Naturan hezi, orain da unea!
Description
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170018 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.
Klima-larrialdian murgilduta gauden honetan, egoerari aurre egiteko ezinbesteko tresnetako bat dugu hezkuntza bera. Baina tamalez, egun Italia da klima-larrialdia eskola kurrikulumera eraman duen lehen herrialdea (eta oraingoz bakarra). Garapen Jasangarrirako Sare Espainolak (NBEak babestutako sare independentea) jasotzen duenez, une honetan klima larrialdia lantzeko “ekintza puntualak” baino ez dira egiten ikastetxeetan, hala nola, ingurumeneko efemerideen ospakizunak edo ikastetxeko ikasle kopuru mugatu bati zuzendutako ekintza zehatzak. Euskal curriculumean ere, hau da Heziberri 2020n, tronkalak diren ikasgaietan klima-larrialdiaren presentzia eza ere deigarria da. Ingurumenaren aldeko kontzientziazio izpiak ikusten badira ere, abagunezko esperientziak dira, osagabeak, eta karakter periferikoak duenak.
Dena dela, adituek diotenez klima-larrialdiko edukiak ikasgai batean ala bestean txertatu baino, programa akademiko guztia blaitu behar dute eta tronkalak diren disziplinetan modu transbertsalean lantzea ezinbestekoa da, ikasleen bizitzetan inpaktua izan dezaten. “Garapen jasangarrirako helburuetarako hezkuntza” txostenean, Unesco etxeak dio “esperientzia zuzenak” behar direla, ikasleen arlo emozionala ukitzen dutenak. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaia21 egitasmoan, “Naturarekin begirunetsuak diren eskoletarako” gidalerroak gomendatzen dira eta besteak beste, ikastetxeak euren inguruan integratzea ezinbestekoa dela jasotzen da bertan.
Naturan Ikasi ikastaroaren helburua, ikasleei naturarekin kontaktua handitzeko eta inguruko natur-guneak ezagutzeko aukera ematea da, disziplina desberdinetako alderdi praktikoak jorratuz. Eskola-sistemako eragileengan jasangarritasunarekiko konpromezua indartzeko egitasmoa da eta horretarako, irakasleak naturan hezteko prestatu nahi dira, zientziaren didaktikan eta metodo aktiboetan oinarrituta.
Objectifs
Naturan ikasteko ereduak, egungo pandemia eta klima-larrialdi egorei aurre egiteko tresna bezala ulertzea.
Irakasleak naturaren ezagutzan, jolas librean eta entzute-aktiboetan oinarritutako pedagogietan formatzea
Euskal curriculuma naturalizatzea. Haurrek naturaren bidez konpetentzia guztiak bereganatzeko eta naturarekin harremana handitzeko aukera ematea.
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Collaborateurs
Programme
2020-09-02 / 2020-09-02
Aurkezpena eta ikastaroari buruzko azalpenak
“Online saioa”
Saio honetan ikastaroko aurkezpena egingo dugu eta ikastaroari buruzko azalpenak emango ditugu
- Maialen Sistiaga Poveda
2020-09-03 / 2020-09-03
Naturan ikasi... zertarako?
“Online saioa”
Egun bizi dugun krisiak zerikusi handia du klima-larrialdiarekin eta honi aurre egiteko tresnetako bat, hezkuntza bera dugu. Adituek diotenez klima-larrialdiko edukiak ikasgai batean ala bestean txertatu baino, programa akademiko guztia blaitu behar dute eta tronkalak diren disziplinetan modu transbertsalean lantzea ezinbestekoa da, ikasleen bizitzetan inpaktua izan dezaten. “Garapen jasangarrirako helburuetarako hezkuntza” txostenean, Unesco etxeak dio “esperientzia zuzenak” behar direla, ikasleen arlo emozionala ukitzen dutenak. Saio honetan, Nazio batuen erakundeko 2016-2030 agendako Garapen Iraunkorreko Helburuak (ODS-ak) zer diren ikusiko dugu. Ondoren naturaz hausnartuko dugu: zer da natura eta zertarako ikasi naturan?
- Kakun Orbegozo Rezola
2020-09-04 / 2020-09-04
Naturarekin kontaktuaren garrantzia eta onurak haurtzaroan: baso-eskola eredua
“Saio online zuzenean”
Ordua: 09:00-10:00
Streaming bidez emitituko den saio honetan, naturarekin kontaktua zein garrantzitsua den eta zer nolako onurak dituen ikusiko dugu, ikerketa zientifikoetan oinarrituta. Itxialdiaren aurretik eta ondoren, gure haurrek naturarekin duten harremanaz hausnartuko dugu. Natura ezaren sindromea zer den ikusiko dugu eta baso-eskola eredua aurkeztuko dizuegu: zer da baso-eskola? Zergatik baso-eskola? Baso-eskola ereduaren jatorria eta zabalkundea mundu mailan. Baso-eskola, pandemiari aurre egiteko tresna gisa eta Kutxa Ekoguneko baso-eskola eredua.
- Maialen Sistiaga Poveda
2020-09-05 / 2020-09-05
Landare bila!
“Saio presentziala”
Ordua: 14:30-17:30
Lekua: Kutxa Ekogunea
Edonora begiratuta ere, beti aurkituko duzu landareren bat zure inguruan. Euskal Herrian 3.500 espezie ditugu; horietatik 225 mehatxupean. Belaunaldiz belaunaldi, ordea, landareekiko interesa eta ezagutza murrizten joan da gure gizartean, eta egun, kosta egiten zaigu inguruan ditugun landare arruntenei izena jartzea. 2001ean eginiko ikerketan, Wandersee eta Schussler botanikariek gauza bera ondorioztatu zuten Amerikako Estatu Batuetan; eta izena jarri zioten gertatzen ari zenari: plant blindness, landareekiko itsutasuna. Saio praktiko honetan zehar, landareei buruzko orokortasunak ikasiko ditugu eta ondoren, gure basoetan dauden landarerik ohikoenak identifikatzen ikasiko dugu. Bukatzeko, Euskal Herrian landareei lotutako kondairak, ipuinak, abestiak eta ekintza praktikoak ikasiko ditugu, ondoren gure ikasleekin aplikatu ahal izateko.
- Yoana Garcia Mendizabal
2020-09-05 / 2020-09-05
Anfibio eta narrasti bila!
“Saio presentziala”
Ordua: 11:30-13:30
Lekua: Kutxa Ekogunea
Zer dira anfibio eta narrastiak? Zer egin behar da uhandre bat ikusteko? Nola ezagutu ditzakegu gure inguruko narrasti eta anfibioak? Kontserbazioaren oinarrian dago ezagutza, ezagutza arduratsua. Beraz, ikastaro honetan animaliak errespetuz behatzen ikasiko da. Anfibio eta narrastiak zein ekosistematan topa ditzakegun ikasiko dugu, in situ identifikazioa egin, krudeltasunik gabeko behatze teknikak eta hauen inguruan ibiltzeko aholkuak.Gainera, Euskal Herrian animalia hauei lotutako kondairak, ipuinak, abestiak eta ekintza praktikoak ikasiko ditugu, ondoren gure ikasleekin aplikatu ahal izateko.
- Iñaki Sanz Azkue
- Egoitz Alkorta Miranda
2020-09-05 / 2020-09-05
Ezagutzen al dugu gure inguruko natura?
“Saio presentziala”
Ordua: 09:00-11:00
Lekua: Kutxa Ekogunea
Gure inguruko natura eta ahozko ondarea elkarri lotuta daude eta ongi ezagutzen zuten ingurunearekin harreman estuan bizi ziren gure aiton-amonek. Baina ezagutza hori transmititu al da gure belaunaldira? Ba ote dakigu zeintzuk diren inguratzen gaituzten animalia eta landareak? Hezkuntza formalean, Curriculumak dioenaren arabera, ikasleek bere ingurunearen oinarrizko ezagutza eta kontaktua edukitzea ezinbestekoa da; hori da eskolan irakatsi beharrekoa. Ordea, eduki horiek barneratzea zaila suertatzen da faunarekiko eta florarekiko ezagutzarik eta interesik ez badugu. Baina, Euskal Herrian, zein da irakasleek eta ikasleek landareekiko eta animaliekiko duten interesa? Ezagutzen al dituzte?
- Iñaki Sanz Azkue
2020-09-07 / 2020-09-07
Xomorro bila!
“Online saioa”
Ia edozein animalia txiki sartzen dugu xomorroen taldean baina egia da basoetan topatzen ditugun xomorroak, animalia talde ezberdinetakoak izaten direla: moluskoak, anelidoak, intsektuak, araknidoak, krustazeoak, miriapodoak... hau anabasa! Zenbat dira ba xomorro taldeak? Zein ezaugarri dituzte? Online saio honetan horiek denak landuko ditugu eta bukatzeko, animalia hauei lotutako kondairak, ipuinak, abestiak eta ekintza praktikoak ikasiko ditugu, ondoren gure ikasleekin aplikatu ahal izateko.
