Memoria eta gatazka euskarazko hezkuntzan: literatura eta beste arteak (balia)bide
Description
Requested homologation as permanent teacher training by the Department of Education of the Government of Navarra.
Objectives
Euskarazko hezkuntzan gatazken memoriak lantzeko literaturak eta bestelako arteek izan dezaketen balio kritikoaz hausnartzea.
Memoriak eta arteak uztartu dituzten esperientzia didaktikoen berri ematea, eta horien arteko eztabaida eta elkarrekintza sustatzea.
Euskal gatazken memoriak arteen bidez lantzeko baliagarriak izan litezkeen proposamen didaktikoak sortzeko irizpideak finkatzea eta planteamendu metodologiko berritzaileen inguruko hausnarketa egitea.
Arteen bidez gatazkak eta memoriak lantzeko baliagarriak izan daitezkeen tresna didaktikoak aztertzea, ikuspegi kritiko batetik eta metodologia berritzaileak sustatzeko asmoz.
Unibertsitatean, ikastetxeetan eta memoriari lotutako elkarte eta erakundeetan lanean diharduten agenteen arteko sarea indartzea, etorkizuneko egitasmoen oinarri.
Activity directed to
- University students
- Students not from university
- Teachers
- Professionals
- All public
Program
22-06-2021
Erregistroa
Presentation by the Director of the activity
- Amaia Elizalde Estenaga | EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saila - MHLI ikertaldeko kidea. Ikerlari eta irakaslea
“Escuelas con memoria: el programa educativo del Instituto Navarro de la Memoria“
- José Miguel Gaston Aguas | Memoriaren Nafarroako Institutua - Zuzendaria
“'78ko Sanferminak' Denok ikusi, gutxik ikasi. Trantsizioaren txertatze malkartsua irakaskuntzan“
- Josu Chueca Inchusta | EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Historia Garaikidea saila - Ikerlari eta irakasle jubilatua
“"Oroimenaren harra" web-orria, oroimen historikoa eskolara“
- Aiako Harria Gaztelumendi | Bigarren Hezkuntzako irakaslea - "Oroimenaren harra" web-orria ekimeneko kidea
“Memoria eta literatura ikasgelan: MHLI ikertaldearen egitasmoaz“
- Ane Villagran Arrastoa | MHLI ikertaldea, EHU - Ikerlaria
Synthesis
23-06-2021
“Trantsiziozko memoria hezkuntzan: artea gatazken bitartekari“
- Alex Carrascosa Vacas | Gernika Gogoratuz eta Gernikako Bakearen Museoko kolaboratzailea eta EDE Fundazioko aholkulari eta erraztailea - Artista eta bakegilea
“Gure amonen ahotsak: antzerki tekniken erabilpena belaunaldiarteko transmisioa sustatzeko“
- Esther Uria Iriarte | EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, Hezkuntza Ikerketarako Metodoak eta Diagnosia Saila - Irakasle eta ikerlaria
“Memoria eta gatazka lantzeko tresna didaktikoak, teknopedagogia ikuspegitik“
- Amaia Arroyo Sagasta | Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultatea - Irakaslea eta ikerlaria
Synthesis
Directors
Amaia Elizalde Estenaga
MHLI. UPV/EHU
(Donostia, 1988). Hispaniar Filologian (2011) eta Euskal Filologian (2012) lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV) eta mugikortasun programen bitartez egonaldiak egin ditu Mexikoko UNAMen eta Pau-eko UPPAn. Bordeaux-Montaigne (UBM) unibertsitatean Master Recherche Études Basques gauzatu zuen (2013) eta egun doktoregaia da literaturaren alorrean. Ikerketa-proiektua kotutoretzan gauzatzen ari da EHU/UPV eta UMBrekin. Euskal literaturaren 50-60ko hamarkadetako berpizte eta berritze kulturalaren testuinguruan, Jon Mirande XX. mendeko euskal idazle madarikatu paristarra eta bere Haur besoetakoa (1970) eleberriaren analisia nahiz harrera ditu aztergai. Horretarako, 2014an EHUren “Tesiak Euskaraz egiteko Doktorego aurreko Ikertzaileak prestatzeko kontratazioa” jaso zuen.
Speakers
Hezkuntza Bereziko Magisteritzan diplomatua (2004), IKTak formazioan aplikatuta masterduna (2006), Komunikazio eta Hezkuntza Sarean masterduna (2012), eta Komunikazioan eta Hezkuntzan doktorea (2017): Konpetentzia Digitala, Norbere Ikas-Alorra (NIA) eta Erakundearen Ikas-Alorra (EIA) dira bere ikerlerroak. Hainbat zereginetan ibili izan da: irakasle, aholkulari, editore, ikasmaterial-egile... baina teknologia digitalaren ikuspegi pedagogikoa da bere interesgunea, eta zeregin guztietan ardatz horri eusten saiatzen da. Gaur egun, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria da, KoLaborategiko kidea. Gainera, UEUk eta EHUk eskaintzen duten HEZikt graduondokoan irakaslea, koordinatzailea eta Batzorde Akademikoko kidea da.
• ILR Level 4.: Full professional proficiency. Acreditable: C1 Advanced por la Escuela Oficial de Idiomas (2015)
Josu Chueca Inchusta
UPV/EHU
José Miguel Gaston Aguas
Instituto Navarro de la Memoria
Aiako Harria Gaztelumendi
Hizkuntzekin loturiko ikasketa ezberdinak: Ingeles filologia (2004), itzulpengintza eta interpretazioa (2007) eta atzerritar hizkuntzako irakaslea (2010). Hainbat urtetan IKA euskaltegiko irakasle izan ostean, hezkuntza arautura igaro eta lehen urteak Gasteizko Koldo Mitxelena institutuan egin zituen euskara eta literaturako irakasle. Bertan sortu zuen beste hiru lankiderekin batera (Koldo Alijostes, Josean Bueno eta Miren Rodrigo) Oroimenaren harra web-orria, hain zuzen ere, memoria historikoa eskolara eramateko baliabideak biltzen dituen web-orria. Ildo beretik, azken urteetan oroimen historikoa gelan lantzeko material ezberdinak sortu ditu: Oroimenaren harra unitate didaktikoa, haur erbesteratuen inguruko site bat... Gaur egun Irungo Txingudi BHIn dabil lanean.
Esther Uria Iriarte
Professor in the Department of Educational Sciences of the University of the Basque Country. Doctor of Education (UPV / EHU), 2018. Extraordinary Doctorate Award. Career Award in Psychopedagogy degree. Extraordinary Award in the Diploma of Teaching in Special Education. Professional career as an actor in theatre, TV, and cinema. Research lines: applied theatre in education, arts based research, coexistence, and gender. She has published in various international impact magazines such as Qualitative Inquiry, Culture and Education, Research in Drama Education, or Youth Theatre. Currently, she chairs the association Unibertsitateko Eszena Arteak (unea). She also coordinates the educational project "Sormen prozesuaren parte izan" promoted by Euskal Aktoreen Batasuna, subsidized by the Provincial Council of Gipuzkoa (2017 to 2020) and the Provincial Council of Bizkaia (2019 and 2021), and which is developed in secondary schools .
Ane Villagran Arrastoa
Euskal Herriko Unibertsitatea
Ane Villagran Arrastoa (Donostia, 1995). Euskal Ikasketetan graduatu zen (2017) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra (2018) egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako Masterra Valentziako Nazioarteko Unibertsitatean. Gaur egun, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia doktorego programako doktoregaia da. Ikerketa-proiektua kotutoretzan gauzatzen ari da Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bordeaux Montaigne (UBM) unibertsitatearekin eta Eusko Jaurlaritzak ematen duen “Ikertzaileak prestatzeko Doktoretza-aurreko Programako laguntza” jasotzen du horretarako. Tesiaren helburua emakumeek idatzitako euskal poesia garaikidea aztertzea da. Halaber, Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa-taldeko kidea da.