Ikaskuntza Kooperatiboa. Ikasgelarako Proposamen zehatza: IK/KI Programa

Ikaskuntza Kooperatiboa. Ikasgelarako Proposamen zehatza: IK/KI Programa

16.Jan - 12. Feb, 2017 Cod. @1-17

Description

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Baliozkotzea (16668170029 Kodea).

IRAKASKUNTZAREN METODOLOGIA:

Gai bakoitzak bere atazak ditu:

Dagokion bideo-zatia ikusi.

Testua(k) irakurri.

Foroetan parte hartu eta ekarpenek egin. Gai bakoitzak bere foroa izango du.

Ikastaroa gainditutzat emateko, derrigorrezkoa izango da zabaldutako foro guztietan ekarpen esanguratsuak  egin izana.

Programaren aplikazioaren  simulazioa prestatu.

Aukera duten ikasketariei - batez ere, irakaskuntzan ari direnei- nork bere  ikasgela barruan dinamikaren bat (2. gaia) edo egituraren bat (3. gaia) aplikatzeko proposatuko zaie.

Lan guztiak entregatzeko eta foroetako ekarpen guztiak egiteko azken eguna: 2017/02/12

Read more

Program

16-01-2017 / 22-01-2017

1. Gaia: Justifikazioa eta teoria

Justifikazioa eta oinarri teorikoa • Ikaskuntza Kooperatiboaren aldeko oinarri teorikoa. Autoreak. • Inklusioa du ardatz. • Oinarrizko gaitasunekin duen lotura eta berorien lanketa naturala. Irakaslearen rol berria
TEACHER:
  • Pello Agirrezabal Oiarbide

16-01-2017 / 22-01-2017

2. Gaia: Kohesioa: Dinamikak Aplikazioa (aukeran)

Ikastaldeko kohesioa lantzeko dinamika kooperatiboen multzoa. IK/KI Programaren A eremua: • Ikastaldearen kohesioa diagnostikatzeko prozedura eta materialak. • Kohesioaren 5 eremuetan esku-hartzeko dinamikak. • Irakasleen hausnarketarako baliabideak (txantiloiak). Aukera izanez gero, era esperimentalean, dinamikaren bat ikasgelan aplikatzeko proposatzen da. Horretarako astebeteko tartea utziko da.
TEACHER:
  • Ane Garate Dorronsoro

23-01-2017 / 29-01-2017

3. Gaia: Kooperazio- baliabideak: Egiturak

Arloetako edukiak lantzeko eta ikasteko, prozedura kooperatiboen sorta (ikasteko kooperatu). IK/KI Programaren B eremua: • Ikasleen lan-taldeak eratzeko irizpideak • Egitura kooperatiboak eta teknika kooperatiboak eduki zehatzak lantzeko eta ikasteko. • Ohiko unitate didaktikoan egitura kooperatiboak txertatzea. Aukera izanez gero, era esperimentalean, egituraren bat ikasgelan aplikatzeko proposatzen da. Horretarako astebeteko tartea utziko da.
TEACHER:
  • Oskar Viguera Rincón

30-01-2017 / 03-02-2017

4. Gaia: Kooperatzea, helburu: Talde-Planak

Kooperatzea bera helburu bihurtzea (kooperatzen ikasi). IK/KI Programaren C eremua: • Talde-Planak. • Lan kooperatiboaren ebaluazioa.
TEACHER:
  • José Mari Arakama Karrera

06-02-2017 / 12-02-2017

5. Gaia: Berrikuntzarako baldintzak eta ikastetxeko erabaki instituzionalak

IK/KI Programaren eragina ikastetxeko berrikuntza- eta hobekuntza-prozesuetan. • Ikastetxean IK/KI Programa zabaltzeko eta finkatzeko prozedura. • Berrikuntza eramangarria: “Txikitik Handira” • Programaren arrakastarako baldintzak, praktika onak eta gomendioak: “Uneak eta Guneak”. Hobekuntza Planaren, Ikasturteko Planaren eta Berriztatze eta Formazio Proiektuen garrantzia.
TEACHER:
  • José Mari Arakama Karrera

Directors

Jose María Arakama Karrera

LASARTEKO BERRITZEGUNEA

Lehen Hezkuntzako maisu 1979z geroztik. Karguak ikastetxean: zuzendari, ikasketa buru, idazkari, zikloko koordinatzaile. Baita ere, hizkuntz normalizaziorako arduradun tekniko (HNAT), IKT teknologia berrietako arduradun, berrikuntza eta prestakuntza proiektuen arduradun. 2007/09/01tik 2017/08/31ra, Lasarteko Berritzeguneko aholkulari. 2017/09/01etik aurrera, Hezkuntza-ikuskari

Speakers

Pello Agirrezabal Oiarbide

Ane Garate Dorronsoro

Oskar Viguera Rincón

Registration fees

RegistrationUntil 16-01-2017
80,00 EUR