Programazio didaktikoak eta defentsa lantzeko orientabideak
Description
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2168170005 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.
Ikastaro honetan, ikasleen errealitatetik abiatuta Heziberri 2020 (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko bigarren hezkuntza) eta Lanbide Heziketako araudian oinarritzen diren programazio didaktikoen gakoak eta aplikazioa landuko dira metodologia aktiboak txertatuz (PBL, erronkak, STEAM, arazoak, ETHAZI). Hortaz gain, komunikazioa ere jorratzen da, ahozko defentsa baten aurrean baliabideak eskuratzeko.
Metodologiari dagokionez, ikaslearen autonomia eta partehartzea sustatuko da. Irakaskuntza ikaskuntza esanguratsuan oinarrituz.
Bakoitzaren errealitatetik abiatuta eta irakasleak prestatutako bideoetan ematen diren argibideei jarraituz, programazio didaktiko baten gakoak bereiziko ditu ikasleak.
Ikastaro honek edozein hezkuntza etaparen gakoak lantzen ditu. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketari buruzko etapak lantzen ditu.
Hortaz gain, email bidez irakasleari zalantzak planteatu ahal zaizkio.
Ikastaroa gainditzeko irakasleak proposatzen dituen lanak egin beharko dira, beti ere, norberaren programazio didaktikoari egokituta.
Objectifs
Programazioaren zein unitate didaktikoaren gakoak identifikatzea eta norberaren programaziorako orientabideak jasotzea oposaketei begira batez ere.
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Méthodologie
Egokitzen zaizkion gaietan, ikasleek lan bat egin beharko dute, lan bakoitzak ponderazio ezberdina izanik.
Programme
2021-03-15 / 2021-03-31
Justifikazioa, testuingurua eta marko juridikoa
“Konpetentziak, helburuak eta edukiak”
Justifikazioa, testuingurua eta marko juridikoa Atal honetan programazioaren lehenengo zatia azalduko da. Horrez gain ikastetxearen testuinguruak duen garrantziari buruz hausnartuko dute ikasleak. Heziberri 2020n oinarritutako programazioaren gakoak landuko dira. Gaia amaitzean ikasleak programazioaren atal bat aurkeztuko du.
2021-04-01 / 2021-05-02
Konpetentziak, helburuak eta edukiak
Marko juridikotik abiatuta, gai honetan oinarrizko zein diziplinako konpetentziak landuko dira. Bide batez, bakoitzaren gaiari lotuta, helburuak formulatzen ikasiko dugu. Gaia amaitzean ikasleak programazioaren atal bat aurkeztuko du.
2021-05-03 / 2021-05-16
Metodologia eta ebaluazioa aniztasuna aintzat hartuta.
Hainbat metodologiei buruz hausnartuko dugu, ikasleak horiei buruzko bisio globala izan dezaten. Metodologia horien artean, PBL, arazoak, erronkak, eta flipped learning-en enfokea ezagutuko dira. Beste alde batetik, aniztasuna ere nola jorratu daitekeen azalduko da. XXI. mendeko hezkuntza eredu inklusiboari erantzuna emateko. Azkenik, ebaluazioari dagokionez, rubrikak aztertuko dira. Gai honetan ez da lanik aurkezten
2021-05-17 / 2021-06-02
Unitate didaktikoak eta defentsa
Atal honi buruzko gakoak landuko dira eta gaia amaitzean ikasleak UD bat landuta aurkeztuko du.
Tarifs inscription
Matrikula | 2021-03-10 arte |
---|---|
206,00 EUR | |
175,00 EUR | |
175,00 EUR | |
144,00 EUR | |
175,00 EUR | |
175,00 EUR |
Objectifs de développement durable
Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.
L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.
4 - Éducation de qualité
Veiller à ce que tous puissent suivre une éducation de qualité dans des conditions d’équité et promouvoir les possibilités d’apprentissage tout au long de la vie. Questions clés : enseignement gratuit, équitable et de qualité, accès égalitaire à une formation supérieure, éducation au développement durable, des installations éducatives adaptées aux personnes handicapées, cadres d’apprentissage sûrs, exempts de violence, inclusifs et efficaces.
Plus d'informations