetan parte hartu ondoren, Eta Beta kooperatibaren eskutik “Outdoor Education” eta material naturalen inguruan ikerketa eta esperientzia pedagogikoetan murgiltzen hasi zen, natura oinarrizko kontestu hezitzaile eta bizileku nagusitzat hartuz. Baso-eskolak abiapuntutzat izanik eta Carme Cols eta Pitu Fernàndez (El Safareig)-ekin formakuntza eta proiektu ezberdinak burutuz, eskoletako kanpoaldeen naturalizazioan lanean dabil azken denboraldian. Palafrugell-eko Els Belluguets eskolan (Girona) txiki txikienen (0-3) eskubide naturalak bermatzeko helburu horrekin ere lan egiten du, hausnarketa etengabean.
Itziar Atxukarro Otegi
12 urte daramatza irakasle lanetan Euskal Eskola Publikoan, hasierako urteetan Heziketa Fisikoko irakasle bezala ibili eta azken 5 urteetan Haur Hezkuntzako tutore modura. Honako ikasturtea bidgarrena du Tolosako Samaniego ikastetxean, aurten 5 urteko haurrekin eta baso-eskola proiektuan parte hartzeko aukera izan du. Baso-eskolaren inguruko lehen informazioa eta esperientzia Albizturko ikastetxean jaso zituen orain 3 ikasturte.
Irene Fernandez Alvarez
Arquitecta y músico especializada en el diseño de espacios artísticos y pedagógicos. Su experiencia es muy variada, abarcando desde el campo escénico, al trabajo como artista visual y el de diseñadora de ambientes de aprendizaje. En los últimos años ha centrado su trabajo en la investigación y desarrollo de espacios de innovación pedagógica a través de diferentes lenguajes artísticos.Presidenta de la asociación pedagógica ILER (Innovative Learning Environment Research) y fundadora y coordinadora del proyecto CREATECTURA, está especializada en el público familiar e intergeneracional y en la formación y acompañamiento de maestros y educadores en diseño de ambientes, la integración artística en las aulas y el desarrollo creativo.
Ane Fernandez Arrieta
Donostian jaioa, 1995ean. Ingurumen Zientzietan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik (2017), Biodibertsitateari buruzko Masterra (2018) egin du, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, animalien biodibertsitatean espezializatua. Duela gutxi amaitu du EHU-ko Irakasleen Prestakuntzako Masterra (2020). 2017az geroztik, Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Sailean dihardu lanean. Karguan egiten dituen lanen artean, ikerketa-proiektuak (ekotoxikologia, portaeraren ekologia, etab.), EAEko eta Nafarroako anfibio eta narrastien espezieen kudeaketa eta kontserbazio proiektuak (populazioaren jarraipena, erroldak, putzuen sorrera eta egokitzapena, etab.) eta herpetologiaren esparruan dibulgazio proiektuak (bisita gidatuak parke naturaletan, haurrentzako tailerrak, identifikatzeko ikastaro teknikoak, etab.) burutzen ditu.
Ion Garin Barrio
Euskal Herriko Unibertsitateko Biologiako lizentziatua (2005). Bere lan-ildo nagusia populazioen eta habitaten kudeaketa eta jarraipena da eta, oraindik orain, espezieen jokabidearen ildo esperimentalari lotu zaio. Fauna inbentariatzeko lanak egin ditu eta herpetofauna aztertzeko irakaskuntzan eta ingurumenerako boluntariotza-programetan monitore eta koordinatzaile jardun du.
Ana Hernández Sancho
Alkizako Eskolako Haur Hezkuntzako irakaslea eta psikomotrizitateko teknikaria. Baso-Eskolako formazioa Philip Bruchner, Cercedako Bosque Escuelako sortzailearen eskutik egina du. Azken lau ikasturtetan Baso-Eskola proiektua Alkizako eskolan aurrera eramaten ari da, pilotaje moduan sortu zenetik gaur egun arte. Proiektuak lehenengo urteetan Ekogunea izan du bidelagun, eta bide honetan, nortasun propioa duen proiektua eratu da, dagoeneko Alkizako Eskolan eta baita Herrian ere txertatuta dagoelarik.
Oihana Imaz Recondo
Donostian 1994an jaioa, Haur Hezkuntzako atzerriko hizkuntza ibilbidean (Mondragon Unibertsitatea) graduatua da eta Finlandian (University of Turku), “Learning, learning environments and educational systems” masterra burutu zuen, bere interesekoa den kanpo espazioaren erabilera eta haurren arrisku jokabidearen gaian espezializatuz. 2018tik Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko irakaslea da. Atzerrian bizitako esperientzia ezberdinek (Islandia, Gales eta Finlandia) bere ikerketa gaiak eta interesak definitu dituzte; kanpo espazioen erabilera (arrisku jokabidea), kulturartekotasuna eta hizkuntza aniztasunaren trataera eskoletan, besteak beste. Eskuartean dituen proiektu esanguratsuen artean, beste ikerkide batzuekin Euskal Herriko eskoletan kanpo espazioaren erabileraren eta antolaketaren inguruan emandako formakuntza saioak daude.
Iñaki Larrea Hermida
Iñaki Larrea Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da. Irakasle eta psikopedagogiako ikasketak burutzeaz gain, doktorego tesia egin zuen Haur Hezkuntzaren ezaugarriek haurraren garapen ebolutiboan duten eraginaren inguruan. Bere ibilbide profesionalean, unibertsitatean irakasle eta ikertzaile bezala eta ikastetxeetan aholkulari gisa, kalitatezko Haur Hezkuntza bultzatzeko ahaleginean dihardu. Lan horren isla dira 3 liburu eta hainbat artikulu eta komunikazio. Azken urte hauetan, eskoletako kanpo espazioak eta horiek haurrarengan duten eragina aztertzen aritu da. Gaiari buruzko hainbat argitalpen egiteaz gain, parte hartu du ikastetxe batzuetako kanpo espazioak eraldatzeko prozesuetan.
Imma Marín
Emakumea, ama eta ekintzailea. Hezkuntzan eta komunikazioan espezializatua, jolasaren eta ikasteko metodologia ludikoen bidez. Formazioz irakaslea eta bokazioz pedagogia ludikoan hezitzailea. JOLASA konpromiso pertsonal eta funtsezko bihurtu du, eta horren ondorioz sortu zuen 1995ean MARINVA enpresa, jolasaren bidez pertsonak eta erakundeak eraldatzen laguntzeko. Hizlari kementsua da, eta jolasaren ahalmenak ezagutarazten ditu eta jokatzeko gogoa pizten du pertsonengan, hauen adina eta lanbidea edozein dela ere. IPA España elkarteko presidentea da (haurren jolasteko eskubidearen aldeko elkartea). Haur Jolasaren Behatokiko (OJI) eta San Juan de Dios Ospitaleko Aholku Batzordeko kidea da. Master eta graduondoko irakasle laguntzailea hainbat unibertsitatetan. ¿Jugamos? Liburuaren egilea da eta "JUGAR una manera de vivir" blogean argitaratu ohi du.
Iñaki Mezquita Aramburu
Hogeita hamar urte daramatza naturari argazkiak ateratzen eta behatzen, horietako hogeita bost odonatoei eta lepidopteroei erreparatzen esklusiban. Hainbat liburu argitaratu ditu, eta batzuetan ere kolaboratu.
Ibai Olariaga Ibarguren
Biologian lizentziatua eta doktorea, mikologian aditua. Ikerketa kontratuak izan ditu Sueziako Zientzia Natur Museoan, Upsalako Unibertsitatean eta Alkalako unibertsitatean. Egun, Rey Juan Carlos unibertsitatean dihardu irakasle bezela. Urte luzez Aranzadi Zientzia elkarteko Mikologia saileko kidea, eta azken 5 urteetan zuzendari gisa dihardu eta Iberiar Mikologia elkarteko lehendakari ere bada. Zientziarako 20 onddo espezie berri baino gehiago deskribatu ditu bere argitalpenetan egundaino
Kakun Orbegozo Rezola
Kutxa Ekogunea
Kutxa Ekoguneko Edukien eta Ingurumen Heziketako gaien zuzendaria da. Biologian lizentziatua da eta Zoologian espezializatua. Desagertzeko arriskuan dauden animalien mantenua zein kautibitatean ugaltzeari buruzko diplomatura egin zuen Ingalaterran eta geroztik Ingurumen Heziketan, Natur guneen erabilera publikoan eta Ondarearen interpretazioan egin du lan batik bat. Galemys S.L. enpresaren sortzailetako bat da.
Jonathan Rubines Garcia
Biologo sutsua, Animalien Biologiako Ikasketa Aurreratuen Diploma eta Kazetaritza eta Komunikazio Zientifikoko unibertsitate-aditua. UPV/EHUn ikertzaile gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta zenbait urtez ingurumen-hezitzaile aritu zen, eta kontserbazionisten elkarteen buru izan zen, fauna kontserbatzeko eta dibulgazio-jardueretarako proiektu ugari eginez. Gaur egun, Naturgune Babestuen kudeatzaile gisa lan egiten du, eta jarduera horrekin batera argitalpen espezializatuak eta irakaskuntza egiten ditu.
Edorta Unamuno Mirandona
Urdaibai Bird Center
1993. urtean Ekosistemen Biologian lizentziatua eta 1995. urte arte EHUko Ekologia eta Animalia Fisiologiako Zoologiako laborategian malakologia atalean aritua. 1995-2009 urteetan zehar Lurraska Baserri Eskolan ingurumen hezkuntzako proiektuetan koordinatzaile gisa lanean.
