HITZA BIZI. Sormen tailerra

HITZA BIZI. Sormen tailerra

31.Aug - 02. Sep, 2016 Cod. 037-16

Description

HITZA ERAIKI. Idazketa tailerra. Zentzuak, emozioak, memoria eta irudimena bide, idazketa sortzailerantz hurbiltzeko entrenamendua. HITZA ESAN. Ahozko baliabideak lantzeko tailerra.Testu idatziak jende aurrean agertzeko tresnez jabetuko gara: gune eszenikoa, begiradak, isiluneak, hitzen musika, kolorea, gustua, ukitua eta usaina. HITZA IRUDIKATU-I-. Testuen lehenengo irakurketa-azterketa: testuak kontatzen duena, sujeritzen duena eta irudiak gehitzen duena aztertzen ikasiko dugu. HITZA IRUDIKATU-II-. Testuen subjektibitatea irudietan: kolorea, perspektibak, planoak... Nola idatzi irudiarekin jokatzeko. HITZA MUSIKATU-I-. 5 idazle eta sasoi / sorrera ezberdinetako 5 kanta aztertuko ditugu: testuaren ezaugarriak, idazlearen aurkezpena, kanta sortu zen garaiko egoera, zein ahaire egokitu zieten musikariek, musikarien aurkezpena. HITZA MUSIKATU -II- Beren beregi sortutako ahaire bati letra idatziko diogu. Taldeka lan egingo dugularik, letra bat baizen gehiago izanik, letrak ahairean duen eraginaz hausnartuko dugu.

Read more

Contributors

  • Departamento de educación, política lingüística y cultura. Gobierno Vasco

Program

31-08-2016

09:00 - 11:15

“Hitza eraiki. Idazketa sortzailearen inguruko tailerra. “

  • Yolanda Arrieta Malaxetxebarria            www.nitikgura.eus  - Idazlea
11:15 - 11:45

Break

11:45 - 13:30

“Hitza esan. Ahozko baliabideak lantzeko tailerra.“

  • Yolanda Arrieta Malaxetxebarria      www.nitikgura.eus - Idazlea
13:30 - 13:45

Synthesis

01-09-2016

09:00 - 11:15

“Hitza irudikatu-I-. Testuen lehenengo irakurketa-azterketa.“

  • Aitziber Alonso Picabea    Autonomoa - Irudigilea
11:15 - 11:45

Break

11:45 - 13:30

“Hitza irudikatu-II- Testuen subjektibitatea irudietan. “

  • Aitziber Alonso Picabea   Autonomoa - Irudigilea
13:30 - 13:45

Synthesis

02-09-2016

09:00 - 11:15

“Hitza musikatu -I-. 5 idazle, 5 sasoi eta 5 kanta aztertu.“

  • Gotzon Barandiaran Arteaga Autonomoa - Idazlea
  • RAFA RUEDA ETXEBARRIA Autonomoa    - Kantaria 
11:15 - 11:45

Break

11:45 - 13:30

“Hitza musikatu -II-. Ahaireak eta letrak lotu.“

  • Gotzon Barandiaran Arteaga Autonomoa - Idazlea
  • RAFA RUEDA ETXEBARRIA Autonomoa    - Kantaria 
13:30 - 13:45

Synthesis

Directors

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

www.nitikgura.eus, Zuzendaria-Irakaslea

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria Lea Artibaiko Etxebarrin jaio zen 1963an eta Usurbilen bizi da orain. Irakasletza, Antzerkia eta Kultura eta Gizarte Antropologia ikasi ditu. Hiru zutabe ditu bere barne-etxeak: Hizkuntza, Hezkuntza eta Sormena. Kulun-kuttunak albuma (2016), Aho bete amets (2016) saiakera, Argiaren alaba (2015ko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria) eta Maddalenen usaina (2014) dira argitaratu dituen azken lanak, baina Begigorritarren erlojua (1991ko Bapore Saria) ipuinarekin hasi zuen idazle-ibilbidea. Jarraian etorri ziren Hegaldiak (1994), Nola bizi zazpi bizi (1996), Izar bat erori da zerutik lurrera (2000), Astebeteko kontuak (2005), Zazpi pertsonaia istorio bila (2008) edo Nitaz ahaztu dira (2010). Ez du antzerkia inoiz ahaztu: Badago ala ez dago? (1991ko Pedro Barrutia Antzerkiko Euskadi Saria) edo Groau! (2006ko Max saria). Eta ez du albora utzi poesia: Denboraren kanta-kontuak (1995), Ai, ai, ai! (2012) edo Kulun-kuttunak (2016). Sormena du bidelagun.

Speakers

Aitziber Alonso Picabea

3035 0103 8 0 103.0.01849.8

Arte ederretan lizentziatua, handik urte batzuetara hasi nintzen poliki ilustratzaile lanetan. Galtzagorri Elkartea ezagutu nuen Itziar Zubizarretaren eskutik. Geroztik galtazgorrirekin ibili naiz hainbat lanetan, areto litararioen eszenografiak prestatzen, MARRAZIOtako (ilustratzaile profesionalentzako urtero egiten den tailerra) koordinatzaile moduan, Donostia Kulturarekin Aieteko Kulturtetxean egiten den Ilustratzaileen txokoko kooordinatzaile gixa, BIKOTEKA album ilustratuak sortzeko tailerreko irakasle Harkaitz Canorekin batera eta 2011-2014 bitartean elkartearen lehendakari izan nintzen. Behinola aldizkariko erredakzio kidea izan naiz ere. Glatzagorritik kanpo EITBko ipupomamuak saioetan parte hartu nuen 2011an ipuin ilustratu desberdinak komentatu eta aztertzen. Yolanda Arrietarekin hainbat album eta liburu ilustratzu ditut, baita ere Antton Kazabon, Aitor Arana, Patxi zubizarreta, Miren Agur Meabe beste batzuen artean.

Gotzon Barandiaran Arteaga

Euskararen eta euskal kulturaren zabalkundea eta plazaratzea iparrorratz, hainbat ekimenen sortzaile eta antolatzaile izan da: Bihotz Bakartien Kluba, Literatura Eskola, Ahotsenea, Literaturia, Jalgi … Hainbat liburu plazaratu ditu: bi nobela (Errotik eta Gidariaren okerra), bi poema liburu (Arrakalak eta Katamalo) haur-literaturan ipuin ilustratu bat (Arrarotz) eta saiakera bat (Hitzen Ahairea) argitaratu ditu. Antzerkirako ere jardun du (Haritzaren azalera, Inorako bidaia eta Besaulkiak obretan). Diskogintzan eta kontzertuetan ere aritua da: Katamalo), Erantzi eta Plateruena zuzenean. Literaturaz berbetan literaturazaleen Larrabetzuko bilguneko arduraduna da, eta baita ere herri bereko Domekak Hori Bain kantaldi sortako arduraduna. 2008ko urtarriletik hasita hamar urtez Bizkaia Irratiako Irakurrieran saioko gidoigile eta esataria izan zen.

RAFA RUEDA ETXEBARRIA

Registration fees

REGISTRATIONUntil 31-05-2016Until 31-08-2016
81,00 EUR95,00 EUR
48,00 EUR62,00 EUR
48,00 EUR62,00 EUR
20,00 EUR20,00 EUR
- 48,00 EUR
- 62,00 EUR

Venue

Miramar Palace

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Palace

Gipuzkoa