Toutes les nouvelles

Uda Ikastaroen eragina gizartean

Fundazioak eskaturiko azterketak, Uda Ikastaroek 2016an izandako eragin ekonomikoa, mediatikoa eta intangiblea neurtzen ditu eta hurrengo edizioetan neurketa egiteko oinarriak finkatzen ditu.

A.     Uda Ikastaroak zifretan

 2016. urtean, UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak, guztira, 166 jarduera antolatu, eta 14.211 pertsona mobilizatu zituen.Joandako pertsonen artean, gehien-gehienak ikasleak ziren (10.575 ikasle), baina irakasleen parte hartzea ere nabarmena izan zen (1.692 irakasle).Uda Ikastaroetan zuzenean parte hartu ez bazuten ere, laguntzaile ugari etorri ziren (1.944 laguntzaile).

Ikasleei dagokienez, etorritako guztien % 45 EAEtik kanpoko lekuren batetik etorri ziren, eta horrek erakartzeko ahalmen esanguratsua inplikatzen du, parte hartzaileen kopuru handi bat beste leku batzuetatik datorrelako.Izan ere, parte hartzaileen ia % 13 atzerritarrak ziren.

Irakasleek, bestalde, ikasleen antzeko ezaugarriak dituzte, jatorriari dagokionez. Hala, % 51 EAEkoak ziren, eta % 28 eta % 21, estatuko beste leku batzuetakoak eta atzerrikoak, hurrenez hurren.Atzerriko irakasleen parte hartze nabarmenak iradokitzen du jakintzaren dibulgazioa eta zabalkundea nazioarte mailako hedapena lortu duela.

 

B.      Eragin ekonomikoa

 Fundazioak 2016. urtean antolatutako jardueretatik eratorritako eragin ekonomikoak bereizitako hiru alderdi bildu zituen.Alde batetik, euskal ehun ekonomikoan txertatutako gastua zegoen, Fundazioaren aurrekontutik zetorrena (Zuzeneko eragina). Bestetik, jardueretara etorritako publikoak ondasun eta zerbitzuetan egindako gastua (Zeharkako eragina), eta, azkenik, gastu horiek trakzionatu zuten salerosketen katea (Induzitutako eragina).

  • Zuzeneko eragina:UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak, bere jarduerak egiteko, 10 langile finkoko egitura bat eta 1.623.488,60 €-ko aurrekontu bat eduki zituen, 2016. urtean.Aurrekontu horretatik, EAEn egindako gastua1.373.209,55 €-koa izan zen, eta, zergen eragina kendu ondoren, euskal ehun ekonomikoan 1.071.241,43 € sartu zirela kalkulatzen da.
  •  Zeharkako eragina:Fundazioaren jardueretara etorritako publikoak ondasun eta zerbitzuetan 1.858.540,66 €-ko gastua egin zuela kalkulatzen da, Fundazioak aurrekontuan sartutako gastua gainditzen duen kopuru bat. Zeharkako zergen zenbatekoak kendu ondoren, parte hartzaileek euskal ehun ekonomikoan1.643.197,12 €-ko gastua egin zutela kalkulatzen da.Parte hartzaile taldearen arabera, gastu osoa (zeharkako zergak kendu gabe) honela banatuko litzateke:
  1. Irakasleek eta beren laguntzaileek 190.101,44 €-ko gastua egin zuten, zeharkako gastuaren % 8,5 inguru baino ez.
  2. Aitzitik, askoz ere esanguratsuagoa da ikasleek eta beren laguntzaileek egindako gastua: 1.668.439,22 €.

 

  • Induzitutako eragina: euskal ehun ekonomikoan sartutako gastuen integrazioa, hau da, zuzeneko eraginaren (1.643.197,12€) eta zeharkako eraginaren (1.643.197,12€) batura 2.714.438,55 €-koa izan zen.

 2016. urtean, gastu bolumen horrek ondasunen eta zerbitzuen salerosketa kateen segida bat eragin zuen, jarraian ematen ditugun zenbatekoetan agertzen dena:

  1. Produkzioa:3.781.181,97 €
  2. BPGd:2.228.580,98 €
  3. Balio erantsi gordina:1.865.079,02 €
  4. Enpleguak:Lanaldi osoko 32 (32,07) enplegu baliokide.
  5. Administrazioak berreskuratutakoa:889.480,52€

 Fundazioaren aurrekontu finantzaketaren zati nabarmen bat erakunde publikoetatik jasotzen denez, aipatu behar da administrazio publikoentzako sortutako itzulera positiboa dela.Kalkuluen arabera, Fundazioak sortutako jarduera ekonomikotik diru kutxa publikoetara iritsitako diru sarrerek 75.186,07 €-tan gainditzen dute finantzaketa gastua. Nabarmendu behar da, beraz, kultura eta interes orokorreko jarduerek administraziorako izaten duten defizit izaerari kontrajarrita, UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak superabita sortzen duela; bestela esanda, administrazioak eraginkortasunez esleitzen ditu baliabideak.

 

C.      Eragin mediatikoa

 Fundazioak antolatutako jarduerek, hedabideetan bereganatu zuten lekua kontuan hartuta, oihartzun nabarmena izatea lortu zuten.Hala, 2016. urtean, jarduerei buruzko 469 agerraldi izan ziren hainbat hedabideetan, eta agerraldi horien kontrabalio ekonomikoa 1.237.234,00 €-koa izan zela kalkulatzen da.Hedabide motaren arabera, prentsa idatzia nabarmendu zen, agerraldien ia % 37 lortu, eta sortutako kontrabalioaren % 53 bereganatu baitzuen.

Guztira, 96 hedabide desberdinek eman zuten jardueren berri, eta agerraldi bakoitzeko batez besteko audientzia 155.000 pertsonakoa izan zen. Faktore horien elkarketak Fundazioaren dibulgazio izaera indartu zuen, ezagutza publiko plural eta heterogeneo batera helaraztea erraztu baitzuen.

Amaitzeko, aipatu behar da 2016. urtean hauteskunde orokorrak eta autonomikoak egin zirela eta horren eraginez, gure ustez, eragin mediatikoa ahal baino txikiagoa izan zela.

 
D.     Eragin “intangiblea”

 Eragin kuantitatiboez gainera, Fundazioak antolatutako jarduerek lurraldea garatzen hobetzen laguntzen dutenkanpo eragin positiboak ere badituzte.Eragin horiek dimentsio anitzeko izaera dutenez, haien eragin positiboak hainbat arlotan sortzen dira.Alderdi horri dagokionez, identifikatutako eragin garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Harremanetarako kapitala. Pertsonen eta/edo erakundeen arteko harremanak eta sareak sortzeko izan daitezkeen aukerak irekitzea.
  • Kulturen arteko elkarrizketarako foroa.
  • Eztabaida espazioak irekitzea.Pluraltasun eta parte hartze ikuspegi batetik, gure inguruko errealitatea hobeto ezagutzeko helburuarekin.
  • Foro bat, ideia alternatibo, desberdin eta berritzaileetarako. Foro tradizionaletatik kanpo dauden ideiei ahotsa ematea.

 Eragin horietatik sortzen diren sinergiak lurraldearen ahalmen lehiakorra hobetzen laguntzen dute, eta aldi berean gizarte garapenerako palankak dira, norberaren eta taldearen ongizatea hobetzen dutenak.

Txosten osoa ikusi