Balioen bidetik: pertsonaren garapena Lanbide Heziketa dualean
Azalpena
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Lanbide Heziketak gure herriaren garapen ekonomikoan eta sozialean garrantzia handia du. Alde horretatik, Lanbide Heziketako zentroek, beste eragileekin lankidetza estuan, ahalegin berezia egin dute organizazio- eta pertsona-mailan berrikuntzak egiteko (heziketa-eskaintza eta titulazioak gaurkotzea, ikaste-irakaste metodoak berritzea eta erronketan oinarrituriko ikaskuntza, zeharkako konpetentzien garrantzia). Horrez gainera, Lanbide Heziketako zentroen eta enpresen artean lotura estuak ere sortu dira eta zentroen eskaintza bailarako sektore ekonomikoetara erabat doitzea lortu izan da.
Bide horretan, munduko transformazio teknologikoak, komertzialak eta sozio-kulturalak direla eta, hurrengo urteotan ikasleen garapen teknologikoan eta profesionalean ahalegin handia egin beharko da. Baina hori gutxi ez, eta pertsonaren garapen morala eta kulturala ere garrantzitsuak izango dira, eta horrek lan onaren kultura biziberritzea eskatzen du. Hori dela eta, ikastaro honek pertsonaren dimentsio etikoan arreta ipiniko du, Bidetik Fundazioak pertsonaren formazioa eta garapena bultzatzeko duen egitasmoaren berri eman eta horretan sakontzeko asmoarekin.
Zehazki, Lanbide Heziketa dualeko ibilbide industrialean, zentroen eta enpresen arteko lankidetzaren bidez, ikaslearen formazioan pertsona, gaur egungo munduan, enpresan erantzukizunez aritu dadin jabetzearen garrantziaz hitz egingo dugu.
Helburuak
Munduaren transformazio komertzialek, teknologikoek eta sozio-kulturalek enpresei sortzen dizkieten erronka berriak ulertzea.
Gaur egungo enpresetan pertsonaren dimentsio profesionalak eta etikoak duten garrantziaz jabetzea.
Pertsonaren dimentsio etikoa zertan datzan eta nola ulertzen dugun adostea.
Euskalherrian tradizioz jasotako kulturan pertsona erantzuleak eta lan onak izan duten garrantzia argitzea.
Lanbide Heziketan pertsonaren dimentsio etikoa nola landu daitekeen eztabaidatzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Kolaboratzaileak
Programa
2021-07-28
Erregistroa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Jesus Alberdi Areizaga Bidetik Fundazioa - Bidetik Fundazioa
“Ética y Valores: retos profesionales en la empresa del siglo XXI“
- Pedro Manuel Sasia Santos Universidad de Deusto, Centro de Ética Aplicada - Profesor Titular
“Lan onaren balioa: pertsonaren dimentsio etikoa Lanbide Heziketan“
- Andoni Eizagirre Eizagirre Mondragon Unibertsitatea - Profesor Titular
- Nagore Ezkurra Zazpe Bidetik Fundazioko ikerketa-arduraduna
Atsedena
Mahai ingurua: “Kortaren Bidetik: educación, valores y empresa“
- Andoni Eizagirre Eizagirre Mondragon Unibertsitatea - Profesor Titular (Moderatzailea)
- Jose Eduardo Junkera Perez Egile Corporation XXI, SL - Consejero Apoderado
- Javier Roquero Ussia Salto Systems - Director General
- Diego Abellán Sáenz del Castillo EGIBIDE - Coordinador del proyecto Balio2d
Itxiera
- Jesus Mari Mujika Arakistain Bidetik Fundazioa - Bidetik Fundazioa
Zuzendariak
Hizlariak
Diego Abellán Sáenz del Castillo
EGIBIDE, Balio2d egitasmoaren koordinatzailea Lanbide Heziketako irakaslea Telekomunikazio ingeniaria
Jesus Alberdi Areizaga
Joxe Mari Kortaren Bidetik
Bidetik Fundazioa
Nagore Ezkurra Zazpe
Bidetik Fundazioa
Jose Eduardo Junkera Perez
Kontseilari Ahalduna, Egile Corporation XXI, SL
Jesus Mari Mujika Arakistain
Bidetik Fundazioa
Javier Roquero Ussia
Zuzendaria Nagusia, Salto Systems
Pedro Manuel Sasia Santos
Deustuko Unibertsitateko Irakasle Titularra. Etika Aplikatuko Zentrua
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2021-07-28 arte |
---|---|
0 EUR |
Online zuzenean | 2021-07-28 arte |
---|---|
0 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa