Ikaskuntza prozesuari laguntzeko teknika digitalak (blended learning, gamifikazio digitala, scape room eta bideo ekoizpena)

Ikaskuntza prozesuari laguntzeko teknika digitalak (blended learning, gamifikazio digitala, scape room eta bideo ekoizpena)

Ira. 15 - 18. Urr, 2021 Kod. @45-21

Azalpena

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170028 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren  baliozkotzea ere  dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.

Ikastaroan zehar 4 gai jorratuko dira

  1. Hezkuntza ereduaren paradigma berria. Blended learning, hibridazioa, ikastaro mixtoak.
  2. Zer eta nola ebaluatu? Online eta aurrez aurreko metologian nola integratu ikasleen ebaluazioa.
  3. Estrategia metodologikoak, unitate didaktikoak eta tresnak digitalak. Gamifikazioa, scape room, multimedia digitalak, bideo tutorialen ekoizpena.
  4. Proiektua (unitate didaktikoa ekoiztea, tutorial bat, app-a...).
Irakurri gehiago

Helburuak

Gamifikazioa eta baliabide digitalen teknikak ikastea (scape room, ikt-ak).

Ikasleei egokitutako bideo digitalak garatzen ikastea, horien atentzioa errazago lortzeko. 

 Hezkuntza eredua online eta presentzialerako ebaluazioa lantzea.

Flipped classroom eta blended learning deituriko metodologien gakoak ezagutzea.

Hezkuntza digitalean trebatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak

Metodologia

Metodologia aktiboaren bitartez parte hartzaileen autonomia eta iniziatiba kontuan hartuko da.

Irakaslearen laguntzarekin, parte hartzaileek proiektu digital laburra ekoiztuko dute ikastaro gainditzeko.

Hortaz gain, foroak eta irakaslearekin uneoro kontaktatzeko tresnak erabiliko dira.

Programa

2021-09-15 / 2021-09-22

Paradigma berria

“Ikasketa prozesua eredu mixto batean (blended learning)”

Gai honetan, ikaskuntza-irakaskuntzaren eredu mixtoa aztertuko digu honako galderei erantzunez:

Zer behar dugu irakasleok online bidezko unitate didaktiko bat garatzeko?

Nola lotu online eta presentzialak diren metodologiak? 

Zer dira blended learning-a eta unitate didaktiko mixtoak?

 

 

2021-09-23 / 2021-09-30

Metodologia, ebaluazio hezigarria eta baliabide digitalak

“Gamifikazio lantzeko teknikak eta ebaluazioa”

Gai honetan, batez ere ebaluatzeko tresna eta prozedura digitaletan murgilduko gara.

Horretarako, gure irakasle lana errazten duten baliabide digital ezberdinak ikusiko ditugu eta baita hauekin praktikatu ere. ( Google-n tresnak, genial.ly, app-ak, errubrika digitalak,...)

Hortaz gain,  bideoak garatzeko tresnak eta estrategiak emango zaizkizue, ikasleentzat baliagarriak izan daitezkeen tutorial laburrak ekoizteko.

Azkenik gamifikazioaren gakoak zein tresnak ezagutuko dugu eta scape room baten bidez landuko dugu ikastaroa.

2021-10-01 / 2021-10-18

Proiektu pertsonala

Behin eduki guztiak landuta ditugunean, norberak produktu bat sortuko du; adibidez unitate didaktiko digitala, bideo bat, app-a, jolasa digitala edo bakoitzak bere ikasleekin landu nahi duen produktu digitala.

Proiektu irekia izango da irakaslearen tutorizaziarekin.

Zuzendariak

Virginia Lacarra Escorza

Cebanc, Irakaslea

Hizlariak

Virginia Lacarra Escorza

Matrikula prezioak

Matrikula2021-09-17 arte
103,00 EUR
88,00 EUR
88,00 EUR
72,00 EUR