
Ikaskuntza prozesuari laguntzeko teknika digitalak (blended learning, gamifikazio digitala, scape room eta bideo ekoizpena)
Description
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170028 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren baliozkotzea ere dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.
Ikastaroan zehar 4 gai jorratuko dira
- Hezkuntza ereduaren paradigma berria. Blended learning, hibridazioa, ikastaro mixtoak.
- Zer eta nola ebaluatu? Online eta aurrez aurreko metologian nola integratu ikasleen ebaluazioa.
- Estrategia metodologikoak, unitate didaktikoak eta tresnak digitalak. Gamifikazioa, scape room, multimedia digitalak, bideo tutorialen ekoizpena.
- Proiektua (unitate didaktikoa ekoiztea, tutorial bat, app-a...).
Objectives
Gamifikazioa eta baliabide digitalen teknikak ikastea (scape room, ikt-ak).
Ikasleei egokitutako bideo digitalak garatzen ikastea, horien atentzioa errazago lortzeko.
Hezkuntza eredua online eta presentzialerako ebaluazioa lantzea.
Flipped classroom eta blended learning deituriko metodologien gakoak ezagutzea.
Hezkuntza digitalean trebatzea.
Activity directed to
- University students
- Students not from university
- Teachers
Program
15-09-2021 / 22-09-2021
Paradigma berria
“Ikasketa prozesua eredu mixto batean (blended learning)”
Gai honetan, ikaskuntza-irakaskuntzaren eredu mixtoa aztertuko digu honako galderei erantzunez:
Zer behar dugu irakasleok online bidezko unitate didaktiko bat garatzeko?
Nola lotu online eta presentzialak diren metodologiak?
Zer dira blended learning-a eta unitate didaktiko mixtoak?
23-09-2021 / 30-09-2021
Metodologia, ebaluazio hezigarria eta baliabide digitalak
“Gamifikazio lantzeko teknikak eta ebaluazioa”
Gai honetan, batez ere ebaluatzeko tresna eta prozedura digitaletan murgilduko gara.
Horretarako, gure irakasle lana errazten duten baliabide digital ezberdinak ikusiko ditugu eta baita hauekin praktikatu ere. ( Google-n tresnak, genial.ly, app-ak, errubrika digitalak,...)
Hortaz gain, bideoak garatzeko tresnak eta estrategiak emango zaizkizue, ikasleentzat baliagarriak izan daitezkeen tutorial laburrak ekoizteko.
Azkenik gamifikazioaren gakoak zein tresnak ezagutuko dugu eta scape room baten bidez landuko dugu ikastaroa.
01-10-2021 / 18-10-2021
Proiektu pertsonala
Behin eduki guztiak landuta ditugunean, norberak produktu bat sortuko du; adibidez unitate didaktiko digitala, bideo bat, app-a, jolasa digitala edo bakoitzak bere ikasleekin landu nahi duen produktu digitala.
Proiektu irekia izango da irakaslearen tutorizaziarekin.
Speakers

Virginia Lacarra Escorza
Registration fees
Registration | Until 17-09-2021 |
---|---|
103,00 EUR | |
88,00 EUR | |
88,00 EUR | |
72,00 EUR |