- Maialen Sistiaga Poveda
2020-09-08 / 2020-09-08
Hegazti bila!
“Saio online zuzenean”
Ordua: 09:00-11:00
Urdaibai Bird Centerrekin zuzeneko saioa egingo dugu eta bertatik, Edorta Unamunok hegaztiei buruzko orokortasunak azalduko dizkigu, eraztuntze saio birtual bat biziko dugu eta basoetako hegaztirik arruntenak ezagutu kamara batean zehar. Bukatzeko, animalia hauei lotutako kondairak, ipuinak, abestiak eta ekintza praktikoak ikasiko ditugu, ondoren gure ikasleekin aplikatu ahal izateko. Gurekin bat egiten duzuen guztiok, Gautegiz Arteagako paduran dauden erdigunetik eta behatokietatik, hegaztiak behatzeko jardunaldi birtual bikaina izango duzue.
- Edorta Unamuno
2020-09-09 / 2020-09-09
Naturaren kontserbazioaren egoera
“Online saioa”
Zein egoeran dago Euskal Herriko natura? Eta mundu mailakoa? Nola eragin diezaioke naturan hezteak gue bioaniztasunari eta habitaten kontserbazioari?
- Iñaki Aizpuru Oiarbide
2020-09-10 / 2020-09-10
Jolasa oso kontu serioa da
“Online saioa”
Zaila da haurrak jolasten sentitzen eta ikasten duena neurtzea, jolasa esperientziak bizitzea baita. Mugimendua, abilezia, oreka, ikerketa, esplorazioa, konfiantza, arriskua, gatazka, konponketa, lorpena, harremanak, negoziazioa, komunikazioa… barnebiltzen ditu jolasak. Horregatik guztiagatik, gauza serioa da haurraren garapenerako, garapen psikomotore, intelektual, sozial eta afektibo-emozionalari berebiziko bultzada ematen baitio. Saio honetan jolasa zer den eta zer ez den ikusiko dugu, hau da, jolasa definitzen ahaleginduko gara eta jolasak zein ezaugarri dituen aztertzen. Zein funtzio du jolasak? Zein ekarpen egiten dio haurraren garapenari? Zer da jolas librea? Jolasaren inplikazio praktikoen inguruan arituko gara.
- Iñaki Larrea Hermida
2020-09-11 / 2020-09-11
Haurren ahotsaz eta beharrez...
“Saio online zuzenean streaming bidez”
Ordua:09:00-10:00
Saio honetan zehar, haurtzaroaren eskubideen eta egoeraren inguruan hausnartuko dugu. Ba ote zenekiten, adibidez, jolasa Nazio Batuen Erakundeak babestu egin zuela Haurren Eskubideen Konbentzioan? Eta gauza bera gertatzen da ingurunearekin, EAEko 237/2016 Dekretuak dio «haurraren eskolak ingurunera zabaldu eta arreta jarri behar diola haurrek eskolatik kanpo bizi dituzten esperientzien ekarpenari». Saio honetan haurren eskubideak historian zehar nolakoak izan diren ikusiko dugu, baita pandemia egoera honen aurretik eta bitartean ere. Zer gertatuko da haurren eskubideekin "normaltasun berrira" bueltatzen garenean? Zergatik eta zertarako da garrantzitsua haurtzaroari ahotsa ematea?
- Jesus Mari Azkona
2020-09-12 / 2020-09-12
Jolasa aberastuz
“Saio presentziala”
Ordua: 09:00-11:00
Lekua: Kutxa Ekogunea
Saio honetan zehar, Alvaro Beñaranek jolasa aberasteko gakoak emango dizkigu. Zein izan beharko luke helduon rola jolasean? Jolasa behatzean, zertan oinarritu beharko luke helduak? 0-8 urte bitarteko haurrek, mugimendua, jolasa, ekintza, helduekiko harremana behar-beharrezkoak dituzte, beraz hori guztia zaindu egin beharko dugu, eta mugimendua, jolasa, ekintza eta harremanak nola mantendu ditzakegun moduak bilatu beharko ditugu. Haurrei psikomotrizitatea lantzeak zer nolako abantailak ematen dizkion ikusiko dugu eta konfiantzazko espazioek duten garrantziez hitz egingo dugu.
- Alvaro Beñaran Aranzabal
2020-09-12 / 2020-09-12
La creatividad y los elementos naturales
“Saio praktikoa”
Ordua:14:30-17:30
Lekua: Kutxa Ekogunea
Bazkaldu ondoren, jolasari buruzko saio praktikoarekin jarraituko dugu, CREATECTURAko kideen eskutik. Kasu honetan, estetikak gure espazio pedagogikoetan duen garrantziaz hitz egingo digute, material naturalak, berrerabilitako materialak, eguneroko objektuak erabiltzearen inguruan arituko gara, baita jolasaren dinamikez ere: aldaketa, mugimendua, eferbeszentzia, kontzentrazioa eta lasaitasuna ikaskuntza-inguruneetan. Bukatzeko, esperimentazio-instalazioak ikasgelako egunerokotasunean integratzearen garrantzia aipatuko digute.
- Pablo López Posada
2020-09-12 / 2020-09-12
Paisajes lúdicos en la naturaleza
“Saio presentziala”
Ordua: 11:30-13:30
Lekua: Kutxa Ekogunea
Jolasari buruzko saio praktiko honetan multibertso pedagokikoez hitz egingo dugu, eszenografia hezkuntza-espazioak diseinatzeko tresna gisa ulertuko dugu, jakin-mina ikaskuntza-eragile gisa, irudimena sormen-garapenerako oinarri gisa. Proposamen pedagogikoen sekuentziazioa edo sinkronizazioa aztertuko dugu eta ikaskuntza-eszenografiak diseinatzeko eta giroak egituratzeko gakoak emango dizkigute CREATECTURAko kideek.
- Pablo López Posada
2020-09-14 / 2020-09-14
Naturan jolastearen garrantzia eta murgilketa
“Online saioa”
Naturan jolasteak, onura handiak ditu haurren garapenerako, ongizaterako eta osasunerako, batez ere etapa goiztiarretan. Egituratu gabeko espazio eta material ugari izateak ikerketara, esploraziora eta esperimentaziora gonbidatzen ditu haurrak, begirada kritikoa sustatzen du eta haurren erresilientzia indartzen du. Kanpoaldean errazagoa da segurtasun-tarteak mantentzea, infekzioak zailtasun handiagoz transmititzen dira eta airearekin eta eguzkiarekin kontaktuan egoteak defentsak indartzen ditu. Horregatik, gela bat baino espazio seguruagoa da natura. Saio honetan, naturak jolasari zein ekarpen egiten dion ikusiko dugu. Jolasaren dimentsioa (kognitiboa, soziala eta mugimendua), naturan nola aldatzen den ikusiko dugu eta naturak haurren jolasean eta generoan nola eragiten duen aztertu.
- Iñaki Larrea Hermida
2020-09-15 / 2020-09-15
Ingurune eta jolasaren arteko loturaz
“Online saioa”
Haur Hezkuntzako kanpo espazioak oso garrantzitsuak dira haurraren garapenerako. Haurraren jolasean, ikaskuntzan zein garapenean izan dezaketen eraginagatik, kanpo espazioa goi mailako baliabide pedagogikotzat hartzea aldarrikatzen dute zenbait ikerlarik eta horregatik, beren diseinua zaindu beharrekoa da. Saio honetan zehar, ingurunearen eta jolasaren arteko loturaz hitz egingo dugu, inguruneak jolasa aberasteko zer nolako baldintzak bete beharko lituzkeen ikusiko dugu eta bukatzeko, zenbait inplikazio praktikoen inguruan arituko gara.
- Iñaki Larrea Hermida
2020-09-16 / 2020-09-16
Material irekiak jolasean
“Online saioa”
Zer dira material irekiak? Zer dio pieza solteen teoriak? Zer nolako material irekiak aurki daitezke naturan? Zein abantaila du material irekiekin jolasteak?
- Irati Andoño Erdozain
2020-09-17 / 2020-09-17
Gure emozio eta jokaerak bideratuz
“Saioa online zuzenean streaming bidez”
Ordua: 09:00-10:00
Pandemia egoera honetan asko dira helduoi sortu zaizkigun beldurrak eta zeresanik ez, honelako egoera batean haurrak eskolara bueltatzeak eragiten dizkigun emozioak. Nola bueltatuko dira haurrak eskolara? Erantzuna emango ote zaie beraien behar afektiboei? Eta irakasleak, gai izango al gara alarma-egoerak agindutako neurriak betetzen? Zein baldintzatan? Nola emango da kontziliazioa etxean? Eta naturara ateratzen bagara haurrekin... seguru egongo al dira haurrak? Eguraldi txarra egiten badu, zer? Eremu zabal honetan haurrek ez dute ihes egingo? Mugak ondo barneratuko dituzte? Irakasleek ilusioz jarraituko dugu behin proiektua hasita? Jakinduria nahikoa izango dugu haurrak motibatzeko eta haiei erantzuteko? Asko dira sortuko zaizkigun beldurrak, eta Nerea Mendizabalek, hauek bideratzen ikasteko zenbait gako emango dizkigu.
- Nerea Mendizabal
2020-09-18 / 2020-09-18
Adierazi nahi duguna zintzotasunez azaltzeko praktikak
“Online saioa”
Gugan konfidantza gehiago izan nahi dugu eta ikasleei hasarratzeko beldurrik gabe adierazten ikasi. Sarritan nahiko genukeena adierazi ezinik edo esango genukeen baino gehiago edo modu kaltegarriagoan esaten aurkitzen gara, honek ekartzen digun ondoez eta erruaz, geurekin eta besteekin. Norbere sentimentu eta beharrak adierazteko eta bestearen jokaera edo jarrera desatsegina entzun eta ulertzeko gakoak emango dizkigu Nerea Mendizabalek, egoera gatazkatsuak kooperaziotik eta errespetutik konpontzeko eta ez epaiketa eta min egitetik.
- Nerea Mendizabal
2020-09-21 / 2020-09-21
Enpatiaz entzutea
“Online saioa”
Entzuteko, beharrezkoa da enpatia. Bestearen oinetakoak jantzi behar ditugu eta haiek jantzita ibili. Nerea Mendizabalek zer pentsatu emango digu, gure giro erosoa uzteko eta bestearena imajinatzeko zer zailtasun ditugun pentsaraziko digu. Haren diskurtso harrigarria entzunda, nork bere baitan begiratu eta enpatikoa izateko behar dituen baliabideak berreskuratuko ditugu.
- Nerea Mendizabal
2020-09-22 / 2020-09-22
Gatazken kudeaketa
“Online saioa”
Eskolan gatazkak kudeatzeko teknikak zein estrategia baketsuen inguruan hitz egingo dugu saio honetan, eskolan elkarbizitza eredu onuragarria landuz.
- Nerea Mendizabal
2020-09-23 / 2020-09-23
Nola ezarri limiteak: komunikazio ez-bortitza
“Online saioa”
Arauei, mugei eta komunikazio ez-bortitzari buruzko arituko gara saio honetan: bateragarriak al dira ala bateraezinak? Marshall Rosenberg-en teoria azalduko dugu, mugei buruz, arauak eta mugak definitzen ahaleginduko gara eta zintzotasunaren eta benekotasunaren arteko desberdintasunak zeintzuk diren hausnartuko dugu.
- Franziska Rautenberg
2020-09-24 / 2020-09-24
El "no" es el "sí" a nuestras necesidades
“Online saioa”
Gure beharretatik mugak jartzen ikasiko digu, ezetzaren aurrean zer nolako beharrak dauden ulertu eta baso-eskola ereduarako baliogarriak izango zaizkigun adibide zehatzen bidez, komunikazio ez-bortitzetik mugak jartzen ikasi.
- Franziska Rautenberg
2020-09-25 / 2020-09-25
Baso-eskolako gidalerroak
“Online saioa”
Saio honetan zehar baso-eskolarako gomendio praktikoak emango ditugu. Nola presatu haurrak eta helduak? Jantziak eta baso-eskolako kita, bilgunea eta arauak, baso-eskolarako kohesio jolasak, natur-eremuarekiko atxikimendua...eta askoz gehiago!
- Irati Andoño Erdozain
2020-09-28 / 2020-09-28
Baso-eskolako segurtasun irizpideak
“Online saioa”
Zer izan kontutan basoa aukeratzerako orduan (alerta meteorologikoak, jabetzak, eskolek alerta protokoloa…)? Baso-eskolako eegurtasun prozedurak eta protokoloak ikusiko ditugu, baita basoan gertatu ohi diren istripu ohikoenak nola sahiestu baita hauek gertatu ezkero, nola jokatu ere.
- Maialen Sistiaga Poveda
2020-09-29 / 2020-09-29
Natura ikasgela: txertaketa kurrikularra
“Online saioa”
Natura ikasgela: zer diote ikerketek? Naturan hezten dugunean, haurrek lortzen al dituzte kurrikulum ofizialean eskatzen diren konpetentzia guztiak? Eta nola moldatzen dira gero Lehen Hezkuntzara, ikasgelara bueltatzen direnean? Zer dio Heziberrik? Eta nola lortu Heziberrik markatutako konpetentziak naturan?
- Maite Ezponda
2020-09-30 / 2020-09-30
Proiektuaren garapena
“Sortu zuen eskolarako proiektua”
Datozen egunetan zehar, ikasitakoarekin zuen eskolarako naturan heztearen inguruko proiektu bat lantzeko eskatuko zaizue.
- Maialen Sistiaga Poveda
2020-10-01 / 2020-10-01
Agurra eta ebaluazioa
“Online saioa”
Garatutako proiektua ebaluatuko da eta ikastaroa agurtuko dugu.
- Maialen Sistiaga Poveda
Directeurs
Maialen Sistiaga Poveda
Kutxa Ekogunea, Baso Eskola
Biologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean, British Columbiako Unibertsitatean (Kanada) eta Cagliariko Unibertsitatean (Italia) aritu izan da lanean ikertzaile eta irakasle gisa. Esperientzia zabala du aisialdi taldeen koordinazioan eta egun, Kutxa Ekoguneko Baso-eskola proiektuko arduradunetako bat da. Kutxa Ekogunean Ingurumen Hezkuntzako departamentuan ere egin izan du lan eta EuskalNatura (UEU Natur Zientziak) taldeko kidea da 2007 urtetik. Horrez gain, EHU/UEUko Online Irakaskuntza Masterreko irakaslea da.
Conférenciers
Iñaki Aizpuru Oiarbide
IHOBEko Edukietako burua eta Natur Sistemen Saileko teknikaria da, intereseko landareak eta habitatak aztertzeaz eta kontserbatzeaz arduratzen dena. Flora Iberica proiektuko lantaldeko kidea da, eta Pirinioetako atlas floristikoaren koordinatzailea, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren baitan.
Egoitz Alkorta Miranda
Egoitz Alkorta Miranda (Hernani, 1988), Oiartzungo Udaleko Mendizaina eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia saileko kidea. Ingurumen Zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Animalia Biodibertsitatean masterra Bartzelonako Unibertsitatean. “Baso kudeaketa eta natura ingurunea” goi mailako zikloa Fraisoro Eskolan. Atzerrian praktiketan aritua: Austriako Nockberge Parke Nazionalean Leonardo da Vinci bekarekin eta Australiako CSIROn Eusko Jaurlaritzaren Global Training bekarekin. Ingurumen heziketarekin loturiko lanetan ibilitakoa, Artelatz Ingurumen Zerbitzuak eta Oñatiko Natur Eskolan. Azken urtean Bizkaiko Foru Aldundiko basozain moduan lanean ibili ondoren, Oiartzungo Udaleko mendizaina gaur egun. Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia saileko kide hainbat urtetan zehar, anfibio eta narrastien kontserbazio eta dibulgazio proiektu desberdinetan parte hartuz.
Irati Andoño Erdozain
Kutxa Ekogunea
Kutxa Ekoguneko Baso-eskola teknikaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.
Itziar Arregi Landa
Jesus Mari Azkona
Magisteritzan lizentziatua, HHko espezialitatean. Esperientzia zabala du hainbat eskolatan eta azken urteak 0-3 etapan eman ditu. Pikler eta Reggio Emilia metodologietan aditua da eta horren inguruko formazioak eman ditu zenbait herrialdeetan zehar. Oinherri-Herri hezitzaileko kidea da eta PlistiPlasta famili espazioetako sortzaileetako bat.
Alvaro Beñaran Aranzabal
Pedagogia Terapeutikoan lizentziaduna eta ASEFOPeko (Praktika Eskolen Europako Elkartea) hezitzailea da, Bergarako UNEDeko Luzaro Psikomotrizitate eskolako zuzendaritza-taldeko kidea eta irakaslea. HikHasi aldizkariko ohiko kolaboratzailea da, eta esperientzia handia du psikomotrizitateko laguntza terapeutikoko lanetan.
Maite Ezponda Irizar
Langile Ikastola
Langile ikastolako HHko irakaslea. Baso-eskolan formatua Philip Bruchner, Cercedako Bosque Escuelako sortzailearekin. Azken hiru ikasturtetan Baso-eskola proiektuan murgildu diren 4 eta 5 urteko haurrekin ibili da. Lehenengo urtean Ekoguneko pilotajearen gidaritzapean, bertako hezitzaileekin batera. Hortik abiatuta, Ikastolak diseinatutako proiektua aurrera eramaten parte hartu du. Hernaniko Langile eskolako irakaslea, hiru urte eman ditu baso-eskola programan, 4 urteko ikasleekin.
Yoana Garcia Mendizabal
UPV/EHUn Biologian lizentziatua, Aranzadi botanika Saileko kidea da 2009tik. Gipuzkoako hareatzetako eta estuarioetako flora baskularraren eta landarediaren kontserbazio-egoeraren azterketan parte hartu du, flora inbaditzailea desagerraraztearekin lotutako proiektuetan, Gipuzkoako Landare Germoplasmaren Bankuaren lanetan, ingurune naturalari buruzko azterlanetan eta Gipuzkoako hainbat udalerritarako Kudeaketa Planak idazten aritu izan da. Azken urteotan, EAEko landare-paisaiaren dinamika monitorizatzen, baso autoktonoak berreskuratzeko aholkularitza eta koordinazioan eta ingurumenarekiko sentsibilizazio-jardueretan lan egin du. Aurreko etapa profesionalean ingurumen-hezkuntzarekin eta lorategi botanikoen kudeaketarekin eta mantentze-lanekin lotutako lanak garatu ditu. Gainera, Bosquescuelak emandako ikastaroa jaso du metodologia honen inguruan.
Iñaki Larrea Hermida
Iñaki Larrea Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da. Irakasle eta psikopedagogiako ikasketak burutzeaz gain, doktorego tesia egin zuen Haur Hezkuntzaren ezaugarriek haurraren garapen ebolutiboan duten eraginaren inguruan. Bere ibilbide profesionalean, unibertsitatean irakasle eta ikertzaile bezala eta ikastetxeetan aholkulari gisa, kalitatezko Haur Hezkuntza bultzatzeko ahaleginean dihardu. Lan horren isla dira 3 liburu eta hainbat artikulu eta komunikazio. Azken urte hauetan, eskoletako kanpo espazioak eta horiek haurrarengan duten eragina aztertzen aritu da. Gaiari buruzko hainbat argitalpen egiteaz gain, parte hartu du ikastetxe batzuetako kanpo espazioak eraldatzeko prozesuetan.
Pablo López Posada
Artista mustidisciplinar ligado al dibujo, la fotografía y la escenografía teatral principalmente, compagina estas disiciplinas con el diseño y trabajo como tallerista creando instalaciones y espacios de aprendizaje, vinculando todos estos conocimientos a la innovación pedagógica. Actualmente además de su vinculación artística con las nuevas pedagogías, centra su trabajo en el dibujo y la fotografía. Por un lado destaca el proyecto “Diógenes Visual” un diario personal en el que lleva seis años trabajando y que ha sido mostrado en dos exposiciones al público. Por otro, sus dibujos son una búsqueda constante entre lo micro y lo macro, superponiendo constantemente el encuentro entre la naturaleza y el ser humano o la botánica y lo artificial, generando dibujos en los que lo figurativo y lo abstracto llegan a confundirse.
Nerea Mendizabal Etxeberria
Gizarte hezkuntzako diplomatua eta psikopedagogian lizentziatua da eta egun, psikopedagogo eta Gizarte Hezitzaile bezala egiten du lan. Komunikazio Ez Bortitzeko hezitzailea da, Non-violent communication zentroak ziurtatua. Haur masajeko hezitzailea. Familia, hezitzaile, haur eta nerabeen arteko harremanetan eskarmentu handia du.
Kakun Orbegozo Rezola
Kutxa Ekogunea
Kutxa Ekoguneko Edukien eta Ingurumen Heziketako gaien zuzendaria da. Biologian lizentziatua da eta Zoologian espezializatua. Desagertzeko arriskuan dauden animalien mantenua zein kautibitatean ugaltzeari buruzko diplomatura egin zuen Ingalaterran eta geroztik Ingurumen Heziketan, Natur guneen erabilera publikoan eta Ondarearen interpretazioan egin du lan batik bat. Galemys S.L. enpresaren sortzailetako bat da.
