Linguistics and Literature
Free registration
Summer Course
Euskalkien ageriko aurpegia 2024an

Euskalkien ageriko aurpegia 2024an

17.Jul - 17. Jul, 2024 Cod. L06-24

Description

Berrogei urte igaro dira Koldo Mitxelenak "Euskalkien ageriko aurpegia" izeneko artikulua argitaratu zuenetik (1983). Lan horretan, Mitxelenak dei egiten die euskalari, ikertzaile eta euskaltzaleei berandu baino lehen elkarrekin lan egin dezaten, euskalkien bilketan eta azterketan zein euskalaritzan aitzinatzeko; eta, horrekin batera, zeregin horretarako funtsezkoa den, baina oraindik gutxi landu edo sakondu den ikergai baten (fonetika) inguruan zenbait hitz esaten ditu, alderdi hori lantzeko jarraibideak edo kontuan izan beharrekoak zerrendatuz.

Nahiz eta azken urteotan nahi baino gutxiago lan egin den euskalkien azterketan, euskal dialektologia ez da geldirik egon, eta zenbait aurrerapen eta ikerketa egin dira lexikoaren, morfologiaren edota sintaxiaren arloetan. Euskalkien azterketa eta ondoko sailkapen bat egin nahi bada, lehenengo pausoa, euskalki horietako hiztunengana hurbildu eta haiek ezagutzeaz batera, beraien hizketari buruz ahalik eta informazio zehatzena jasotzea da. Horretarako, ikerleak edo biltzaileak, besteak beste, ezagutza izan behar du eta informazio hori biltzeko nola lan egin behar duen jakin behar du. Ordea, Mitxelenak nabarmentzen zuen ez geneukala lan mota horretarako jende prestaturik, bereziki fonetika gaietan, eta jendea prestatzeko beharra nabarmendu zuen. Elkarlanean eta berandu izan baino lehen lanari ekiteko aldarria da 1983ko artikulua.

Zorionez, Euskal Ikasketen barruko Master eta Doktorego programak ari dira fruituak ematen, eta Uda Ikastaro honetan Masterreko ikasle batzuk eta Doktorego Programako doktoregai batzuk elkartuko ditugu, beraien lanaren berri eman ahal izan dezaten. Ikastaroa oso baliagarria izango da saretzeko ere, ikasle-irakasleen artean sor daitezkeen eztabaida dinamika interesgarri eta beharrezkoen bitartez.

Read more

Objectives

Euskal dialektologiaren inguruan lanean ari diren ikasle gazteak elkartzea eta eztabaida emankorrak sortzea.

Ikasle-irakasleen arteko saretzea bultzatzea.

Gaur egun bizirik dauden euskalkien osasunaren berri ekartzea, alor lana egiten dabiltzan ikertzaile gazteen bilketen bitartez.

Euskalkien egoeraz argazki orokor bat ekartzea.

Activity directed to

  • University student
  • Teachers
  • Professionals

In collaboration with

  • Agence Nationale de la Recherche (ANR)

Directors

Irantzu Epelde Cendoya

IKER CNRS (UMR 5478)

Speakers

Alexander Artzelus

Ana Jaunarena

Maddi Kintana Morcillo

Nahia Mendizabal

Anna Pineda

irati Urreta

Registration fees

Face-to-faceUntil 17-07-2024
0 EUR

Venue

Aquitaine

43.48053049069504,-1.4888416967827416

Aquitaine