Osasuna eta Hizkuntza VI: Hizkuntza beharrak arreta soziosanitarioan
Aniztasunean bat: hizkuntza beharrak arreta soziosanitarioan.
Description
Mundu osoan ele eta kultura aniztasuna dira nagusi, 7.000 bat hizkuntza mintzatzen direlarik. Hizkuntza-aniztasuna gizadiaren berezko ezaugarritzat har daiteke. Hartara, ez da medikuntzarekin zerikusirik ez duen arloa edo hizkuntzalariei soilik dagokien jakintza-esparrua. Aitzitik, hizkuntza-aniztasunak bete-betean eragiten dio osasungintzari. Osasun arretaren helburua jendearen osasuna zaintzea delarik (bai norbanakoarena bai taldearena), pertsona edo jendartea ulertzea ezinbestekoa da. Ingurune eleaniztun batean murgilduta, osasun arloan hizkuntza erronka globala dela esan daiteke, profesional eta erabiltzaileen arteko harremanei eragiten dielarik, izan etorkinak edo eremu urriko hizkuntza baten hiztunak.
Hizkuntzaren gaia arrunt ezberdina izan daiteke, tokian tokiko kultura, egitura politiko, ekonomiko eta hiztun-komunitatearen arabera. Hori horrela, aztergaia baldin bada hizkuntzak osasun arretan duen garrantzia eta, aldi berean, erronka horri aurre egitea, dagokion osasun sistemaren jatorria, izaera, balioak, ezaugarriak, antolakuntza eta egitura ezagutzea ezinbestekoa dela esan daiteke, plangintza eraginkorrak proposatu nahi badira. Ildo horretan adierazi den moduan, eskura dagoen ebidentzia askotarikoa da, sakabanatuta eta jatorri ezberdinetakoa. Horrenbestez, leku batean proposaturikoa ezin da beste eredu edo inguruetan nolanahi ezarri. Hauxe da, hain zuzen ere, `Osasuna eta Hizkuntza´ Uda Ikastaroetan azken urteotan landu duguna, Euskal Herriko eta nazioarteko adituek parte hartu dutelarik.
Herrialde askotan bai hiztun-komunitateek bai erabiltzaileek ez daukate inolako hizkuntza-eskubiderik, eta arreta sozio-sanitarioa hizkuntza nagusian soilik jasotzen dute. Beste hainbat lekutan lege-esparruak euren hizkuntza-eskubideak babes ditzake, baina sarri maila teorikoan edo erretorikoan. Badaude, egon, tokian-tokiko hizkuntza-politikak, hizkuntza-plangintzak eta arreta soziosanitariorako beren-beregizko ezarpen-programak, baina benetan eraginkorrak al dira? Azken urteetan sortu eta jaso den ebidentzia eguneroko jardunean egitate bilakatzen al da? Erabiltzaileen hizkuntza-beharrak asetzen al dira?
Uda Ikastaro honetan mundu osoan proposatzen ari diren plangintzak aztertuko dira, hala nola euren ezarpena eta ebaluaketa, abiapuntua eta ardatza hizkuntza-beharrak izanik.
Hizkuntza-beharra hauxe litzateke: osasun jardueran, hau da, paziente orok osasun-prozesu osoan (etxean, osasun zentroan edo ospitalean; lehen mailako arretan zein espezializatuan), kalitatezko zerbitzua (onargarria, segurua, iriskorra, eraginkorra, ekitatezkoa eta sostengarria) jasotzeko behar duen hizkuntza zerbitzua, edo zehazkiago, osasun langileekiko eta erakundeekiko harremanetarako behar duen hizkuntza. Kontuan hartuta hizkuntza gaitasunak zein komunikaziorako beharrak aldakorrak izan daitezkeela bizitzan zehar edo osasun-egoeraren arabera, hizkuntza beharrak ez dira homogeneoak, norbanakoaren eta egoera klinikoaren araberakoak baizik. Hizkuntza-behar horiei erantzun egokirik ez emateak kalteak eragin ditzake eta, beraz, zerbitzuaren kalitatea oztopatu. Horrenbestez, osasun langileen eta osasun erakundeen erantzukizuna litzateke behar horiek identifikatzea, hala nola dagokien erantzunik egokiena ematea.
Aniztasunean bat, ezberdintasunak bilduz, hizkuntza-beharren kontzeptua unibertsala dela esan daiteke, baina beharbada ez homogeneoa. Nola norbanakoaren hizkuntza-beharrak aldakorrak diren, hala nazioartean. Horren adibide, segurtasun kulturalaren eredua aipa daiteke: norberarena ez den kultura bateko paziente edo familia bati ematen zaion jardun eraginkorra, pertsona edo familia horrek zehaztutako beharren araberakoa. Segurtasun kulturalaren ereduari jarraituz, pazientearen eskuduntza eta eskubidea litzateke bere hizkuntza beharrak zehaztea, batetik, eta bestetik bere beharrei erantzun egokia eman zaien edo ez egiaztatzea. Beste era batera esanda, osasun arretan gerta daitezkeen botere-harremanetan, nolabait, boterea erakundeetatik edo profesionaletatik pazientean kokatzea. Izan ere, botere-harremanak gakoak dira.
Hizkuntza-beharren ereduaren helburua kalitatezko osasun zerbitzuak eskaini eta ematea litzateke, ahalik eta osasun emaitzik hoberenak lortze aldera. Pertsonarengan ardazturiko osasun arretaren ereduarekin bat egiten du: pazienteen hizkuntza-beharrak antzematen ez badira esan daiteke ez dagoela pertsonarengan ardazturiko arretarik.
Hala eta guztiz ere, askotan gizarteak eta gobernuek zedarritzen dituzte legediak zein arauak, norbanakoaren beharren gainetik. Hau da; hizkuntza-beharrak, norbanakoaren eskuduntza eta eskubidea izan arren, botereak baldintzatuak izaten dira: egoera sozialak, ekonomikoak, kulturalak eta politikoak. Hainbeste ezen pazientea bera ere sarritan ez da kontzientea hizkuntza-beharrak dituenik. Halaber, hizkuntza norbanakoaren arlo pribatuari dagokion eta garrantzirik gabeko aldagaia da osasun langile askorentzat eta erakunderentzat. Egoera hori aztertzea izango da `Hizkuntza eta osasuna VI: hizkuntza-beharrak´ Uda Ikastaroaren helburua. Hizkuntza-beharrei Euskal Herrian eta nazioartean ematen zaien arreta (ematen baldin bazaio) eta erantzuna. Osasun-arloko langileei, ikasleei, ikertzaileei hala nola,soziolingusitei, antropologoei, hizkuntzalariei eta hizkuntza-justizia zein eskubideen arloan interesa dutenei zuzenduta dago.
Gako-hitzak: hizkuntza-beharrak, hizkuntza-eskubideak, hizkuntza-politikak, hizkuntza-planak, ezarpena, ebaluaketa, botere-harremanak, segurtasun kulturala, pertsonengan ardazturiko arreta, justizia.
Objectifs
Osasun langileentzat eta erakundeentzat hizkuntza norbanakoaren arlo pribatuari dagokion eta garrantzirik gabeko aldagaia ote den aztertzea.
Hizkuntza-beharrei Euskal Herrian eta nazioartean ematen zaien arreta (ematen baldin bazaio) eta erantzuna aztertzea.
Activité s'adressant à
- Public en général
- Étudiants universitaires
- Étudiants non universitaires
- Professeurs
- Professionnels
Programme
06 07 2023
Erregistroa
Présentation par la Direction de l’activité
- Aitor Montes Lasarte | Osakidetza - Famili medikua
- Jon Zarate Sesma | UPV/EHU - Irakasle-ikertzailea
“Galesaren hizkuntza politika arreta soziosanitarioaren esparruan. Diskurtsoa eta errealitatea“
- Cynog Prys | Bangor University - Irakasle-ikertzailea
“Hizkuntza-eskubideen eta beharren arteko harremana. Beharrak dira helburua eta eskubideak metodoa“
- Gerald Joseph Roche | La Trobe University - Senior Research Fellow (Participer via le zoom)
Pause
Table ronde: “Hizkuntza-eskubideak ala hizkuntza-beharrak?“
- Jon Zarate Sesma | UPV/EHU - Irakasle-ikertzailea (Modérateur)
- Arantza Lekuona | Kabia - Gerentea
- Joseba Fernández de Retana Corres | Osakidetza - Pediatra
“Erizaintza eta medikuntza ikasleen eta irakasleen ibilbidea gutxiengo egoeran. Galesko esperientzia “
- Awen Iorweth | Cardiff University - Irakasle-ikertzailea
07 07 2023
“Hizkuntza justizia eta gaitasunen eredua“
- Nicole Marinaro | Ulster University - Irakasle-ikertzailea
“Segurtasun Kulturalaren Esparrua “
- Elissa Elvidge | University of Newcastle - Post-Doctoral Research Fellow (Participer via le zoom)
Pause
“Ezgaitasun intelektuala duten Down sindromedun pazienteei kalitatezko osasun arreta euskalduna eskainiz “
- Miren Altuna Azkargorta | CITA-Alzheimer Fundazioa - Mediku neurologoa
“Hizkuntza-justizia, hizkuntza-aniztasuna eta gizarteratzea “
- Cecilia Gialdini | Ulster University - Posdoctoral research
Table ronde: “Aniztasunean bat. Elkarrekin lan egiteko aukera“
- Jon Zarate Sesma | UPV/EHU - Irakasle-ikertzailea (Modérateur)
- Ainhoa Oñatibia Astibia | Gipuzkoako Farmazialarien Elkartea. FEUSE - Farmazialaria
- Miren Altuna Azkargorta | CITA-Alzheimer Fundazioa - Mediku neurologoa
Synthèse
Directeurs
Jon Zarate Sesma
UPV/EHU
Aitor Montes Lasarte
Osakidetza
Conférenciers
Miren Altuna Azkargorta
Fundación CITA-Alzheimer fundazioa
Elissa Elvidge
Joseba Fernández de Retana Corres
Osakidetza
Cecilia Gialdini
Awen Iorweth
Arantza Lekuona
Nicole Marinaro
Ainhoa Oñatibia Astibia
Cynog Prys
Gerald Joseph Roche
Tarifs inscription
Presencial | jusqu'au 31-05-2023 | jusqu'au 06-07-2023 |
---|---|---|
25,00 EUR | 59,00 EUR | |
- | 84,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 59,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 21,00 EUR | |
- | 0 EUR | |
- | 0 EUR |
Online en directo | jusqu'au 31-05-2023 | jusqu'au 06-07-2023 |
---|---|---|
25,00 EUR | 59,00 EUR | |
- | 84,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 59,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 21,00 EUR | |
- | 0 EUR | |
- | 0 EUR |
Lieu de l'événement
Bizkaia
Bizkaia
Objectifs de développement durable
Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.
L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.
3 - Bonne santé et bien-être
Donner aux individus les moyens de vivre une vie saine et promouvoir le bien-être de tous à tout âge. Questions clés : couverture sanitaire universelle, santé sexuelle et procréative, diminution du nombre de personnes victimes d’accidents de la route, de la pollution et de produits chimiques, réduction du taux de mortalité maternelle et néonatale, fin des épidémies comme le SIDA, combattre l’hépatite et les maladies transmises par l’eau, prévention des drogues et de l’alcool, contrôle du tabac.
Plus d'informations10 - Réduction des inégalités
Réduire les inégalités entre les pays et en leur sein. Questions clés : promotion de l'intégration sociale, économique et politique de toutes les personnes, égalité des chances, politiques fiscales, salariales et de protection sociale pour l'égalité, migration et politiques migratoires, aide publique au développement, réglementation et surveillance des institutions et marchés financiers mondiaux.
Plus d'informations