Activité gratuite
Cours d'été
Balioen bidetik: pertsonaren garapena Lanbide Heziketa dualean

Balioen bidetik: pertsonaren garapena Lanbide Heziketa dualean

28.Juil - 28. Juil, 2021 Cod. H25-21

Description

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Lanbide Heziketak gure herriaren garapen ekonomikoan eta sozialean garrantzia handia du. Alde horretatik, Lanbide Heziketako zentroek, beste eragileekin lankidetza estuan, ahalegin berezia egin dute organizazio- eta pertsona-mailan berrikuntzak egiteko (heziketa-eskaintza eta titulazioak gaurkotzea, ikaste-irakaste metodoak berritzea eta erronketan oinarrituriko ikaskuntza, zeharkako konpetentzien garrantzia). Horrez gainera, Lanbide Heziketako zentroen eta enpresen artean lotura estuak ere sortu dira eta zentroen eskaintza bailarako sektore ekonomikoetara erabat doitzea lortu izan da.

Bide horretan, munduko transformazio teknologikoak, komertzialak eta sozio-kulturalak direla eta, hurrengo urteotan ikasleen garapen teknologikoan eta profesionalean ahalegin handia egin beharko da. Baina hori gutxi ez, eta pertsonaren garapen morala eta kulturala ere garrantzitsuak izango dira, eta horrek lan onaren kultura biziberritzea eskatzen du. Hori dela eta, ikastaro honek pertsonaren dimentsio etikoan arreta ipiniko du, Bidetik Fundazioak pertsonaren formazioa eta garapena bultzatzeko duen egitasmoaren berri eman eta horretan sakontzeko asmoarekin.

Zehazki, Lanbide Heziketa dualeko ibilbide industrialean, zentroen eta enpresen arteko lankidetzaren bidez, ikaslearen formazioan pertsona, gaur egungo munduan, enpresan erantzukizunez aritu dadin jabetzearen garrantziaz hitz egingo dugu.

 

Lire la suite

Objectifs

Munduaren transformazio komertzialek, teknologikoek eta sozio-kulturalek enpresei sortzen dizkieten erronka berriak ulertzea.

Gaur egungo enpresetan pertsonaren dimentsio profesionalak eta etikoak duten garrantziaz jabetzea.

Pertsonaren dimentsio etikoa zertan datzan eta nola ulertzen dugun adostea.

Euskalherrian tradizioz jasotako kulturan pertsona erantzuleak eta lan onak izan duten garrantzia argitzea.

Lanbide Heziketan pertsonaren dimentsio etikoa nola landu daitekeen eztabaidatzea.

Lire la suite

Activité s'adressant à

  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Collaborateurs

  • Kortaren Bidetik Fundazioa

Programme

2021-07-28

09:15 - 09:30

Erregistroa

09:30 - 09:45

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Jesus Alberdi Areizaga Bidetik Fundazioa - Bidetik Fundazioa
09:45 - 10:30

“Ética y Valores: retos profesionales en la empresa del siglo XXI“

  • Pedro Manuel Sasia Santos Universidad de Deusto, Centro de Ética Aplicada - Profesor Titular
10:35 - 11:20

“Lan onaren balioa: pertsonaren dimentsio etikoa Lanbide Heziketan“

  • Andoni Eizagirre Eizagirre Mondragon Unibertsitatea - Profesor Titular
  • Nagore Ezkurra Zazpe Bidetik Fundazioko ikerketa-arduraduna
11:20 - 11:50

Atsedena

11:50 - 12:50

Mahai ingurua: “Kortaren Bidetik: educación, valores y empresa“

  • Andoni Eizagirre Eizagirre Mondragon Unibertsitatea - Profesor Titular (Moderatzailea)
  • Jose Eduardo Junkera Perez Egile Corporation XXI, SL - Consejero Apoderado
  • Javier Roquero Ussia Salto Systems - Director General
  • Diego Abellán Sáenz del Castillo EGIBIDE - Coordinador del proyecto Balio2d
12:50 - 13:15

Itxiera

  • Jesus Mari Mujika Arakistain Bidetik Fundazioa - Bidetik Fundazioa

Directeurs

Andoni Eizagirre Eizagirre

Mondragon Unibertsitatea, Irakasle Titularra

Mondragon Unibertsitateko Irakasle Titularra. Filosofian Doktorea.

Conférenciers

Diego Abellán Sáenz del Castillo

EGIBIDE, Balio2d egitasmoaren koordinatzailea Lanbide Heziketako irakaslea Telekomunikazio ingeniaria

Jesus Alberdi Areizaga

Joxe Mari Kortaren Bidetik

Bidetik Fundazioa

Nagore Ezkurra Zazpe

Bidetik Fundazioa

Jose Eduardo Junkera Perez

Kontseilari Ahalduna, Egile Corporation XXI, SL

Jesus Mari Mujika Arakistain

Bidetik Fundazioa

Javier Roquero Ussia

Zuzendaria Nagusia, Salto Systems

Pedro Manuel Sasia Santos

Deustuko Unibertsitateko Irakasle Titularra. Etika Aplikatuko Zentrua

Tarifs inscription

Aurrez aurre2021-07-28 arte
0 EUR
Online zuzenean2021-07-28 arte
0 EUR

Lieu de l'événement

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa