XXI.mendeko Eskola, Publikoa
Description
Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Este curso tiene homologación del Dpto. de Educación del Gobierno Vasco para el profesorado no universitario (2168170015). Solicitada también homologación como formación permanente del profesorado por el Departamento de Educación del Gobierno de Navarra.
Uda Ikastaro honetan, XXI.mendean Eskola Publikoa zer izan behar den, zeri erantzun behar dion, nolako kudeaketa izan behar duen, hezkuntza-arrakastaren mesedetan zer nolako hobekuntzak proposatu behar diren eta garatu beharko litzateken ikusmira, besteak beste, aztergai jarri nahi ditugu.
Hezkuntza mundua ere, etengabeko ahaleginak egiten ari da, bai ikasle eta familiei erantzun egokienak emateko eta baita ere gizartearen beraren premiei erantzuteko. Ikasleen eta familien profilak aldatu dira, gizarteak, eskolari begira egoteaz gain, era bateko edo besteko emaitzak espero ditu hezkuntzatik eta mende honek ekarri dizkigun eta ekarriko dizkigun erronkei aurrea hartzea ezinbestekoa izango da gizarte orekatu eta ekitatiboa bideratu eta lortu nahi badugu.
XXI.mendeko Eskola Publikoaren argi-ilunak ezagutu ostean, ezinbesteko zutabeak izan daitezkeen batzuk plazaratuko ditugu: berezko oinarriak, gobernatza-molde eraginkorrak, hezkuntza-arrakastan eskolaren bidelagun/aliatuak, emaitzen lanketa sistematiko eta segmentatuaren beharra, ikuspegi estrategikoa eta garapen koherenteak, pertsonen (ikasle, familia, irakasle, ez-irakasle,...) motibazioa eta atxikimendua.
Guzti hau garatzeko molde hirukoitza erabiliko dugu:
1.- Geure burua janzteko hitzaldiak: alor bakoitzean arituak eta adituak direnak.
2.- Ikastetxeentzat inspiratzaile izan daitezkeen "praktika-onak". Egin daiteke, egin dugu eta!!
3.- Bukatzeko, ikastetxeen arteko solasaldia. Denok dugu zer ikasi eta denok dugu zer irakatsi!!
XXI.mendeko Eskola Publikoa egiten ari gara baina egin gabe dago. Egiten dihardugu eta egite honetan datozen urteak garrantzitsuak izango direlakoan gaude. Euskal gizarte aurreratu batek, Euskal Eskola Publiko aurreratua behar beharrezkoa du.
Objectifs
XXI.mendeko Eskola Publikoaren oinarriak zeintzuk izan behar diren hasunartu eta definitu.
Eskola Publikoak beharrezkoa duen gobernatza-eredua partekatu.
Ikasleriaren heziketa arrakastatsua lortzeko Hezkuntza Komunitatearen eta inguruko gizartearen rolak eta erantzukizunak plazaratu.
XXI.mendeko Eskola Publikoaren beste gako batzuren inguruko hausnarketa bideratu, hots: eskola espazioen birsortzea, espazio hezitzaileak izan daitezen, ingurunearekiko sinergiak lantzearen garrantzia, formazio- eredu berri eta berritzailearen beharra, formazio-guneen antolaketa ereduaren berrikuspena,...
Alor eta esparru desberdinetako emaitzen kudeaketa eraginkorra nola egin, ikastetxearen hobekuntzaren mesedetan.
XXI.mendeko Eskola Publikoa: Antolaketa eta Hobekuntzari lotutako IKUSPEGI ESTRATEGIKOAren inguruko proposamena landu.
COVID -19a eta hezkuntza. ESKOLA PUBLIKOAren hausnarketa partekatu. Pandemiak agerian utzitako ahuleziak eta indarguneak azpimarratu. Hobekuntza proposamenak plazaratu.
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Programme
2021-07-05
Erregistroa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Josu Etxaburu Osa HEIZE - Koordinatzailea
“XXI.mendeko Eskola Publikoa: argi-ilunak “
- Iñigo Salaberria Aliaga HEIZE - Presidentea
Atsedena
“Inguru hezitzaileak: lekuen garrantzia, leku garrantzitsuak“
- Ula Iruretagoyena Busturia EHU - Arkitektua eta Urbanista
Atsedena
“Praktika Onak 1: Espazio hezitzaile berriak (Transpatioa proiektua)“
- Irati Seijo Diez Tabakalera - Koordinatzailea
- Ibon Mendoza Perez Elizalde Eskolako gorputz hezkuntzako irakaslea
- Maialen Mayoz Itxaso Elizalde Herri Eskolako Guraso Elkartea - Arkitekta
Sintesia
2021-07-06
“EMAITZA ESTRATEGIKOAK: emaitzen eta berauen kudeaketa eraginkorraren beharra“
- Beronika Azpillaga Larrea EHU - Ikertzailea
Atsedena
“Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetako ADIERAZLE SEGMENTATUAK“
- Iñaki Ruiz Estornell Hezkuntza Saila - KH sareko koordinatzailea
Atsedena
“Praktika Onak 2: AURRERAKA proiektua. Kudeaketa Aurreratua eta Kanpo kontrasteak“
- Iñaki Orbe Onandia Hezkuntza Saila - Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaria
Mahai ingurua: “Praktika Onak III : KANPO KONTRASTEAk zer erakutsi dugu eta zer ikasi dugu “
- Josu Etxaburu Osa HEIZE - Koordinatzailea (Moderatzailea)
- Idoia Pujana Uriarte Botikazar BHI - Zuzendaria
- Iñaki Ruiz Estornell Hezkuntza Saila - Kalitate arduraduna
- Itziar Agirre Vicente Zuazola-Larraña BHI - Zuzendaria
- Edurne Rangel Gutierrez Okondo HH - Zuzendaria
2021-07-07
“Elkarrekin ikasten etorkizuna eraikitzeko“
- Begoña Pedrosa Lobato Hezkuntza Saila - Hezkuntza Sailburuordea
“Euskal Eskola Publikoa: Hezkuntza-horizonteak“
- Xabier Mendizabal Picabea Euskal Eskola Publikoa, gaur,bihar - Aholkularia
- Ana Eizagirre De Garate Euskal Eskola Publikoa, gaur, bihar - Aholkularia
Atsedena
“Motibazioa. Proiektuarekiko pertsonen atxikimendua nola sortu“
- Josebe Azpiri Akarregi Zaldupe Eskola. Ondarroa - Zuzendaria
Mahai ingurua: “Ikastetxeetatik Eskola Publikoa eraikitzen. Garenetik izan nahi dugunera!!“
- Josu Etxaburu Osa HEIZE - Koordinatzailea (Moderatzailea)
- Josebe Azpiri Akarregi Zaldupe Eskola. Ondarroa - Zuzendaria
- Jorge Ayerza Rementeria Erandio BHI - Zuzendari ohia
- Maite Lasa Sagasta Arrasate BHI - Zuzendari ohia
- Iñigo Salaberria Aliaga HEIZE - Presidentea
Sintesia
Directeurs
Josu Etxaburu Osa
IES Elorrio BHI, Irakaslea
JOSU ETXABURU OSA - Ondarroan jaioa 1961ean - Magisteritza ikasketak Filologia alorrean. - Euskal Filologia ikasketak egina. - Ikastetxeen zuzendaritzan Graduondoa - Euskal Kulturan Graduondoa - Linguistikan Masterra IBILBIDE PROFESIONALA: - Irakaskuntza munduan ibilbide luzea: 32 urte - Ibilbide honetan, itunpeko ikastetxean, irakaskuntza kooperatiban eta Irakaskuntza Publikoan aritua - Azken 20 ikasturteak Elorrio Institutuan Euskara eta Teknologia irakasle gisa. - Urte betez Berritzegune Nagusian "Lidergoa eta Kalitatea ikastetxe publikoetan" lantaldeko arduraduna ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - 3 urte Lea-Artibai Teknik Ikastetxeko Ikasketaburua. - 16 urte Elorrio Institutuko zuzendari - DANTZERTIko (Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola) zuzendari BESTE ERANTZUKIZUN BATZUK: - 15urteetan BIHEko (Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien Elkartea) presidente. - 2 urteetan HEIZEko (Herri Ikastetxeetako Zuzendari/Zuzendaritza Taldeen Elkartea) presidente
Conférenciers
Itziar Agirre Vicente
Jorge Ayerza Rementeria
Beronika Azpillaga Larrea
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO
Irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Sailean, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Aholkulari publikoa eta bigarren eta lehen hezkuntzako sare publikoko hainbat zentrotan. Unibertsitate arloan, eskolak ematen ditu, Orientazio Psikopedagogikoarekin eta Hizkuntzaren eta Komunikazioaren Pedagogiarekin lotutako edukiekin. Jorratzen dituen ikerketa lerroak honako hauek dira: "genero sozializazioa hezkuntza testuinguruetan", "Komunikazio interakzioaren ikerketa" eta "Eraginkortasuna eta eskola hobekuntza". Ikerketa proiektu askotan parte hartu du, guztiak deialdi publikoetan eta aitortutako deialdietan emandako diru laguntzekin hornituak. Gaur egun I + G + B GESKOLA edo Eskola Hobekuntza genero ikuspegitik Euskal Autonomia Erkidegoan (PGC2018-) proiektuan ikertzaile nagusia da. 094124-B-100, MCIU / AEI / FEDER, EB). Argitalpen ugari eta egonaldiak egin ditu AEBetan, Mexikon edo Italian bezalako herrialdeetako Unibertsitateetan; Gaur egun, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzako Euskara eta Kulturako zuzendaria
Josebe Azpiri Akarregi
Ondarroan jaio nintzen 1976an. Donostiako irakasle eskolan ikasi nuen magisteritza, atzerriko hizkuntza espezialitatean. 98an ikasketak bukatu eta urte berean hasi nintzen lanean irakaskuntzan. Alde batetik bestera, hamaika eskola eta errealitate ezagutuz. Esanguratsuak guztiak baina betirako markatuko nautenak Zarauzko Orokieta herri eskolan pasatako 10 urteak, azken zortziak zuzendari moduan. Bitartean, Pedagogia Sistemikoko masterra egin nuen, bizitzari eta era berean eskolari beste begirada bat eskaintzeko ahaleginean. Aurten 3. ikasturtea da Ondarroako Zaldupe eskolan hasi nintzela lanean, hemen ere zuzendari.
Ana Eizagirre De Garate
Ula Iruretagoyena Busturia
Arkitekturan doktorea. EHUko irakaslea Donostiako Arkitektura eskolan, proiektuak irakasgaian. HEZKOLA, espazio hezitzaileei buruzko ikerketa-kide, Clara Eslava, Ahinitze Errasti eta Julene Larrearekin batera. nizu arkitektura lan-espazioan hirigintza eta espazioen eraikuntzaren praktikan dihardu irakaskuntza, ikerketa eta hainbat komunikabidetako kolaborazioekin batera.
Maite Lasa Sagasta
Psikologian lizentziatua naiz. Nire ibilbide profesionala AransGi-k Bergaran duen zentroan hasi nintzen. 1985tik 1997ra Eibarko Berritzegunearen Talde Multiprofesionalean, Debagoieneko ikastetxeetan aholkularitza ematen eta LOGSE-ren ezarpenarekin irakasleen prestakuntzan Ordiziko Berritzegunean lan egin nuen. 1996an “Orientazioa DBH-n” Graduondoa Leioan egin ondoren Orientatzaile moduan Arrasate Institutuan hasi nintzen. 2010ean Arrasate Institutuan nire lehenengo zuzendaritza proiektua aurkeztu nuen eta 2014ean beste lau urtetarako luzatu nuen proiektua. Momentu honetan Arrasate Institutuko zuzendaria naiz.
Maialen Mayoz Itxaso
Hirigintzako espezialitatean lizentziatutako arkitektoa (2000). Bere ibilbide profesionala lanbidearen eremu pribatuan egin du. Hainbat arkitektura-estudiotan lan egin du, era guztietako proiektuetan parte hartuz.
Xabier Mendizabal Picabea
BIHE
Ibon Mendoza Perez
Gazte denboran igeriketa munduan murgilduta ibili ondoren, Kirol Magisteritza ikasi eta Nafarroako eskoletan hasi nintzen lanean. Gerora Oiartzungo Elizalde eskolara egin nuen salto eta bertan Gorputz Hezkuntzako irakasle moduan hainbat urte nabil lanean. Nire beste ikasketa batzuk: Atzerriko hizkuntzan Magisteritza (Ingelera), Psikopedagogia eta Nazioarteko lankidetzako Masterra. Ikastaro eta formakuntza ugari jaso ditut, tartean Praktika Psikomotorra. Bestetik, formatu digitalean eskuragarri dauden hiru lan ere publikatu ditut; Betiko jolasak (2011, Luis Larrañagarekin batera), Bake dinamikak Gorputz Hezkuntzan (2015), eta Jolas gaitezen libre (2018).
Iñaki Orbe Onandia
Fruizen (Bizkaia) jaioa, 1960/11/09 Ingenieru Tekniko Industriala EHU (Casillan) 15 urte Lanbide Heziketan irakasle (Eleiz Barrutiko Ikastetxean) 19 urte BHI publikoan, Teknologiako irakasle, azkeneko 68urteak Bilboko IES Miguel de Unamunoko zuzendaria.
Begoña Pedrosa Lobato
Begoña Pedrosa (Areatza, 1975). Licenciada en Filología Inglesa (Universidad de Deusto, 1997) Máster en Lingüística (Master of Arts, University of Illinois, EEUU, 1999). Doctora en Lingüística Aplicada (Universidad del País Vasco, 2011). MBA Executive en Mondragon Unibertsitatea (2017). Experiencia en Mondragon Unibertsitatea desde 2002 hasta la actualidad: • Trayectoria de docencia en Grado en Educación Primaria y Educación Infantil, Trayectoria en Lengua Extranjera y Grado Audiovisual. Ha creado y coordinado diferentes grupos en el ámbito de la innovación. • Ha desarrollado su trayectoria investigadora en el grupo de investigación BAHI-IALE en las siguientes líneas de investigación: desarrollo de la competencia plurilingüe en contextos de lenguas minoritarias, estrategias pedagógicas en contextos CLIL y actitudes del alumnado respecto al aprendizaje de lenguas. • Trayectoria de gestión: decana de Humanidades y Ciencias de la Educación desde 2014.
Idoia Pujana Uriarte
Botikazar BHI
Idoia Pujana Uriarte- Usansolon jaioa 1971ean –Farmazia Fakultatean ikasketak (Gasteiz, EHU) Elikagaien Zientzia eta Teknologia alorrean. – Doktoretza ikasketak Medikuntza Fakultatean (Leioa, EHU)- 2002an Tesia irakurrita- Egonaldian “Institute of Biotechnology” (Helsinki, Finland), “Institut Pateur” (Paris, Frantzia) IBILBIDE PROFESIONALA: - Hogeita bi urte irakaskuntza munduan. Ibilbide honetan, Lanbide Heziketako irakaslea , EHUko Irakasle Elkartua (Medikuntza eta Zientzia Fakultatetan) eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea. ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - Hamabi urte Botikazar BHIko Zuzendaritza Taldeko kidea (Idazkaria eta Nazioarteko Proiektuen Arduraduna). Azkeneko bi urtetan Botikazar BHIko Zuzendaria.
Edurne Rangel Gutierrez
Iñaki Ruiz Estornell
Eusko Jaurlaritza
Iñigo Salaberria Aliaga
Eusko Jaurlaritza
Musika ikasketekin batera EHUn Magisteritza eskolako Musika espezialista formakuntza jaso ondoren disziplina anitzetan jardun izan da. Azken urteetan Lezo Herri Eskolako zuzendaritza ardurak izan ditu. Egun, EAEko ikastetxe publikoen Sarean eta Heize elkarteetako koordinazio taldeko kidea da berauen presidente gisa. twitter: @isalaberria
Irati Seijo Diez
Irati Seijo Diez (Lekeitio, 1992) hezitzailea naiz, besteren artean. Ikasketaz pedagogoa eta orain arte hezkuntza ez arautuko eremu ezberdinetan aritua. Artaziak, hezkuntza artistikoan eta bitartekaritza kulturalean aritzen den gizarte ekimeneko kooperatibako (https://artaziak.eus/eu/) langilea azken hiru urteetan. Lan jarduna Tabakalerako hezkuntza sailean burutzen dut beste bost kiderekin batera. Lantaldearekin izandako hartu-emanaren bidez ari naiz arte hezkuntzara hurbilketa egiten, bertan, hezkuntza eraldaketarako pistak daudenaren susmoaz.