Komunitateak ehunduz herri ekimenetatik
Description
Azken urteotan, bizitzen ari garen krisiaren eta gizarte-aldaketaren testuinguruan, elkarguneak eta prozesu komunak garatzen ari dira talde eta herri-mugimenduen artean, izan elkarte feministak, arrazakeriaren kontrakoak, ekologistak, kultura artekotasuna sustatzen dutenak edo euskararen aldekoak. Ikastaro honetan aztertuko dugu nola ibilbide horietan, gizarte-bereizkeria ezberdinak jasaten ari diren gizakien eta kolektiboen artean, elkartasun eta elkarrekikotasun forma material eta sinboliko berriak gauzatzen ari diren. Bereziki sakonduko dugu ekimen horietan sortzen diren aliantzetan, aldarrikapenetan, salaketetan eta arte- eta kultur-sorkuntzan, izan ere, horien eskutik elkartasun eta herritartasun mota berriak eratzen ari baitira.
"Komunitateak ehunduz herri ekimenetatik" izeneko ikastaroan, esperientzia horien berri edukiko dugu eta UPV/EHUren (Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren (Etorkizuna Eraikiz Programa) arteko diru-laguntza baten bidez burutu dugun diziplina anitzeko ikerketa-proiektuaren emaitzak plazaratuko ditugu. Era berean, elkarte eta mugimendu sozial desberdinekin kontrastatuko ditugu emaitza horiek, denon ekarpenekin aberastuz.
OHARRA: Ikastaroko hitzaldi gehienak euskaraz izango dira, gainontzekoak gazteleraz. Beharrezkoa balitz, kideen arteko aldibereko xuxurlarien itzulpen sistema jarriko da martxan.
Objectifs
Talde eta herri-mugimendu ezberdinak garatzen ari diren ikuspegi eta proiektuen berri izatea.
Gipuzkoako hainbat eragileren arteko elkarlana aztertzea eta kanpoko beste proiektuekin alderatzea.
Martxan daukagun ikerketa-proiektu baten lehen emaitzak eztabaidatzea eta partaideen ekarpenekin aberastea.
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
- Ikertzaileak
Programme
2019-06-17
Dokumentazio banaketa / Entrega de documentación
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Mari Luz Esteban Galarza UPV/EHU - Irakaslea
- Maria Ruiz Torrado UPV/EHU - Irakaslea
“Elkarte eta mugimendu sozialen arteko aliantzak eta emergentziak“
- Mari Luz Esteban Galarza UPV/EHU - Irakaslea
- Maria Ruiz Torrado UPV/EHU - Irakaslea
Atsedena
“Elkarlana eta aniztasuna bide. Feminismoa eragile eta eredu“
- Miren Guilló Arakistain UPV/EHU - Irakaslea
- Miren Aranguren Aranguren Etxarte Emagin-Dokumentazio eta Ikerkuntza Zentroa - Teknikaria
“Construyendo en común la investigación. El trabajo con los movimientos sociales“
- Maria Livia Alga Universitá di Verona - Irakaslea
“Eragileen arteko harremanak eta sareen mapak irudietara ekarriz “
- Jone Miren Hernández García UPV/EHU - Irakaslea
- Margaret Louise Bullen UPV/EHU - Irakaslea
- Miren Urkijo Arregi UPV/EHU - Irakaslea
“Hizkuntza politikak mugimendu sozialetan“
- Ainara Santamaria Barinagarrementeria UPV/EHU - Ikertzailea
- Itxaro Artola Lizarralde AED - Teknikaria
“Inmigrazioa eta herritartasun forma berriak“
- Iker Iraola Arretxe UPV/EHU - Irakaslea
- Heldy Soraya Ronquillo Peña Bidez Bide-Gizarte Sustapenerako Kultur Arteko Elkartea - Teknikaria
2019-06-18
“Esperientzia ekoalternatiboak“
- Josu Larrinaga Arza UPV/EHU - Irakaslea
- Ana Revuelta Andres Abaraska Etxebizitza Kooperatiboa - Teknikaria
Mahai ingurua: “Tailerra: Gizarte-mugimenduen elkarlanaren diagnostikoa eta proposamenak “
- Marta Luxán Serrano UPV/EHU - Irakaslea
- Andere Ormazabal Gaston UPV/EHU - Irakaslea
- Jokin Azpiazu Carballo UPV/EHU eta Joxemi Zubalabe Fundazioa - Irakaslea eta Teknikaria
Atsedena
“Alianzas entre los movimientos contra la homofobia y el racismo en Italia (Verona/Palermo)“
- Maria Livia Alga Universitá de Verona - Irakaslea
“Ikastaroaren ondorioak klown ikuspegitik“
- Beatriz Egizabal Ollokiegi Klown
Directeurs
Mari Luz Esteban Galarza
UPV/EHU, Irakasle titularra
Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu (EHU, 1983) eta Familia Plangintza zentro batean lan egin zuen Basaurin (Bizkaia). 1993. urtean Kultur Antropologian doktore titulua lortu zuen Bartzelonako Universitat-ean. 1998tik aurrera EHUn lan egiten du, non Gizarte Antropologia irakasle titularra eta Ikasketa Feministak eta Generokoak doktorego programako, eta AFIt-Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko koordinatzailea den. Bere argitalpenen artean hauexek nabarmen daitezke: Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio (Edicions Bellaterra, 2004), Crítica del Pensamiento Amoroso (Edicions Bellaterra, 2011) eta Feminismoa eta politikaren eraldaketak (Susa, 2017). Bi poema-liburu ere idatzi ditu: Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela, 2013) eta Andrezaharraren manifestua (Pamiela, 2019). AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko koordinatzailea da.
Maria Ruiz Torrado
UPV/EHU, Irakaslea
Antropologoa eta doktorea Ikasketa Feministak eta Generokoetan (UPV/EHU, 2016), irakasle dihardu Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean (UPV/EHU). Historia (UPV/EHU, 2006) zein Gizarte eta Kultur Antropologia (UPV/EHU, 2008) ikasi ondoren, Ikasketa Feministak eta Generokoak masterra (UPV/EHU, 2010) egin zuen. Gero, doktoregoa egiteari ekin zion, eta emaitza Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean (2016) doktore-tesia izan zen, non Arabako, Iruñeko eta Martuteneko kartzelatan itxitako emakumeen bizipenak jorratzen dituen. Doktore-tesiaz harago, lehen urratsak honako ikerketen egilekide gisa eman zituen: “Emakumeek Tolosako Historiari egindako ekarpenak” (Tolosako Udala, 2008-2009), “Emakumeak Irunen (1931-1992): euren memorien etnografia” (Irungo Udala, 2009-2011) eta “Emakume preso ohiak: hauskortasuna eta autonomia” (Emakunde, 2011-2012). AFIT ikerketa-taldeko kidea da.
Conférenciers
Maria Livia Alga
Miren Aranguren Aranguren Etxarte
Emagin Elkartea
Nafarra jaiotzez eta gipuzkoartuta azken urteetan. Soziologiako ikasketak egin nituen aspaldi, baina nire benetako ikasketak herrigintzan egin ditut. Gazte eta gaztetxe mugimenduetan aspaldi, eta azken 20 urteetan Euskal Herriko Bilgune Feministan eta Emagin Elkartean. Mugimendu feministaren historian murgildu nintzen orain dela urte batzuk “Gure Genealogia” feministak osatzeko (liburu bat argitaratu genuen izen berarekin). Azken urteotan zaintza lanen esparruan buru belarri nabil.
Itxaro Artola Lizarralde
Jokin Azpiazu Carballo
UPV/EHU
Soziologian lizentziatua eta Ikerketa Feministak eta Generokoak masterra egindakoa (UPV/EHU). Soziologia II departamenduko irakasle eta doktorego ikaslea Ikerketa Feministak eta Generokoak programan. “Universities Supporting Victims of Sexual Violence (USVSV)” eta GAP Work europar proiektuetan aritutakoa. Ikuspegi feminista intersekzional eta queer batetik jarduten du genero eta sexualitatearen inguruan sortzen diren botere harremanen azterketan. 2012an “Gizon taldeak eta maskulinitatearen inguruko diskurtsoak” tesina bukatzen du eta 2017an lan horretan oinarrituriko “Masculinidades y feminismo” liburua argitaratzen Virus argitaletxean. Gaur egun LGTBQ+ pertsonen esperientzia eta aktibismoak aztertzen ditu bere doktorego tesiaren bidez. SIMReF ikerketa metodologia feministaren inguruko mintegi iraunkorreko kidea da (simref.net)
Margaret Louise Bullen
UPV/EHU
Margaret Bullen (Nedging, Suffolk, Erresuma Batua, 1964) 1991. urtetik Euskal Herrian bizi den antropologo britainiarra da. Filologia Hispanikoa eta Frantsesean lizentziatua (University of Bristol, 1987), Gizarte Antropologian doktorea (Institute of Latin American Studies, University of Liverpool, 1991). Euskal Herriko Unibertsitatean 2005etik gizarte antropologia irakasten du eta egun Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen dekano-ordea da, Practicuma eta Garapenerako Lankidetza koordinatzen duena. Farapi, antropologia aplikatuaren kontsultarako kide fundatzailea da. University Studies Abroad Consortium (USAC) patzuergoan kolaboratzeailea da eta Renon argitaratutako Basque Gender Studies (2003) egilea. Iker lerroak genero, jaiak eta erritualak alde batetik; immigrazioa, hizkuntza eta aniztasuna bestetik. Azken urteotan, Gipuzkoako jaietan emakumeek bultzatu diren aldaketen inguruan ikertu du (Bidasoaldeko Alardeak, Antzuolako Mairuaren Alardea, Donostiako Danborrada…).
Beatriz Egizabal Ollokiegi
Magisteritza ikasketak egin zituen. Egun pailazo edo narratzaile gisa aritzen da. 8 urtez bakarka nahiz taldean ipuin kontalaritza eta klown antzerkia landu ondoren 2005.urtean talde propioa sortu zuen Cesar Marcosekin batera. Ordutik ipuin kontalaritzan aritzen dira: narrazioa eta ilustrazioa uztartuz, Klown inprobisaketak egiten aritzen da. Azken urteotan bakarrizketak egiteari ekin dio.
Miren Guilló Arakistain
UPV/EHU
Profesora en el grado de Antropología Social, departamento de Filosofía de los Valores y Antropología Social de la UPV/EHU. Diplomada en Educación Social, licenciada en Pedagogía, en Antropología Social y Cultural, y magíster en Estudios Feministas y de Género, UPV/EHU. Las líneas de investigación que le interesan son: teoría social del cuerpo y de las emociones, antropología de la medicina y la salud, sistemas de género, epistemologías feministas y corporales, procesos de agencia y cambio social. Recientemente ha coordinado el libro «Festak, genero-harremanak eta feminismoa. Begirada teoriko eta antropologikoak, praktika sortzaileak eta plazeraren kudeaketa kolektiboak» (UEU, 2017) (Fiestas, relaciones de género y feminismo. Miradas teóricas y antropológicas, prácticas creadoras y gestiones colectivas del placer). Forma parte del Grupo de Investigación en Antropología Feminista AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldea UPV/EHU, y de la Asociación Vasca de Antropología Ankulegi
Jone Miren Hernández García
UPV/EHU
Jone M. Hernandez Gizarte Antropologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskara, euskal kultura, gazteria, aisialdia eta kirolari loturiko gaiak aztertu izan ditu, genero ikuspegia eta teoria feminista erabiliz gehienetan. Egun, emozioak eta gorputza bezalako gaiak ditu interesgune. Horretan ari da garatzen bere begirada, bai bertsolaritzari, bai euskal kulturari orokorrean. https://www.ehu.eus/eu/web/filosofia-hezkuntza-zientziak/hernandez-garcia-jone-miren
Iker Iraola Arretxe
UPV/EHU
Soziologian doktorea, UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea, eta Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea. Bere ikerketa ildo nagusia abertzaletasunaren eta immigrazio berriaren arteko hartu-emanak izan dira ('Euskal nazionalismoaren diskurtsoa gaur egungo immigrazioaren aurrean', doktorego tesia, 2013); eta Hego Euskal Herrira iritsitako aurreko migrazioek eztabaida politikoan izandako eragina ere ikertu du ('Conflicting nationalist traditions and immigration: the Basque case from 1950 to 1980'). Parte Hartuz ikerketa taldearen baitan, Euskal Estatuari buruzko lanetan ('Euskal Estatua irudikatzen', 2016) nahiz euskal gazteen parte hartze politikoari buruzkoetan ('Parte hartu ala paso egin? Gazteen ikasketa politikoak aztergai', 2019) hartu du parte, besteak beste.
Josu Larrinaga Arza
EHU
Marta Luxán Serrano
UPV/EHU
Andere Ormazabal Gaston
EHU Partehartuz, Irakaslea
EHUko Politika Zientzietako irakaslea eta Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea
Ana Revuelta Andres
Heldy Soraya Ronquillo Peña
Miren Urkijo Arregi
Ainara Santamaria Barinagarrementeria
EHU, Doktoregaia
Tarifs inscription
MATRIKULA | 2019-05-31 arte | 2019-06-17 arte |
---|---|---|
60,00 EUR | 70,00 EUR | |
35,00 EUR | - | |
20,00 EUR | 20,00 EUR | |
52,50 EUR | - | |
52,50 EUR | - | |
52,50 EUR | - |
Lieu de l'événement
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa