Defensa de la sociedad del bienestar. En torno al feminismo y el envejecimiento en la (CAPV): las personas mayores del presente y del futuro
Description
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Uda Ikastaro honek zeharkako hiru ardatz nagusi ditu:
- Ongizatearen gizartea
- Feminismoa
- Zahartzea
Oinarrizko ardatz horietatik abiatuta, gogoeta hiru jardunalditan egingo da.
Lehen jardunaldian, adinekoen ikuspegi berri bat aurkeztuko dugu, belaunaldien artekoa eta solidarioa, eta adin guztietako pertsonen hezkuntzaren berrikuspen batekin osatuko da. Eguneko gogoetari amaiera emateko, herritar guztientzat eta, bereziki, adinekoentzat funtsezkoa den gai bat berrikusi eta eguneratuko da: pentsioen errealitatea, gizarte ongizatearen giltzarri.
Bigarren jardunaldiak hainbat begirada feminista bilduko ditu, eta saiatuko gara bateratzen errealitatearen gogoeta eguneratu bat, EAEren ikuspegi instituzionala eta literatura ikuspegi bat, pentsatzea lanbide izan duen eta duen emakume baten talaiatik abiatuta.
Hirugarren eta azken jardunaldia gure testuinguru hurbilenaren berrikuspenari buruzkoa izango da. Europak gaur egun dituen erronkak aztertu eta adinekoen bizi zikloari buruzko gogoeta egingo dugu. Eman diezaiokegu beste zentzu bat bizitzari? Bizi zikloaren etapa berri baten aurrean gaude? Bizi proiektu berri bat? Beharrezkoak dira belaunaldien arteko proiektuak bizitzari zentzu berri hori emateko? Komeni da elkarte eta erakundeen arteko proiektuak kudeatzea pertsona gehiago barne hartu eta bizi zentzu berri hori indartzeko? Horretarako, alor honetan adituak diren pertsonen laguntza izango dugu, gaiari buruzko irakurketa partekatu bat egiteko.
Objectifs
Gogoeta gune bat eskaintzea adinekoei eta oro har gizarteari eragiten dieten gaurkotasun handiko gaiei buruz aritzeko.
Urteetan aurrera doan biztanleriaren gehiengoak –“baby boom” delakoaren adinekoek– eta gutxiengoan dauden gazteek osatutako gizartearen bilakaerari erreparatzea.
Ongizatearen estatuaren oinarrizko zutabeetako bat geroari begira aztertzea: etorkizuneko pentsioak.
Gogoeta egitea gure inguruko feminismoari buruz: interpretazio antropologikotik eta datu estatistikoetatik hasi eta emakume pentsalari baten bizi esperientziaraino.
Gaur egungo Europa berrikustea, ekonomiari, Brexit-ari, gizarte politikei, migrazioei, konfiantzari eta herrialdeen arteko lankidetzari buruzko ziurtasun eta ziurgabetasunekin.
Adinekoei buruzko diskurtsoa eguneratzea: Bizi zikloaren etapa berri baten aurrean gaude. Zer esan nahi du adinekoa izateak? Zer espero dugu gure gizarteko adinekoengandik?
