Aldizkari digital eleanitza: sormena lantzen
Descripción
Tailer hau Bigarren Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 3. zikloko irakasleentzat baliagarriak izan daitezkeen material eleanitzen eta arloartekoen aurkezpenean datza. Material horien bitartez, eguneroko praktika hobetzea eta ikasleak motibatzea dugu helburu. Horretarako, aldizkari digital bat diseinatu dugu eta horren bitartez ikasleen sormena eta autonomia lantzea da beste helburu nagusienetako bat (Dam 1995). Bestalde, aldizkaria egitean garatuko den gaitasun garrantzizkoenetakoa idazmen eleanitza denez, garapeneko idazmen prozesuari buruzko datuak eta aholkuak aurkeztuko dira.
Aldizkari digital bat egiteak eskatzen duen koordinazioa aintzat hartuz, irakasleen arteko koordinazioa praktikan landuko dugu tailerrean, eta hala, irakasleek elkarreraginean oinarritutako proposamenak diseinatu eta partekatu ahal izango dituzte. Horrez gain, zenbait Europar proiekturen berri emango da, etorkizunean ere modu koordinatuan lan egiteko. Azkenik, materialak eredu moduan hartuz, ikasleek egindako praktika onak aurkeztuko dira.
Erreferentziak:
Dam, Leni. 1995. Learner Autonomy 3: From Theory to Classroom Practice. Dublin: Authentik.
Objetivos
Irakasleentzat hizkuntzak eta arloak uztartzeko materialak eta praktika onak aurkeztu.
Ikasleentzat motibagarriak izan daitezkeen eta haien gaitasunak garatzeko baliagarriak izan daitezkeen material eta aholku praktikoak aurkeztu.
Materialak eredu moduan erabiliz, irakasleak koordinazioan garatzeko jardunak prestatu.
Irakasleei jarduera eleanitzak garatzeko estrategiak eman eta leihoak ireki.
Ikasleak haien sormena garatzeko baliabide eta jardun praktikoak aurkeztu.
Ikasleek haien sormenean eta autonomian oinarrituz egin dituzten ekoizpenak aurkeztu.
Ezagutza metalinguistikoa garatzeko eta hizkuntzen arteko loturak egiteko praktika onak eta aholkuak aurkeztu.
Gaitasunak modu uztartuan lantzen dituzten adibide praktikoak aurkeztu.
Idazmenaren oinarrian dauden aurkikuntzen berri eman eta testu idatzi eleanitzak aurkeztu.
Programa
28-06-2017
Dokumentazio banaketa
“Aldizkari digital eleanitza: sormena lantzen“
- Arantzazu Martinez Etxarri Lizardi BHI Institutua - Ingeleseko irakaslea
Pausa
“Idazketa azkarra eta testu eleanitzak praktikan“
- Irune Ibarra Lizundia EHU - EHU Hezkuntza falkulateko irakaslea
Pausa
“Irakasleen arteko koordinazioa: proposamenak diseinatzen“
- Arantzazu Martinez Etxarri Lizardi BHI - Ingeleseko irakaslea
- Irune Ibarra Lizundia EHU - EHUko Hezkuntza Fakultateko irakaslea
Síntesis
“Aldizkari digital eleanitzaren garapena; 3.DBHko ikasleen ekoizpenak“
- Arantzazu Martinez Etxarri Lizardi BHI - Ingeleseko irakaslea
“Irakasleen proposamenak partekatzen“
- Arantzazu Martinez Etxarri Lizardi BHI - Ingelesko irakaslea
Sintesia, tailerraren ebaluazioa eta agurra
Directoras/es
Arantzazu Martinez Etxarri
Lizardi BHI, Hezkuntza
1988 Euskal Filologia, Deustuko Unibertsitatea. 1990 Masterra Hizkuntzalaritzan. University of Southern California, Los Angeles. 2015 Doktoradutza Hizkuntzalaritzan. Deustuko Unibertsitatea. Europar Proiektu eta nazioarteko ekintzetan parte hartu du, bai partaide moduan, baita koordinatzaile eta kudeatzaile moduan ere. Bestalde, Erasmus + proiektuen ebaluatzailea da 2008-. Proiektu hauetan guztietan garatutako materialak eta berrikuntza metodologikoak ikastaro honen ardatz izango dira.
Ponentes
Irune Ibarra Lizundia
Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakaslea
EHUko irakaslea Psikologian Lizantziatua 1992 Hezkuntzan Doktoratua 2017
Precios matrícula
MATRICULA | Hasta 31-05-2017 | Hasta 28-06-2017 |
---|---|---|
34,00 EUR | 40,00 EUR | |
20,00 EUR | - | |
20,00 EUR | 20,00 EUR | |
30,00 EUR | - | |
- | 20,00 EUR |
Lugar
Palacio Miramar
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Palacio Miramar
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa