El liderazgo de los Equipos directivos en los centros públicos. Buenas prácticas
Descripción
Urte asko daramatzagu Irakaskuntza Publikoan Zuzendaritza Taldeen zer diren eta zer izan beharko luketenaren inguruko hausnarketa eta proposamenak plazaratzen. Zeresanik ez dago Hezkuntzaren alde apustu egitea, gizartearen alde apustua dela eta hein honetan apustu estrategikoa bihurtzen dela.
Ikastaro honen bitartez Irakaskuntza Publikoaren begirada adierazi nahi da Zuzendaritza Talde prestatu eta egonkorrak izateak suposa dezakeen abantailak aztergai jarriz eta aldi berean ikastetxe publikoen gobernantza eraginkorragoa lortu nahian proposa daitezkeen ekarpenak guztion artean partekatuz.
Objetivos
XXI. mendeko zuzendaritza ikastetxe publikoetan. Kontzeptualizazioa landu.
Zuzendaritza eta lidergoa: Zuzendaritza taldeen lidergo estrategikoaren proposamena.
Ikastetxe publikoak kudeatzeko gaur egungo erreferentziak, tresnak eta baliabideak ezagutu.
Hezkuntza Proiektua, Zuzendaritza Proiektua eta Ikasturteko Plana.Koherentziaren bidea urratu eta nola bideratu aztertu.
Zuzendaritza taldearen formazioa ezinbesteko lanabesa da. Formazio eredua aztergai.
Programa
09-07-2018
Dokumentazio banaketa
“Ongi etorria egin eta ikastaroaren helburuen berri eman“
- Josu Etxaburu Osa Elorrio Institutua. Hezkuntza Saila - Zuzendaria
“XXI. Mendeko zuzendaritza ikastetxe publikoetan. Kontzeptualizazioa“
- maite alonso arana Hezkuntza Saila - Sailburuordea
“Zuzendartiza taldearen garrantzia eta hezkuntza sareak. Lidergo partekatua eta partekatuz ikasi “
- Josu Etxaburu Osa Elorrio Institutua - Zuzendaria
Pausa
“Praktika Onak I: Uztailaren 1etik aurrera zuzendaria izango naiz.“
- Josebe Azpiri Akarregi Zaldupe Eskola. Hezkuntza Saila - Zuzendaria
Síntesis
10-07-2018
“Zuzendaritza taldeak nola formatzen ditugu?“
- Ainhoa Pujana Uriarte Berritzegune Nagusia. Hezkuntza Saila - Aholkularia
- Ainhoa Baraiaetxaburu Zarandona Berritzegune Nagusia. Hezkuntza Saila - Aholkularia
Pausa
“Praktika onak II: Zuzendaria izan, zergatik ez?“
- Maite Lasa Sagasta Eskola Publikoa. Hezkuntza Saila - Zuzendaria Arrasate BHI
Pausa
“Praktika onak III: 8 urte daramatzat zuzendaria izaten eta harro nago“
- Jon Joseba Garaizabal Tolosa Eskola Publikoa. Hezkuntza Saila - Zuzendaria
Síntesis
11-07-2018
“XXI. Mendeko hezkuntza eta laguntza zerbitzuak“
- Begoña Pedrosa Lobato Mondragon Unibertsitatea - Dean
“Praktika onak IV: Hezkuntza Proiektua, Zuzendaritza Proiektua eta Ikarturteko Plana. Loturak eginez.“
- Iñigo Salaberria Aliaga Lezo Herri Ikastetxea. Hezkuntza Saila - Zuzendari ohia
Pausa
Mesa Redonda: “Mahaingurua: Gaur egungo zuzendaritzaren zereginaren argi-ilunak eta hobekuntzarako proposamenak“
- Josu Etxaburu Osa Elorrio Institutua.Hezkuntza Saila - Zuzendaria
- Iñigo Salaberria Aliaga Lezo Herri Ikastetxea. Hezkuntza Saila - Zuzendari ohia
- Maite Lasa Sagasta Arrasate BHI. Hezkuntza Saila - Zuzendaria
- Jon Joseba Garaizabal Tolosa Mogel-Isasi BHI. Hezkuntza Saila - Zuzendaria
- Josebe Azpiri Akarregi Zaldupe. Hezkuntza Saila - Zuzendaria
Síntesis
Directoras/es
Josu Etxaburu Osa
IES Elorrio BHI, Irakaslea
JOSU ETXABURU OSA - Ondarroan jaioa 1961ean - Magisteritza ikasketak Filologia alorrean. - Euskal Filologia ikasketak egina. - Ikastetxeen zuzendaritzan Graduondoa - Euskal Kulturan Graduondoa - Linguistikan Masterra IBILBIDE PROFESIONALA: - Irakaskuntza munduan ibilbide luzea: 32 urte - Ibilbide honetan, itunpeko ikastetxean, irakaskuntza kooperatiban eta Irakaskuntza Publikoan aritua - Azken 20 ikasturteak Elorrio Institutuan Euskara eta Teknologia irakasle gisa. - Urte betez Berritzegune Nagusian "Lidergoa eta Kalitatea ikastetxe publikoetan" lantaldeko arduraduna ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - 3 urte Lea-Artibai Teknik Ikastetxeko Ikasketaburua. - 16 urte Elorrio Institutuko zuzendari - DANTZERTIko (Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola) zuzendari BESTE ERANTZUKIZUN BATZUK: - 15urteetan BIHEko (Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien Elkartea) presidente. - 2 urteetan HEIZEko (Herri Ikastetxeetako Zuzendari/Zuzendaritza Taldeen Elkartea) presidente
Ponentes
maite alonso arana
Josebe Azpiri Akarregi
Ondarroan jaio nintzen 1976an. Donostiako irakasle eskolan ikasi nuen magisteritza, atzerriko hizkuntza espezialitatean. 98an ikasketak bukatu eta urte berean hasi nintzen lanean irakaskuntzan. Alde batetik bestera, hamaika eskola eta errealitate ezagutuz. Esanguratsuak guztiak baina betirako markatuko nautenak Zarauzko Orokieta herri eskolan pasatako 10 urteak, azken zortziak zuzendari moduan. Bitartean, Pedagogia Sistemikoko masterra egin nuen, bizitzari eta era berean eskolari beste begirada bat eskaintzeko ahaleginean. Aurten 3. ikasturtea da Ondarroako Zaldupe eskolan hasi nintzela lanean, hemen ere zuzendari.
Musikako irakaslea oinarriz, momentu honetan Berritzegune Nagusiko aholkularia Eskola Antolaketa programan, Zuzendaritza Taldekideen prestakuntzan, Kalitatea Hezkuntzan sarearen koordinazioan besteak beste...beti ikasteko prest!
Jon Joseba Garaizabal Tolosa
Maite Lasa Sagasta
Psikologian lizentziatua naiz. Nire ibilbide profesionala AransGi-k Bergaran duen zentroan hasi nintzen. 1985tik 1997ra Eibarko Berritzegunearen Talde Multiprofesionalean, Debagoieneko ikastetxeetan aholkularitza ematen eta LOGSE-ren ezarpenarekin irakasleen prestakuntzan Ordiziko Berritzegunean lan egin nuen. 1996an “Orientazioa DBH-n” Graduondoa Leioan egin ondoren Orientatzaile moduan Arrasate Institutuan hasi nintzen. 2010ean Arrasate Institutuan nire lehenengo zuzendaritza proiektua aurkeztu nuen eta 2014ean beste lau urtetarako luzatu nuen proiektua. Momentu honetan Arrasate Institutuko zuzendaria naiz.
Begoña Pedrosa Lobato
Begoña Pedrosa (Areatza, 1975). Filologia Ingelesean Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea, 1997) Masterra Hizkuntzalaritzan (Master of Arts, University of Illinois, AEB, 1999). Doktorea Hizkuntzalaritza Aplikatuan (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2011). MBA Executive Mondragon Unibertsitatean (2017). Mondragon Unibertsitateko Ibilbidea 2002. urtetik gaur egunera arte: • Dozentzia ibilbidea Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza Graduan, Atzerriko Hizkuntzako ibilbidean eta Ikus-entzunezko Graduan. Berrikuntza esparruan hainbat talde sortu eta koordinatu ditu. • Ikerketa ibilbidea BAHI-IALE ikertaldean garatu du hurrengo ikerlerroetan: konpetentzia eleanitzaren garapena hizkuntza gutxituen testuinguruetan, estrategia pedagogikoak CLIL testuinguruetan eta hizkuntzen ikaskuntzarekiko ikasleen jarrerak. • Kudeaketa ibilbidea: 2014tik Humanitate eta Hezkuntza Zientziatako Dekanoa. Aurretik Ikerketa Kudeaketa Mahaiko kidea ere izan da. Atzerriko Hizkuntza ibilbideko arduraduna Lehen Hezk
Ainhoa Pujana Uriarte
Berritzegune nagusia
Iñigo Salaberria Aliaga
Eusko Jaurlaritza
Musika ikasketekin batera EHUn Magisteritza eskolako Musika espezialista formakuntza jaso ondoren disziplina anitzetan jardun izan da. Azken urteetan Lezo Herri Eskolako zuzendaritza ardurak izan ditu. Egun, EAEko ikastetxe publikoen Sarean eta Heize elkarteetako koordinazio taldeko kidea da berauen presidente gisa. twitter: @isalaberria
Precios matrícula
MATRICULA | Hasta 01-03-2018 | Hasta 31-05-2018 | Hasta 09-07-2018 |
---|---|---|---|
0 EUR | - | - | |
- | 81,00 EUR | 95,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | - | |
- | 48,00 EUR | - | |
- | 20,00 EUR | 20,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | 62,00 EUR | |
- | 71,25 EUR | - | |
- | 71,25 EUR | - |
Lugar
Palacio Miramar
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Palacio Miramar
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa