Culture et art
Histoire
Activité gratuite
Cours d'été
Elkanoren ingurune kulturala: Modernia hasierako pentsamendua Euskal Herrian

Elkanoren ingurune kulturala: Modernia hasierako pentsamendua Euskal Herrian

13.juin - 14. juin, 2022 Cod. F01-22

Description

Juan Sebastian Elkanoren bizitza (1487-1526) krisi eta aldaketa sakoneko une historikoan garatu zen, Erdi Arotik Aro Modernorako zubian hain zuzen. Europar pizkundeari mundu handiaren ateak zabalduko dizkion dinamiken gurutze-bidean aurkitzen da Elkano, munduak ezagutzen dugun forma konkretua hartu aurretiko esplorazio garaian. Haustura intelektualen eta posibilitate irekien garaia hura izango da aztergai Uda Ikastaro honetan, garaiko teologia zein politika, zientzien zein erakunde publikoen garapenak, betiere egungo begiradatik eta pentsaera kritikoaren metodologiaz.

Mundua zabaltzea eta erlijiora uzkkurtzea, XVI. mendeak zeharo aldaraziko ditu europarrek zuten munduaren irudia eta ikuskera: niaren eztanda (Ávilako Teresa edo Montaigne), erreforma (Margarita Nafarroakoa esate baterako), kontrarreforma (Loiolako Iñigo eta Xabier), pizkundea edo humanismoa (Rotterdamgo Erasmo edo Tomas Moro), besteak beste. Euskal kostaldean ere, Austria Etxearen zerbitzuan, eredu aldaketak emango dira eta euskaldunen pentsamoldetan antzinatea, euskara, garbitasuna/berezitasuna zein nobletasuna/hiritartasuna eguneratu behar izango dira errealitate inperialaren eta herrien hazkunde lokalari egokitzeko.

Lire la suite

Objectifs

Juan Sebastian Elkanoren garaiko Euskal Herrian bizi ziren gizon eta emakumeen kultur-giroa, pentsamendua, eguneroko bizitza, kezka eta interesen berri izatea, eta garai hartako testuinguru politiko eta ideologikoa ezagutzea.

 

Bidaia haren ondorioei buruz gogoeta egitea, eta 500 urtetik gaurdainoko igarotzean gure mundua zein neurritan aldatu den hausnartzea.

Activité s'adressant à

  • Publiko orokorra

Collaborateurs

  • Joxe Azurmedi Katedra
  • Mundubira 500 Elkano Fundazioa

Programme

2022-06-13

09:00 - 09:30

Erregistroa / Registro

09:30 - 09:45

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Rafael Zulaika --- | Elkano 500 Fundazioa - Ikastaro zuzendaria
  • Ekai Txapartegi Zumeta | UPV/EHU - Ikastaro zuzendaria
09:45 - 10:30

“Kapareen errepublikak: mentalitate kontraesankorrak Erdi Aro eta Pizkundearen arteko Eukal Herria?“

  • Álvaro Aragón Ruano | UPV/EHU - Aro Berriaren eta Amerikaren Historia Sailean irakasle agregatua.
10:30 - 11:00

“Utopia sortu zen garaia eta Borneo uhartearen deskribapena“

  • Alba Garmendia Castaños | UPV/EHU - Filosofian doktorea
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 12:00

“Mundu Handia“

  • Joseba Sarrionandia Uribelarrea | Idazlea
12:00 - 12:30

“Montaigneren Des Cannibales, non barbaroen eta zibilizatuen usadioak konparatzen diren.“

  • Kristina Lasa Otxoteko | UPV/EHU - Irakaslea Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean
12:30 - 13:15

Galderak/debate

13:15 - 13:55

“Ahozko komunikazioak“

    Hondarribiaitik Ameriketara: Jaizkibelgo errotarien arrastoari segika

    • Denis Álvarez Pérez-Sostoa

    Martin Arrada: Txinara iritsi zen nafar kosmografoa

    • Galder Gonzalez Larrañaga
    13:55 - 14:00

    Lehen eguneko ondorioak eta agurra

    2022-06-14

    09:30 - 10:00

    “Elkano. Orígenes, razones y desarrollos en la invención de un relato“

    • Enrique Santamaría Urtiaga | Historiador y escritor
    10:00 - 10:30

    “Aro Konfesionala eta euskal emakumeak: adoktrinamendutik dizplinamendura“

    • Amaia Nausia Pimoulier | Nafarroako Unibertisitatea - Historian doktorea
    10:30 - 11:00

    “Euskara idatziaren hastapenak“

    • Txaber Altube Sarrionandia | Bertsolaria eta EHUn masterreko ikaslea
    11:00 - 11:30

    Galderak/debate

    11:30 - 12:00

    Atsedena

    12:00 - 13:00

    “Euskaldunik gabeko XVI. mendea“

    • Unai Bayon Aranburu | UPV/EHU - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateko irakaslea
    13:00 - 13:40

    “Ahozko komunikazioak“

      Arnaud Oihenart, XVI. mendearen bukaeran

      • Miguel Ángel Unanua Garmendia
      13:40 - 13:45

      Diploma komunikazio onenari

      13:45 - 14:00

      Uda ikastaroaren ondorioak eta itxiera

      Directeurs

      Ekai Txapartegi Zumeta

      EHU

      Rafael Zulaika ---

      Elkano 500 Fundazioa

      Conférenciers

      Txaber Altube Sarrionandia

      Denis Álvarez Pérez-Sostoa

      Álvaro Aragón Ruano

      UPV/EHU

      Alvaro Aragón Ruano (Oiartzun, 1969-11-09) 1992. urtean Historian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta 2000. urtean doktore titulua eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, non Irakasle Agregatua da. Hasiera batean, bere ikerketa lana baso eta abeltzaintza historian kokatu bazuen ere, azken urteetan, lerro hori baztertu gabe, Euskal Herriko merkataritzaren historiarekin partekatu du. Eremu horretan nazioarteko zein Espainia mailako aldizkarietan argitaratu ditu bere ikerketak (Atlantic Studies, International Journal of Maritime History, Journal of European Economic History, Obradoiro de Historia Moderna, Studia Historica, e.a.), batik bat, euskal merkatarien presentzia, euskalduntasuna eta identitatea nazioarteko merkatuetan aztertuz. Honekin batera, egun, alde batetik, Espainiar zein Frantziar Estatuen barruan euskal foru lurraldeek garatutako muga eta identitate diskurtsoak ari da aztertzen, eta bestetik, merkataritza elite horien jatorri lehen mundu globalizazioaren kontestuan.

      Unai Bayon Aranburu

      Alba Garmendia Castaños

      Galder Gonzalez Larrañaga

      Kristina Lasa Otxoteko

      Amaia Nausia Pimoulier

      Eusko Ikaskuntza

      Es doctora en Historia Moderna (Doctorado Europeo) por la Universidad de Navarra (2010). Con anterioridad fue Investigadora en la Universidad de Pisa (2007). Desde mayo de 2009 es Responsable de proyectos de Eusko Ikaskuntza–Sociedad de Estudios Vascos. Su investigación académica se centra básicamente en la problemática femenina durante el Antiguo Régimen. Su tesis doctoral, bajo la dirección del profesor Jesús Mª Usunáriz, giró en torno a la viudedad femenina en la primera Edad Moderna. Otras publicaciones de interés son las monografías ¿Vírgenes o putas? 500 años de adoctrinamiento femenino (1512-2012), EREIN, Donostia-San Sebastián, 2012, y junto a Julia Baldó, Ser Mujer (siglos XIII-XVII), Diario de Navarra, Servicio Publicaciones Gobierno de Navarra, 2012. Entre sus artículos en revistas podrían reseñarse los siguientes: “Suegros, nueras y viudas ante los tribunales. La restitución de dotes (siglos XVI y XVII)”, en Usunáriz, J. Mª y García Bourrellier, R. (coords.) entre otros.

      Miguel Ángel Unanua Garmendia

      Enrique Santamaría Urtiaga

      Joseba Sarrionandia Uribelarrea

      Joseba Sarrionandia Uribelarrea, idazlea (Iurreta, 1958). Euskal Filologian lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean, eta euskara irakasle lan egin zuen. Bergarako UNEDen fonetika irakasle izan zen eta Habanako Unibertsitatean ere irakasle aritu zen. Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin eta Oh! Euzkadi aldizkarietan eman zituen argitara bere lehen lanak, eta Pott Bandako kideetako bat izan zen. Euskaltzain urgazlea, Ibaizabal aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen. 1980an gatibu hartu zuten, eta 1985ean Martuteneko espetxetik ihes egin zuen. Kuban ia lau hamarkada luzeko erbestealdiaren ostean, 2021. urteko udaberrian itzuli zen Euskal Herrira. Sarrionandiaren ibilbide literarioa biziki oparoa da. Hamarkadaz hamarkada hainbat literatur sariketetan sarituak izan dira haren lanak. Eta haren hainbat liburu, Izuen gordelekuetan barrena (1981), Narrazioak (1983), Ni ez naiz hemengoa (1985), Marginalia (1988), Kartzelako poemak (1992), Hnuy illa nyha majah yahoo (1995), Lagun izoztua (2001), Kolosala izango da (2003), edota Moroak gara behelaino artean? (2010), besteak beste, euskal literatura garaikidearen baitako libururik irakurrienetakoak dira.

      Tarifs inscription

      Aurrez aurre2022-06-13 arte
      0 EUR
      Online zuzenean2022-06-13 arte
      0 EUR

      Lieu de l'événement

      Carlos Santamaría Zentroa

      Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia

      Gipuzkoa

      43.308668030337024,-2.011519968509674

      Carlos Santamaría Zentroa

      Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia

      Gipuzkoa