Asun Salaberria Larrarte
Alkizako Eskolako Atzerriko Hizkuntzako irakaslea, ikasturte honetan Baso-Eskola ezagutu eta bertan guztiz murgildu da, astean behin Haur Hezkuntzako ikasleekin parte hartuz proiektua aberasten duelarik.
Iñaki Sanz Azkue
Biologian Lizentziatua (2004) Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, Donostiako Ingurugela-CEIDAko teknikaria da. Herpetologiako hainbat arlotan lan egin du. Burutu dituen lan gehienak herpetofaunari buruzko inbentariatze, jarraipen eta kontserbazioari loturik badaude ere, narrastien genetikari buruzko ikerketan ere badu esperientzia. Herpetologia utzi gabe, beste hainbat adar ere jorratu izan ditu, botanika esaterako. Hainbat landare mehatxaturi buruzko lanak burutu eta publikatu ditu. 2006tik ondare naturalaren eta ahozko ondarearen ezagutza eta kontserbazioari loturiko jakintza-alor anitzeko hainbat proiektutan lan egiten du eta koordinatzen ditu. Azken urteetan Argia astekariaren, Gara egunkariaren eta Urumeako Kronikaren kolaboratzaile ere bada, eta ingurumenari, etnografiari eta zientziari loturiko dibulgazio erreportajeak idazten ditu.
Jone Zuaznabar Urkola
Alkizako Eskolako Haur Hezkuntzako irakaslea. Baso-Eskolako formazioa Philip Bruchner, Cercedako Bosque Escuelako sortzailearen eskutik egina du. Azken lau ikasturtetan Baso-Eskola proiektua Alkizako eskolan aurrera eramaten ari da, pilotaje moduan sortu zenetik gaur egun arte. Proiektuak lehenengo urteetan Ekogunea izan du bidelagun, eta bide honetan, nortasun propioa duen proiektua eratu da, dagoeneko Alkizako Eskolan eta baita Herrian ere txertatuta dagoelarik.
Tarifs inscription
Matrikula | 2021-07-12 arte | 2021-12-09 arte |
---|---|---|
0 EUR | - | |
- | 152,00 EUR | |
- | 132,00 EUR | |
- | 106,00 EUR | |
- | 132,00 EUR |
Objectifs de développement durable
Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.
L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.
3 - Bonne santé et bien-être
Donner aux individus les moyens de vivre une vie saine et promouvoir le bien-être de tous à tout âge. Questions clés : couverture sanitaire universelle, santé sexuelle et procréative, diminution du nombre de personnes victimes d’accidents de la route, de la pollution et de produits chimiques, réduction du taux de mortalité maternelle et néonatale, fin des épidémies comme le SIDA, combattre l’hépatite et les maladies transmises par l’eau, prévention des drogues et de l’alcool, contrôle du tabac.
Plus d'informations4 - Éducation de qualité
Veiller à ce que tous puissent suivre une éducation de qualité dans des conditions d’équité et promouvoir les possibilités d’apprentissage tout au long de la vie. Questions clés : enseignement gratuit, équitable et de qualité, accès égalitaire à une formation supérieure, éducation au développement durable, des installations éducatives adaptées aux personnes handicapées, cadres d’apprentissage sûrs, exempts de violence, inclusifs et efficaces.
Plus d'informations11 - Villes et communautés durables
Faire en sorte que les villes et les établissements humains soient ouverts à tous, sûrs, résilients et durables. Questions clés : accès de tous à un logement et des services de base adéquats et sûrs, à un coût abordable, systèmes de transport accessibles et viables, urbanisation inclusive, planification et gestion participatives, protection du patrimoine culturel et naturel, qualité de l'air, déchets, espaces verts, liens entre zones urbaines, périurbaines et rurales.
Plus d'informations13 - Action pour le climat
Prendre d'urgence des mesures pour lutter contre les changements climatiques et leurs répercussions. Questions clés : atténuation des effets, résilience et capacité d'adaptation, planification, stratégies et plans nationaux, éducation et sensibilisation, réduction de l'impact et alerte rapide, respect de la Convention-cadre des Nations Unies sur les changements climatiques.
Plus d'informations15 - Vie des écosystèmes terrestres
Préserver, restaurer et promouvoir l'exploitation durable des écosystèmes terrestres, gérer durablement les forêts, lutter contre la désertification, arrêter et inverser la dégradation des terres et infléchir la courbe de la perte de biodiversité. Questions clés : lutte contre la désertification, reboisement, conservation, restauration et exploitation durable des écosystèmes terrestres, habitats naturels, biodiversité, espèces exotiques invasives, intégration des valeurs des écosystèmes dans la planification, braconnage.
Plus d'informations