Ertzillatarrak, garai baten paradigma
Description
Lope García de Salazar bandokidearen Bienandanzas e fortunas liburuak leinu askori buruzko informazioa eskaintzen digu eta penintsularen iparraldeko leinuek elkarren artean izandako liskarrak kontatzen ditu, Bizkaiko kasuari arreta berezia eskainiz. Liburu honetatik lortzen den materiala izugarria da eta genealogiaren, osaketaren eta beraien arteko harremanei buruzko argazki bikaina eskaintzen digu, baita leinu hauek Gaztelako Erreinuko goi mailako nobleziarekin edo erregetzarekin izan zituzten harremanei buruzkoa ere.
Bi mendetan zehar izandako harreman eta lotura sozial horiek guztiak Bermeoko familia batean daude islatuta: Ertzillatarrak. Ertzillatarrengan gure historiaren une bat marrazten duten funtsezko elementuak aurkitzen ditugu. Ercilla familia, nolabait, gure mundua eraldatu zuten gizarte-aldaketa batzuen eredu izan liteke.
Martinek, Bermeo Bizkaiko Burua zuen Behe Erdi Aroko Bizkaia irudikatzen du. Arteagatarren sagaren seme, bandoen arteko borroketara, batzar-etxera edo foru zaharrera garamatza. Ertzillatarren oinordekoa armadorea, militarra eta merkataria zen. Bere seme zaharrenak jasoko ditu oinordetzan dorrea eta itsasontziak. Bestalde, seme gazteena, Fortun, eite eta nortasun guztiz errenazentistako legelari eta politikaria izan zen. Alonso, azkenik, iturri horien guztien oinordekoa, baina, aldi berean mundu berri bateko gizona.
Era berean, emakumearen presentzia funtsezkoa da familia/saga horren bilakaera ulertzeko, gure hiru protagonisten profilak aholkatu, kudeatu eta bideratu baitzituzten. Emakumeek itsasoarekin duten harremana askotarikoa eta bizia izan da mendeetan zehar, eta haien lana ikusarazteko eta aintzat hartzeko beste aukera baten aurrean gaude.
Ikastaro honetan sendi honen garrantzia aztertuko dugu eta, aldi berean, ondare historikoaren hedapenari eta hezkuntzari buruzko gogoeta egingo da, ondareak, elementu bereizgarri gisa, gizartean duen balio eta iraunkortasunaz kontzientzia sortzeko. Testuinguru honetan, ondare historikoa funtsezko hezkuntza-baliabidetzat daukagu, hau osatzen duten ondasunak gure aurreko jardueren emaitza direla uste dugulako. Gainera, aberastasun emaleak dira, eta baliagarri zaizkigu ez bakarrik denboraren joana orainalditik berreraikitzeko eta egituratzeko, baita zientziarako eta ezagutza historikorako baliabide gisa ere.
Objectifs
Zer harreman eta lotura sozial mota ezartzen dira familietan?
Zer harreman mota ezartzen dira goi mailako nobleziarekin eta monarkiarekin, eta zer eragin du bertako testuinguruan?
Zer neurritan eragiten du familiaren arrakastak gertuko eremuan?
Zer botere-harreman ezartzen dira eta nola agertu ziren horiek aro modernoan? Zer rol jokatu zuten familia hauek? Zer geratzen zaigu familia-eredu horretatik?
Zer rol hartzen du emakumeak familia-eredu horretan? Nola proiektatzen da figura hori genero-berdintasuna sustatzeko orduan?
Zer neurritan da beharrezkoa ondare historikoa zabaltzea Ercilla familiak dituen figurak ezagutarazteko?
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Méthodologie
Ikastaroaren metodologia "Actión Learning" delakoan oinarrituko da. Ikasleek ikus-entzunezko formatuan eskaintzen dituzten ezagutzetan esperientzia duten profesionalen esperientziatik abiatuta ikasiko dute. Ikasleen arteko komunikazioa esperientziak trukatzeko eta eztabaidatzeko foro batean egingo da. Jardunaldi bakoitza eztabaida batekin amaituko da. Eztabaida horretan hainbat gai jorratuko dira eta ezagutza eta trebetasun pertsonalen ebaluazioa egingo da.
Programme
2022-07-14
Registro / Erregistroa
Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
- Aritz Abaroa Cantuariense | Ayuntamiento de Bermeo - Alcalde de Bermeo
- Gorka Moreno Márquez | UPV/EHU - Vicerrector del Campus de Bizkaia
- Asier Romero Andonegui | UPV/EHU - Profesor Titular
- Mikel Mancisidor de la Fuente | Universidad de Deusto - Profesor Titular
“Tratando de explicar la historia de Bermeo a través de sus familias y linajes al final de la Edad Media“
- José Ramón Díaz de Durana Ortiz de Urbina | UPV/EHU - Catedrático
“Antecedentes y contexto histórico que explica a los Ercilla en su solar“
- Asier Romero Andonegui | UPV/EHU - Profesor Titular
- Aitor González Gato | UPV/EHU - Licenciado
Atsedena
“Participación de las mujeres vascas en el contexto socio-económico familiar durante la Baja Edad Media vizcaína“
- Janire Castrillo Casado | UPV/EHU - Profesora adjunta (Zoom bidez parte hartuko du)
Sintesia
“Visita guiada al Bermeo del siglo XVI: resto, ecos y evocaciones“
- Jesús Muñiz Petralanda
2022-07-15
“La ampliación del espacio territorial en las estrategias familiares“
- José Ángel Achón Insausti | Universidad de Deusto - Catedrático de Universidad
“Evolución y cambio de las familias de la élite vasca en el paso de la Edad Media a la Edad Moderna“
- María Dolores Valverde Lamsfus | UPV/EHU - Catedrática emérito
Atsedena
“De Juan Pérez y María de Arteaga a Alonso de Ercilla: cuatro generaciones para explicar una época“
- Mikel Mancisidor de la Fuente | Universidad de Deusto - Profesor
Sintesia
Mahai ingurua: “Ertzilla familia Bermeoko ondare historiko eta kulturala zabaltzeko eta sustatzeko eredu gisa / La Familia Ercilla como oportunidad de difusión y promoción del patrimonio histórico-cultural de Bermeo“
- Asier Romero Andonegui | UPV/EHU - Profesor Titular (Moderatzailea)
- Juan Antonio Apraiz Zallo | Ayuntamiento Bermeo - Capitán de la marina mercante
- Bittor Uriarte Anasagasti | IES Ignacio Arocena - Profesor
- Naiara Bilbao Quintana | UPV/EHU - Profesora adjunta
- Amaia Apraiz Sahagún | Ikusmira Ondarea
Directeurs
Hispaniar filologian lizentziaduna (1997) eta doktorea (2005) Deustuko Unibertsitatean. UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatearen irakaslea 2006tik. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendariordea (2011-2013); Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren sailako koordinatzailea (2016-2018). Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoa, 2018az geroztik. EUDIA ikerketa-taldea zuzentzen du, talde egonkorra aitortua euskal unibertsitate sisteman, 1 doktorego tesiaren zuzendari izan da. Gainera, 34 GRAL eta 17 MALeko zuzendu ditut. Irakasle bisitari izan da Central Unibertsitatean (Txilen). 8 ikerketa proiektuan aritu da, horietatik 2etan ikertzaile nagusi gisa. Egilekide argitalpen ugaritan: 75 artikulu zientifiko, 8 liburu eta 18 liburu kapitulu. 50 ekarpen inguru egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan. CNEAIk aitortutako 2 (ikerkuntza) eta 1 (transferentzia) seiurteko ditu. Bikain ziurtagiria DOCENTIAZ jaso du.
Mikel Mancisidor de la Fuente
Universidad de Deusto
Mikel Mancisidor Zuzenbidean lizentziatua da eta Nazioarteko Harremanetan eta Diplomazian doktorea. NBEko DESC Batzordeko Zientzia eta Giza Eskubideei buruzko Iruzkin Orokorraren relatorea izan da. Batzorde horretako kidea 2013tik. Nazioarteko Zuzenbideko eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbideko irakaslea Deustun, American Universityn eta René Cassin Institutuan. Eskubideen Urrezko Domina 2013 eta Euskadiko Kutxa Saria - Eusko Ikaskuntza
Conférenciers
José Ángel Achón Insausti
Deustuko Unibertsitateko katedraduna da, eta graduko, graduondoko eta doktoretzako hainbat irakasgai eman ditu, batez ere Ideien eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historiaren arloan. Era berean, ardura akademikoko hainbat kargu bete ditu erakunde berean: historia Saileko zuzendaria (1998-2003), Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa (2003-2012) eta Fakultate bereko dekanordea (2015-2020). Bere ikerketa-lana ehundik gora ekarpen zientifikotan gauzatu da, hainbat formatutan, 13 libururen egiletza, egilekidetza edo argitalpena eta 51 liburu-kapituluren edo aldizkari-artikuluren argitalpena nabarmenduz. Era berean, 51 Kongresu eta Ikerketa Mintegitan parte hartu du, eta artikulu eta monografien ebaluazioak egin ditu hainbat argitaletxe eta aldizkarirentzat.
Amaia Apraiz Sahagún
Ikusmira Ondarea
Amaia Apraiz Sahagún Artearen Historian doktorea da, eta kontsultore independente gisa lan egiten du kultura-ondarean, Ikusmira Ondarea enpresaren barruan. Bere ibilbide profesionalean ikerketa-, balioespen-, hedapen- eta interpretazio-lanak egiten ditu. Bere ustez, gizonentzat eta emakumeentzat etorkizun berdinagoa lortzeko ezinbestekoa da emakumeek kultura-ondareari egiten dizkioten ekarpenak ezagutzea eta zabaltzea, eta hori lortzeko aktiboki lan egiten du. 2015etik 2019ra bitartean, Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldien edukiak koordinatu zituen, eta nabarmentzekoa da 2018ko edizioa («Patrimonio, herencia de mujer»), emakumeek ondare komunari egindako ekarpenak zabaltzeari buruzkoa. Gaur egun Women 's Legacy programaren edukien arduraduna da, eta Europa osoko profesionalekin lan egiten du kultura-ondarearen interpretazioan genero-ikuspegiarekin aurrera egiteko. Gainera, ondare garaikidean eta paisaia kulturaletan esperientzia du.
Juan Antonio Apraiz Zallo
Merkataritzako Itsasontzietako kapitaina (1984), Itsas Arrantzako eta Garraioko teknikaria (2003), Bilboko portuko Noatum S A edukiontzien terminaleko burua 2002tik erretiroa hartu zuen arte (2018). Ondare Historikoaren, Artxiboen, Museoen eta Liburutegien Dokumentazioan eta Kudeaketan espezializatzeko diploma (2005). Itsas arrantzako ikertzaile eta dibulgatzailea hainbat argitalpenen eta ikerketa-lanen egilea da, eta itsas munduarekin eta ondarea berreskuratzearekin lotutako ikastaroak eta hitzaldiak ematen ditu. Eusko Ikaskuntzako kidea eta Bermeoko Arrantzaleen Museoko, Donostiako Untzi Museoko eta Bilboko Itsasmuseumeko aholkularia.
Naiara Bilbao Quintana
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Hezkuntzan doktorea, gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPV) irakasle atxikia da eta Didaktika eta Eskola Antolakuntzako saileko kidea. Ikerketa jardueren bitartez Hezkuntza Teknologia, Ulermenerako irakaskuntza eta Pentsamendu ikusgarriari lotutako prozedurak garatzen ditu. Jardunean dauden irakasleei Hezkuntzaren Berrikuntza, Curriculumaren Garapena, Konpetentzien Ebaluazioa, eta Ulermen eta Pentsamendu Ikusgarriari buruzko eskolak eman dizkie, beste gai batzuen artean.
Janire Castrillo Casado
UPV/EHU
Licenciada en historia (2008) y doctora por la Universidad del País Vasco (2016). Comenzó su actividad académica en el Departamento de Historia Medieval, Moderna y de América de dicha Universidad como investigadora predoctoral, realizando varias estancias de investigación en universidades francesas durante dicha etapa. En la actualidad, ejerce como docente e investigadora en el Departamento de Didáctica de las Ciencias Sociales de la Facultad de Ciencias de la Educación y el Deporte de la Universidad del País Vasco, y forma parte del grupo de investigación Sociedad, poder y cultura (siglos XIV-XVIII) liderado por José Ramón Díaz de Durana. La orientación de sus temas de investigación se ha centrado en el estudio de las mujeres en el País Vasco durante los siglos XIV y XV, que fue el eje de su tesis doctoral titulada Régimen jurídico, económico y social de las mujeres vascas durante la Baja Edad Media.
José Ramón Díaz de Durana Ortiz de Urbina
UPV/EHU
Catedrático de Historia Medieval en la UPV/EHU, es IP del Grupo de Investigación Sociedad, poder y cultura, siglos XIV-XVI y del Proyecto De la Lucha de Bandos a la hidalguía universal: transformaciones sociales, políticas e ideológicas en el País Vasco (siglos XIV y XV). Inició su trayectoria científica con la tesis doctoral dirigida por el Profesor José Ángel García de Cortázar: Álava en la Baja Edad Media. Crisis, recuperación y transformaciones socioeconómicas (c. 1250-1525), Vitoria, 1986. El análisis de la sociedad rural y urbana, la economía y las instituciones locales y territoriales han sido las constantes habituales de sus estudios, que progresivamente han ido ampliándose territorial y temáticamente. Primero al País Vasco y más tarde al conjunto de la Cornisa Cantábrica. Temáticamente, a partir de los años 90, ha orientado la investigación hacia el estudio de la hidalguía en el norte peninsular. https:// ehu.academia.edu/JoséRamónDíazdeDurana
Aitor González Gato
Erdi Aroko eraikuntza historikoan aditua, batez ere Euskal Herriko Erdi Aroko hiribilduak babesten zituzten gotorlekuetan. Horrela, eraikin bereizgarri horri buruzko hamar monografia baino gehiago idatzi ditu: Bermeo, Durango, Portugalete, Elorrio, Plentzia, Bilbo, Urduña, Lekeitio eta Balmaseda. Era berean, dorretxeetan zentratutako beste lan batzuk ere egin ditu, hala nola Ertzilla Dorrea edo Ybargüengo Dorrea.
Jesús Muñiz Petralanda
Facultad de Letras
Jesús Muñiz Petralanda (Galdakao, 1965). Licenciado en Historia del arte (Salamanca. 1988) y Diplomado en Gestión del Patrimonio (Deusto, 1999). Fue Conservador del Museo de Arte Sacro de Bilbao entre 2002 y 2013. Su atención como investigador se ha centrado en el estudio del arte mueble de la Baja Edad Media en el País Vasco. Es autor de diversos libros al respecto: el Legado de Flandes (escultura tardogotica en Bizkaia), imágenes del Arcángel San Miguel en Bizkaia, El arte en la cruz (sobre los cruceros de Elorrio), San Martín de Arrieta, El retablo recuperado y algunas monografias sobre la Basílica de Begoña, la Parroquia de San Miguel de Basauri o el Patrimonio religioso de la villa de Lekeitio o el Casco Viejo de Bilbao, entre otros, además de dos páginas web sobre Retablos Flamencos esculpidos en España y Retablos Tardogoticos en Euskadi. Actualmente culmina su tesis doctoral sobre El retablo Tardogotico esculpido en el País Vasco Atlántico, que será defendida este próximo otoño.
Bittor Uriarte Anasagasti
Historia eta Geografian lizentziatua. Bermeoko institutuan Historiako irakasle zen eta urte batzuetan zuzendaritza karguak izan zituen. Elkar lanean, Bermeoko udal artxiboa aztertu eta antolatzen ibilia. Argitalpen artean hauek azpimarra daitezke: elkar lanean, Bermeoko udal artxiboaren indizea (Bermeoko udala, 1982); elkar lanean, Bermeo eta Mundaka (2006); Irune Allikarekin, Bermeoko toponimia (Bermeoko udala, 2007); elkar lanean, Rober Garayen Canterburyko paperen misterioa komikia (2012); Euskal Herriaren Historia (sarean eskuragarri) (2017); Fernando Hierro eta A. Astuirekin, Bermeoko Historia iruditan (argitaratu gabe). Gainera, Bermeoko historiari buruzko zenbait hitzaldi eman ditut.
María Dolores Valverde Lamsfus
Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedradun erretiratua, Gipuzkoako lehendakariordea izan da Eusko Ikaskuntzan (1994 – 1999) eta doktorego eta master ikastaroak eman zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan 1992tik 2016ra, irakasle gonbidatu gisa. Iura Vasconiae Fundazioko patroia da. Fundazioko lehendakaria izan zen 2008 eta 2012 artean. Hainbat aldizkari zientifikotako erredakzio-batzorde askotan parte hartu du, besteak beste, Revista Internacional de los Estudios Vascos, Historia Contemporánea, Vasconia, Saioak eta Iura Vasconiae aldizkarietan. Landu dituzun ikerketa-gaiak, neurri handi batean, emakumeen historiari, Euskal Herriko familiaren historiari eta abandonatutako haurtzaroari buruzkoak dira, betiere ikuspegi sozial eta kultural batetik.
Tarifs inscription
Aurrez aurre | 2022-07-14 arte |
---|---|
40,00 EUR |
Lieu de l'événement
Arrantzaleen museoa (Ertzilla dorrea)
Torrontero enparantza, 48370 Bermeo
Bizkaia
Objectifs de développement durable
Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.
L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.
4 - Éducation de qualité
Veiller à ce que tous puissent suivre une éducation de qualité dans des conditions d’équité et promouvoir les possibilités d’apprentissage tout au long de la vie. Questions clés : enseignement gratuit, équitable et de qualité, accès égalitaire à une formation supérieure, éducation au développement durable, des installations éducatives adaptées aux personnes handicapées, cadres d’apprentissage sûrs, exempts de violence, inclusifs et efficaces.
Plus d'informations