Zuzendaritza taldearen lidergoa ikastetxe publikoetan: Praktika onak
Description
Urte asko daramatzagu Irakaskuntza Publikoan Zuzendaritza Taldeen zer diren eta zer izan beharko luketenaren inguruko hausnarketa eta proposamenak plazaratzen. Zeresanik ez dago Hezkuntzaren alde apostu egitea, gizartearen alde apostua dela eta hein honetan apostu estrategikoa bihurtzen dela.
Ikastaro honen bitartez Irakaskuntza Publikoaren begirada adierazi nahi da Zuzendaritza Talde prestatu eta egonkorrak izateak suposa dezakeen abantailak aztergai jarriz eta aldi berean ikastetxe publikoen gobernantza eraginkorragoa lortu nahian proposa daitezkeen ekarpenak guztion artean partekatuz.
Objectifs
XXI. mendeko zuzendaritza ikastetxe publikoetan. Kontzeptualizazioa landu.
Zuzendaritza eta lidergoa: Zuzendaritza taldeen lidergo estrategikoaren proposamena.
Ikastetxe publikoak kudeatzeko gaur egungo erreferentziak, tresnak eta baliabideak ezagutu.
Hezkuntza Proiektua, Zuzendaritza Proiektua eta Ikasturteko Plana.Koherentziaren bidea urratu eta nola bideratu aztertu.
Zuzendaritza taldearen formazioa ezinbesteko lanabesa da. Formazio eredua aztergai.
Programme
2018-07-09
Dokumentazio banaketa
“Ongi etorria egin eta ikastaroaren helburuen berri eman“
- Josu Etxaburu Osa Elorrio Institutua. Hezkuntza Saila - Zuzendaria
“XXI. Mendeko zuzendaritza ikastetxe publikoetan. Kontzeptualizazioa“
- maite alonso arana Hezkuntza Saila - Sailburuordea
“Zuzendartiza taldearen garrantzia eta hezkuntza sareak. Lidergo partekatua eta partekatuz ikasi “
- Josu Etxaburu Osa Elorrio Institutua - Zuzendaria
Atsedena
“Praktika Onak I: Uztailaren 1etik aurrera zuzendaria izango naiz.“
- Josebe Azpiri Akarregi Zaldupe Eskola. Hezkuntza Saila - Zuzendaria
Sintesia
2018-07-10
“Zuzendaritza taldeak nola formatzen ditugu?“
- Ainhoa Pujana Uriarte Berritzegune Nagusia. Hezkuntza Saila - Aholkularia
- Ainhoa Baraiaetxaburu Zarandona Berritzegune Nagusia. Hezkuntza Saila - Aholkularia
Atsedena
“Praktika onak II: Zuzendaria izan, zergatik ez?“
- Maite Lasa Sagasta Eskola Publikoa. Hezkuntza Saila - Zuzendaria Arrasate BHI
Atsedena
“Praktika onak III: 8 urte daramatzat zuzendaria izaten eta harro nago“
- Jon Joseba Garaizabal Tolosa Eskola Publikoa. Hezkuntza Saila - Zuzendaria
Sintesia
2018-07-11
“XXI. Mendeko hezkuntza eta laguntza zerbitzuak“
- Begoña Pedrosa Lobato Mondragon Unibertsitatea - Dean
“Praktika onak IV: Hezkuntza Proiektua, Zuzendaritza Proiektua eta Ikarturteko Plana. Loturak eginez.“
- Iñigo Salaberria Aliaga Lezo Herri Ikastetxea. Hezkuntza Saila - Zuzendari ohia
Atsedena
Mahai ingurua: “Mahaingurua: Gaur egungo zuzendaritzaren zereginaren argi-ilunak eta hobekuntzarako proposamenak“
- Josu Etxaburu Osa Elorrio Institutua.Hezkuntza Saila - Zuzendaria
- Iñigo Salaberria Aliaga Lezo Herri Ikastetxea. Hezkuntza Saila - Zuzendari ohia
- Maite Lasa Sagasta Arrasate BHI. Hezkuntza Saila - Zuzendaria
- Jon Joseba Garaizabal Tolosa Mogel-Isasi BHI. Hezkuntza Saila - Zuzendaria
- Josebe Azpiri Akarregi Zaldupe. Hezkuntza Saila - Zuzendaria
Sintesia
Directeurs
Josu Etxaburu Osa
IES Elorrio BHI, Irakaslea
JOSU ETXABURU OSA - Ondarroan jaioa 1961ean - Magisteritza ikasketak Filologia alorrean. - Euskal Filologia ikasketak egina. - Ikastetxeen zuzendaritzan Graduondoa - Euskal Kulturan Graduondoa - Linguistikan Masterra IBILBIDE PROFESIONALA: - Irakaskuntza munduan ibilbide luzea: 32 urte - Ibilbide honetan, itunpeko ikastetxean, irakaskuntza kooperatiban eta Irakaskuntza Publikoan aritua - Azken 20 ikasturteak Elorrio Institutuan Euskara eta Teknologia irakasle gisa. - Urte betez Berritzegune Nagusian "Lidergoa eta Kalitatea ikastetxe publikoetan" lantaldeko arduraduna ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - 3 urte Lea-Artibai Teknik Ikastetxeko Ikasketaburua. - 16 urte Elorrio Institutuko zuzendari - DANTZERTIko (Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola) zuzendari BESTE ERANTZUKIZUN BATZUK: - 15urteetan BIHEko (Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien Elkartea) presidente. - 2 urteetan HEIZEko (Herri Ikastetxeetako Zuzendari/Zuzendaritza Taldeen Elkartea) presidente
Conférenciers
maite alonso arana
Josebe Azpiri Akarregi
Ondarroan jaio nintzen 1976an. Donostiako irakasle eskolan ikasi nuen magisteritza, atzerriko hizkuntza espezialitatean. 98an ikasketak bukatu eta urte berean hasi nintzen lanean irakaskuntzan. Alde batetik bestera, hamaika eskola eta errealitate ezagutuz. Esanguratsuak guztiak baina betirako markatuko nautenak Zarauzko Orokieta herri eskolan pasatako 10 urteak, azken zortziak zuzendari moduan. Bitartean, Pedagogia Sistemikoko masterra egin nuen, bizitzari eta era berean eskolari beste begirada bat eskaintzeko ahaleginean. Aurten 3. ikasturtea da Ondarroako Zaldupe eskolan hasi nintzela lanean, hemen ere zuzendari.
Musikako irakaslea oinarriz, momentu honetan Berritzegune Nagusiko aholkularia Eskola Antolaketa programan, Zuzendaritza Taldekideen prestakuntzan, Kalitatea Hezkuntzan sarearen koordinazioan besteak beste...beti ikasteko prest!
Jon Joseba Garaizabal Tolosa
Maite Lasa Sagasta
Psikologian lizentziatua naiz. Nire ibilbide profesionala AransGi-k Bergaran duen zentroan hasi nintzen. 1985tik 1997ra Eibarko Berritzegunearen Talde Multiprofesionalean, Debagoieneko ikastetxeetan aholkularitza ematen eta LOGSE-ren ezarpenarekin irakasleen prestakuntzan Ordiziko Berritzegunean lan egin nuen. 1996an “Orientazioa DBH-n” Graduondoa Leioan egin ondoren Orientatzaile moduan Arrasate Institutuan hasi nintzen. 2010ean Arrasate Institutuan nire lehenengo zuzendaritza proiektua aurkeztu nuen eta 2014ean beste lau urtetarako luzatu nuen proiektua. Momentu honetan Arrasate Institutuko zuzendaria naiz.
Begoña Pedrosa Lobato
Begoña Pedrosa (Areatza, 1975). Licenciada en Filología Inglesa (Universidad de Deusto, 1997) Máster en Lingüística (Master of Arts, University of Illinois, EEUU, 1999). Doctora en Lingüística Aplicada (Universidad del País Vasco, 2011). MBA Executive en Mondragon Unibertsitatea (2017). Experiencia en Mondragon Unibertsitatea desde 2002 hasta la actualidad: • Trayectoria de docencia en Grado en Educación Primaria y Educación Infantil, Trayectoria en Lengua Extranjera y Grado Audiovisual. Ha creado y coordinado diferentes grupos en el ámbito de la innovación. • Ha desarrollado su trayectoria investigadora en el grupo de investigación BAHI-IALE en las siguientes líneas de investigación: desarrollo de la competencia plurilingüe en contextos de lenguas minoritarias, estrategias pedagógicas en contextos CLIL y actitudes del alumnado respecto al aprendizaje de lenguas. • Trayectoria de gestión: decana de Humanidades y Ciencias de la Educación desde 2014.
Ainhoa Pujana Uriarte
Berritzegune nagusia
Iñigo Salaberria Aliaga
Eusko Jaurlaritza
Musika ikasketekin batera EHUn Magisteritza eskolako Musika espezialista formakuntza jaso ondoren disziplina anitzetan jardun izan da. Azken urteetan Lezo Herri Eskolako zuzendaritza ardurak izan ditu. Egun, EAEko ikastetxe publikoen Sarean eta Heize elkarteetako koordinazio taldeko kidea da berauen presidente gisa. twitter: @isalaberria
Tarifs inscription
MATRIKULA | 2018-03-01 arte | 2018-05-31 arte | 2018-07-09 arte |
---|---|---|---|
0 EUR | - | - | |
- | 81,00 EUR | 95,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | - | |
- | 48,00 EUR | - | |
- | 20,00 EUR | 20,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | 62,00 EUR | |
- | 71,25 EUR | - | |
- | 71,25 EUR | - |
Lieu de l'événement
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa