EKOLIDERRAK Zabalean- Jasangarritasun eta eraldaketarako lidergoan online formakuntza ibilbidea
Description
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2168170039 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.
Gazte Ekoliderrak programan parte hartu ezin duten guztientzat alternatiba gisa sortu da Ekoliderrak Zabalean.
Online-ikastaroko modalitate honek jasangarritasunaren ikuspegi integrala emango du, eta Gazte Ekoliderrak programaren saioen hautaketaren bidez lidergo eraldatzailerako bidea egiteko tresnak eskainiko ditu.
2 ARDATZ: trebatu: zer gai?
Iraunkortasuna:
- Kontzeptuak eta helburuak.
- Ikuspegi sistemikoa.
- Arazo eta erronka zehatzak identifikatzea.
- Irtenbide lokalak eta globalak (Gipuzkoatik mundura).
Lidergoa
- Lidergo-ereduak.
- Lidergo-konpetentzia indibidualak.
- Lidergo-gaitasunak taldean
- Lidergo eraldatzailea
PROGRAMAREN EZAUGARRIAK
35 ordu. 2021eko urritik 2022ko maiatzera arte
PRESTAKUNTZA, IRAUNKORTASUNEAN ADITUAK DIRENEN ESKUTIK
• Saio teoriko-praktikoak.
• Eztabaida-foroak eta hitzaldiak
LIDERGOA GARATZEKO IBILBIDEA
• Lidergo eraldatzaile baterako tresnak ezagutzea.
ETORKIZUNEKO EKOLÍDER IBILBIDE PERTSONALARI BURUZKO HAUSNARKETA
• Erreferenteak ezagutzeko hitzaldi inspiratzaileak.
Nori zuzenduta dago?
• Pertsona guztien eskura dagoen prestakuntza: profil desberdinetara irekia, adin-mugarik gabe eta edozein lekutatik.
• Iraunkortasunaren konplexutasuna ezagutu nahi duten pertsonak.
• Lidergo eraldatzaileko tresnetan lehen trebakuntza izan nahi duten pertsonak.
• Ikastaroa bere erritmoan egiteko malgutasuna nahi duten pertsonak.
• Adin-mugarik eta aurretiko prestakuntzarik gabe
• Ez da ezinbestekoa euskara ulertzea.
• Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Saila eta Kutxa Ekogunea elkarlanean ari dira prezio murriztua eskaintzeko. UIKren laguntzarekin.
Kontsulta ezazu informazio xehatua ESTEKA honetan:
Zergatik Ekoliderrak Zabalean?
Etorkizun iraunkorra lortzea premiazko erronka garrantzitsua da, kontuan hartuta zein sistema ekonomiko, politiko eta kulturaletan gauden. Ideia berritzaileak inplementatzeko eta paradigmak aldatzeko gai direnak. Parte-hartzaileek, besteak beste, klima-larrialdia eta biodibertsitatearen galera-egoera, gizarte-berrikuntza, ekonomia zirkularra, energia-eraldaketa, kontsumo jasangarria eta gobernantza-ereduak aztertu eta barneratuko dituzte. Ikusi programa. (LINK_Oraindik ez daukagu)
Aldaketaren parte izatera animatzen zaitugu.
Objectifs
Iraunkortasunaren ezagutzan sakontzea ikuspegi holistiko batetik.
Lidergo eraldatzailean gaitasunak eskuratzea.
Kontzientzia eta pentsamendu kritikoa sustatzea.
Activité s'adressant à
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Programme
2021-10-10 / 2021-10-10
SAIO ASINKRONIKOA
Mahai ingurua: Jasangarritasunaren kontzeptua : Zer da zuretzat garapen jasangarria?
Aurrez aurre: David Zabala (Naturklima), Aitziber Sarobe (Naturkom), Jon Ander Santos (Orona) eta Arantxa Acha (Unesco Etxea)
2021-10-16 / 2021-10-16
SAIO SINKRONIKOA (online zuzenean)
18:00 - 20:00
Biodibertsitatea arriskuan Jorge Estramina
Ekozentrizmoa Victor Viñuales Ecodes
2021-10-23 / 2021-10-23
SAIO ASINKRONIKOA
Klima larrialdiaren egoera
Dorleta Oruecheverria (Naturklima)
Dafne Mazo (Ekoliderra, Ihobe)
2021-10-27 / 2021-10-27
SAIO ASINKRONIKOA
Zaintzak erdigunean
Joseba Zalakain SIIS / Ekofemisnimoa
2021-11-10 / 2021-11-10
SAIO ASINKRONIKOA
Gobernantza
Cristina Monge Soziologa eta politologa
2021-11-20 / 2021-11-20
SAIO ASINKRONIKOA
Glasgowko goi bilera gertutik
Imanol Goenagat (Ekoliderra, EJ)
2021-11-24 / 2021-11-24
SAIO ASINKRONIKOA
Eraldaketa energetikoa
Beatriz Martikorena GFAID
Izaro Basurko Ekopol
2021-12-01 / 2021-12-30
1. moduloa: Lidergo pertsonala
Julia Ramos / Rita Aldabaldetreku
2021-12-01 / 2021-12-01
SAIO ASINKRONIKOA
Ur ekosistemen egoera eta uren eskubidea
Enrique Ramos GFA
2021-12-10 / 2021-12-10
SAIO ASINKRONIKOA
Hiriak: Hirigintza
Miguel Angel Crespo GFA
Ibon Doval Ekoliderra EMF estudi
2021-12-15 / 2021-12-15
SAIO ASINKRONIKOA
Naturan Hezi
Irati Andoño eta Maialen Sistiaga
2022-01-03 / 2022-01-03
SAIO ASINKRONIKOA
Lurralde erresilientzia
Iker Azurmendi GFAID
Sergio Gallego Lurgaia
2022-01-12 / 2022-01-30
Talde lidergoa I
Julia Ramos / Rita Aldabaldetreku
2022-01-23 / 2022-01-23
SAIO ASINKRONIKOA
Mundu mailako ingurumen inguruko mugimenduak
2022-02-10 / 2022-02-10
SAIO ASINKRONIKOA
Hiri bizigarriak
2022-02-14 / 2022-02-14
SAIO SINKRONIKOA (online zuzenean)
18:00h
Berrikuntza soziala
Raúl Olivan Frena la curva
2022-02-21 / 2022-02-25
SAIO ASINKRONIKOA
Kontsumo berde eta zirkularra. Ekoizpenetik kontsumora
2022-03-01 / 2022-03-30
Talde lidergoa II
Julia Ramos / Rita Aldabaldetreku
2022-03-01 / 2022-03-01
SAIO ASINKRONIKOA
Klima aldaketa: Pobrezia eta migrazioa
Jesús Alquezar Europako Batzordea
2022-03-14 / 2022-03-18
SAIO ASINKRONIKOA
Gazte Ekoliderretan erabakitako aukerazko gaia
2022-04-01 / 2022-04-30
Munduarentzako liderra
Julia Ramos / Rita Aldabaldetreku
2022-04-24 / 2022-04-24
SAIO ASINKRONIKOA
Lehen sektorearen erresilientiza / Elikadura subiranotasuna
Amalia Virto Kutxa Ekogunea
2022-04-26 / 2022-04-26
SAIO ASINKRONIKOA
Fiskalitate eta finantza berdeak
2022-05-12 / 2022-05-12
SAIO ASINKRONIKOA
Ingurumena eta digitalizazioa
Ondiz Zarraga Mugarik gabeko ingeniariak
Begoña Cabaleiro Emaus
2022-05-16 / 2022-05-20
SAIO ASINKRONIKOA
Gazte Ekoliderretan erabakitako aukerazko gaia
2022-05-28 / 2022-05-28
SAIO SINKRONIKOA (online zuzenean)
Itxiera ekitaldia
10:00-14:00
Directeurs
Amaia Otazo Aseginolaza
Talde gidaria Kutxa Ekoguneko Kontsumo eta Ohitura Iraunkorren arloko koordinatzailea da. Ingurumen Zientzietan lizentziatua (2001-2004). Italian amaitu zituen ikasketak, eta harrezkero ingurumen-hezkuntzaren arloan, herritarren partaidetzari buruzko proiektuetan (Agenda 21) eta sentsibilizazio-kanpainetan lan egin du. Ekoliderrak sareko kidea da eta taldearen gida hiru ediziotan
Conférenciers
Arantza Acha
Unesco Etxea
Licenciada en Biología por la Universidad del País Vasco y tiene un Máster en Conservación y Desarrollo Rural por la Universidad de Kent (Reino Unido). Ha trabajado durante 7 años con la Unidad de Ciencias Ambientales de la Oficina de la UNESCO en Indonesia, dos años como beneficiaria del programa de becas de UNESCO Etxea y Gobierno Vasco y posteriormente como consultora. Su trabajo se centró en promover el desarrollo sostenible en Indonesia, Timor Oriental, Filipinas y Vietnam. Para ello ha trabajado en programas de ecoturismo, formación, lucha contra el cambio climático y promoción cultural, colaborando estrechamente con gobiernos naciones y locales, comunidades locales, expertos y científicos, diversas agencias de la ONU y organizaciones de la sociedad civil. Desde el año 2014 Arantza es la directora de UNESCO Etxea, el Centro UNESCO del País Vasco, que trabaja en los ámbitos de la sostenibilidad, la educación, la cultura y los derechos humanos en el País Vasco.
Rita Aldabaldetreku Gonzalez de Txabarri
Euskaltzaleen Topagunea
Lidergoko bidelaguna Prozesu parte-hartzaileen arloko arduraduna da, eta Gipuzkoako hizkuntza-elkarteen sustatzailea. Masterra Strategic Leadership towards Sustainability (2016)”-n. Impact Hub Donostiako ULABeko partaide eta dinamizatzaile izan da, eta lidergo- eta partaidetza-metodologietan trebatu da
Jesús Alquézar Sabadie
Europako Batzordeko Ingurumenerako Zuzendaritza Nagusiko analista sozioekonomikoa. Zientzia Politiko eta Soziologian eta Ekonomian lizentziaduna, Europako Politikan eta Ikerketa Sozial Aplikatuan graduondoko tituluekin.
Irati Andoño Erdozain
Kutxa Ekogunea
Kutxa Ekoguneko Baso-eskola teknikaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.
Izaro Basurko Pérez de Arenaza
Ingurugiro zientziatan lizentziaduna. Azken urteetan Mugarik Gabeko Ingeniaritzarekin eta Ekologistak Martxanekin egon da elkarlanean eta egun ekopol ikertalde kontsolidatuko partaidea da.
Begoña Cabaleiro
Ama naiz batez ere, eta istorioen kontalaria. Gazte batek storytelling-eko espezialista gisa ulertuko lukeena. Emaús FSko komunikazio-arduraduna. Ingurumen-sentsibilizazioan eta -hezkuntzan eta sare sozialetan aditua
Jorge Estramina
Espainiako korridore ekologikoen zuzendaria
Sergio Gallego
Txundituta dago natura eta haren harremanak gaztetatik ikusi eta ikastean. Ingurumen Zientzietako lizentziaduna. 2019az geroztik, aktiboki dihardu lanean Lurgaian, basoak eta prozesu ekologikoak berreskuratzen laguntzeko.
Imanol Goenaga
Eusko Jaurlaritzako ingurumen-arloko aholkularia. Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean egiten du lan. Arkitekturako lizentziaduna. Gazte Ekoliderrak 2011 programako kide eta Ekoliderrak sareko kide izan da.
Verena Hammes
Biologian lizentziatua. 2017tik, U teoriako hezitzailea Impact Hub Donostian eta HUBemprendedorAs eta Proiektuen Azokako programen bideratzailea. Seiurteko esperientzia du KLJB München und Freising gazteen antolakuntzan taldeak errazten.
Joxean Hernandez Gómez
Impact Hub Donostiaren sortzaileetako bat eta zuzendaria. Industria ingeniaria da, eta 10 urteko esperientzia du gizarte-berrikuntzarekin, ekintzailetzarekin, kulturarekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako proiektuak diseinatzen eta gauzatzen.
Beatriz Marticorena San Agustin
Diputación Foral de Gipuzkoa
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Iraunkortasun Ataleko burua. Biologian lizentziaduna.
Dafne Mazo
Ihobeko proiektu teknikaria - Klimaren aldeko ekintzetan, gaur egun URBANKLIMA proiektuan ari da lanean besteak beste. Gazte Ekoliderren sareko kidea. Ingurumen Zientzietan Lizentziatua.
Raul Olivan
Hamarkada bat baino gehiago berrikuntza-ekosistemak eraikitzen, sareak ehuntzen eta elkarrizketak sustatzen. Orain, LAABtik. "Frena la Curva"ren bultzatzailea.
Dorleta Orue-Echevarria Iglesias
Fundación de Cambio Climático, Naturklima
Naturklimako Klima Aldaketaren Behatokiko koordinatzailea. 5 urteko esperientzia datu ozeanografieorologikoak prozesatzen eta aztertzen.
Julia Ramos Puente
Lidergoko bidelaguna Talde-entrenatzailea eta lidergo-aholkularia eta iraunkortasunerako plangintza estrategikoa. Dragon Dreamingeko hezitzaile ofiziala da 2012az geroztik. Denbora horretan, 4 kontinentetan 300 lagun baino gehiago eraman ditu. Bere bizitzako azken 8 urteak jendeari kontzientzia berri batekin proiektuak sortzen laguntzen eman ditu.
Victor Viñuales
ECODES
Soziologoa, Ekologia eta Garapena Fundazioaren (ECODES) sortzaileetako bat eta zuzendaria. Mundu Itunaren Espainiako Sareko presidenteordea, Inditexeko Kontseilu Sozialeko eta Sol Meliáko iraunkortasun adituen paneleko kidea. Ie Business Schooleko Erantzukizun Korporatiboko Zuzendaritzako Goi Programako irakasle elkartua 2007tik. Biodiversidad Fundazioaren Aholku Batzordeko kidea. Triodos Bank Españaren Aholku Batzordeko kidea, Creas Fondo Social Aholku Batzordeko kidea; Espainiako Gobernuaren Ur eta Saneamendurako Lankidetza Funtsaren Aholku Batzordeko kidea, eta Hazloposible Fundazioaren Aholku Batzordeko kidea. Espainiako Greenpeaceko Kontseiluko kidea da. Finantza Arduratsu eta Jasangarrien Zentroko Adituen Kontseiluko kidea eta Espainiako Garapen Iraunkorreko Kontseiluko kidea. Caja de herramientas para los constructores del cambio (2008) liburuaren egilea da, eta "Sabores Próximos" Nekazaritza ekologikoko enpresaren sortzaileetako bat.
Amalia Virto
Kutxa Ekoguneko Landa garapen jasangarriaren arduraduna da. Nekazaritza alorrean Ingeniari teknikoa da eta Hortofrutikultura eta lorezaintzan espezializatua.
Joseba Zalakain ---
SIIS Servicio de Información e Investigación Social
Joseba Zalakain gipuzkoar kazetaria da. Gizarte eta Informazio Zientzietan lizentziatua da, eta SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentroaren zuzendaria da. Pobreziari, bazterketari, mendekotasunari eta beste arlo ugariri buruzko ikerketak egin ditu.
Jon Ander Santos
Orona S.Coop.-eko Ingurumen arduraduna. Ingurumen Kimikako Goi Mailako teknikaria
Aitziber Sarobe
Naturkon-eko kidea. Naturaren Kontserbazioa Gipuzkoan Gipuzkoako elkarte naturzale eta kontserbaionistak sortutako taldea.
Ondiz Zarraga
Mugarik Gabeko Ingeniarien Boluntarioa – Prestakuntza-ingeniaritzako doktorea eta bokaziozko dibulgatzailea. Teknologia libreei buruz idazten dut, ingeniaritzaren munduan nire lekua bilatzen dudan bitartean. "Sofware librea" liburuaren egilea
Maialen Sistiaga Poveda
Kutxa Ekogunea, Baso Eskola
Biologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean, British Columbiako Unibertsitatean (Kanada) eta Cagliariko Unibertsitatean (Italia) aritu izan da lanean ikertzaile eta irakasle gisa. Esperientzia zabala du aisialdi taldeen koordinazioan eta egun, Kutxa Ekoguneko Baso-eskola proiektuko arduradunetako bat da. Kutxa Ekogunean Ingurumen Hezkuntzako departamentuan ere egin izan du lan eta EuskalNatura (UEU Natur Zientziak) taldeko kidea da 2007 urtetik. Horrez gain, EHU/UEUko Online Irakaskuntza Masterreko irakaslea da.
Iker Zubimendi Idarreta
DIPUTACION FORAL DE GIPUZKOA
"Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen teknikaria. Biologian lizentziatua eta Ingurumen Ebaluazio eta Berreskurapeneko Unibertsitate Masterra. "
Tarifs inscription
On line | 2021-08-09 arte | 2021-10-07 arte | 2022-05-28 arte |
---|---|---|---|
0 EUR | - | - | |
- | 30,00 EUR | 40,00 EUR |