Hizkuntzak irakastearen erronka: ikasleei begirako teknikak
Description
XXI. mendean irakasteak hainbat trebetasunen jabe izatea eskatzen dio irakasleari, horien artean hezkuntza berritzailearen azken joeretan eguneratuta egotea. Gaur egungo jendartearen ezaugarriak dira etengabeko aldaketa, teknologia berrien erabilera eta hiperkomunikazioa. Testuinguru horretan kokatzen da hizkuntza-irakaslea ere, haurrengandik hasi eta helduenganaino zabal daitekeen bere ikasleria motibatu eta horrekin batera irakaskuntzaren eskakizun berriei aurre egiteko gaitasunak garatzeko beharrean.
Hori guztia kontuan hartuta, tailer honen xedea da zenbait dinamika praktikan jarriz ikusaraztea zein onura dakartzan hezkuntza berrikuntzarako teknikak erabiltzeak eta horrek nola lagun dezakeen hezkuntza-testuinguru anitzetan, edota adin nahiz kultura hainbatetako irakaste-prozesuetan.
Tailer hau egokia izan daiteke, batetik, hizkuntzak irakastea egokituko zaien irakasleentzat; eta, bestetik, irakas-lanetan esperientzia izan arren hizkuntzak irakasteko joera berriak ezagutu edo horren gaineko formazioa jaso nahi luketen profesionalentzat.
Objectives
Hizkuntzak irakasteko teknika interaktiboen berri izatea.
Hizkuntzak irakasteko teknika berriak aplikatzeko baliabideak eskuratzea.
Ikasleen premien eta testuinguruaren arabera tekniken baliagarritasuna baloratzen ikastea.
Program
26-07-2018
Dokumentazio banaketa
Aurkezpena
“Bakarka lantzekoak (elkarrekintza-birtuala, flipped-classroom, klase magistralen kudeaketa, feedback-a...)“
- Mari Mar Boillos Pereira UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea
- Garbiñe Bereziartua Etxeberria UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea
Break
“Binaka lantzekoak (elkarreraginerako teknikak)“
- Mari Mar Boillos Pereira UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea
- Garbiñe Bereziartua Etxeberria UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea
Synthesis
27-07-2018
Eguneko helburuen eta dinamiken aurkezpena
“Taldeka lan egiteko teknikak (I) (sare sozialak, gelako talde-dinamikak...)“
- Mari Mar Boillos Pereira UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea
- Garbiñe Bereziartua Etxeberria UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea
Break
“Taldeka lan egiteko teknikak (II) (gamification)“
- Mari Mar Boillos Pereira UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea
- Garbiñe Bereziartua Etxeberria UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea
Synthesis
Directors
Garbiñe Bereziartua Etxeberria
UPV/EHU
Garbiñe Bereziartua Etxeberria (Azpeitia, 1977). Pedagogian lizentziatua (UPV/EHU), Psikodidaktika Masterra (UPV/EHU) eta Pedagogian Nazioarteko Doktorea (UPV/EHU-2014). DREAM ikerketa-taldeko kide izanik, hizkuntzaren erabilera eta ikaskuntzaren inguruko lanak aurkeztu ditu aldizkari eta nazioarteko kongresuetan. Azken urteetan hizkuntza teknikari moduan eta unibertsitateko irakasle lanetan aritu da (Azpeitiko Euskara Patronatua, Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU). Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Donostiako Irakasle Eskolako Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika sailean, eta hizkuntzaren erabileraren inguruko ikerketak egiten dihardu.
Mari Mar Boillos Pereira
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakaslea
Mari Mar Boillos (Bilbo, 1986), Hispaniar Filologian lizentziatua (UPV/EHU), Hizkuntzalaritza aplikatuan (Nebrija Unib.), Didaktikan (UNED) eta Irakasleen prestakuntzan masterra (Deustuko Unib.) eta Heziketa berrikuntzan nazioarteko doktorea (Deustuko Unib., 2016). Nazioarteko hainbat unibertsitatetan ikerketa lanak burutu ditu (Holanda, Libano, Arabiar Emirerriak, etab.). Idazkeraren irakaskuntza eta hizkuntza irakasleen formakuntzari buruzko lanak aldizkari eta liburuetan argitaratzeaz gain, nazioarteko kongresuetan ere parte hartu du. Azken urteotan, irakasleen formakuntzarako kurtsoak eman ditu (UNIR, UIMP,...). Gaur egun, UPV/EHUko irakaslea da, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Hizkuntza eta Literaturaren didaktika sailean eta LAIDA ikerketa taldearen kidea da.
Registration fees
REGISTRATION | Until 31-05-2018 | Until 26-07-2018 |
---|---|---|
60,00 EUR | 70,00 EUR | |
35,00 EUR | - | |
20,00 EUR | 20,00 EUR | |
35,00 EUR | - | |
52,50 EUR | - | |
52,50 EUR | - |
Venue
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa