Eskolatze-hizkuntza eraikitzen: nola lagundu ikasleei?
Description
Uda Ikastaro honetan, hizkuntzak eskolako arlo guztietan duen garrantzia ikusarazi eta jakintza arloak hizkuntzarekin nola uztartu daitezkeen gogoeta egingo da. Horrez gain, hizkuntza akademikoaren garapenari laguntzeko, hizkuntza arloan nahiz hizkuntzakoak ez direnetan, erabili daitezkeen lanabesak eta estrategiak izango ditugu hizpide.
Ikastaroaren helburuak erdiesteko, saio teorikoek besteko garrantzia hartuko dute jarduera praktikoek; horrela, lantegiak garatuko ditugu, batetik, ikastetxea bera jomuga; eta, bestetik, norberaren lana gela barruan. Ikastaroari hasiera emateko, alfabetatze anitzaren inguruko bi hitzaldi garatuko dira. Ondoren, gogoetarako tarteez gain, ikasleekin aritzeko eta irakurketa, idazketa, entzumena, mintzamena eta interakzioa landu eta bideratzeko kontuan har daitezkeen estrategiak eta lanabesak izango ditugu aztergai eta gelako proposamenetan txertatutako ditugu.
Objectifs
Edukien eta hizkuntzaren ikaskuntzaren arteko loturak ikusgai egitea.
Arloetako testuak irakurtzeko, entzuteko, idazteko eta ahoz sortzeko ikasleek dituzten oztopoak identifikatzea.
Hizkuntza irakasleek eta beste arloetako irakasleek hizkuntza trebetasunekin lotutako estrategiak erabiltzea, ikasleei laguntzeko ahozko eta idatzizko testu akademikoak hobeto ulertu eta ekoizten, bai eta lankidetza estrategietan eta interakzioan aritzen ere.
Arlo guztietan hartzen ditugun hizkuntzaren inguruko erabakiek ikastetxeko Planetan (Hizkuntza Proiektuan, Irakurketa Planean…) duten lekua ikusaraztea.
Activité s'adressant à
- Irakasleak
Collaborateurs
Programme
2019-06-26
Dokumentazio banaketa
Ikastaroaren aurkezpena
“Hizkuntzen Trataera gure ikastetxean: eskolatze hizkuntza eraikitzen“
- Maria Victoria Apraiz Jayo Berritzegune Nagusia - Hizkuntza Taldeko Aholkularia
- Iratxe Renteria Uriarte Berritzegune Nagusia - Hizkuntza Taldeko Aholkularia
“Pluriliteracies teaching for learning: designing environments for deeper learning and personal growth. (I)“
- Torsten Oliver Meyer Gratz Group_ECLM: European Centre for Modern Languages of the Council of Europe): - Coordinator Gratz Group
Atsedena
“Pluriliteracies teaching for learning: designing environments for deeper learning and personal growth. (II)“
- Torsten Oliver Meyer Gratz Group_ECLM: European Centre for Modern Languages of the Council of Europe): - Coordinator Gratz Group
Sintesia
2019-06-27
“Jakintza arloak behar duen hizkuntzaren lanketa ikaskuntza sakona sustatzeko. “
- Karmele Perez Lizarralde Mondragon Unibertsitatea - Irakasle/ikerlaria. Berrikuntza eta esku-hartzea gizarte kulturanitz eta eleanitzetan jakintza-lerroan.
- Pilar Sagasta Errasti Mondragon Unibertsitatea - Irakasle/ikerlaria. Berrikuntza eta esku-hartzea gizarte kulturanitz eta eleanitzetan jakintza-lerroan.
“Tailerra (I) Ereduen lanketa“
- Eneritz Garro Larrañaga Mondragon unibertsitatea - irakasle/ikerlaria. Berrikuntza eta esku-hartzea gizarte kulturanitz eta eleanitzetan jakintza-lerroan.
- Idurre Alonso Amezua mondragon unibertstiatea - irakasle/ikerlaria. Berrikuntza eta esku-hartzea gizarte kulturanitz eta eleanitzetan jakintza-lerroan.
- Agurtzane Azpeitia Eizaguirre Mondragon unibertsitatea - Irakasle/Ikerlaria. Berrikuntza eta esku-hartzea gizarte kulturanitz eta eleanitzetan jakintza-lerroan.
- Nagore Ipiña Larrañaga Mondragon unibertsitatea - Irakasle/Ikerlaria. Berrikuntza eta esku-hartzea gizarte kulturanitz eta eleanitzetan jakintza-lerroan.
Atsedena
“Tailerra (II) Materialen sorkuntza“
- Eneritz Garro Larrañaga Mondragon unibertsitatea - Irakasle/Ikerlaria. Berrikuntza eta esku-hartzea gizarte kulturanitz eta eleanitzetan jakintza-lerroan.
