Osasuna eta hizkuntza V: eskaintza aktiboa
Description
Orain arteko osasuna eta hizkuntza Uda Ikastaroetan hizkuntzak osasun zerbitzuetan duen garrantzia aztertu dugu, nazioarteko ereduetan duen egoera aztertuz, Euskal Herrian bizi dugun egoeraz hausnartuz, eta ikerketak duen garrantzia azpimarratuz. 2022ko edizioa eskaintza aktiboan kokatuko da.
Hizkuntza zerbitzuak osasun erakundeek erabiltzaileen eta profesionalen arteko hizkuntza mugak gainditzeko eskaintzen dituzten zerbitzuak lirateke; izan giza-baliabideak zein teknikoak. Hizkuntza zerbitzuen eskaintza aktiboa hauxe litzateke: lehenetsitako hizkuntza erabiltzeko gonbidapena, ahozkoa zein idatzizkoa; beti ere, eskaera baino lehenago eta erabiltzaileak eskatzera behartu gabe. Eskaintza aktiboa erakunde mailako neurrien multzoa litzateke, hizkuntza zerbitzuei ikusgarritasuna, eskuragarritasuna eta irisgarritasuna berma diezazkiena, erantzunkizuna erakundeena izanik eta inola ere ez erabiltzaileena.
Uda Ikastaro honetan, Euskal Herrira egokituriko eskaintza aktiboaren definizio zabala landuko da, komunitatearen inplikazioa erdigunean jarriz. Bere oinarri teorikoa hizkuntza-justizia, gaitasunen eredua eta eragile aktiboak izango dira. Hau guztia kontuan hartuta Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat proposamen eta esku hartze aurkeztuko dira. Gaiak aurkezteko orduan eskaintzaren mailak jarraituko dira: muturreko egoerak edo eskaintzarik eza, erabiltzaileen beharren identifikazioaren egoera, zerbitzuen eskaintzan oinarritutako egoera, eskaintza aktiboaren neurketa eta ebaluazioa. Hizkuntza-justizia, etika eta gaitasunen eredua landuko dira baita ere.
Objectifs
Eskaintza aktiboaren eredua lantzea.
Eskaintza aktiboaren definizio ezberdinak testuinguru ezberdinetan azaldu eta ikasi.
Eskaintza aktiboaren oinarri teorikoak azaldu eta ikasi: hizkuntza, justizia eta gaitasunen eredua.
Eskaintza aktiboaren ezarpena eta ebaluazioa kokapen eta maila ezberdinetan nola egin daitekeen aurkeztea.
Eskaintza aktiboaren neurtzeko metodologiaren hausnarketa: ezagutza, jarrera eta gaitasuna neurtu.
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Méthodologie
Hitzaldiak parte-hartzaileak izango dira.
Uda Ikastarotik ateratako ikaskuntzak eta etorkizunerako proposamenak eta gomendioak helaraz ditzakezu helbide honetara: jon.zarate@ehu.eus
Programme
2022-09-15
Harrera
Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
- Iraitz Lazkano Garitaonandia | UEMA - Zuzendaria
“Erregistroa“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Jon Zarate Sesma | EHU - Irakasle-ikertzailea
- Aitor Montes Lasarte | Osakidetza - Medikua eta ikertzailea
“Ethics of language policy in health care“
- Yael Peled | Montrealko Unibertsitatea - Irakasle-ikertzailea
“Kudeaketa linguistiko eta kulturala pazientean zentraturiko osasun arretan“
- Jon Zarate Sesma | EHU - Irakasle-ikertzailea
Atsedena
“Eskaintzarik eza edo muturreko egoerak: tipularen seaska kanta“
- Lander Garro | Idazlea eta zinemagilea - Idazlea eta zinemagilea
“Identification of needs from the perspective of users“
- Alwena Morgan | Swansea University - Irakasle-ikertzailea (Zoom bidez parte hartuko du)
- Maisie Edwards | Swansea University (Zoom bidez parte hartuko du)
2022-09-16
“Linguistic needs in vulnerable situations“
- Fredica Nyqvist | Åbo Akademi University - Irakasle-ikertzailea (Zoom bidez parte hartuko du)
“Etorkinei zuzenduriko harrera protokoloak“
- Urko Ikardo Enparan | Bortzirietako Euskara Zerbitzua - Teknikaria
Atsedena
“Hizkuntzen kudeaketa kabiako adinekoen egoitzetan eta eguneko zentroetan“
- Arantza Lekuona | Kabia - Gerentea
“Eskaintza aktiboaren neurketa eta ebaluazioa“
- Aitor Montes Lasarte | Osakidetza - Medikua
Directeurs
Jon Zarate Sesma
UPV/EHU
Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko kide da. Farmazia Fakultateko irakaslea da eta Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea. Farmazian doktorea da (UPV/EHU, 2007) eta 2016ko osasun-arloko Koldo Mitxelena euskarazko tesi onenaren zuzendaria izan da. Azken urteetan gene terapiarako garraiatzaile ez-biralen garapenean ikertzen aritu da. Goi mailako nazioarteko ikerketa aldizkarietan 20 artikulutik gora dauzka argitaratuta eta euskarazko produkzioa zientifikoa ere nazioartekoaren parekoa dauka Ekaia edo Elhuyar bezalako aldizkarietan.
Aitor Montes Lasarte
Osakidetza
Basaurin jaioa (1972), Euskal Herrian. Medikuntzan lizentziaduna UPV/EHUn, 1999an. Familia medikuntzako espezialitatea burutu zuen 2004an, Galdakao-Usansoloko ospitalean (Euskal Herria). Gaur egun familia medikua da Aramaion, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. OEEko (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) kidea. Euskal prentsan iritzi artikuluak idazten ditu noizean behin. Hizkuntza eta osasungintzarekin zerikusia duten hamar bat argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, batik bat Osagaiz, BAT soziolinguistika aldizkarian eta International Journal of Integrated Care aldizkarian. Eskalatzailea, zenbait bide berri zabaldu eta argitaratu ditu prentsa espezializatuan.
Conférenciers
Maisie Edwards
Lander Garro
Lander Garro (Errenteria, Gipuzkoa, 1975eko azaroaren 25a) euskal idazle, argazkilaria eta dokumentalgilea da. Sare Herritarra elkarteak, Gasteibeltza iparraldeko produktorarekin batera, Lander Garrok zuzendutako “Tipula sehaska kanta” film-Dokumentala ekoiztu du, espetxea eta eritasunaren gordina nola bizitzen den azaldu asmo duen lana. Lan hori dela eta gonbidatu dugu uda ikastarora.
Urko Ikardo Enparan
Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
Soziologian masterra ULBn. Soziologian lizentziatua EHUn. Hiznet graduondokoa EHUn. Euskara ardatz izanen duen jendarte kohesioa helburu, etorri berriei harrera eta kultur aniztasuna Bortzirietan. Patri Arburua Etxeberriarekin batera. Bat Soziolinguistika Aldizkaria. 2021. Ikastoletako guraso erdaldunak eta euskararen jarraipena Lapurdiko kostaldean. Bat Soziolinguistika Aldizkaria. 2017.
Arantza Lekuona
Nire ibilbide profesionalean euskararen erabilera eta kudeaketaren inguruko interesa izan dut, eta horren ondorioz, ahal izan dudan neurrian, Euskara Batzordeetan parte hartu dut eta hainbat ekintzen sustapenetan. KABIAren kasuan, erakundea 2015ean abian jarri zenetik bertako gerentea izan naiz, eta hasieratik bultzatu dut euskara kudeaketan txertatua egon dadin. Aurretik izan dudan esperientzia guztiak lagundu dit helburu hori bideratzen.
Alwena Morgan
Dr Alwena Morgan is Welsh speaking lecturer in Biomedicine that has been successful in establishing Welsh provision for the undergraduate degree schemes at the Medical School, ensuring that they are eligible for Welsh medium scholarships and bursaries. She has carried out numerous Outreach activities for bilingual school pupils in years 12 and 13 and has been nominated three times for the SUMS Outreach award, which she has won once. She has close links with the Coleg Cymraeg Cenedlaethol.
Fredica Nyqvist
Senior Lecturer, Faculty of Education and Welfare Studies, Social Sciences, Minority Research in Åbo Akademi University. Addressing access to health care and social services for language minorities: best practices and latest evidence.
Yael Peled
A researcher in the complex and fascinating terrain that juxtaposes political science, philosophy and linguistics. Doctor of Philosophy, Politics and International Relations (political theory), Nuffield College, Oxford University (2012) Thesis title: Linguistic Justice and Philosophical Empowerment: Two Justifications for a Plurilingual Theory of Democracy. Global Engagement Research Initiation: "The Ethics of Language Policy and Planning: A New Normative Approach to Contemporary Global Challenges”, Queen Mary University of London (2020).
Tarifs inscription
Aurrez aurre | 2022-09-15 arte |
---|---|
80,00 EUR | |
68,00 EUR | |
56,00 EUR | |
20,00 EUR | |
68,00 EUR | |
68,00 EUR | |
0 EUR |
Lieu de l'événement
Carlos Santamaría Zentroa
Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia
Gipuzkoa
Carlos Santamaría Zentroa
Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia
Gipuzkoa
Objectifs de développement durable
Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.
L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.
3 - Bonne santé et bien-être
Donner aux individus les moyens de vivre une vie saine et promouvoir le bien-être de tous à tout âge. Questions clés : couverture sanitaire universelle, santé sexuelle et procréative, diminution du nombre de personnes victimes d’accidents de la route, de la pollution et de produits chimiques, réduction du taux de mortalité maternelle et néonatale, fin des épidémies comme le SIDA, combattre l’hépatite et les maladies transmises par l’eau, prévention des drogues et de l’alcool, contrôle du tabac.
Plus d'informations10 - Réduction des inégalités
Réduire les inégalités entre les pays et en leur sein. Questions clés : promotion de l'intégration sociale, économique et politique de toutes les personnes, égalité des chances, politiques fiscales, salariales et de protection sociale pour l'égalité, migration et politiques migratoires, aide publique au développement, réglementation et surveillance des institutions et marchés financiers mondiaux.
Plus d'informations16 - Paix, justice et institutions efficaces
Promouvoir l'avènement de sociétés pacifiques et ouvertes aux fins du développement durable, assurer l'accès de tous à la justice et mettre en place, à tous les niveaux, des institutions efficaces, responsables et ouvertes. Questions clés : réduction de la violence, de la maltraitance et de l'exploitation, État de droit, égalité d'accès à la justice, réduction de la corruption et de la pratique des pots-de-vin, institutions efficaces et transparentes, participation, accès à l'information, protection des libertés fondamentales.
Plus d'informations