Activité gratuite
Cours d'été
Enplegagarritasuna eta lankidetzazko gobernantza

Enplegagarritasuna eta lankidetzazko gobernantza

01.Juil - 01. Juil, 2021 Cod. G07-21

Description

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Gaur egun ere, enplegua funtsezko tresna da gure gizartean gizarte-kohesioa sortzeko. Lan-merkatua ziztu bizian ari da aldatzen, eta horrek ekintza azkar eta erabakigarria eskatzen du, garapen ekonomiko berri, adimentsuago eta integratzaileago batean oinarritua, gure bizimodua, gure harremanak, erakundeak eta lanbideen egitura bera aldatzen ari diren megajoerak jorratuko dituena.

Enplegua integratzaileagoa eta kalitate handiagokoa izango den etorkizun bat diseinatzeko, trantsizio-agenda bat behar da, erakunde eta eragile ekonomiko eta sozial guztiak inplikatuko dituena. Horretarako, kide bakoitzak parte hartzen duen eta onartzen duen sistema, misio eta balio-kate gisa antolatuko da. Zentzu horretan, elkarrekintza-gune eta sentimendu hori funtsezkoa da garatzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak konpromiso-ibilbide luzea egin du, eta oinarri sendoa izan du, estrategia ekonomiko dibertsifikatu eta adimenduna bultzatzeko eta enplegua sortzeko. Izan ere, enplegu hori gero eta kalitate handiagokoa eta pertsona guztientzat inklusiboa izan behar da. Hain zuzen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 bitarteko bazterketa-egoeran eta/edo arriskuan dauden pertsonentzako integratzailea eta kalitatezkoa den Enplegu Estrategiak definitzen duen bezala, lau zutabetan oinarritu beharko luke enplegu-estrategia batek: pertsonak, enpresak, lurraldea eta sektoreak. Beraz, lurralde batek ikuspegi integral batetik ekin ahal izateko, funtsezkoa da maila anitzeko eta dimentsio anitzeko eragileen arteko koordinazioa eta lankidetza.

Gipuzkoako Foru Aldundiak garatutako Enplegu Estrategia berri honek, maila anitzeko eta multiagenteko koordinazioa eta lankidetza irizpide nagusi dituenak, Gipuzkoa lurralde inklusibo bihurtzea du helburu, Garapen Ekonomiko eta Sozial Aurreratuaren aldeko apustua eginez. Eredu horretan, enpresak lehiakorrak, eraldatzaileak, gizatiarrak eta jasangarriak dira, eta pertsona guztien kalitatezko enplegua eta inklusiboa sustatzen dute; bereziki, bazterketa-egoeran eta/edo bazterketa-arriskuan daudenena, enplegu-gaitasun ertain-apaleko egoeran daudenena eta lan-prekarietate egoeran dauden pertsonena. Helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da elkarlaneko gobernantza-eredu bat garatzea, eraikuntza kolektibokoa eta irekia izango duena. Eredu horrek integratuko ditu erakunde, hirugarren sektore, ekonomia, hezkuntza eta beste gizarte-esparru batzuetako eragile publiko eta pribatu garrantzitsu guztien ikuspegia, ezagutza eta konpromisoa.

Lire la suite

Objectifs

Testuinguru horretan, Uda Iakstaro honen helburua gogoeta eta ikaskuntza gune bat eskaintzea izango da, enpleguaren sustapena ikuspegi multidimentsionaletik ulertu eta hurbilketa integral batetik jorratzeko. Horretarako, enpleguaren egungo erronkak aztertuko dira, hainbat ikuspegitatik, hainbat arlotako adituen txostenekin. Gainera, mahai-inguru baten bidez, hainbat esparrutatik enplegua nola landu eta nola aztertu eztabaidatuko da, modu koordinatuan eta elkarlanean.

Uda Ikastaroa, besteak beste, gai hauei erantzuten saiatuko da: zer dimentsio ditu enpleguak eta enpleguaren sustapenak? Zer da kalitatezko enplegua? Zer erronka ditu Gipuzkoak enpleguaren arloan? Nola eragiten dute munduko egungo joerek (digitalizazioa, trantsizio berdea, etab.)? lurraldeko enpleguan? Zein dira, bereziki, bazterketa-arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasunaren erronkak? Zein dira egungo joerak enplegua sustatzeko politiketan? Zer eginkizun dute erakunde publikoek, enpresek eta maila eta arlo guztietako beste eragileek enplegua sustatzeko orduan? Zer garrantzi du lankidetza-lankidetzak eta -gobernantzak eremu horretan, eta nola artikulatu lankidetza-bide sendoak? Ikastaro hau Etorkizuna Eraikitzeko Lurralde Garapenerako Laborategiaren esparruan kokatzen da.

Lire la suite

Activité s'adressant à

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Collaborateurs

  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Programme

2021-07-01

09:00 - 09:15

Erregistroa / Registro

09:15 - 09:30

Inaugurazio instituzionala

  • Markel Olano Arrese Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Diputatu Nagusia / Diputado General
  • Agustín Erkizia Olaizola UPV/EHU - Gipuzkoako Errektoreordea / Vicerrector del Campus de Gipuzkoa
09:30 - 10:15

“Lan merkatuaren eraldaketak eta enplegu politiken paradigma berria. Nazioarteko eta tokiko ikuspegia / Transformaciones del mercado de trabajo y nuevo paradigma de las políticas de empleo. Una perspectiva internacional y local“

  • Mauricio Dierckxsens NLE, Nazioarteko Lan Erakundea / OIT, Organización Internacional de Trabajo - Enpleguko Senior Espezialista / Especialista Senior en Empleo. (PARTICIPA VÍA ZOOM)
10:15 - 11:00

“Enplegu-politika aktiboak gobernantza berri baten esparruan / Las políticas activas de empleo en el marco de una nueva Gobernanza“

  • Alfonso Gurpegui Ruiz Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco - Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea / Viceconsejero de Empleo e Inclusión
11:00 - 11:30

Atsedenaldia / Pausa

11:30 - 12:15

“Balio sozial partekatua, enpresak enplegu sistema duen eginkizun berria / Valor Social Compartido, el nuevo rol de la empresa en el Sistema de Empleo“

  • Mercedes Oleaga Páramo Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Insitutua / Orkestra, Instituto Vasco para la Competitividad - Ikerketako bideratzailea / Facilitadora de Investigación
12:15 - 13:00

“Lurralde eta eskualde-estrategia Gipuzkoako Lurralde Historikoan kalitatezko enplegu-ekosistema integratzailea eraikitzeko / La estrategia territorial y comarcal en la construcción de un ecosistema de empleo de calidad e inclusivo en el Territorio Hstorico de Gipuzkoa“

  • Unai Andueza Iraeta Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Proiektu Estrategikoetako Zuzendari Nagusia / Director General de Proyectos Estrategicos
  • Begoña Beobide Azpeitia Tokiko Garapeneko Eskualde-Agentziak / Agencias Comarcales de Desarrollo Local - Iraurgi Berritzeneko zuzendari kudeatzailea / Directora gerente de Iraurgi Berritzen
13:00 - 13:45

Mahai ingurua: “Mahai ingurua; Agendaren erronkak eta eginkizunak, enplegu-ekosistema / Mesa redonda: Retos y tareas en la agenda, un ekosistema de empleo“

  • Sebastian Zurutuza Mujika Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Estrategiako Zuzendari Nagusia / Director General de Estrategia (Moderatzailea)
  • Mauricio Dierckxsens NLE, Nazioarteko Lan Erakundea / OIT, Organización Internacional de Trabajo - Enpleguko Senior Espezialista / Especialista Senior en Empleo. (PARTICIPA VÍA ZOOM)
  • Alfonso Gurpegui Ruiz Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco - Enplegu eta Gizarteratzeko Sailburuordea / Viceconsejero de Empleo e Inclusión
  • Mercedes Oleaga Páramo Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Insitutua / Orkestra, Instituto Vasco para la Competitividad - Ikerketako bideratzailea / Facilitadora de Investigación
  • Unai Andueza Iraeta Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Proiektu Estrategikoetako Zuzendari Nagusia / Director General de Proyectos Estrategicos

Directeurs

Sebastian Zurutuza Mujika

Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Guipúzcoa

Cargo: Director general de Estrategia de Gestión. Estudios: Licenciado en Ciencias Económicas y Empresariales (Especialista Universitario en Administración Pública de la EHU/UPV). Idiomas: euskera (alto); castellano (alto); inglés (medio). Trayectoria profesional y política: - Jefe de Servicio de Compromisos Institucionales. Diputación Foral de Gipuzkoa (1993-2015). - Jefe de Sección de Cupo y Aportaciones Financieras. Diputación Foral de Gipuzkoa (1992-1993). - Profesor Asociado. EHU-UPV (Facultad de Derecho) (1988-1994). - Economista. Diputación Foral de Gipuzkoa (1987-1992). - Profesor. Formación Profesional (Elgoibar y Usurbil) (1982-1987).

Conférenciers

Unai Andueza Iraeta

Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa, Director General de Proyectos Estratégicos

Goi mailako industri ingeniaritza ikasketak Nafarroako Unibertsitateko TECNUNen eta Executive MBA Deustuko Unibertsitatean. Bere lan ibilbidea makina erreminta arloan hasten du, Ideko Zentro Teknologikoko proiektu kudeatzaile gisa lehenengo, eta Danobat Taldean negozioen garapen arloan ondoren. Deustuko Unibertsitatean Microeconomics of Competitiveness, enpresen lehiakortasunaren eta lurraldeen garapenaren inguruan sakontzen duen kurtsoa egin eta gero, Tolosaldea Garatzen S.A.-n eskualdeko garapen agentzian hasten da lanean, bertako lehiakortasun eta sustapen industrialeko sailaren arduradun gisa. 2020aren hasieran, Gipuzkoako Foru Aldundiko lantaldera gehitu eta gaur egun, erakundeko Proiektu Estrategikoetako zuzendaria da.

Begoña Beobide Azpeitia

Iraurgi Berritzen

Telekomunikazioetako goi-mailako ingeniaria, Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan (Euskal Herriko Unibertsitatea), eta Executive MBA Madrilgo IE Business School. 2001. urtetik aurrera, Madrilera joan zen, Ikus-entzunezko Sektorean lan egiteko, lehenik Via Digitalen, eta, ondoren, Sogecable SAn, Kable Arloko zuzendari tekniko gisa., Bere prestakuntza teknikoa, berriz, IE Business Schoolek Executive MBA egitearekin osatzen du, eta hainbat artikulu argitaratzen laguntzen du, negozio eskolak kudeatzen dituen hainbat forotan. 2006. urtean Donostiara itzuli zen Vicomtech Zentro Teknologikoko zuzendari komertzial eta marketin gisa lan egiteko, eta 2010eko irailaz geroztik Iraurgi Berritzen Urola Erdiko eskualdeko Garapen eta Berrikuntza Agentziako zuzendaria da. Linkedin : https://www.linkedin.com/in/begonabeobide/

Mauricio Dierckxsens

Alfonso Gurpegui Ruiz

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze sailburuordea Trebakuntza: Hezkuntza Zientzietako Lizentziatura. EHU 1980-1985 Gizarte Hezkuntzako graduondokoa. EHU 1989-1991 Karrera profesionala: Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria. Eusko Jaurlaritza. 2020-2021 Zeharkako proiektu eta programen arduraduna. Bidasoako Garapen Agentzia 2019–2020 Espazio Publiko, Ekologia eta Jaietako Jardueren Arlokozinegotzi ordezkaria. Donostiako Udala 2015–2019 Enplegu eta Gizarte Berrikuntza Saileko burua. Bidasoako Garapen Agentzia 2013–2015 Gizarte Gaietako sailburuordea. Eusko Jaurlaritza 2011-2012 Gizarte Gaietako zuzendaria. Eusko Jaurlaritza 2009–2011 Herritarrekiko Harremanetarako Arloko zuzendaria. Irungo Udala 2008–2009 Gizarte Zerbitzuen Arloko zuzendaria. Irungo Udala 2000-2007 Enplegu eta Prestakuntza Saileko zuzendaria. Bidasoako Garapen Agentzia 1992-2000 Lantegi Eskolako zuzendaria. Irungo Udala eta Eibar Udala 1989– 1992 Haurtzaroko teknikaria. Bizkaiko Foru Aldundia 1988

Mercedes Oleaga Páramo

Orkestra- Instituto Vasco de Competitividad

Tarifs inscription

Aurrez aurre2021-07-01 arte
0 EUR
Online zuzenean2021-07-01 arte
0 EUR

Lieu de l'événement

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Other courses that might be of your interest...