Gazteen ahotsak: Hizkuntza-ideologiak eta kultur aniztasuna
Description
Gazteen hizkuntza-ideologiez jardungo dugu mintegi honetan, hizkuntza gutxituen hiztun gazteengan arreta jarrita. Eguneroan testuinguru kulturaniztunetan bizi diren gazte horientzat, zer-nolako esanahi eta funtzio soziala dute euskara, katalana edo galegoa bezalako hizkuntza txikiek? Zer leku dute hizkuntza horiek haien tokian tokiko kultu jardueretan eta hartu-eman birtualetan? Tokiz haraindiko korronte ideologiko eta kultural berriek, zein eragin dute gazte horiek egiten dituzten hizkuntza-hautuetan? eta haien hizkuntza horien inguruan dituzten ikuspegietan?
Mintegian euskal gazteak eta euskara ardatz dituzten ikerketak izango ditugu mintzagai nagusi, baina nazioartean izen handikoak diren ikerlariek parte hartuko dute eta zabalduko dute eztabaida katalana, irlandera eta galegoaren kasura ere.
Objectifs
Mintegian gogoeta eta eztabaida-gune bat sortu nahi genuke. Gure asmoa da gazteen ideologien ikerlerroan etorkizuneko ildoak irudikatzeko moduko gogoeta partekatua egitea. Aldi berean, sinetsita gaude gazteen hizkuntza-politika berrietarako ideia iturri ere izan daitekeela.Horregatik, gonbidatuen artean izango dira hizkuntza-plangintzarekin zerikusia duten erakundeetako kideak ere .
Mintegiak gazteei ere ahotsa eman nahi die, beren ikuspegia azaltzeko mahai-inguruetako eztabaidetan parte har dezaten. Helburu horrekin, gazteek osatutako mahai-inguru bat izango da eta ikerketa-ekintza jardunetan diharduten ikerlari gazteek gidatuko dute.
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
- Planifikazio teknikariak
Méthodologie
Adituek parte hartuko dute mahai-inguru eta eztabaidetan, eta gazteen eta euskararen hizkuntza-plangintzaz arduratzen diren eragileen parte-hartzea sustatuko da.
Collaborateurs
Directeurs
Agurtzane Elordui Urkiza
EHU
Agurtzane Elordui ikerlari eta irakasleak Soziolinguistikaren alorrean lan egiten du komunikabideetan bereziki aplikatua . UPV/EHUko Gizarte Zientzien eta Komunikazio Zientzien Fakultateko gradu eta masterretan irakasten du soziolinguistikaz eta komunikabideetako hizkeraz. Gaur egun hurrengo alor hauetan ikertzen du: hizkuntza ideologiak, hizkuntza gutxituak, sare sozialetako praktika aleaniztunak, ikus-entzunezko diskurtsoaren estilizazioa eta euskal gazteriaren aldaketa soziolinguistiko eta ideologikoak. NOR Ikerketa Taldeko (IT81-16) kidea da. Ikerketa talde horren barruan, eta Nafarroako Unibertsitatearekin eta Frantziako CNRSrekin (Baionako Unibertsitatea) elkarlanean, Gaztesare Eleaniztasuna eta euskal gazteriaren identitate glokalak sare sozialetan proiektuaren ikertzaile nagusia izan da 2018tik.
Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria Eusko Jaurlaritzan. Euskal Filologian lizentziatua (EHU, 2002), Hizkuntzen aditu titulua eskuratua (Mondragon Unibertsitatea, 2005) eta Euskal ikasketetan doktorego programa eta ikerketa gaitasuna burutua (EHU, 2008). Lan ibilbidean, euskara eta bere irakaskuntzaren alorra landu du, batez ere: helduen euskalduntzean euskara irakasle eta trebatzaile (AEK eta udal euskaltegiak, 1999-2004); Euskara Biziberritzeko planetan aholkulari (Azpeitiko euskara patronatua, 2004-2005), eta Mondragon Unibertsitatean irakasle (HUHEZI fakultatea, 2004-2008 eta 2012-2014). Ikerketari dagokionez, HIJE taldeko (Hizkuntzaren jabekuntza eta erabilera) eta Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza saileko partaide ere bada, eta Soziolinguistika Klusterrean ahozkotasunari buruzko ikerketa eta formazio ezberdinak gauzatu ditu. Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendari lanetan dihardu egun Eusko Jaurlaritzan.