- Idurre Alonso Amezua Mondragon unibertsitatea - Irakasle/Ikerlaria. Berrikuntza eta esku-hartzea gizarte kulturanitz eta eleanitzetan jakintza-lerroan.
- Agurtzane Azpeitia Eizaguirre Mondragon unibertsitatea - Irakasle/Ikerlaria. Berrikuntza eta esku-hartzea gizarte kulturanitz eta eleanitzetan jakintza-lerroan.
- Nagore Ipiña Larrañaga Mondragon unibertsitatea - Irakasle/Ikerlaria. Berrikuntza eta esku-hartzea gizarte kulturanitz eta eleanitzetan jakintza-lerroan.
Sintesia
2019-06-28
“Hizkuntzaren trataera: gelako jarduerak eta estrategiak“
- Iratxe Renteria Uriarte Berritzegune Nagusia - Hizkuntza arloko aholkularia
- Maria Victoria Apraiz Jayo Berritzegune Nagusia - Hizkuntza arloko aholkularia
“Tailerra (III). Arazo-egoera batetik abiatuta gure jarduerak sortzen (I)“
- Iratxe Renteria Uriarte Berritzegune Nagusia - Hizkuntza arloko aholkularia
- Maria Victoria Apraiz Jayo Berritzegune Nagusia - Hizkuntza arloko aholkularia
Atsedena
“Tailerra (IV). Arazo-egoera batetik abiatuta gure jarduerak sortzen eta hobetzen (II)“
- Iratxe Renteria Uriarte Berritzegune Nagusia - Hizkuntza arloko aholkularia
- Maria Victoria Apraiz Jayo Berritzegune Nagusia - Hizkuntza arloko aholkularia
Sintesia
Directeurs
Hezkuntza Saileko Berritzegune Nagusian Hizkuntza Taldeko kolaboratzailea - Ingeles Filologian lizentziatua eta Ingeles irakaslea 1995tik. -Berrimet (Berrikuntza Didaktiko Metodologikoko Proiektuen Garapena eta Kudeaketa Hezkuntza Erakundeetan) Masterra (Mondragon Unibertsitaea) - Ingeles arloko aholkularia Bilboko Berritzegune Nagusian (2015ean hasita.
Maria Victoria Apraiz Jayo
Berritzegune Nagusia, Euskara arloko laguntzailea
Berritzegune Nagusiko hizkuntza ataleko aholkulari-kolaboratzailea - Euskal Filologian lizentziatua eta Euskara irakaslea 1984tik. - Euskara arloko aholkularia Bilboko Berritzegune Nagusian (2005ean hasita) - Hizkuntzen didaktikan eta, batez ere, Hizkuntzen Trataera Bateratua programan aholkulari eta material egile Teresa Ruiz eta Marimar Perez lankideekin batera. Zenbait argitalpen: (lankidetzan) Trabajando la competencia en comunicación lingüística en el aula, Aula de innovación educativa, 188, 2010, 32-37. or. (lankidetzan) El tratamiento integrado de lenguas: Los proyectos de comunicación. Lengua castellana y literatura: investigación, innovación y buenas prácticas 2011, 151-174. or (Lankidetzan) La enseñanza integrada de las lenguas en la escuela plurilingüe. Revista Iberoamericana de educación, 119-137. or.
Conférenciers
Idurre Alonso Amezua
Huhezi Koop.E
Berrikuntza eta esku-hartzea testuinguru kulturanitz eta eleanitzetan taldeko kidea da Mondragon Unibertsitatean. Irakasle- ikerlari hau Euskal Filologia lizentziaduna da (EHU, 2000); 2005ean, HIZNET hizkuntza plangintza graduondoa burutu eta, 2009an, doktore tesia aurkeztu zuen EHUn. Egun, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultatean, Hizkuntza eta Literatura departamentuan dihardu irakasle ikasketetan eta BH masterrean. Ikerketa jarduerari lotua. Esteka honetan ikus daitezke argitaratu dituen artikuluak, txostenak eta parte hartu dituen ikerketak. https://www.mondragon.edu/es/grado-educacion-primaria/profesorado/-/profesor/idurre-alonso-amezua
Agurtzane Azpeitia Eizaguirre
Berrikuntza eta esku-hartzea testuinguru kulturanitz eta eleanitzetan taldeko kidea da Mondragon Unibertsitatean. 1996an, Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatua, 2010ean, doktore tesia aurkeztu zuen. Egun, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultatean, Hizkuntza eta Literatura departamentuan egiten du lan irakasle-ikertzaile honek. Hizkuntzaren didaktika du irakasgai Haur eta Lehen hezkuntzako graduetan eta Practicum-etan. Esteka honetan ikus daitezke argitaratu dituen artikuluak, txostenak eta parte hartu dituen ikerketak. https://www.mondragon.edu/eu/ikerketa-transferentzia/berrikuntza-hezkuntzan/ikerketa-transferentzia-taldeak/-/mu-inv-mapping/ikertzaile/agurtzane-azpeitia-eizaguirre
Eneritz Garro Larrañaga
Nagore Ipiña Larrañaga
