Aldizkari digital eleanitza: sormena lantzen
Description
Tailer hau Bigarren Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 3. zikloko irakasleentzat baliagarriak izan daitezkeen material eleanitzen eta arloartekoen aurkezpenean datza. Material horien bitartez, eguneroko praktika hobetzea eta ikasleak motibatzea dugu helburu. Horretarako, aldizkari digital bat diseinatu dugu eta horren bitartez ikasleen sormena eta autonomia lantzea da beste helburu nagusienetako bat (Dam 1995). Bestalde, aldizkaria egitean garatuko den gaitasun garrantzizkoenetakoa idazmen eleanitza denez, garapeneko idazmen prozesuari buruzko datuak eta aholkuak aurkeztuko dira.
Aldizkari digital bat egiteak eskatzen duen koordinazioa aintzat hartuz, irakasleen arteko koordinazioa praktikan landuko dugu tailerrean, eta hala, irakasleek elkarreraginean oinarritutako proposamenak diseinatu eta partekatu ahal izango dituzte. Horrez gain, zenbait Europar proiekturen berri emango da, etorkizunean ere modu koordinatuan lan egiteko. Azkenik, materialak eredu moduan hartuz, ikasleek egindako praktika onak aurkeztuko dira.
Erreferentziak:
Dam, Leni. 1995. Learner Autonomy 3: From Theory to Classroom Practice. Dublin: Authentik.
Programme
2017-06-28
Dokumentazio banaketa
“Aldizkari digital eleanitza: sormena lantzen“
- Arantzazu Martinez Etxarri Lizardi BHI Institutua - Ingeleseko irakaslea
Atsedena
“Idazketa azkarra eta testu eleanitzak praktikan“
- Irune Ibarra Lizundia EHU - EHU Hezkuntza falkulateko irakaslea
Atsedena
“Irakasleen arteko koordinazioa: proposamenak diseinatzen“
- Arantzazu Martinez Etxarri Lizardi BHI - Ingeleseko irakaslea
- Irune Ibarra Lizundia EHU - EHUko Hezkuntza Fakultateko irakaslea
Sintesia
“Aldizkari digital eleanitzaren garapena; 3.DBHko ikasleen ekoizpenak“
- Arantzazu Martinez Etxarri Lizardi BHI - Ingeleseko irakaslea
“Irakasleen proposamenak partekatzen“
- Arantzazu Martinez Etxarri Lizardi BHI - Ingelesko irakaslea
Sintesia, tailerraren ebaluazioa eta agurra
Directeurs
Arantzazu Martinez Etxarri
Lizardi BHI, Hezkuntza
1988 Euskal Filologia, Deustuko Unibertsitatea. 1990 Masterra Hizkuntzalaritzan. University of Southern California, Los Angeles. 2015 Doktoradutza Hizkuntzalaritzan. Deustuko Unibertsitatea. Europar Proiektu eta nazioarteko ekintzetan parte hartu du, bai partaide moduan, baita koordinatzaile eta kudeatzaile moduan ere. Bestalde, Erasmus + proiektuen ebaluatzailea da 2008-. Proiektu hauetan guztietan garatutako materialak eta berrikuntza metodologikoak ikastaro honen ardatz izango dira.
Conférenciers
Irune Ibarra Lizundia
Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakaslea
EHUko irakaslea Psikologian Lizantziatua 1992 Hezkuntzan Doktoratua 2017
Tarifs inscription
MATRIKULA | 2017-05-31 arte | 2017-06-28 arte |
---|---|---|
34,00 EUR | 40,00 EUR | |
20,00 EUR | - | |
20,00 EUR | 20,00 EUR | |
30,00 EUR | - | |
- | 20,00 EUR |
Lieu de l'événement
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa