HITZA BIZI. Sormen tailerra
Descripción
HITZA ERAIKI. Idazketa tailerra. Zentzuak, emozioak, memoria eta irudimena bide, idazketa sortzailerantz hurbiltzeko entrenamendua. HITZA ESAN. Ahozko baliabideak lantzeko tailerra.Testu idatziak jende aurrean agertzeko tresnez jabetuko gara: gune eszenikoa, begiradak, isiluneak, hitzen musika, kolorea, gustua, ukitua eta usaina. HITZA IRUDIKATU-I-. Testuen lehenengo irakurketa-azterketa: testuak kontatzen duena, sujeritzen duena eta irudiak gehitzen duena aztertzen ikasiko dugu. HITZA IRUDIKATU-II-. Testuen subjektibitatea irudietan: kolorea, perspektibak, planoak... Nola idatzi irudiarekin jokatzeko. HITZA MUSIKATU-I-. 5 idazle eta sasoi / sorrera ezberdinetako 5 kanta aztertuko ditugu: testuaren ezaugarriak, idazlearen aurkezpena, kanta sortu zen garaiko egoera, zein ahaire egokitu zieten musikariek, musikarien aurkezpena. HITZA MUSIKATU -II- Beren beregi sortutako ahaire bati letra idatziko diogu. Taldeka lan egingo dugularik, letra bat baizen gehiago izanik, letrak ahairean duen eraginaz hausnartuko dugu.
Objetivos
Eskua askatu eta idazteari gustua hartu.
Idatzien ahozko baliabideak ikusi eta frogatu.
Irudia eta hitza elkartzeko giltzarriak ezagutu.
Irudi baterako testua idatzi.
Idazle eta musikarien elkarlanetik sortutako kantagintza aintzat hartuta, sasoi, idazle, genero eta sorrera ezberdinetako kantak aurkeztu, kokatu, aztertu eta kantatu.
Testu onak kanta ona izatea dakar berez? Testu txar batetik sor liteke kanta on bat? Eta alderantziz?
Zerk lortzen du kanta batek denboran irautea? Testuak? Ahaireak? Ahaire bati letra bat idatzi.
Colaboradores
Programa
31-08-2016
“Hitza eraiki. Idazketa sortzailearen inguruko tailerra. “
- Yolanda Arrieta Malaxetxebarria www.nitikgura.eus - Idazlea
Pausa
“Hitza esan. Ahozko baliabideak lantzeko tailerra.“
- Yolanda Arrieta Malaxetxebarria www.nitikgura.eus - Idazlea
Síntesis
01-09-2016
“Hitza irudikatu-I-. Testuen lehenengo irakurketa-azterketa.“
- Aitziber Alonso Picabea Autonomoa - Irudigilea
Pausa
“Hitza irudikatu-II- Testuen subjektibitatea irudietan. “
- Aitziber Alonso Picabea Autonomoa - Irudigilea
Síntesis
02-09-2016
“Hitza musikatu -I-. 5 idazle, 5 sasoi eta 5 kanta aztertu.“
- Gotzon Barandiaran Arteaga Autonomoa - Idazlea
- RAFA RUEDA ETXEBARRIA Autonomoa - Kantaria
Pausa
“Hitza musikatu -II-. Ahaireak eta letrak lotu.“
- Gotzon Barandiaran Arteaga Autonomoa - Idazlea
- RAFA RUEDA ETXEBARRIA Autonomoa - Kantaria
Síntesis
Directoras/es
Yolanda Arrieta Malaxetxebarria Lea Artibaiko Etxebarrin jaio zen 1963an eta Usurbilen bizi da orain. Irakasletza, Antzerkia eta Kultura eta Gizarte Antropologia ikasi ditu. Hiru zutabe ditu bere barne-etxeak: Hizkuntza, Hezkuntza eta Sormena. Kulun-kuttunak albuma (2016), Aho bete amets (2016) saiakera, Argiaren alaba (2015ko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria) eta Maddalenen usaina (2014) dira argitaratu dituen azken lanak, baina Begigorritarren erlojua (1991ko Bapore Saria) ipuinarekin hasi zuen idazle-ibilbidea. Jarraian etorri ziren Hegaldiak (1994), Nola bizi zazpi bizi (1996), Izar bat erori da zerutik lurrera (2000), Astebeteko kontuak (2005), Zazpi pertsonaia istorio bila (2008) edo Nitaz ahaztu dira (2010). Ez du antzerkia inoiz ahaztu: Badago ala ez dago? (1991ko Pedro Barrutia Antzerkiko Euskadi Saria) edo Groau! (2006ko Max saria). Eta ez du albora utzi poesia: Denboraren kanta-kontuak (1995), Ai, ai, ai! (2012) edo Kulun-kuttunak (2016). Sormena du bidelagun.
Ponentes
Arte ederretan lizentziatua, handik urte batzuetara hasi nintzen poliki ilustratzaile lanetan. Galtzagorri Elkartea ezagutu nuen Itziar Zubizarretaren eskutik. Geroztik galtazgorrirekin ibili naiz hainbat lanetan, areto litararioen eszenografiak prestatzen, MARRAZIOtako (ilustratzaile profesionalentzako urtero egiten den tailerra) koordinatzaile moduan, Donostia Kulturarekin Aieteko Kulturtetxean egiten den Ilustratzaileen txokoko kooordinatzaile gixa, BIKOTEKA album ilustratuak sortzeko tailerreko irakasle Harkaitz Canorekin batera eta 2011-2014 bitartean elkartearen lehendakari izan nintzen. Behinola aldizkariko erredakzio kidea izan naiz ere. Glatzagorritik kanpo EITBko ipupomamuak saioetan parte hartu nuen 2011an ipuin ilustratu desberdinak komentatu eta aztertzen. Yolanda Arrietarekin hainbat album eta liburu ilustratzu ditut, baita ere Antton Kazabon, Aitor Arana, Patxi zubizarreta, Miren Agur Meabe beste batzuen artean.
Gotzon Barandiaran Arteaga
Euskararen eta euskal kulturaren zabalkundea eta plazaratzea iparrorratz, hainbat ekimenen sortzaile eta antolatzaile izan da: Bihotz Bakartien Kluba, Literatura Eskola, Ahotsenea, Literaturia, Jalgi … Hainbat liburu plazaratu ditu: bi nobela (Errotik eta Gidariaren okerra), bi poema liburu (Arrakalak eta Katamalo) haur-literaturan ipuin ilustratu bat (Arrarotz) eta saiakera bat (Hitzen Ahairea) argitaratu ditu. Antzerkirako ere jardun du (Haritzaren azalera, Inorako bidaia eta Besaulkiak obretan). Diskogintzan eta kontzertuetan ere aritua da: Katamalo), Erantzi eta Plateruena zuzenean. Literaturaz berbetan literaturazaleen Larrabetzuko bilguneko arduraduna da, eta baita ere herri bereko Domekak Hori Bain kantaldi sortako arduraduna. 2008ko urtarriletik hasita hamar urtez Bizkaia Irratiako Irakurrieran saioko gidoigile eta esataria izan zen.
RAFA RUEDA ETXEBARRIA
Precios matrícula
MATRICULA | Hasta 31-05-2016 | Hasta 31-08-2016 |
---|---|---|
81,00 EUR | 95,00 EUR | |
48,00 EUR | 62,00 EUR | |
48,00 EUR | 62,00 EUR | |
20,00 EUR | 20,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | |
- | 62,00 EUR |
Lugar
Palacio Miramar
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Palacio Miramar
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa