Ikaskuntza Kooperatiboa. Ikasgelarako Proposamen zehatza: IK/KI Programa
Description
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Baliozkotzea (16668170029 Kodea).
IRAKASKUNTZAREN METODOLOGIA:
Gai bakoitzak bere atazak ditu:
Dagokion bideo-zatia ikusi.
Testua(k) irakurri.
Foroetan parte hartu eta ekarpenek egin. Gai bakoitzak bere foroa izango du.
Ikastaroa gainditutzat emateko, derrigorrezkoa izango da zabaldutako foro guztietan ekarpen esanguratsuak egin izana.
Programaren aplikazioaren simulazioa prestatu.
Aukera duten ikasketariei - batez ere, irakaskuntzan ari direnei- nork bere ikasgela barruan dinamikaren bat (2. gaia) edo egituraren bat (3. gaia) aplikatzeko proposatuko zaie.
Lan guztiak entregatzeko eta foroetako ekarpen guztiak egiteko azken eguna: 2017/02/12
Programme
2017-01-16 / 2017-01-22
1. Gaia: Justifikazioa eta teoria
Justifikazioa eta oinarri teorikoa • Ikaskuntza Kooperatiboaren aldeko oinarri teorikoa. Autoreak. • Inklusioa du ardatz. • Oinarrizko gaitasunekin duen lotura eta berorien lanketa naturala. Irakaslearen rol berria- Pello Agirrezabal Oiarbide
2017-01-16 / 2017-01-22
2. Gaia: Kohesioa: Dinamikak Aplikazioa (aukeran)
Ikastaldeko kohesioa lantzeko dinamika kooperatiboen multzoa. IK/KI Programaren A eremua: • Ikastaldearen kohesioa diagnostikatzeko prozedura eta materialak. • Kohesioaren 5 eremuetan esku-hartzeko dinamikak. • Irakasleen hausnarketarako baliabideak (txantiloiak). Aukera izanez gero, era esperimentalean, dinamikaren bat ikasgelan aplikatzeko proposatzen da. Horretarako astebeteko tartea utziko da.- Ane Garate Dorronsoro
2017-01-23 / 2017-01-29
3. Gaia: Kooperazio- baliabideak: Egiturak
Arloetako edukiak lantzeko eta ikasteko, prozedura kooperatiboen sorta (ikasteko kooperatu). IK/KI Programaren B eremua: • Ikasleen lan-taldeak eratzeko irizpideak • Egitura kooperatiboak eta teknika kooperatiboak eduki zehatzak lantzeko eta ikasteko. • Ohiko unitate didaktikoan egitura kooperatiboak txertatzea. Aukera izanez gero, era esperimentalean, egituraren bat ikasgelan aplikatzeko proposatzen da. Horretarako astebeteko tartea utziko da.- Oskar Viguera Rincón
2017-01-30 / 2017-02-03
4. Gaia: Kooperatzea, helburu: Talde-Planak
Kooperatzea bera helburu bihurtzea (kooperatzen ikasi). IK/KI Programaren C eremua: • Talde-Planak. • Lan kooperatiboaren ebaluazioa.- José Mari Arakama Karrera
2017-02-06 / 2017-02-12
5. Gaia: Berrikuntzarako baldintzak eta ikastetxeko erabaki instituzionalak
IK/KI Programaren eragina ikastetxeko berrikuntza- eta hobekuntza-prozesuetan. • Ikastetxean IK/KI Programa zabaltzeko eta finkatzeko prozedura. • Berrikuntza eramangarria: “Txikitik Handira” • Programaren arrakastarako baldintzak, praktika onak eta gomendioak: “Uneak eta Guneak”. Hobekuntza Planaren, Ikasturteko Planaren eta Berriztatze eta Formazio Proiektuen garrantzia.- José Mari Arakama Karrera
Directeurs
Jose María Arakama Karrera
LASARTEKO BERRITZEGUNEA
Lehen Hezkuntzako maisu 1979z geroztik. Karguak ikastetxean: zuzendari, ikasketa buru, idazkari, zikloko koordinatzaile. Baita ere, hizkuntz normalizaziorako arduradun tekniko (HNAT), IKT teknologia berrietako arduradun, berrikuntza eta prestakuntza proiektuen arduradun. 2007/09/01tik 2017/08/31ra, Lasarteko Berritzeguneko aholkulari. 2017/09/01etik aurrera, Hezkuntza-ikuskari
Conférenciers
Pello Agirrezabal Oiarbide
Ane Garate Dorronsoro
Oskar Viguera Rincón
Tarifs inscription
Matrikula | 2017-01-16 arte |
---|---|
80,00 EUR |