Activité s'adressant à
- Publiko orokorra
Collaborateurs
Programme
2021-06-16
Recepción de participantes
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Antonio Campos Illarramendi Helduak Adi! - Presidente
- Itziar Alkorta Idiakez Cursos de Verano/ Uda Ikastaroak - Directora
- Elisabet Arrieta Aranguren UPV/EHU - Directora del Curso
“Las nuevas personas mayores y la juventud de siempre“
- Javier Yanguas Lezaun Obra Social de La Caixa - Director Científico del Programa de Mayores
“ ¿Desaprender para aprender? El rol de la educación en todas las edades“
- Nelida Zaitegui de Miguel Consejo Escolar de Euskadi - Directora
Atsedena
“El papel de la Seguridad Social claves del bienestar: situación actual y retos del futuro“
- Eduardo Garcia Elosua Consejo Económico Social Vasco - Ex miembro del Consejo Económico Social Vasco. Jubilado
2021-06-17
“La actualidad y el futuro de las mujeres. Una mirada antropológica“
- Mari Luz Esteban Galarza Universidad del País Vasco EPV-EHU - Profesora de Universidad
“Políticas de igualdad en el contexto Vasco“
- Izaskun Landaida Larizgoitia Emakunde - Directora
Atsedena
“La nueva mujer mayor: reflexiones de una mujer pensante“
- Arantxa Urretabizkaia Bejarano -- - Escritora
2021-06-18
“El entorno Europeo: actualidad y retos“
- Izaskun Bilbao Barandika Europarlamentaria
“Nuevo ciclo vital del proyecto vital“
- Marije Goicoechea Iturregi Universidad de Deusto - Profesora
Atsedena
“¿Qué quieres ser de mayor? Un proyecto de vida para la nueva etapa del ciclo vital“
- Xabier Garagorri Yarza Helduak Adi! - Experto en Desarrollos Curriculares
Sintesia
Directeurs
Elisabet Arrieta Aranguren
UPV/EHU, Coordinadora de Grado de Educación Social
Doctora en Sociología, profesora agregada en la Facultad de Educación, Filosofía y Antropología de la Universidad del País Vasco (UPV-EHU). Imparte contenidos relacionados con el Desarrollo Comunitario y la Participación Ciudadana. Ha sido miembro tanto del Grupo de Investigación Parte Hartuz como del Grupo HEPE (Evaluación de Programas, Centros y Sistemas Educativos). En la actualidad forma parte del Grupo de Investigación FLOASS (Resultados y analíticas de aprendizaje en la educación superior) y está trabajando en proyectos de Ciudad Educadora. Sus líneas de investigación son principalmente la Participación Ciudadana, el Envejecimiento Activo, la Inmigración y la Inclusión.. En el ámbito de la gestión, desde 2008 tiene responsabilidades a nivel de Facultad, departamento y Grado.
Jabier Agirre Elorza
Helduak Adi!
Conférenciers
Itziar Alkorta Idiakez
Uda Ikastaroak / Cursos de Verano, Zuzendari akademikoa / Directora académica
Zuzenbidean doktorea eta EHUko Zuzenbide Zibileko irakasle titularra. Bere ikerketaren ildo nagusia bioetika da eta gai horren inguruan hainbat monografia, artikulu zientifiko eta dibulgaziokoak argitaratu ditu. VI eta VII Europako Programa Marko-ko 4 ikerketa-proiektutan parte hartu du, baita Programa Nazionaleko hainbat ikerketa-proiektutan ere. New Yorkeko Hastings Center for Bioethics, Filadelfiako Unibertsitateko Center for Bioethics eta Bordeleko Unibertsitateko irakasle bisitaria izan da. Eusko Ikaskuntzako idazkari nagusia izan zen, eta ondoren Jakiundekoa, Zientzia, Arte eta Letren Akademiakoa. UPV/EHUko irakaskuntzako kalitate eta berrikuntzako errektoreordea 2008 eta 2012 urteen artean, eta hezkuntza-ereduaren garapenaz, kalitate-programez eta unibertsitateko irakasleen prestakuntza eta ebaluazioaz arduratzen da. 2013 eta 2015 urteen artean, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea izan zen.
Izaskun Bilbao Barandika
2009tik-: Europako Parlamenturako diputatua Zuzenbidean lizentziaduna (EHU) Enpresen Kudeaketako Masterra - EHU Karrera politikoa 1987-1991: Bermeoko Udaleko zinegotzia, Hirigintza eta Kultura Saila 1998-2001: VI. Legegintzaldia - Nekazaritza eta Arrantza Batzordeko lehendakaria; Erakunde eta Herrizaingo Batzordeko, Ekonomia eta Aurrekontu Batzordeko eta Emakume eta Gazteria Batzordeko kidea 2001-2005: VII. Legegintzaldia - legebiltzarkidea Eusko Legebiltzarrean; Nekazaritza eta Arrantza Batzordeko lehendakaria; Erakunde eta Herrizaingo Batzordeko, Industria, Merkataritza eta Turismo Batzordeko, Emakume eta Gazteria Batzordeko eta Erreserbatutako Gastuak Kontrolatzeko Batzordeko kidea 2005-2009: VIII. Legegintzaldia - Eusko Legebiltzarreko lehendakaria 2009-07/04: Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea. 1989-1994: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Zerbitzu zuzendaria 1996-1998: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Zerbitzu zuzendaria
Antonio Campos Illarramendi
HELDUAK ADI!
Mari Luz Esteban Galarza
UPV/EHU, Irakasle titularra
Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu (EHU, 1983) eta Familia Plangintza zentro batean lan egin zuen Basaurin (Bizkaia). 1993. urtean Kultur Antropologian doktore titulua lortu zuen Bartzelonako Universitat-ean. 1998tik aurrera EHUn lan egiten du, non Gizarte Antropologia irakasle titularra eta Ikasketa Feministak eta Generokoak doktorego programako, eta AFIt-Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko koordinatzailea den. Bere argitalpenen artean hauexek nabarmen daitezke: Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio (Edicions Bellaterra, 2004), Crítica del Pensamiento Amoroso (Edicions Bellaterra, 2011) eta Feminismoa eta politikaren eraldaketak (Susa, 2017). Bi poema-liburu ere idatzi ditu: Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela, 2013) eta Andrezaharraren manifestua (Pamiela, 2019). AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko koordinatzailea da.
Xabier Garagorri Yarza
Helduak Adi!
Helduak Adi!
Eduardo Garcia Elosua
Jubilado. Diplomado en Derecho. Ex- miembro del CES y CRL desde 2000 hasta el 2016. Ex-secretario de Itzarri EPSV y ex- sindicalista.
Marije Goicoechea Iturregi
Universidad de Deusto
Marije Goikoetxea. Giza Eskubideak: erronka etiko eta sozialak gaiko doktorea, tesi honi esker: tratu txarrak mendekotasun egoeran dauden pertsonei: ikuspegi etikoa. Giza Eskubideak: erronka etiko eta sozialak programako doktoregoa. Deustuko Unibertsitateko Gizarte Eraikuntzarako etikako unibertsitate-masterra. Deustuko Unibertsitateko Erlijio Zientzietako Ikertzaile-Nahikotasuna eta Teologiako lizentziatura. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Bioetika Sanitarioko irakaslea. Teologia sistematiko eta Teologia moraleko hirugarren zikloko ikasketak. Teologia Fakultatea. Deustuko Unibertsitatea. Deustuko Unibertsitateko Teologiako Batxilergoa. Deustuko Unibertsitateko Psikologia Klinikoko lizentziaduna. Gaur egungo jarduera profesionala: Deustuko Unibertsitatean (Bilbo) dedikazio osoko irakasle eta ikertzailea (2001etik). Psikologo klinikoa (2001etik), Europako osasun-gaikuntza ofiziala duena. Irakasle laguntzailea hainbat master eta graduondokotan.
Izaskun Landaida Larizgoitia
Emakunde, Directora
Berdintasunerako Agente Masterra Valentziako Unibertsitatean. Gizarte Graduatu Diploma UPV-EHUn. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria. EUDELeko zuzendaritza-batzordekidea eta Berdintasun alorreko arduradun politikoa. Bizkaiko Foru Aldundiko Genero Indarkeriaren Behatokiko kidea. Berdintasun eta landa-eremuari buruzko proiektuak egin eta koordinatu ditu Landa XXI - Landa-eremuko Emakumeen eta Familien Elkartean. Máster de Agente de Igualdad por la Universidad de Valencia. Diploma de Graduada Social por la UPV-EHU. Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer. Integrante de la ejecutiva de EUDEL y responsable política del área de Igualdad. Integrante del Observatorio de Violencia de Género de la Diputación Foral de Bizkaia. Elaboración y coordinación de proyectos sobre igualdad y ámbito rural en la Asociación de Mujeres y Familias de Ámbito Rural Landa XXI.
Arantxa Urretabizkaia Bejarano
Arantxa Urretabizkaia Bejarano, 1947an Donostian sortua. Lanbidez kazetaria, era guztietako hedabidetan lan egindakoa. Gaur egun Euskal Irrati Telebistan, Diario Vascon, Radio Euskadin eta El Correo egunkarian dihardu. Idazle gisa, itzulpengintza eta poesiaren esparruan argitaratu zituen lehen lanak, baina kontakizungintzaren alorrekoak dira lanik ezagunenak. Besteak beste, argitaratu ditu: ZERGATIK, PANPOX (1979), KOADERNO GORRIA (1998), 3 MARIAK (2010), ZURI-BELTZEKO ARGAZKIAK (2014), BIDEAN IKASIA (2016), guztiak gazteleraz ere argitaratuak, eta batzuk beste hainbat hizkuntzatan ere bai.
"La Caixa" Banku Fundazioa, Adinekoak Programaren (Donostia) zuzendari zientifikoa. Psikologiako doktore-titulua lortu zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Neuropsikologia Klinikoko masterra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Estatistika Metodo Aurreratuen unibertsitate-aditua Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean-UNED eta MBA Deustuko Unibertsitatean. 10 urtez Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egogain Gerontologia Zentroan lan egin du, eta 20 urtez Donostiako Maria Fundazioan, I+Gko zuzendari eta Matia Gerontologia Institutuko zuzendari gisa. Gaur egun, “La Caixa” Gizarte Ekintzako Adinekoen Programako zuzendari zientifikoa da, eta International Association of Gerontology and Geriatrics for the European Region erakundeko Gizarte Zientzien eta Portaeraren Saileko zuzendaria. Nazioko eta Europako hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu, eta hainbat unibertsitatetako irakaslea da.
Nelida Zaitegui de Miguel
Consejo Escolar de Euskadi
Nélida Zaitegi de Miguel, maestra y pedagoga, nació en Abanto Ciérvana (1946). Comenzó en 1967 como docente en la escuela pública, siendo también directora, inspectora de Educación y responsable de programas de innovación educativa del Dpto. de Educación del G.V.: Convivencia y paz, Habilidades para la vida y Formación de equipos directivos. Ha coordinado la aplicación del "Contrato-Programa por una Nueva Educación" en varios centros de toda España. Ha sido la presidenta de FEAE Euskadi (Foro Europeo de Administradores de Educación), miembro del Consejo de Innovación Social de Innobasque, directora de la revista Organización y Gestión Educativa, vicepresidenta de la Asociación CONVIVES y directora de su revista, y formadora/asesora tanto en centros educativos como de formación de profesorado de diferentes CCAA. Fue miembro del del observatorioa Estatal de la Convivencia delñ 2011 al 2020 y presidenta del Consejo Escolar de Euskadi., desde el 2017 al 2020.
Résumé
Conclusions envoyées par la direction du Cours d'été
Objectifs de développement durable
Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.
L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.
16 - Paix, justice et institutions efficaces
Promouvoir l'avènement de sociétés pacifiques et ouvertes aux fins du développement durable, assurer l'accès de tous à la justice et mettre en place, à tous les niveaux, des institutions efficaces, responsables et ouvertes. Questions clés : réduction de la violence, de la maltraitance et de l'exploitation, État de droit, égalité d'accès à la justice, réduction de la corruption et de la pratique des pots-de-vin, institutions efficaces et transparentes, participation, accès à l'information, protection des libertés fondamentales.
Plus d'informations