Conférenciers
Jokin Aiestaran Etxabe
Jokin Aiestaran Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Euskal Hizkuntza eta Komunikazio Saileko irakaslea da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, eta NOR ikerketa-taldeko kidea. Eleaniztasunaren eta hezkuntzaren, hizkuntza-jarreren eta hizkuntza-paisaiaren arloetan jardun da, eta, gaur egun, Gaztesare proiektuaren barruan, gazte euskaldunek sare sozialetan dituzten praktika eleaniztunak aztertzen ari da, hizkuntza-ideologia eta -identitateetan fokua jarrita. Azken ikerketa-ildo horretan, hauek dira haren azken argitalpenak: “Basque in Instagram: A scalar approach to vernacularisation and normativity” (Agurtzane Elorduirekin, Journal of Sociolinguistics, 2022), “How to be authentic in Instagram? Self-presentation and language choice of Basque university students in a multi-scalar context” (Agurtzane Elorduirekin, Pragmatics, 2022), eta “Euskal gazteen identitate digitalak: benetakotasunaren eraikuntza sare sozialetan” (Agurtzane Elordui eta Libe Mimenzarekin, Gazte eleaniztunak: mintzalari eta mintzagai liburuan, 2022).
Borja Alonso Vaamonde
Ikaslea. Deustuko Unibertsitatea
Borja Alonso Vaamonde Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Modernoak graduan lizentziatua, Literatura Ikasketetako aipuarekin. Graletan "Representations of Childhood in Seamus Heaney's _Death of a Naturalist_". Unibertsitatean “Bilbo Handiko unibertsitate-ikasleen mundantza prozesuak" ikerketan ikerketa-kide moduan parte hartu du. Horrez gain, musikari independientea da, eta kolaboratzaile gisa dabil lanean ANAYA Haritza argitaletxean.
Jaime Altuna Ramírez
UPV/EHU
Gizarte Antropologian graduatua UPV/EHUn eta “Ikasketa Feministak eta generokoak” masterra burutua. Ibilbide profesional luzea (1994. urtetik aurrera) garatu du haur eta gazteen heziketarako programetan, mota ezberdinetako lanak burutuz: kale antzerkia haurrentzat, telebistako haur saioen produkzio lana, ipuin kontalaritza, irakurketa sustatzeko programak, udalekuak, aisialdi zerbitzuen antolaketa eta kudeaketa, aisialdiko begiraleen formazioan... Ibilbide horretan heziketa, jolasa eta hizkuntza uztartzen zituzten egitasmoetan aritu zen eskuhartze programa, argitalpen, hitzaldi, formazio eta ikerketa eginez. 2017tik UPV/EHU-n lanean ari da. Une honetan Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle da eta, ikerketari dagokionez, AFITeko (Antropologia Feminista Ikerketa Taldea) kide da. Bere ikerketa-ildoak, batez ere, hizkuntza- antropologia, haurtzaro eta nerabezaroaren antropologia eta antropologia feministarekin lotuta daude.
Estibaliz Amorrortu Gómez
Deustuko Unibertsitatea
Estibaliz Amorrortu Euskal Filologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea) eta Hizkuntzalaritzan doktorea (University of Southern California) da. Euskara Batuarekiko jarreren inguruko Doktorego tesia egin zuen (2000). Gaur Deustuko Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kulturako graduan Soziolinguistikaren inguruko gaiak irakasten ditu. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: hizkuntza aniztasuna, diskurtsoaren azterketa, hizkuntza-praktikak eta ideologiak, besteak beste. Azken urteotan erdaldunen eta euskal hiztun berrien euskararekiko jarrerak, euskal hiztun berrien esperientziak, jarrerak eta identitateak eta, azkenaldian, gazteek euskararen aldeko mudantza-prozesuak burutu ditzaten baldintzak sortzeko ekintza-ikerketa partehartzaile baten dihardu, “Kontzientzia linguistiko kritikoa eta hiztunen agentzia: berdintasun soziolinguistikorako ekintza-ikerketa (EquiLing-Basq)” (PID2019-105676RB-C42 / AEI / 10.13039/501100011033) izeneko proiektuko IN delarik.
Miren Artetxe
Euskal Herriko Unibertsitatea
Miren Artetxe Sarasola (Hendaia, 1985) Euskal Filologian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bere doktorego tesia 2020an defendatu zuen UPV-EHUko Gizartea, Politika, Kultura Doktorego Programaren baitan, honako izenburupean: “Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak. Gazte identitateak, hizkuntza mudantzak eta ligitimazio prozesuak”. Hizkuntza antropologia eta soziolinguistika dira bere ikerketa-ildoak eta gazteen hizkuntza praktikak eta ideologiak ikertzen ditu nagusiki. Gaur egun UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean ari da irakasle atxiki gisa, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean eta NOR ikerketa-taldeko kidea.
Agirre Lehendakaria Centerren proiektuen kudeatzailea. Berrikuntzaren ikuspegi etnografikoa ulertzeko ikerketa-proiektuetan dabil, eta berrikuntza irekiko plataformen ikuspegia oinarri duten esku-hartze proiektuak koordinatzen ditu. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea), eta Psikologian lizentziaduna (UNED). Eskarmentu luzea du euskararen normalkuntzan, eta 18 urtez aritu zen Elhuyarren lanean. Bertan, arlo desberdinetan aritu zen, kudeaketarekin lotutakoak: zientziaren dibulgazioan batetik; eta kudeaketan orokorrean bestetik (komunikazioan eta marketinean, eta pertsonetan). Azken zazpi urteak zuzendari nagusi gisa jardun zuen.
Paul Elizondo Kortazar
Ikaslea. Euskal Herriko Unibertsitatea
Paul Elizondo Kortazar, EHUko Gizarte eta komunikazio fakultateko ikaslea da. Goi mailako Marketing ikasketak egin nituen Gasteizen. Azken proiektua Aiaraldea eskualdeko turismo proeiktu erreal bat izan zen, Amurrio eta Orduñako udaletxeekin batera. Demola izeneko empresa baten bitartez aukeratutako ikaslea izan nintzen. Publizitate eta Harreman publikoetan graduatua 2021ean GKZn. GRAL-a Informazioaren kudeaketa nazioarteko erakundeei buruz egin nuen. Bereziki OMS eta EMAk, Covid19-ari buruz egin zuten informazioaren kudeaketaren inguruan. Aurten kazetaritza bukatzear nagoela, graduko azken lana erreportaje sakon bat da, hain zuzen Bermeoko arrantzale eta sareginek izan duten bilakaera 50 urtetan zehar hezkuntza eta teknologia berrien ezarpenari dagokionez. Hauek gaur egun gizartean izan duten onarpena agerian utziz. GDKO-bezala hasi eta gaur egun Mozolo irratia denaren esataria izan nintzen 2017 eta 2018an.
Avel-lí Flors Mas
Universitat Oberta de Catalunya
Avel · lí Flors-Mas (Castelló de la Plana, 1988) soziolinguistika eta hizkuntza politikako irakasle irakurlea da Bartzelonako Unibertsitateko Filologia Katalana eta Hizkuntzalaritza Orokorreko Departamentuan, CUSC-UBko (UBko Soziolinguistika eta Komunikazioa Ikertzeko Zentroa) Zuzendaritza Kontseiluko kidea, eta Universitat Oberta de Catalunyako irakasle laguntzailea. Ikasketa Katalanetan doktorea da UBn, nerabe katalan eta valentziarren identitate sozialen eraikuntzan praktika eta ideologia linguistikoek duten rolari buruzko egin zuen tesia. Gazteen soziolinguistika, immigrazioaren soziolinguistika, demolinguistika eta hizkuntza-politika dira bere ikerketa-ildoak, eta hezkuntza-eremuan jartzen du arreta. 2019tik Societat Catalana de Sociolinguisticaren (SoCS) zuzendaritza-batzordeko kide da, Institut d 'Estudis Catalans erakundearen filiala.
Estitxu Garai Artetxe
Euskal Herriko Unibertsitatea
Estitxu Garai Artetxe doktorea da Ikus Entzunezko Komunikazioan eta Publizitatean eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Aurretik, Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatu zen da eta Gizarte Komunikazioa masterra egin zuen. Ikerlari Bisitaria izan da New York-eko unibertsitate publikoan eta Irlandan, Limerickeko Unibertsitatean. Bere ikerketa jarduna hizkuntza gutxituetan eta feminismoan oinarritu du; ikergai nagusiak publizitate elebiduna eta patriarkatuaren birsortze mekanismoak izan dira. Gaur egun, hizkuntza markagintza aztertzen dabilen taldea zuzentzen du. Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kide izan zen 2016-2020 epealdian. Gizarte mugimendu ezberdinetako partaide da eta analista politiko gisa ere aritzen da euskarazko komunikabideetan: Argia, Berria, ETB1, ETB2, Euskadi Irratia eta Hamaika TB, besteak beste. Horretaz gain, ibilbide profesionalean, enpresa eta erakunde publiko ezberdinen komunikazio-aholkulari gisa dihardu.
Jone Miren Hernández García
UPV/EHU
Informazio Zientzietan eta Gizarte eta Politika Zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bere doktorego tesia 2005. urtean defendatu zuen UPV-EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean ondorengo izenburua zuelarik: “Euskara, comunidad e identidad: elementos de transmisión, elementos de transgresión”. Lan honek Espainiako Kultur Ministeritzak ematen duen “Marques de Lozoya” delako sari nazionala eskuratu zuen. Aipatutako formazioaz gain, ondoren aipatzen diren arloetan ere graduondoko ikasketak ditu: Euskal kultura, Genero eta berdintasun politikak, Garapen Jasangarria. Gizarte-ikerketako teknikari gisa lan egin zuen, aholkularitza eta merkatu-azterketen esparruan, eta gero berdintasunerako teknikari gisa aritu zen Tolosako Udalean (Gipuzkoa). Hainbat argitalpenen egilea da eta gai ugariko proiektuetan parte hartu du. Dena den, bere ikerketa-ildoak batik bat hizkuntza-antropologiarekin eta antropologia feministarekin daude lotuta. Paradigma hauek erabiliz, hizkuntza (euskara), euskal kultura, gazteria, emakumeen partehartzea, kirola, eta aisialdiari loturiko gaiak aztertu izan ditu. Gaur egun Gizarte Antropologiako irakasle agregatua da UPV/EHUan.
Marina Massaguer Comes
Universitat Oberta de Catalunya
Marina Massaguer Comes Kataluniako Filologian lizentziatua da Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitatean. Zuzenketa eta Hizkuntza Kalitateko Graduondoko Gradua egin du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Hizkuntza eta Kultura Aniztasunaren Kudeaketa Kataluniako Unibertsitate Irekian. Oxfordeko Unibertsitateko katalana irakasle izan zen 2012 eta 2015 artean. Centre de Recerca en Sociolingüística i Comunicació de la Universitat de Barcelona (CUSC-UB) soziolinguisten taldeko kidea da, eta bertatik koordinatu du, besteak beste. beste batzuk, “Argumentari per promoure l’ús del català entre els joves”, “Català, youtubers i instagramers: un punt de partida per promoure l’ús de la llengua” eta “Contextos, motivacions i estratègies dels aprenents de català reeixits al Consorci per a la Normalització Lingüística”, Avel·lí Flors-Mas eta F. Xavier Vilarekin batera. Gaur egun, bere doktorego-tesia amaitzen ari da “No-catalanoparlants a Catalunya: identitats socials, desigualtats i llengua catalana” Universitat Oberta de Catalunyan.
Yolanda Olasagarre
EIBZ
Soziologia eta Zientzia Politikoetan Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea, 1989). Hizkuntza-Plangintza Graduondoko Unibertsitate-Diplomatua (EHU, 1994). “Adimen gaitasun handiko ikasleen diagnostikoan eta heziketan” Unibertsitate-aditu titulua (UNED, 2011). 2006an hasi nintzen Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ, Nafarroako Gobernua, Hezkuntza Departamentua) jarduneko irakasleen prestatzaile gisa zenbait formazio sortu eta ematen. Batez ere, honako arlotan aritzen naiz: ikasleen ahozko komunikazio gaitasunean, ikasleen hizkuntzarekiko motibazioan eta adimen gaitasun handiko ikasleen arretan. Prestakuntzaz gain irakasleei baliabideak eta laguntza eskaini behar zaiela sinetsita nago eta horregatik sortu ditugu Ahozko hizkuntza irakastea webgunea eta Motibazioa Sustatzeko Baliabideak bloga. Eta arlo horiek ikerketarekin lotzea beharrezkoa dela pentsatuta DBHko ikasleen hizkuntza atxikimendua hobetzeko ikerketa eta esku-hartzea burutu genuen 2016an. Adimen gaitasun handikoen gaiarekin lotuta blog pertsonala.
Ane Ortega Etcheverry
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola
Ortegak Hispaniar Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Masterra Warwickeko Unibertsitatean egin zuen Itzulpengintzaren Ikasketetan, eta doktorea da Soziolinguistikan eta Hispaniar Ikasketetan Londreseko Unibertsitatean. Egun Begoñako Andra Mari Magisteritza Eskolako (BAM) irakasle titularra da, non Lehen Hezkuntzako graduan irakasten duen. Bere lan esperientzian azpimarratu daiteke gaztelania atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan Bretania Handian, eta HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatean. Bere irakaskuntza testuinguru elebidun/eleanitzetan hizkuntzaren didaktikan zentratzen da eta bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan. Ikerketari dagokionez, hizkuntza gutxituen soziolinguistikaren arloan eta testuinguru eleanitzetan hizkuntzaren irakaskuntzan zentratzen da. Ortegak ELEBILAB ikerketa taldeko eta UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako kidea da.
Elixabete Perez Gaztelu
Deustuko Unibertsitatea
Elixabete Perez Gaztelu (Errenteria, 1961). Euskal Filologian lizentziatua eta doktorea da (Deustuko Unibertsitatea). Irakasle titularra da bertan. Komunikazio idatziaren eta Ahozko komunikazioaren irakaslea da Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko graduan. Tesia Koldo Mitxelenaren euskara noranahiko bihurtzeko egitasmoaz eta egitateaz egin zuen (1994). Koldo Mitxelenaren lanen eta Lexikologia gaien gaineko ikerketak argitaratu ditu batik bat (lexikoaren eta sintaxiaren arteko mugaz eta hitz elkarketaz bereziki). Azken urteotan gazteen komunikazioaren, sare sozialetako hizkuntza erabileraren ikerketan dihardu. Euskaltzaindiko LEF batzordeko kidea izan zen iraun zuen artean eta euskaltzain urgazlea da (2006).
Joan Pujolar Cos
Universitat Oberta de Catalunya
Joan Pujolar (Olot, 1964), Filologia Anglo-Germanikoan lizentziatua (1987) eta Filologia Katalanean lizentziatua (UA Bartzelona, 1988), MA Hizkuntza Ikasketak (1991) eta doktoretza (1995, Lancasterreko Unibertsitatea). Soziolinguistikako irakaslea da, eta gaur egun Kataluniako Universitat Obertako Humanitate eta Komunikazioko Doktoretza Programaren zuzendaria. Mundu Globaleko Hizkuntza, Kultura eta Nortasuna Ikertzeko Taldea ere zuzentzen du. Kataluniako Soziolinguistika Elkarteko presidentea (2013-2019) eta COST Sareko presidenteordea izan da, "Hiztun berriak Europa eleanitz batean" gaiari buruz (2013-2017). Bere ikerketan aztertzen du identitateen eraikuntzan hizkuntzaren erabilera nola mobilizatzen den, eta horrek baliabide sinboliko eta ekonomikoak eskuratzeko dituen inplikazioak ere. Katalanaren erabilerari buruzko ikerketak egin ditu gazteak, etorkinak eta sektore ekonomikoak kontuan hartuta , baita turismo eta eleaniztasuna eta generoari buruzkoak ere. Gaur egun, ekintza-ikerketa proiektu kolaboratzaile bat zuzentzen du etorkinak katalanaren mundura hurbiltzeko guneak bilatzeko asmoz.
Fernando Ramallo Fernández
Universidade de Vigo
Fernando Ramallo (Vigo, 1965). Vigoko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Orokorreko katedraduna. Europako Kontseiluko Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunari buruzko Adituen Batzordeko (2013-2019) kide izan zen. Vigoko Unibertsitateko Hizkuntza Normalkuntza Arloko zuzendaria. Galegoaren Errege Akademiako urgazlea. Ikerketa, nagusiki, hizkuntzaren eta politikaren eta gizartearen arteko harremanak ulertzera bideratzen du, hizkuntza gutxitzearen (des) prozesuak eta horien ondorio sozial, politiko, juridiko eta linguistikoak ardatz hartuta. Azken urteotan, hiztun berriaren azterketan jarri du arreta; bereziki, ordena soziolinguistikoaren eraldaketan hiztun horrek duen garrantzian eta galizieraren biziberritzean batez ere. Kapitalismo berantiarraz ere interesatzen da, subjektibotasunaren teoria eta praktika gisa, eta ideologia horrek subjektu soziolinguistikoen eraikuntzan dituen ondorioez. Azken urteotan 'A lingua en 2050' (2021) liburuaren koordinazioa eta 'Neohablantes de lenguas minorizados en el Estado español' (2019) edizioa egin ditu.
Rosa Ramos Alfaro
EIBZ
Euskara teknikaria 1989. urtetik Nafarroako hainbat toki entitatetan. Ibilbide profesionalaren hasieratik uztartu ditu lan teknikoa udal administrazioan eta Soziolinguistikaren lanketa hainbat arlotan. Horrela, argitalpenak kaleratu ditu Hizkuntza Plangintzari buruz eta Nafarroako egoera demolinguistikoari buruz eta ikastaro eta hitzaldiak eman ditu Soziolinguistika aplikatua sustatzeko. Esaterako, Soziolinguistika irakasgaia irakatsi zuen EHUko Euskalduntze eta Alfabetatzerako Graduondoan eta, hainbat urtez, UEUko Soziolinguistika Saileko kidea izan zen. Elkarlanean aritu da, halaber, Soziolinguistika Klusterrarekin eta Euskaltzaleen Topagunearekin unean uneko proiektuetan. Euskaltzain urgazlea da 2016. urtetik. Azken aldian gazteen hizkuntzaren atxikimendua ikertu du Nafarroako irakasleen formazioaren testuinguruan, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroarekin elkarlanean. Ildo horretan 2019. urtean “DBH-ko hizkuntza atxikimendua hobetzeko ikerketa eta esku hartzea” argitaratu zuen, Yolanda Olasagarrerekin eta Carlos Vilchesekin bat
June Telletxea Franco
Ikaslea. Deustuko Unibertsitatea
June Telletxea Franco Deustuko Unibertsitateko Gizarte Hezkuntza eta Gizarte Laneko azken urteko ikaslea. Graletan "Deustuko Unibertsitatearen Berdintasun-Planaren kontziliazio-neurrien balorazioa” ikerketa aurkeztu du Gizarte Lanean eta “Zaintza-lanak erdigunean: etxe-langile migratuen aktibismoa eta aldarrikapenak” ikerketa aurkeztuko du Gizarte Hezkuntzan. Unibertsitatean “Bilbo Handiko unibertsitate-ikasleen mundantza prozesuak" ikerketan ikerketa-kide moduan parte hartu du. Horrez gain, Bilboko Mugimendu Feministako eta auzo-mugimenduko eragile desberdinetako kidea da.
Jacqueline Urla Antropologiako irakaslea da Massachusetts Amherst-eko Unibertsitatean eta International Journal of the Sociology of Language-ko editorea. Antropologia kulturalean eta linguistikoan espezializatu zen, eta hainbat hamarkadatako ikerketa egin du euskararen aldarrikapenaren diskurtsoaren aldaketari buruz. Metodo etnografikoak erabili ditu hainbat gai aztertzeko: hizkuntzaren normalizazioa, gazteentzako komunikabideak, euskara rock erradikalean, hizkuntzari buruzko estatistikak, hiztun berrien identitateak eta hizkuntza eta neoliberalismoa. Reclaiming Basque: Language, Nation and Cultural Activism (2012) lanaren egilea da, eta Fernando Ramallorekin batera argitaratzen du “Activating New Speakers: Research among Spain’s Historic Linguistic Minorities.”, Journal of Multilingual and Multicultural Development aldizkarian.
Nerea Vicente
Ikaslea. Euskal Herriko Unibertsitatea
Nerea Vicente Azpeitia Kazetaritza ikaslea da UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean. Sestaotarra da eta 25 urte ditu. Graduko hirugarren ikasturtean PortuRadioko Kafetegia saioan kolaboratzaile moduan ibili zen urtebetez, bertan irratia bere pasioa dela deskubritu zuen, eta laugarren ikasturtean Onda Vascan praktikak egin zituen. Gaur egun GRALa egiten ari da, diseinu grafikoa eta kazetaritza uztartuz.
Tarifs inscription
Matrikula aurrez aurre | 2022-06-07 arte |
---|---|
0 EUR |
Matrikula Online zuzenean - ZOOM | 2022-06-07 arte |
---|---|
0 EUR |
Lieu de l'événement
Azkuna Zentroa
Arriquibar plaza, 4 - 48010 Bilbo
Bizkaia
Azkuna Zentroa
Arriquibar plaza, 4 - 48010 Bilbo
Bizkaia