Ikaskuntza kooperatiboa. Ikasgelarako proposamen zehatza: IK/KI Programa

Ikaskuntza kooperatiboa. Ikasgelarako proposamen zehatza: IK/KI Programa

22.Feb - 21. Mar, 2021 Cod. @5-21

Description

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170039 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren  baliozkotzea ere  dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.

Egungo Gizarteak Hezkuntza-sistemari ezartzen dizkion erronka berriei buruz hausnartu beharra dago.

Hausnarketak ezin gaitu eraman irakasteko betiko metodologietara; aitzitik, berriztatzaileak izan behar dugu: kooperazioa, elkarrekintza eta metodologia aktiboak dira, gure ikasleak etorkizunerako prestatu nahi baldin baditugu behinik behin, indarrean jarri beharko ditugun moduak eta tresnak.

Beraz, Ikaskuntza Kooperatiboa ezagutzea eta metodologia tradizionalarekin alderatzea izango da gure erronka teorikoa.

Eta, baita ere, eremu praktikoan, Ikaskuntza Kooperatiboa ikasgelan aplikatzeko proposamen bat taxuz ezagutzea: IK/KI Programa. Hain zuzen ere, IK/KI Programaren baliabideak, aplikazio faseak, txantiloiak, ikasleen taldekatzeko era eta gainerakoen ezagutzea. Bereziki, ikasleen arteko kohesioa garatzeko, ikasteko nola kooperatu eta kooperatzen nola ikasi (entrenatu), besteak beste.

Read more

Objectives

Conocer el programa IK/KI:

El nombre original del programa es “CA/AC: Cooperar para Aprender y Aprender a Cooperar” y viene de la Universidad de Vic; bajo la dirección de los profesores Pere Pujolàs y José Ramón Lago el programa ha tenido una destacada difusión en diferentes regiones, también en la nuestra. En nuestra comunidad son numerosos los centros que están aplicando este programa en las aulas, gracias a la extraordinaria labor de difusión realizada por los Berritzegunes.

El principal objetivo de este curso es dar a conocer el programa IK/KI, y hacer entender los pasos a dar para su aplicación.

Read more

Activity directed to

  • Bigarren Hezkuntzan jarduteko Masterra ikasten ari direnak

Contributors

  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila

Program

22-02-2021 / 28-02-2021

1. Gaia: Justifikazioa eta oinarri teorikoa

• Ikaskuntza Kooperatiboaren aldeko oinarri teorikoa. Autoreak. • Inklusioa du ardatz. • Oinarrizko gaitasunekin duen lotura eta berorien lanketa naturala. • Irakaslearen rol berria OHARRA: 1. eta 2.gaia aste berean.

25-02-2021 / 21-03-2021

6. Gaia (hautazko gaia, ez derrigorrezkoa): A Eremuko dinamikak esperimentatzea

2. Gaian ikasitako dinamikak zer efektu duten ikusteko, ikasgelan ikasleekin esperimentatzea bezelakorik ez da. Horretarako, jakina, irakaskuntzan jardun beharra dago. Ikastetxeren batean lanean ari bazarete, eta aukera baldin baduzue dinamika horiek esperimentatzeko, saia zaitezte praktikatzen. Gero, partekatu gurekin zuen irtziak eta sentsazioak, proposatuko zizkizuen tresnen bidez.

25-02-2021 / 21-03-2021

7.gaia (hautazko gaia, ez derrigorrezkoa): B Eremuko egitura kooperatiboak esperimentatzea

3. Gaian ikasitako egiturak zer efektu duten ikusteko, ikasgelan ikasleekin esperimentatzea bezelakorik ez da. Horretarako, jakina, irakaskuntzan jardun beharra dago. Ikastetxeren batean lanean ari bazarete, eta aukera baldin baduzue egitura kooperatibo horiek esperimentatzeko, saia zaitezte praktikatzen. Gero, partekatu gurekin zuen irtziak eta sentsazioak, proposatuko zizkizuen tresnen bidez.

25-02-2021 / 21-03-2021

6. eta 7. gaiak: A Eremuko (2. gaia) eta B Eremuko (3. gaia) esperimentazioa ikasgelan

Oharra: atal hau gai hauek ez dira derrigorrezkoak, bai gomendagarriak une honetan ikastetxeren batean eskolak ematen ari zaretenontzat. Zer egin behar den: 2. gaian eta 3. gaian ikasitakoak ikasgelan ikasleekin esperimentatzea eta, jarraian, foroan, ekarpenak txertatzea esango zaizuen moduan

01-03-2021 / 07-03-2021

2. Gaia: Ikastaldeko kohesioa lantzeko dinamika kooperatiboen multzoa. IK/KI Programa A eremua

• Ikastaldearen kohesioa diagnostikatzeko prozedura eta materialak. • Kohesioaren 5 eremuak eta esku-hartzeko dinamikak. • Irakasleen hausnarketarako baliabideak (txantiloiak). OHARRA: 1. eta 2.gaia aste berean. Aukera izanez gero, era esperimentalean, dinamikaren bat ikasgelan aplikatzeko proposatzen da.

01-03-2021 / 07-03-2021

3. Gaia: arloetako edukiak lantzeko eta ikasteko, prozedura kooperatiboen sorta (ikasteko kooperatu). . IK/KI Programaren B eremua:

• Ikasleen lan-taldeak eratzeko irizpideak • Egitura kooperatiboak eta teknika kooperatiboak eduki zehatzak lantzeko eta ikasteko • Ohiko unitate didaktikoan egitura kooperatiboak txertatzea. Aukera izanez gero, era esperimentalean, egituraren bat ikasgelan aplikatzeko proposatzen da

08-03-2021 / 15-03-2021

4. Gaia: kooperatzea bera helburu bihurtzea (kooperatzen ikasi). IK/KI Programaren C eremua:

• Talde-Planak • Lan kooperatiboaren ebaluazioa. Errubrikak

15-03-2021 / 21-03-2021

5. Gaia: IK/KI Programaren eragina ikastetxeko berrikuntza- eta hobekuntza-prozesuetan

• Ikastetxean IK/KI Programa zabaltzeko eta finkatzeko prozedura • Berrikuntza eramangarria: “Txikitik Handira” • Programaren arrakastarako baldintzak, praktika onak eta gomendioak: “Uneak eta Guneak”. Hobekuntza Planaren, Ikasturteko Planaren eta Berriztatze eta Formazio Proiektuen garrantzia

Directors

Irene Lezea Urrutia

Lasarteko Berritzegunea

Speakers

Ane Garate Dorronsoro