Udalok norekin eta nola partekatu behar dugu boterea? Ausazko metodologiak aztergai
Description
Uda Ikastaroetako 2021ko aldian, Errenteriako Udalak aztertu zituen COVID-19 ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak. Orduan, COVID-19ak politika publikoak egiteko testuingurua nola baldintzatu eta aldatu duen izan zen aztergai, eta, zehazkiago gobernantza publiko-komunitarioa deitu izan den gobernantza-eredua tokiko entitateek garatu izanaren inguruan gogoetatuz. Udalgintza publiko-komunitarioaren inguruko teorizazio-mailako ekarpenak jarri ziren mahai gainean, covid aurreko eta covid testuinguruko politika publikoen praktika zehatzak partekatuta eta covid ondorengo tokiko politiken erronken inguruko analisia eginda.
2022ko Ikastaroetan Udalok norekin eta nola partekatu behar dugu boterea? Ausazko metodologiak aztergai galderaren inguru jardutea proposatzen dugu. Ikastaro honetan, aurreko urtean abiatutako gogoetari jarraipena ematea proposatzen dugu, udalok boterea partekatzeko dugun beharrezkotasunaren eta moduen inguruan askotariko begirada jarrita. Hain zuzen ere, udal administrazioaren eta gizarte mugimenduen arteko harremanak hainbatetan gatazkan oinarritu izan dira. Baina, begibistakoa da elkar-harreman hori beharrezkoa izateaz gain, ezinbestekoa ere badela. Uda Ikastaro honetan, beraz, udalok gizarte mugimenduekin izan beharreko harremanaren inguruan eta boterea partekatzeko moduen inguruan hausnartuko dugu, gobernantza publiko-komunitarioa deitu izan diogun horren aukera eta mugak aztertuz; eta, era berezian, begiratua jarriko dugu ausazko metodologiek duten balioan herritarren parte-hartzea sustatzeko garian.
Horretarako hiru begiratu osagarri eta horien arteko kontrasterako tartea ematen duen programa diseinatzen ari gara. Hain zuzen ere, akademiak, gizarte mugimenduak eta administrazioak partekatuko duten programa. Lehenaren funtzioa izango da ikuspegi teoriko batetik botere banaketa horren kokatzea eta auzia aztertzeko garaian erreparatu beharreko alderdiak aztertzea. Beste biek, berriz, gatazka horren inguruan bakoitzak bere posiziotik duen ikuskera mahai gainean jarriko dute. Azkenik, gai honen hiru alorren arteko elkarrizketa proposatzen dugu adostasunak bilatu eta gatazka auziak hautemateko saiakera gisa.
Objectifs
Gobernantza publiko-komunitarioaren azterketa egitea.
Administrazioaren eta gizarte mugimenduen arteko harremana aztertzea.
Udalen eta gizarte mugimenduen arteko harremanak hobetzeko bideak bilatzea.
Gizarte partehartzaileago baterako ereduak zehaztea.
Ausazko metodologiak gobernantza partekaturako duen balioa aztertzea.
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
- Udal administrazioarekin eta gizarte mugimenduekin zerikusia duten pertsonak
Programme
2022-09-12
Erregistroa / Registro
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Aizpea Otaegi Mitxelena | Errenteriako Udala - Errenteriako alkatea
“Errenteriako Herritarren Behatokia / Observatorio Ciudadano“
- Maitane Barrenetxea Urretabizkaia | Aztiker Soziologia Ikergunea / Centro de estudios sociológicos Aztiker - Zuzendari teknikoa / Directora técnica
“Udalok norekin eta nola partekatu behar dugu boterea? galderari ikuspegi teoriko-praktikotik erantzuna / La experta teorico práctia en deliberación y metodologías de sorteo , tratará de dar respuesta a la pregunta ¿Con quién tenemos que compartir el poder los ayuntamientos?“
- Arantxa Mendiharat | Deliberativa - Deliberazioan aditua / Experto en deliberación
“Udalok norekin eta nola partekatu behar dugu boterea? galderari erantzuna emango, ausazko metodologien eta herri mugimenduen arteko harremana aintzat hartuta / ¿Con quién tenemos que compartir el poder los ayuntamientos? atendiendo a la relación entre metodologías aleatorias y movimientos ciudadanos, buscará la respuesta a la pregunta:“
- Jaume López Hernández | Universitat Pompeu i Fabra - Berrikuntza politikoan aditua/ Experto en innovación política
Atsedena
“Udalok norekin eta nola partekatu behar dugu boterea?' Zozketa eta ausazko metodologien ikuspegi kritikoa / ¿Con quién tenemos que compartir el poder los ayuntamientos? desde un punto de vista crítico con las metodologías aleatorias, analiza la pregunta:“
- Zelai Nikolas Ezkurdia | Legelari eta hainbat herri mugimendutako kide / Jurista y activista
Bazkaltzeko tartea
Mahai ingurua: “Udalok norekin eta nola partekatu behar dugu boterea? / ¿Con quién tenemos que compartir el poder los ayuntamientos?“
- Maitane Barrenetxea Urretabizkaia | Aztiker Soziologia Ikergunea - Aztikerreko Partaidetza saileko zuzendari teknikoa / Directora técnica del departamento de Participación de Aztiker (Moderatzailea)
- Arantxa Mendiharat | Deliberativa - Deliberazioan aditua / Experto en deliberación
- Jaume López Hernández | Universitat Pompeu i Fabra - Berrikuntza politikoan aditua/ Experto en innovación política
- Zelai Nikolas Ezkurdia | Legelari eta hainbat herri mugimendutako kide / Jurista y activista
“Sintesia / Síntesis“
- Ione Ardaiz Osacar | Arantzazulab
- Naiara Goia Imaz | Arantzazulab
Itxiera
- Aizpea Otaegi Mitxelena | Errenteriako Udala - Errenteriako alkatea
Directeurs
Itziar Ostolaza Galdos
Errenteriako Udala
Conférenciers
Ione Ardaiz Osacar
Maitane Barrenetxea Urretabizkaia
Naiara Goia Imaz Arantzazulab-eko zuzendari nagusia da, eta gizarte berrikuntza laborategia diseinaitzeko, abian jartzeko eta garatzeko ardura du, 2020ko udazkenetik. Berrikuntzan aditua, 20 urteko esperientzia dauka bertan eta nazioarte mailan proiektu estrategiko konplexuen koordinazioan eta jakintza-alor anitzeko pertsonen zuzendaritzan. Arantzazulab-en hasi aurretik, MONDRAGON Korporazioan ibili zen hainbat urtez, enpresen eraldaldaketarako berrikuntza teknologiko eta sozialaren alorrean ekimenak gidatzen. Demokraziaren eta gobernantzaren berrikuntza, sareko lana sustatzea eta eraldaketarako estrategiak eraikitzea dira bere interesetako batzuk eta bere lanaren oinarria. Euskal Herriaren etorkizunaren inguruko gogoeta gune ezberdinetan parte hartzen du. Unibertsitate ezberdinekin kolaboratzen du, baita ere, hizlari eta irakasle moduan. Naiarak Telekomunikazio Ingeniaritzan goi-mailako titulua du (UPV/EHU – ENST Bretagne) eta Negozioen kudeaketan MBA baten jabe da. Modu osagarrian, bere ibilbide profesionalean zehar formakuntza ezberdinak jaso ditu, Gobernantza ireki eta kolaboratiboan (UNED), Lidergoan, Komunikazio publikoan, eta Prozesuen ebaluazioan, batzuk aipatzearren.
Jaume López Hernández
Jaume López Hernández berrikuntza politikoan eta demokratikoan aditua da. Gai horiek ikertu, zabaldu eta aholkuak eman dizkie Kataluniako Generalitateari, Eusko Jaurlaritzari eta hainbat udali (Bilbo, Gasteiz, Lleida, Malaga, Getafe...). Formazioa ematen du Escola d 'Administració Pública de Catalunyan, eta irakasle elkartua da Universitat Pompeu Fabran, Universitat Oberta de Catalunyan eta Institut Barcelona d' Estudis Internacionals-en. Bere lan-arloetan sartzen dira prozesu eratzaile parte-hartzaileak, kalitate demokratikoaren azterketa, erabakitzeko eskubidea eta subiranotasun demokratikoko prozesuak, tokiko kapital sozialaren aberastea eta herritarren lankidetzarako mekanismoak, eta kosmobisio sozialak. Bere dibulgazio-lanetako batzuk: dnálisis de experiencias de democracia directa en el ámbito internacional; Qualitat democràtica per a un nou Estat; Referéndums. Una inmersión rápida; Els processos constituents al món. Experiències internacionals en democràcia deliberativa; Derecho a decidir. Teoría y práctica de un nuevo derecho; Cosmovisiones sociales. La pieza que faltaba. Plataforma pel Dret a Decidir eta Reinicia Catalunya (eztabaida eratzailea) plataforma zibikoen sortzaileetako bat izan da. www.jaumelopez.cat
Arantxa Mendiharat
Gestora y mediadora cultural
Deliberativa elkartearen sortzaileetako bat da, eta zozketa zibikoaren bidez aukeratutako herritarrak inplikatzen dituzten deliberazio-prozesuak diseinatzen, martxan jartzen eta ikertzen ditu. La democracia es posible. Sorteo cívico y deliberación para rescatar el poder de la ciudadanía liburuaren egilekidea da Ernesto Ganuzarekin batera (2020, Consonni argitaletxea). Web gune hauen ko-sortzailea da: Más alla del voto, Democracia por sorteo eta mecambio.net. FIDE (Federation for Innovation Democracy - Europe), Democracy R&D eta ELGAko Innovative Citizen Participation Network sareetako kide da. Aurreko bizitza batean, arteak eta beste ekoizpen-eremu batzuk gurutzatzeari ekin zion. Oraindik ere gertutik jarraitzen du Idoia Zabaleta eta Ixiar Rozasekin Zirriborroak eta gero sortu zuen proiektua. Politika Zientzietan lizentziaduna Bordeleko (Frantzia) Ikasketa Politikoen Institutuan. Edinburgoko Heriot-Watt Unibertsitateko Arteen Kudeaketako Master baten titularra. Senperen sortua, Bilbon bizi da.
Zelai Nikolas Ezkurdia
Zelai Nikolas Ezkurdia es abogada y empleada de las administración pública vasca, ejerce como Asesora Jurídica y Letrada del Parlamento Vasco, en comisión de servicios. En 2010 realizó en la UPV/EHU un Máster en integración política y unión económica de la Unión Europea, con la tesina titulada Europako estaturik gabeko nazioen biziraupena eta Europako eskualde politika (Supervivencia de las naciones sin estado europeas y la política regional europea). Ha tratado el derecho público y centrando su atención en el/los sistema/s de autogobierno del Euskal Herria. Compagina profesión con docencia y actividad científica, participando en proyectos de investigación sobre la cooperación transfronteriza, la construcción estatal y el derecho a decidir. Destaca el proyecto de redacción del código de resolución de los conflictos territoriales y de soberanía del siglo XXI. Trabaja en su tesis doctoral por la vía del Parlamento Abierto para desgranar las características del Parlamento Ciudadano. Partícipe de diversas iniciativas cívicas y fue una de las portavoces del movimiento popular Gure Esku por el derecho a decidir. Es vocal de Eusko Ikaskuntza. En su actividad le ha preocupado la calidad de la democracia y su componente deliberativo.
Aizpea Otaegi Mitxelena
Soziologian eta Politika Zientzietan lizentziatua da eta Elhuyar Fundazioko Aholkularitza Zerbitzuan koordinatzaile nagusia izan da 2019an Errenteriako alkate aukeratua izan arte. Fundazioan politika publikoen arloko aholkulari lanetan jardun du batez ere hizkuntzaren normalizazioa eta berdintasuna gaiak landuz. Horrekin batera, Udako Euskal Unibertsitateko hainbat ikastarotan parte hartu izan du hizlari gisa, bai bi gai horiek jorratuz eta baita pandemia garaiko esperientzien inguruko azalpenak emanez.
Tarifs inscription
Aurrez aurre | 2022-09-12 arte |
---|---|
45,00 EUR | |
38,00 EUR | |
32,00 EUR | |
38,00 EUR | |
38,00 EUR | |
38,00 EUR | |
38,00 EUR | |
0 EUR |
Online zuzenean | 2022-09-12 arte |
---|---|
45,00 EUR | |
38,00 EUR | |
32,00 EUR | |
38,00 EUR | |
38,00 EUR | |
38,00 EUR | |
38,00 EUR | |
0 EUR |
Lieu de l'événement
Errenteriako Fabrika Lekuona
Av. Ugarritza, 1, 20100 Errenteria, Gipuzkoa
Gipuzkoa
Errenteriako Fabrika Lekuona
Av. Ugarritza, 1, 20100 Errenteria, Gipuzkoa
Gipuzkoa
Objectifs de développement durable
Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.
L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.
16 - Paix, justice et institutions efficaces
Promouvoir l'avènement de sociétés pacifiques et ouvertes aux fins du développement durable, assurer l'accès de tous à la justice et mettre en place, à tous les niveaux, des institutions efficaces, responsables et ouvertes. Questions clés : réduction de la violence, de la maltraitance et de l'exploitation, État de droit, égalité d'accès à la justice, réduction de la corruption et de la pratique des pots-de-vin, institutions efficaces et transparentes, participation, accès à l'information, protection des libertés fondamentales.
Plus d'informations