Franziska Rautenberg, formadora certificada de la Comunicación NoViolenta según Dr. Marshall B. Rosenberg por el CNVC, titulada en psicología por la Univ. Freie Universität Berlin, terapeuta sistémica familiar y de pareja por la Escuela Vasco Navarra de Terapia Familiar y de embodied peacemaking según Paul Linden. Directora de SentimosNecesitamos. Impulsora y coordinadora del primer FamilyCamp de la Comunicación NoViolenta en España, formadora para el profesorado de CAP de Navarra, colaboradora de la Asociación para la Comunicación No Violenta, Bosquescuela y 21Kolore y facilitadora de formación de crecimiento personal y gestión de conflictos, coach y acompañamiento individualizado. Mi gran afición es la creación de espacios de relaciones humanas vivos, de confianza y empatía. Así como difundir la CNV como terapeuta y formadora, con proyectos como “SentimosNecesitamos”, “El sueño de la jirafa”, la “CNV en Familia”, etc.
Edorta Unamuno
Urdaibai Bird Center-en lan egiten du eta Aranzadiren Eraztuntze Bulegoko eraztuntzaile aditua da. Euskadi Irratiko Faktoria saioan ohiko kolaboratzailea da eta hegaztien inguruko bitxikeriak kontatzen aditua. Esperientzia zabala du hegaztien inguruko hitzaldiak eta formazioak emanez eta Urdaibai Bird Centerretik zuzeneko saioak antolatzen ditu Youtubeko kanalaren bidez.
Iñaki Sanz Azkue
Biologian Lizentziatua (2004) Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, Donostiako Ingurugela-CEIDAko teknikaria da. Herpetologiako hainbat arlotan lan egin du. Burutu dituen lan gehienak herpetofaunari buruzko inbentariatze, jarraipen eta kontserbazioari loturik badaude ere, narrastien genetikari buruzko ikerketan ere badu esperientzia. Herpetologia utzi gabe, beste hainbat adar ere jorratu izan ditu, botanika esaterako. Hainbat landare mehatxaturi buruzko lanak burutu eta publikatu ditu. 2006tik ondare naturalaren eta ahozko ondarearen ezagutza eta kontserbazioari loturiko jakintza-alor anitzeko hainbat proiektutan lan egiten du eta koordinatzen ditu. Azken urteetan Argia astekariaren, Gara egunkariaren eta Urumeako Kronikaren kolaboratzaile ere bada, eta ingurumenari, etnografiari eta zientziari loturiko dibulgazio erreportajeak idazten ditu.
Tarifs inscription
Matrikula | 2020-09-03 arte |
---|---|
152,00 EUR | |
132,00 EUR | |
132,00 EUR | |
20,00 EUR |
Objectifs de développement durable
Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.
L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.
4 - Éducation de qualité
Veiller à ce que tous puissent suivre une éducation de qualité dans des conditions d’équité et promouvoir les possibilités d’apprentissage tout au long de la vie. Questions clés : enseignement gratuit, équitable et de qualité, accès égalitaire à une formation supérieure, éducation au développement durable, des installations éducatives adaptées aux personnes handicapées, cadres d’apprentissage sûrs, exempts de violence, inclusifs et efficaces.
Plus d'informations11 - Villes et communautés durables
Faire en sorte que les villes et les établissements humains soient ouverts à tous, sûrs, résilients et durables. Questions clés : accès de tous à un logement et des services de base adéquats et sûrs, à un coût abordable, systèmes de transport accessibles et viables, urbanisation inclusive, planification et gestion participatives, protection du patrimoine culturel et naturel, qualité de l'air, déchets, espaces verts, liens entre zones urbaines, périurbaines et rurales.
Plus d'informations13 - Action pour le climat
Prendre d'urgence des mesures pour lutter contre les changements climatiques et leurs répercussions. Questions clés : atténuation des effets, résilience et capacité d'adaptation, planification, stratégies et plans nationaux, éducation et sensibilisation, réduction de l'impact et alerte rapide, respect de la Convention-cadre des Nations Unies sur les changements climatiques.
Plus d'informations15 - Vie des écosystèmes terrestres
Préserver, restaurer et promouvoir l'exploitation durable des écosystèmes terrestres, gérer durablement les forêts, lutter contre la désertification, arrêter et inverser la dégradation des terres et infléchir la courbe de la perte de biodiversité. Questions clés : lutte contre la désertification, reboisement, conservation, restauration et exploitation durable des écosystèmes terrestres, habitats naturels, biodiversité, espèces exotiques invasives, intégration des valeurs des écosystèmes dans la planification, braconnage.
Plus d'informations