Programazio didaktikoak eta defentsa lantzeko orientabideak

Programazio didaktikoak eta defentsa lantzeko orientabideak

08.Mar - 02. Jun, 2021 Cod. @35-21

Description

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2168170005 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

Ikastaro honetan, ikasleen errealitatetik abiatuta Heziberri 2020 (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko bigarren hezkuntza) eta Lanbide Heziketako araudian oinarritzen diren programazio didaktikoen gakoak eta aplikazioa landuko dira metodologia aktiboak txertatuz (PBL, erronkak, STEAM, arazoak, ETHAZI).   Hortaz gain, komunikazioa ere jorratzen da, ahozko defentsa baten aurrean baliabideak eskuratzeko.

Metodologiari dagokionez, ikaslearen autonomia eta partehartzea sustatuko da. Irakaskuntza ikaskuntza esanguratsuan oinarrituz.

Bakoitzaren errealitatetik abiatuta eta irakasleak prestatutako bideoetan ematen diren argibideei jarraituz, programazio didaktiko baten gakoak bereiziko ditu ikasleak. 

Ikastaro honek edozein hezkuntza etaparen gakoak lantzen ditu. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketari buruzko etapak lantzen ditu. 

Hortaz gain, email bidez irakasleari zalantzak planteatu ahal zaizkio. 

Ikastaroa gainditzeko irakasleak proposatzen dituen lanak egin beharko dira, beti ere, norberaren programazio didaktikoari egokituta.

 

Read more

Objectives

 

Programazioaren zein unitate didaktikoaren gakoak identifikatzea eta norberaren programaziorako orientabideak jasotzea oposaketei begira batez ere.

Activity directed to

  • University students
  • Teachers
  • Professionals

Program

15-03-2021 / 31-03-2021

Justifikazioa, testuingurua eta marko juridikoa

“Konpetentziak, helburuak eta edukiak”

Justifikazioa, testuingurua eta marko juridikoa Atal honetan programazioaren lehenengo zatia azalduko da. Horrez gain ikastetxearen testuinguruak duen garrantziari buruz hausnartuko dute ikasleak. Heziberri 2020n oinarritutako programazioaren gakoak landuko dira. Gaia amaitzean ikasleak programazioaren atal bat aurkeztuko du.

01-04-2021 / 02-05-2021

Konpetentziak, helburuak eta edukiak

Marko juridikotik abiatuta, gai honetan oinarrizko zein diziplinako konpetentziak landuko dira. Bide batez, bakoitzaren gaiari lotuta, helburuak formulatzen ikasiko dugu. Gaia amaitzean ikasleak programazioaren atal bat aurkeztuko du.

03-05-2021 / 16-05-2021

Metodologia eta ebaluazioa aniztasuna aintzat hartuta.

Hainbat metodologiei buruz hausnartuko dugu, ikasleak horiei buruzko bisio globala izan dezaten. Metodologia horien artean, PBL, arazoak, erronkak, eta flipped learning-en enfokea ezagutuko dira. Beste alde batetik, aniztasuna ere nola jorratu daitekeen azalduko da. XXI. mendeko hezkuntza eredu inklusiboari erantzuna emateko. Azkenik, ebaluazioari dagokionez, rubrikak aztertuko dira. Gai honetan ez da lanik aurkezten

17-05-2021 / 02-06-2021

Unitate didaktikoak eta defentsa

Atal honi buruzko gakoak landuko dira eta gaia amaitzean ikasleak UD bat landuta aurkeztuko du.

Directors

Virginia Lacarra Escorza

Cebanc, Irakaslea

Registration fees

RegistrationUntil 10-03-2021
206,00 EUR
175,00 EUR
175,00 EUR
144,00 EUR
175,00 EUR
175,00 EUR

Sustainable development goals

Agenda 2030 is the new international development agenda approved in September 2015 by the United Nations. This agenda aims to be an instrument to favour sustainable human development all over the planet, and its main pillars are the eradication of poverty, a reduction in equality and vulnerability and fostering sustainability. It is a unique opportunity to transform the world up to 2030 and guarantee human rights for all.

Sustainable development goals

4 - Quality education

Guarantee quality education that is inclusive and equitable and foster opportunities for lifelong learning for everyone. Key issues: free-of-charge, equitable and quality education, access to higher education and training on an equal basis, education for sustainable development, suitable education centres for persons with disabilities, and safe, non-violent and efficient learning environments.

More information
4. Quality education