Ikus-entzunezko komunikazio ikasketak burutu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean 2008an eta doktore tesia aurkeztu zuen Mondragon Unibertsitatean 2012an. 2009/2010 ikasturtean hasita, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultatean Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetan irakasten du. Atzerriko hizkuntzen didaktikari lotutako ikasgaiak eta IKTen erabileran dihardu, besteak beste. Berrikuntza eta esku-hartzea testuinguru kulturanitz eta eleanitzetan taldeko ikerlaria da. Ikerketa jarduerari lotua. Esteka honetan ikus daitezke Nagore Ipiñak argitaratu dituen artikuluak, txostenak eta parte hartu dituen ikerketak. https://www.mondragon.edu/eu/ikerketa-transferentzia/berrikuntza-hezkuntzan/ikerketa-transferentzia-taldeak/-/mu-inv-mapping/ikertzaile/nagore-ipina-larranaga
Torsten Oliver Meyer
Oliver Meyer doktorea Ingelesaren Didaktika irakaslea da Johannes Gutenberg-Universtsitatean, Mainz-en. Bere doktorego tesiak estrategia-erabilera konzienteari buruzko jarraibideak ematen ditu eta horren eragina ikasleen ahozko gaitasunaren garapenean. Bere interesgune handiena da ebidentzietan oinarritutako irakaskuntza-estrategia berritzaileak garatzea eta zabaltzea. Oliver Meyer-ek hainbat testu liburu idatzi ditu eta gaur egun testu liburu digitalen belaunaldi berrirrako kontzeptu markoa eraikitzen lan egiten du (Learnscaping: Beyond the digital textbook). Gaur egun, "CLIL 2.0: Alfabetatzea Edukien eta Hizkuntza Integratuko Ikaskuntzaren bidez Literaturaren bidez: arloen eta hizkuntzen inguruko ikaskuntza eraginkorra" proiektua koordinatzen du. Proiektu hau (2012-2015) Europako Hizkuntza Modernoen Zentroan (ECML) kokatutako Graz taldeak garatzen du.
Karmele Perez Lizarralde
Berrikuntza eta esku-hartzea testuinguru kulturanitz eta eleanitzetan taldeko ikerlaria da Mondragon Unibertsitatean. Irakasle ikerlari honek Deustuko Unibertsitatean, euskal Filologia ikasketak burutu (1989), Itzulpengintza masterra egin (EHU,1999) eta doktore tesia aurkeztu zuen Mondragon Unibertsitatean (2014). Egun, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Hizkuntza eta Literatura gunean dihardu hizkuntzaren eta literaturaren didaktikan. Bere lan ibilbidean hainbat artikulu idatzi eta proiektu bideratu ditu Esteka honetan ikusgai: https://www.mondragon.edu/eu/ikerketa-transferentzia/berrikuntza-hezkuntzan/ikerketa-transferentzia-taldeak/-/mu-inv-mapping/ikertzaile/karmele-perez-lizarralde
Pilar Sagasta Errasti
Ingeles filologian lizentziaduna (1988), Filosofian eta Hezkuntza zientzietan doktorea (EHU, 2001), atzerriko hizkuntzari lotutako graduondo ikastaroak Erresuma Batuan (Reading University) burutu eta egun Mondragon Unibertsitatean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultatean dihardu irakasle- ikertzaile. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntza graduetan eta Practicum-etan irakasle, hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan masterra koordinatzen ari da. Ikerlari gisa, berrikuntza eta esku-hartzea gizarte kulturanitz eta eleanitzetan (hezkuntza eta komunikazioaren arloetan) taldean ari da. Pilar Sagastak ibilbide luzea du atzerriko hizkuntzen didaktikan eta eskoletan egun bizi dugun aniztasun soziokulturalari eta linguistikoaren inguruko ikerketak egiten ari da HUHEZIko ikerlari taldekideekin batera. Informazio gehiago: Https://www.mondragon.edu/eu/ikerketa-transferentzia/enpresa-kudeaketa/ikerketa-transferentzia-taldeak/-/mu-inv-mapping/researcher/maria-pilar-sagasta-errasti
Tarifs inscription
MATRIKULA | 2019-03-01 arte | 2019-05-31 arte | 2019-06-26 arte |
---|---|---|---|
0 EUR | - | - | |
- | 81,00 EUR | 95,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | - | |
- | 20,00 EUR | 20,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | 62,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | - | |
- | 71,25 EUR | - | |
- | 71,25 EUR | - | |
- | 71,25 EUR | - |
Lieu de l'événement
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia